Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Deba-Urola-Oria kostaldeaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Deba-Urola-Oria kostaldea Saturraran-Mutriku-Itziar-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz-Aia-Orio




115 km 3-5 egun

 

Euskal Herrian zehar egiten ari garen ibilbidean oraingo honetan kanpoko turisten artean onarpen handia duen gure kostaldearen zati handi bat ezagutuko dugu: Deba eta Oria ibaien artekoa batez ere, hots, Gipuzkoako mendebaldeko kostalde-zatia. Horrenbestez, ehun kilometro eskasetan kostalde eder batek paisaiaren aldetik eskain dezakeen oro ezagutzeko aukera izan dezakegu: hondartza ikusgarriak (Saturraran), begiratoki naturalak (Santa Katalina), labar harrigarriak (Elorriaga-Aitzuri), padura biziak (Zumaia), mendi-talaia zoragarriak (Getariako Arratoia)... Noski, bertako herriek ere badute zer erakutsi luzea ere: Mutrikuko portua, Debako pasealekua, Getariako erdigunea, Zarauzko giroa, eta abar. Hori bai, tarteka barnerago ere joko dugu, txoko politak aurkituz, hala nola, Lasturko zezen-plaza, Zestoako Lili eta Ekain “etxebizitzak” edota Pagoetako Parke Naturalaren aberastasun ekologikoa.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403