Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

There is no protection against Rafah bombing

Zuzeneko jarraipena
  • More than 34,500 Palestinians have been killed by Israel since 7 October in Palestine and thousands have disappeared or been severely beaten. We are following up.

02 May 2024 - 12:08
Last updated: 2024-09-03 10:18
Gakoak
Jabaliako errefuxiatu-esparruan biktima bila jarraitzen dute hondakinen artean, Israelek bortizki bonbardatu ostean

Errefuxiatuak hartzen dituen Jabaliako esparrua bortizki bonbardatu zuen Israelek, joan den astelehenean. Etxebizitzak bonbardatu dituzte eta hamabi inguru deuseztatu. Bonbardaketa hauek gutxienez 31 palestinar hil dituzte eta biktimen artean haurrak daude.

Al Jazeerak informatu duenez, biziraun dutenak hondakinen artean ari dira pertsona eta gorpuen bila, eta sorosleek ezin dute behar bezala lanik egin, ez baitute horretarako materialik.

Lehenago ere, errefuxiatu-esparrua bonbardatua zuen Israelek. Urriaren 31n eta hurrengo egunean sarraskia eragin zuen, hainbat etxebizitza suntsitu eta 50-100 zibil artean hil zituen.

 

Palestinako Osasun ministroak gizateriaren aurkako krimentzat jo du ospitalearen kontrako erasoa

Israelgo armadak Al-Shifa ospitalean buruturiko ekintzen erantzule Israelgo estatu okupatzailea eta nazioarteko komunitatea jo ditu Palestinako Osasun ministro Mai al-Kaila-k. "Al-Shifan bizia galdu dutenen ardura dute; hildakoen artean pazienteak, langileak eta herritar desplazatuak daude".

Ospitaleari egindako erasoa "nazioarteko eskubideen urraketa agerikoa" dela adierazi eta gizateriaren aurkako krimentzat jo du.

Ospitalean sartu aurretik, Israelgo indar armatuek hainbat krimen egin dituztela salatu du Al-Kailak: banbardaketak eta zauritu, desplazatu eta ospitaleko langileen aurkako erasoak, besteak beste.

Orain arte, urriaren 7az geroztik israeldarrek ospitaleetako 198 langile hil dituzte, 55 anbulantzia suntsitu eta 25 ospitale zerbitzurik gabe utzi, azaldu du ministroak.

UNICEF: "Ez dago leku segururik"

Catherine Russell UNICEF gobernuz kanpoko erakundearen zuzendaria Gazako Zerrendan izan da eta ikusi eta entzun duena izugarria izan dela adierazi du. "Bonbardaketak sufritu dituzte, galerak, desplazamenduak. Ez dago inongo leku segururik, Gazako milioi bat umeek babes har dezaten". Russellen esanetan, "bi aldeak" haurren aurkako eraso larriak gauzatzen ari dira, "tartean erailketak, mutilazioak, bahiketak, eskola eta ospitaleen aurkako erasoak eta laguntza humanitarioaren debekua".

 

200.000 lagunek ihes egin dute Gazatik, hamar egunetan

Nazio Batuen Erakundearen arabera, azken hamar egunetan beste 200.000 bat herritarrek egin dute ihes Gaza iparraldetik. Israelen erasoak irudi eta ondorio lazgarriak uzten ari da Gazan, eta ospitaleetan bertan ere pazienteak hiltzen ari dira, energia eta baliabide faltagatik.

Israel egoki jokatzen ari dela uste du Alemaniako kantzilerrak

Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak adierazi du Israel Gazan egiten ari den sarraskia "defentsarako eskubide legitimoa" dela eta ziurtatu du Israel "nazioarteko eskubidearekin konprometituta" dagoela eta bere jokabidea "bat datorrela" printzipio horiekin. "Ezin da onartu Hamas berriz osatzeko egoera bat ahalbidetzea". Scholzen ustez, "Israelen kontrako alegazioak zentzugabeak dira".

 

Laguntza humanitarioa eta telekomunikazio zerbitzua bertan behera, erregai faltagatik

Rafahko pasabidera heltzen zen laguntza humanitarioa ezin garraiatu geratu da Nazio Batuen Erakundea, kamioiek ez baitute erregairik. Israelek Gazara erregaia eramateko debekuaren ondorioa da. Hala ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak berak, eta gehitu du erregaia ez dela negoziatzen eta baimena izan behar luketela erregaia erabiltzeko. Asteazken honetan, baina, erregaidun lehen kamioia iritsi da Rafahra.

Beste ohartarazpen bat ere egina dute: ostegun honetatik aurrera, telekomunikazio zerbitzurik gabe geratuko direla Gazan, zerbitzu hori ematen duen Paltel enpresak ere ateak itxi beharko dituelako erregai faltarengatik. Ikusi beharko da erregaia helarazteko debekua amaitu eta telekomunikazio zerbitzua eteten ez den.

Urriaren 7az geroztik, 980 kamioik eraman dute laguntza humanitarioa Egiptotik Gazara, baina kopuru horrek ez dio erantzun eremuan dagoen benetako beharrari. Egunean 500 kamioik ematen zuten laguntza hori, urriaren 7a baino lehenago. Erregaia bukatu da eta azaroaren 13an sartu ziren azken kamioiak.

 

Israelgo indar armatuak Gazako ospitale nagusian sartu dira

Gazako Al-Shifa ospitalean sartu eta sotoa miatu dute Israelgo indar armatuek, asteazken goiz honetan. Gazako Zerrendako ospitaleen zuzendari nagusiak Al Jazeerari kontatu dionez, indar armatuak ebakuntza eta larrialdi eremuetan ere sartu dira eta ospitalean zeuden hainbat lagunen kontra tiro egin du, ospitaleko pasillotik ateratzen saiatu direnean.

"Ikaratuta eta umiliatuta"

Jihad Abu Shanab kazetaria al-Shifa barruan da eta Al Jazeerari kontatu dio jendea izututa dagoela. Soldaduek ospitaleko langile eta pazienteak oldarkor galdekatu dituztela eta umiliatu egin dituztela gaineratu du. "Bart gauetik, amesgaiztoa izan da. Erasoa gauzatu aurretik, sorgailuak eta komunikazioa eten zituzten".

Kaosa erabatekoa izan dela adierazi du, eta israeldarren tiroketak etengabeak izan direla.

Ospitaleko langileek ziurtatu dute soldaduek botika biltegi bat bonbardatu dutela eta mediku tresnak suntsitsu dituztela. Ospitaleko larrialdietako buruaren arabera, Israelgo armadak herritar desplazatuei begiak estali dizkiete, biluztu egin dituzte eta leku ezezagunetara eraman dituzte. Israeldar soldaduek adierazi dute inkubagailuak eta umeentzako elikagaiak eraman dituztela, eta baieztapen horiek gezurtatu ditu larrialdietako buruak.

"Ez dugu ezkutatzeko ezer ospitalean"

Ospitalean Hamasen tuneletarako sarrera dagoela eta bertan bahituak dituztela, hori izan da Israelgo indar armatuek eman duten aitzakia, ospitalean sartu eta hala jokatzeko. Gazako Osasun ministerioaren bozeramaile Ashraf al-Qudra-k garbi hitz egin du Al Jazeeran: “Al-Shifa ospitalean ez dugu ezkutatzeko ezer, medikuak, pazienteak eta desplazatuak baino ez daude”. Hamarnaka soldadu israeldar larrialdietako departamentuan sartu direla eta ospitalea tankez inguratu dutela baieztatu du bozeramaileak. Ospitalean 650 paziente daudela kalkulatzen da, eta 5.000-7.000 zibil inguru ere bertan direla, desplazatuta.

Argazkia: Wikimedia Commons

 

Netanyahurenganako mesfidantza gero eta handiagoa da israeldarren artean

Israeldar judutarren %4ak baino gutxiagok uste du Benjamin Netanyahu lehen ministroa iturri fidagarria dela gerraren inguruko informazioa jasotzeko. Alegia, Netanyahuren fidagarritasunak hondoa jo du, Israelgo Bar-Ilango unibertsitateak egindako inkestaren arabera. Israeldarrek informazio kontsumoa areagotu egin dute urriaren 7az geroztik, eta gehienentzat Daniel Hagari Israelgo defentsa indarren bozeramailea da informazio iturri fidagarriena.

Azaroaren 4an egindako beste inkesta baten arabera, urriaren 7ko porrotaren arduradun nagusia zein den galdetuta, %44ak Netanyahu jo du errudun, %33ak Israelgo Estatuko defentsa indarren buru Herzi Halevi, eta soilik %5ak seinalatu du Yoav Gallant Defentsa ministroa.

Oro har, Netanyahuren kontrako haserrea eta mesfidantza handitzen ari da eta bahitu eta desagertuen familiek martxa bat hasi dute Tel Avivetik Jerusalemera. Martxa larunbat gauean amaituko da, lehen ministroaren etxebizitzaren aurrean.

Argazkia: Flickr

 

Al-Shifa ospitalean 40 paziente hil dira gaur, osasun agintariek jakinarazi dutenez

Gazako osasun ministro Ashraf al-Qudra-k jakinarazi du asteartean al-Shifa ospitaleko 40 paziente hil direla.

Al Jazeerak hitz egin du berarekin, eta salatu du eraikinaren barnean hilotz ugari dauzkatela eta Israelgo armadak baimenik ematen ez badie ere, inguruetan lurperatzen hasiko direla.

Gazako ospitale guztietatik bakarra geratzen da funtzionamenduan: al-Shifa.

Netanyahu atxilotzeko eskatu dute Europa eta Latinoamerikako 80 politikari ezkertiarrek

Nazioarteko Zigor Auzitegiari eskaera bat bidali diote Europa eta Latinoamerikako ezkerreko 80 politikari baino gehiagok: Palestinarrekin egiten ari den genozidioagatik, Netanyahu atxilotzeko eta ikertzeko gerra krimenak.

Besteak beste, hauen kontrako ikerketa irekitzeko galdegin diote auzitegiari, egotzita genozidioa, gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak: Bejamin Netanyahu lehen ministroa, Yoav Galant Defentsa ministroa eta Bezalel Smotrich Finantza ministroa. Eskaeran diotenez, NZAk froga nahikoa ditu Netanyahu eta Galant atxilotzeko.

Halaber, eskatu dute "okupazioa, apartheida eta Israelgo Estatuaren proiektu kolonialaren zabaltzeko plana" bertan behera uzteko. Sinatzaileen artean dagoen Espainiako ministro Ione Belarrak adierazi du ez dutela genozidiorik onartuko haien "isiltasun eta konplizitatearekin": "Ez baduzu basakeria garaiz geldiarazten, hark eramango zaitu zu".

Sinatzaileen artean badira euskal herritarrak. Podemoseko Jone Belarra –lehenengoa zerrendan– eta Miren Gorrotxategi, eta EH Bilduko Pernando Barrena, Oihana Etxebarrieta, Diana Urrea, Irati Jimenez ageri dira. Lotura honetan ikus daiteke zerrenda osoa.

Gaza zure hirian balego, zenbatekoa litzateke suntsiketa?

Al Jazeera hedabideak infografia batzuk ondu ditu, erakusteko Israel Gazan egiten den sarraskiaren tamaina. Munduko hiriburu nagusiekin alderatu du Gaza, hilabete baino gehiagoko etengabeko bonbardaketekin Israelek eragindako suntsiketa edonork gertuagotik ulertzeko moduan.

Suntsiketa handiena Gaza iparraldean izan da, baina hegoaldean ere hondamendia eragiten ari da Israel, nahiz eta "babes eremu" gisa izendatu duten.

Behean bi adibide, Paris eta Erroma hirietakoak:

Hobi komun batean lurperatzen ari dira Al Shifa ospitaleko hildakoak

179 pertsona hobi komun batean lurperatu behar izan dituztela jakinarazi du Gazako ospitalerik handiena den Al Shifako zuzendari Mohammad Abu Salmiya-k, Al Jazeerak jaso duenez. Hildako horien artean zazpi haur eta zainketa intentsiboko beste 29 paziente daudela ziurtatu du.

Zuzendariak esan du ospitalean bertan egin behar izan dutela hobia.

Gazako ospitaleen aurkako erasoak Israelen gerra krimen gisa ikertzeko eskatu du HRWek

Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak eskatu du Israelen gerra krimenak ikertzeko, Gazako ospitaleen aurkako erasoengatik. Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoari eta Nazioarteko Zigor Auzitegiari eskatu die ikerketa: "Instalazio, langile eta garraio medikoen aurkako legez kanpoko erasoak ari dira Gazako osasun sistema areago suntsitzen, eta gerra krimen gisa ikertu beharko lirateke".

Barne ministroa kargugabetu du Erresuma Batuak, Palestinaren aldeko protesta oro debekatzea eskatu zuelako

Rishi Sunakek bere gobernuko Barne ministro Suella Braverman kargugabetu du astelehen goizean, Polizia gogor kritikatzeagatik. The Times egunkarira bidalitako artikuluan, Bravermanek zioen Poliziak ez zuela "behar bezala jokatu", Palestinaren aldeko protesta oro "debekatu" egin behar direla eta agenteek "bestelako enpatia bat" sentitzen dutela Palestinan gertatzen ari denarekiko. Horrez gain, kultur aniztasuna "lakra" bat dela esan du.

Alderdi Kontserbadoreko kidea da Braverman, Sunak lehen ministroa bezala, baina tonu "ultraeskuindarragoa" du komunikabideen arabera. Hurrengo hauteskundeetarako bide propioa abiatu duela susmatzen da.

Kargutik kendu berritan, mehatxu tonuan, "gehiago daukat esateko" adierazi du hedabide berean. David Cameron lehen ministro ohiak hartu du Barne ministro kargua.

NBEren banderak haga erdira jaitsi dituzte, eta Israelek erasotzen jarraitzen du

Nazio Batuen Erakundearen parte den UNRWA agentziaren 100 langile baino gehiago hil ditu Israelek azken erasoaldietan.

Bigarren Mundu Gerraren ostean sortu zen NBE, eta ez dira inoiz organigrama horretako hainbeste langile hil munduko gatazketan, bereziki nazioartearen babes berezia izan ohi dutelako.

Banderak haga erdian jarri dituzte Ginebran, NBEren egoitza nagusian, eta nazioartean dituen hainbat egoitzetan ere bai. Bien bitartean, Israelek erasotzen jarraitzen du Palestinan.

Gazako ospitaleak argindarrik gabe, eta laguntza apalegia: lehen jasotzen zenaren hamarrena heltzen da

700 kamioi inguru besterik ez dira sartu Gazara urriaren 7an Hamasek erasoei ekin zienetik. Bi astez eten egin zituen laguntzak Israelek, eta nazioartearen presioen eraginez, urriaren 21ean zabaldu zuen pasabidea.

Dezenteko murrizketak pairatu dituzte, ordea; enegarren sarraski hau baino lehenago, esaterako abuztuan, egunean 400 kamioi sartzen ziren Gazan, elikagaiz, medikamentuz eta erregaiz josita. Orain, eguneko 23 kamioi inguru, batez beste. Oraingoan erregairik ez dute jasotzen ordea, Israelek esaten baitu Hamasek erabiliko duela lehergailu gehiago sortzeko.

Erregai faltak arazoak larriagotu ditu Gazan, eta sarraskiaren tamaina areagotzen ari da. Anbulantzia askok ez dute zirkulatzen azken asteotan, gasolinarik ez dutelako, eta 25 ospitale argindarrik gabe geratu dira asteburuan, tartean Al Shifakoa, handiena dena. Reuters albiste agentziak jakitera eman duenez, anestesiarik gabe egiten ari dira ebakuntzak.

Inkubagailurik gabe

Larunbatean emandako datuen arabera, inkubagailuetan zeuden gutxienez dozena erdi haur hil dira Al Shifa ospitalean, eta haur dezente gehiago daude makinara lotuta. Zauritu asko daude makinetara lotuta, eta erregairik ezean, argindarrik gabe, ezin funtziona dezakete.

Milaka lagun irten dira protestara Palestinaren Elkartasuna ekimenak deituta

Larunbatean egin ziren manifestazioak: Maulen goizean, Iruñean eta Irun eta Hendaia artean eguerdian, eta Gasteizen eta Bilbon iluntzean.

Sionisten "genozidioak" aurrera jarraitzen duela eta Gazan eta Palestina osoan egoera "gero eta gogorragoa eta krudelagoa" dela ohartarazi zuten manifestazio amaierako irakurketan. "Sionismoa, 1897tik, mapatik ezabatu nahian ari da Palestina, eta, berekin, bere herria". Gazan eta Zisjordanian gertatzen ari dena "plan horren parte" dela salatu zuten: "Gazatarrak Sinaira kanporatzea, gero planarekin jarraitzeko Zisjordanian".

Sionismoaren "genozidioa" salatu eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteaz gain instituzioak interpelatu zituzten, eta exijitu sionismoarekin dituzten "harreman oro eteteko".

Bilbo. (Argazkia: Ecuador Etxea)
Iruñea. (Argazkia: Gedar)
Gasteiz. (Argazkia: Hala Bedi)
Hendaiatik abiatu eta Irunen amaitu zen manifestazioa. (Argazkia: Gedar)
300 ukrainar ezagunek babesa adierazi diete palestinarrei

Ukrainiako 300 akademiko, artista eta aktibista baino gehiagok elkartasun gutuna publikatu dute Gazako palestinarrekin. “Palestinarrek autodeterminaziorako eskubidea eta Israelen okupazioaren aurkako erresistentzia dute, ukrainarrek Errusiaren inbasioari aurre egiteko eskubidea duten bezala”, adierazi dute gutunean, besteren artean.

Gutuna, bere horretan, ez dator bat Ukrainiako presidente den Volodymyr Zelenskyk harturiko erabakiarekin; izan ere, Israelera joatekoa zen Gazara egindako erasoari babesa emateko, baina bertan behera geratu zen bere bidaia-planak filtratu ostean.

Zertan da egoera ostiral goizean?

NBEren arabera, asteazken eta ostegun arratsaldean 243 palestinar eta bi soldadu israeldar hil zituzten. Urriaren 7tik aurrera 10.812 palestinar hil dituzte Gazan eta horien artean 4.412 haurrak dira. Zisjordanian kolono eta armadaren artean 183 palestinar hil dituzte.

Israelek jarraitzen du ospitaleen aurkako erasoetan, batzuetan haien inguruei eraso eginez eta beste batzuetan zuzenean, hori gertatu zaie ostegunean Al Shif ospitaleari –Gazako handiena–, eta Al-Awda, Al Quds eta Indonesiako ospitaleei.

Gazako iparraldeko hustuketak aurrera darrai eta azaroaren 9an 50.000 bat herritarrek hegoaldera egin dute Israelek irekitako korridorea baliatuta, NBEko Gai Humanitarioen Koordinaziorako Bulegoak jakinarazi duenez.

Israelek dagoeneko 25.000 tona leherkari (TNT) kopurua jaurti du Gazara urriaren 8an erasoak hasi zituenetik, hau da, bi bonba nuklearrek izan dezaketen potentzia, kontuan hartuz gero AEBek 1945ean Hiroshima gainera bota zuten bonba nuklearraren indarra 15.000 tona leherkariren parekoa zela. Giza Eskubideen Euromediterraniar Behategiaren datuak dira.

Irango Atzerri ministro Hossein Amirabdollahian esanetan, Gazako gerra zabaltzea saihestezina da, kontuan hartuta Israelen erasoak lurralde hartan areagotzen ari direla. Qatarreko atzerri ministroarekin izandako elkarrizketan esandakoa da, Iraneko Pres telebistaren arabera.

Palestinako estatua aitortzea pentsatzen ari da Belgikako Gobernua

Belgikako Garapen Lankidetzarako ministro Caroline Gennezek dio bere gobernua Palestinako Estatua aitortzea aztertzen ari dela.

Gennezek Israelgo estatuari eskatu dio Gazara doan laguntza humanitarioa ez oztopatzeko eta sartzen uzteko. Nabarmendu du, urriaren 7a baino lehen egunero 500 kamioi sartzen zirela egunero, Gazako jendeak behar zuena hornitzeko, eta guda hasi denetik, hilabetean guztira 600 izan direla sartu direnak.

Azkenik, esan du Belgikako Gobernuak beste bi milioi euro jarriko dituela Palestinako laguntza humanitariorako eta bost milioi euro Nazioarteko Zigor Auzitegiarentzat.

 

Al-Quds brigadek bi bahitu askatuko dituztela jakinarazi dute

Palestinako Jihad Islamikoaren talde armatua den al-Quds Brigadek jakinarazi dute Gazan bahituta dituzten bi pertsona askatuko dituztela, "lurrazalean egoerak ahalbidetzen badu".

Taldeko bozeramaileak esan du, Al Jazeerak jaso duenez, emakume heldu eta mutil gazte bat direla eta arrazoi humanitarioengatik egingo dutela.

BIDEOA | Whatsappeko 'status'-eko mezuagatik emakume palestinar bat atxilotu duten unea

Bideoan ikus daitekeen emakumea Israelgo segurtasun indarrek atxilotu dute bere Whatsapp status-ean idatzitakoagatik. Urriaren 25ean aldatu zuen status-a eta ondorengoa idatzi zuen: "Jainkoak babes ditzala eta garaipena erdiesten lagundu", inolako erreferentziarik egin gabe nori buruz ari zen. Israelgo poliziak dio Hamasi buruz ari zela, berak argudiatu du Israelgo estatuari buruz ari zela.

Terrorismoarekiko sinpatia eta halako mezuak zabaltzea egotzi diote eta hala, "biolentzia eta terrorismoa sustatzea". Talde terrorista bateko kide den ikerketa abiatu diotela jakinarazi diote, bideoan ikus daitekeenez.

Yasmine Qaddourah Israelgo herritartasuna duen palestinarra da, eta bere senarra ere atxilotu dute operazio berean.

Atzo Israelgo legebiltzarrak lege berria onartu zuen kriminalizatuz "material terroristen kontsumoa". 1.2 milioi palestinar bizi dira Israelen, israelgo herritartasunarekin.

Azaroaren 8ko zenbakiak: 10.569 hildako Gazan, horietan 4.324 haur

Azaroaren 8ko datuak zabaldu ditu Gazako Osasun ministerioak: 10.569 hildako eta horietan 4.324 ume.

Milaka herritarrek utzi behar izan dute haien guztia, Gazaren iparraldetik ihes egitera beharturik. Adibidez, Israelen datuen arabera, 50.000k dute ihes egin iparraldetik azaroaren 8an.

"Konferentzia humanitarioa" hasi da Parisen, Israelen ordezkaritzarik gabe

Emmanuel Macronen iniziatiba da eta urriaren 9 goiz honetan abiatu dute Parisen: "Konferentzia humanitarioa", zeinetan Gazako egoerak ukanen duen zentralitatea. Hala ere esaguratsua da bertaratu direnen eta ez direnenen zerrenda: Israelek ez du ordezkaritzarik bidali, ezta nazioarteko herri arabiarrek presidente edota goi kargudunik ere. Haatik, Palestinako Lehen ministro Mohammad Shtayyeh hor da, eta Egiptok ere ministro ordezkaritza bat bideratu du bilerara.

Goiz honetan eman diote hasiera eta hasierako hitzartzean "pausa humanitarioaz gain", "su-etenaren alde lan egitearen" alde kokatu da Macron Frantziako presidentea.

Nazioarteko Zigor Auzitegira jo dute Palestinako hiru Gobernuz Kanpoko Erakundek

"Asmo genozidioa", "genozidiora bultzatzea", "gerra krimena" eta "gizateriaren aurkako krimenak" leporaturik, Nazioarteko Zigor Auzitegira eraman dute Gazako sarraskia Palestinako  Al-Haq GKEak, Al Mezan zentroak eta giza eskubideen aldeko zentro palestinarrak.

"Nazioartea Israeli su-etena ezartzeko ezintasunean denez, (...) nazioarteko justizia penalak bere ardurak hartu behar ditu. Horretarako baliabideak ditu eta delituak argiak dira" dio  Emmanuel Daoud Gobernuz Kanpoko Erakundeen abokatuak. Atxilotze aginduak ere eskatu dituzte Israelgo Lehen ministro Benjamin Netanyahu eta presidente Isaac Herzogen aurka.

2002an sortu zen Nazioarteko Zigor Auzitegia, gisa horretako krimenak epaitzeko. Hala ere, nahiz eta auzitegira jo, azken hau ez da ikerketa eta auzia irekitzera behartua. 2021ean ireki zuten Palestinako lurraldeetan burutu "gerra krimenen" ikerketa. Aldi honetan, ordea, urriaren 7az geroztik Israelek ukandako jarrera epaitzeko litzateke.

"Ez gure izenean", adierazi dute Euskal Herriko 100 transbibollomarikak Israelen erasoaren harira

“Ez gure izenean, transbibollomarikak palestinarekin!” lelopean atera du komunikatu bat LGTBI kolektiboak. Oro har, Israel egiten ari den genozidioa salatu, palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israelen LGTBI harrotasuna “estatu sionistak babestutako propaganda-estrategia bat” dela salatu dute. Hain zuzen, Israelek palestinarren aurka egiten dituen “krimen kolonialak mozorrotzeko” diseinatutako estrategia dela, gaineratu dute: “Guretzat ez dago harrotasunik, baldin eta genozidioa makillatzeko erabiltzen badute. Ez gure izenean”.  

Azpimarratu dute Israelek fikzio baten bidez eraiki duela bere burua eta herrialde zibilizatu eta irekia balitz bezala agertu nahi izan badu ere, errealitatea oso bestelakoa dela salatu dute: “Gure borroka, duintasuna eta historia erabiliz makillatzen dute aspalditik egiten ari diren anikilazio etnikoa”.  Honen aurrean, eskakizun garbiak egin dizkiete herritarrei eta Israeli boikota egitea, Euskal Herrian dagoen mugimenduarekin honen kontra antolatzea eta Palestinar herriari elkartasuna adierazteko ekimenetara joatea eskatu diete.

AEBek ez dute begi onez ikusten Israelek Gaza "berriz okupatzea"

Joe Bidenen administrazioak azaldu du Israelek Gaza militarki okupatzearen kontra dagoela, behin gerra amaituta. AEBetako Etxe Zuriko Segurtasun Nazionaleko arduradun John Kirbyk esan du ez dela "zuzena" israeldar indarrek Gaza berriz okupatzea, Middle East Eyek jaso duenez.

Hain justu Benjamin Netanyahuk egun berean adierazi du Israelek Gazako "segurtasunaren ardura" hartuko lukeela gerra amaitzean, "denbora mugagabez". Momentu honetan Israelgo soldaduak Gazako iparraldean bete-betean daude sartuta eta hiriko "bihotzeraino"  iritsi direla ziurtatu dute.

Bien bitartean, AEBetako idazkari Antony Blinkenek Gazako palestinarren "derrigorrezko desplazamenduak" gaitzetsi ditu Tokion, G7aren bileran. Baina gerraosteko planak, Gaza eta Zisjordania "Palestniako Agintaritzaren pean batzera" joan beharko lukete, bere ustez.

Zer berri asteazken goizean?

G7ko agintari nagusiek Hamas gaitzetsi dute eta Israelen "bere burua defendatzeko eskubidea" defendatu dute. Gazan "pausa humanitarioa" eskatu dute.

Nazioarteko Gurutze Gorriak esan du bere bost kamioiko eta bi ibilgailuko konboiari eraso egin diola Israelek Gazan. Medikamenduak eta ura eramaten ari ziren. Bi kamioi hondatu dituzte eta gidari bat zauritu.

AEBetako presidente Bidenek Gazako borrokan "pausa" bat eskatu dio Netanyahuri.

AEBetako Ordezkarien Ganberak erabaki du Rashida Tlaibek gudari buruz egindako hitzak gaitzestea. Emakume hau da AEBetako Kongresuan palestinar jatorria duen ordezkari bakarra.

Gutxienez 10.328 palestinar hil ditu Israelek Gaza bonbardatzen hasi zenetik, %40 haurrak. Denbora tarte berean 1.400 dira hildako israeldarrak.

Hildako eta zaurituen kopuru eguneratuak

Urriaren 7az geroztik:

Gaza:
Hildakoak: 10.328
Zaurituak: 25.956

Zisjordania:
Hildakoak: 164
Zaurituak: 2,100

Israel
Hildakoak: 1.405
Zaurituak: 5.600

Milaka herritar irten dira kalera Euskal Herrian Palestinako sarraskiaren aurka

Asteartean milaka herritar irten dira kalera, beste behin, Israel Palestinan egiten ari den sarraskia gelditzea eskatzeko. Ikastetxeetan eta udaletxeen parean elkarretaratzeak egin dituzte Gernika-Palestina ekimenak deituta eta sindikatu eta alderdi politiko askoren babesa izan dute.

Unibertsitateetako campusetan eta 107 herri baino gehiagotan egin dituzte elkarretaratzeak, eta zenbait kasutan jendetsuak izan dira, hiriburuetan, esaterako.

"Israel Gazan egiten ari den genozidioarekin amaitu behar da eta gatazkari itenbide justu eta dmeokratikoa eman behar zaio", dio elkarretaratzea deitzeko argitaraturiko komunikatuak.

Bilbo (argazkia: Uriola)
Busturialdea (argazkia: Gernika Gernikara)
Donostia (argazkia: EH Bildu)
Elgoibar
Gasteiz (argazkia: Arabako Alea)
Hernani (argazkia: Hernaniko Udala)
NUP, Iruñea (argazkia: LAB)

 

Gaza ez, baina gasa bai

Sionismoaren barrenean dauden helburu kolonial eta izaera arrazistatik harago, ba al da halako sarraski krudel bat egitera eraman ahal zaituen interes indartsurik?
Erantzun posible bat ondo baino hobeto ezagutzen dugu, azken hamarkadetako inbasio eta eraso inperialista gehienetan agertu baita: energia baliabideak. Eta Palestinaren kasuan, gasaz ari gara.

Axier Lopezek gaia jorratu du artikulu honetan: Gaza ez, baina gasa bai.

Itsasoko gasa ustiatzeko eskubidearen alde Gazako palestinarrek egindako manifestazio bat 2022ko irailean. AFP.

 

Palestinaren aldeko manifestazioak egingo dituzte asteartean eta larunbatean

Gernika-Palestina ekimenak deituta, Hego Euskal Herriko 107 herritan elkarretaratzeak egingo dituzte udaletxeen atarietan azaroaren 7an, asteartez. Larunbatez, bestalde, Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Hendaian mobilizatzeko deia egin du Palestinarekin Elkartasuna taldeak. Ikusi hemen deialdi guztiak.

Argazkia: Ecuador Etxea.

 

IKUSI: Gaza iparraldeko Shati errefuxiatu kanpalekua bonbardatu du Israelek

Astelehen gauean gogor bonbardatu du Shati errefuxiatu kanpalekua Israelek. Awad Abu Sharkh kazetari palestinarrak zabaldu ditu bonbardaketen osteko irudiak, Al Jazeerak baieztatu ditu beheko irudiok.

Gazako hiriaren ondoko Mediterraneoko kostaldean dago Shati, eta biztanle dentsitate handiko barrutia da. Oraindik ez dute ezagutzen zenbat lagun dauden eraikinen hondakinetan harrapatuta.

Al-Rantisi Haurren Ospitalea husteko agindua eman du Israelek

Gazako 70 haur artatzen ari den ospitalea bonbardatzeko asmoa du Israelek, Gazako Osasun Ministerioaren bozeramaile batek Al Jazeerari ziurtatu dionez. Horregatik, husteko abisua eman dio al-Rantisi Haurren Ospitaleko administrazioari, baina Gazako Osasun Ministerioak dio paziente asko ez daudela "nahikoa egonkor" bertatik lekualdatzeko. Ospitalean 1.000 pertsona inguru daude, Gaza iparraldetik ihesi joandakoak. AEBek sortutako ospitalea da al-Ratinisi, eta minbizidun haurrak artatzeko eremua duen Gazako ospitale bakarra da. Ospitaleak astelehenean Israelen aire erasoak jasan ditu.

Israelek dio Gazan "ekintza askatasun mugagabea" izango dutela gerraostean

Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallantek dio armadak bermatuko duela Gazan "ekintzarako askatasun osoa" izatea gerraostean, eta operazioetarako mugarik ez izatea. "Nire gidaritzapean dagoen segurtasun sistema bi gakotan zentratzen da: gerraren garaipena eta bahituak itzularaztea", ziurtatu du ministroak, Al Jazeerak jaso duenez.

Adierazpen horien aurretik, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ABC telebista katean esan du Gazaren gaineko "segurtasun ardura" hartuko duela Israelek "epe mugagabean".

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroa eta AEBetako Defentsa idazkari Lloyd J. Austin III, Zisjordanian operazio militarra zabaltzeko elkarrizketan, martxoan. Argazkia: AEBetako Defentsa idazkaritza.

 

Bartzelonako zamaketariek ez dute ahalbidetuko armak daramatzan ontzien jardunik

Bartzelonako portuko zamaketariek astelehenean jakinarazi dute asanbladan erabaki dutela ez ahalbidetzea gerrako materiala garraiatzen duten itsasontziei jardutea, "zibilak babesteko, edozein lurraldetakoak direla ere". OEPB antolakundearen izenean zabaldu dute erabakia, 1.200 zamaketari ingururen sindikatu nagusia dena. "Indarkeria mota oro" gaitzetsi dute eta azpimarratu "eginbehar eta konpromiso" gisa ulertzen dutela Giza Eskubideen Nazioarteko Gutuna "sutsuki" defendatzea. Palestina, Israel eta Ukrainako herritarrei eskubideok urratzen ari zaizkiela gogorarazi dute, eta su-etena nahiz giza laguntza ahalbidetzea eskatu dituzte.

Hamarnaka mila israeldar beren buruak armatzen ari dira

Israelgo Segurtasun ministro Ben Gvir ultraeskuindarrak baieztatu du "hamarnaka mila" herritarri arma pertsonalak izateko baimenak eta lizentziak eman dizkietela: "Baldintzei eta testei dozenaka sinplifikazio egin dizkiegu". Israelek egindako 4.000 eraso-errifle banatu zituzten urrian, Palestinako kolonietan eta judutarrak eta arabiarrak bizi diren Israelgo herrietan dauden "bolondres taldeei". Ministroak sare sozialetan jakinarazi du beste 6.000 eraso-errifle banatuko dizkietela.

Horrek eragin du israeldarren kolonietan palestinarren aurkako indarkeria nabarmen areagotzea, Hamasek urriaren 7an erasoa egin zuenetik.

 

Gaza bitan zatitu du Israelgo Armadak, eta hiriburua setiatua du

Israelgo Armadak ziurtatu du Gazako iparraldea eta hegoaldea banatu dituela, eta bi eremuen arteko komunikazio bide guztiak kontrolpean dituela. Baita Gaza hiriburua erabat inguratuta dituela ere. Hainbat komunikabideren arabera, litekeena da armada hiriburuan sartzea hurrengo egunotan.

Salamoun Maarouf Gazako Gobernuko Hedabideen Bulegoko zuzendariak Gazako Zerrendaren banaketa baieztatu du: "Gazako iparraldetik Gazako hegoaldera doazen errepide guztiak kontrolatu eta itxi ditu Israelgo armadak, kostaldeko errepidea barne".

Europar Batasunak 25 milioi euro handituko du Gazarako laguntza humanitarioa

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak adierazi du Europar Batasunak 25 milioi euro (26,9 milioi dolar) handituko duela Gazarako laguntza humanitarioa, aurreikusitakoa baino gehiago, alegia. “NBErekin eta haren agentziekin lankidetzan jarraituko dugu, beharrezko laguntza humanitario hau Gazan behar dutenengana iristen dela ziurtatzeko”, gaineratu du Europako Batzordeko presidenteak.

 

“Gazako hegoaldea kontzentrazio-esparru bihurtu da”


Gazako Zerrenda bi zatitan banatu du Israelgo armadak: iparraldea eta hegoaldea. Poliki-poliki, Gazako hegoaldea Israelen agindupeko kontzentrazio-esparru bihurtzen ari dela jakinarazi du Hani Mahmoud Al Jazeerako kazetariak Gazako hegoaldeko Khan Younis herritik informatzen. Iparraldetik hegoaldera mugitzeko aginduak ematen ari da jendeari, eta gero han pilatzen dituzte. Badirudi hori dela estrategia berria. Hori gutxi ez eta Gazako iparraldean hondoa jota jarraitzen duten pertsonentzat ere oso zaila izaten ari da hegoalderantz ebakuatzea.

 

<< <
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
> >>

You are interested in the channel: Gazaren aurkako sarraskia
2024-11-06 | Andrea Bartolo
Following the Zionist offensive, the interests of the western bourgeoisie

The Israeli imperialist offensive has entered a new phase: bombings in Yemen, Lebanon and Syria; attacks on Iran; attempted invasion of Lebanon… The Zionists have achieved an old goal: Go beyond Palestine and turn the attack into a regional war.

The increase in the offensive... [+]


52 countries call on the UN not to supply Israel with arms
The Turkish initiative has been supported by many international countries, the Arab or Islamic majority, as well as by countries such as South Africa, Brazil, Cuba, Russia, Norway or Vietnam, among others.

2024-10-30 | Julene Flamarique
Declared a “catastrophic zone” by the continued bombings in Israel of the Beit Lahiya in Gaza
The City Council of Beit Lahiya in northern Gaza has declared the city a "catastrophic zone". The city is under siege and Israel’s continued attacks have caused at least 120 Palestinians dead in recent times. In less than a week, between 24 and 29 October, the UN has recorded... [+]

Israel passes law to expel UNRWA from Palestine
The UN agency working on humanitarian aid to Palestinian refugees has been prevented in the Caribbean country. The law was passed this Tuesday by the Israeli Parliament, which has had a very large majority. Israel has announced that it will repeal the agreement that was signed... [+]

The lives of six journalists in Al Jazeera, threatened by Israel, are at risk
The Israeli Army has ensured that the six journalists are members of HAMAS and Islamic Jihad, but has not offered evidence showing that they are involved. As a result, and in view of the police record, the Aljazeera and the six journalists have shown their fear.

2024-10-24 | Jon Torner Zabala
Jokin Aperribay, President of the Real Sociedad: "It would be unfair to link Maccabi to the war"
Real Sociedad faces the Maccabi of Tel Aviv in the Palau Blaugrana this Thursday in Belgrade. For security reasons, the Israeli Army will not play before the Elysées in the Gaza Strip. Some supporters of the txuri-urdin team have asked Real to make some gesture in favour of the... [+]

2024-10-23 | ARGIA
The Israeli Minister of Homeland Security is opening its doors to the colonies of Gaza, as in the West Bank.
As in the West Bank, the ultra-right minister of the Israeli Government for National Security has raised settlements and settlements in Gaza territory. To this end, he considered that the best option is to "promote emigration" of the Palestinians and their country.

2024-10-23 | Lur Atxesburu
A year teaching jokes to the Palestinians

By 21 October, the network, named Palestinian Gernika, called for mobilizations. This is an initiative to denounce the genocide suffered by Palestine and to fight for peace, and it cannot be put against these two causes. Solidarity leads us to position ourselves in favour of the... [+]


Israel kills over 150 Palestinians over the weekend
The weekend has indiscriminately bombed southern Gaza and Beirut. Since 7 October 2023, Israel has killed more than 42,600 people in Palestine, according to the Ministry of Health of the Gaza Strip. The scientific journal The Lancet published in July that more than 200,000... [+]

Solidarity with Palestine, Zionism and institutional parties

It has been a year since the Palestinian resistance lifted its head and began the most brutal offensive Israel has committed to date. Unfortunately, the situation has worsened, as Israel has increased its offensive beyond the Palestinian lands, with new attacks on Lebanon,... [+]


Following the assassination of Sinwar, the war continues
Following the death of Hamas leader Yahya Sinwar, Hamas talks about how the Middle East war will continue the day after the murder. The United States, by the mouth of Joe Biden, has immediately announced that the ceasefire can now take its free path. Along the same road, several... [+]

Israel says it is "very possible" for Hamas leader Yahya Sinwar to die after the bombing of a school in which 28 people died.
Israel says Hamas chief Yahya Sinwar was killed in an attack, "the most wanted man" for the Israeli army on Thursday. DNA tests are being conducted on the corpse in order to confirm the news. In the Israeli bombing of a school in Gaza, Israel has killed 28 people and wounded more... [+]

2024-10-17 | ARGIA
Four GKS members have chained themselves in the Spanish Government’s headquarters in Bilbao and Pamplona to call for “the cessation of all contact” with Israel
Incidents have taken place with the Ertzaintza and the National Police in Bilbao and in Pamplona/Iruña. According to social media reports, at least two people have been arrested in one of them and have already been released.

Who is responsible for this massacre?

The responsibility lies with the Zionist State of Israel, which, with the help of a large part of the population, soldiers, settlers, etc., is doing ethnic cleansing and genocide against the countries and peoples around it.

Western states also support them, give them weapons... [+]


Newspapers of genocide

They say it's been a year. I have never understood the arrogant habit that Westerners have: even if the conflict lasts almost a century, we adapt the dates to our liking, giving away the importance we want. Has the last era been different for the Palestinians who are imprisoned... [+]


Eguneraketa berriak daude