Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

There is no protection against Rafah bombing

Zuzeneko jarraipena
  • More than 34,500 Palestinians have been killed by Israel since 7 October in Palestine and thousands have disappeared or been severely beaten. We are following up.

02 May 2024 - 12:08
Last updated: 2024-09-03 10:18
Gakoak
Hutiek diote ez dietela erasorik egingo Errusiako eta Txinako ontziei

Hutiek asteak daramatzate Itsaso Gorrian igaro eta Israelekin harremana duten merkataritza barku handiei eraso egiten, Palestinan Israel egiten ari den sarraskia gerarazteko presio modu gisa.

Berriki Yemengo erakunde armatu horretako goi arduradun batek esan du ez dituztela itsasontzi txinatar eta errusiarrak erasoko. Izvestia Errusiako hedabidean egindako elkarrizketan Mohammed al-Bukhaiti hutien buruzagi politikoak adierazi du Yemen inguruko ibilbideak "seguruak" izango direla itsasontzi horientzat.Txinak jadanik esana dauka ez dituela bere merkatal itsasontziak Israelgo portuetara bideratuko.

Hutiek gutxienez 30 eraso jo dituzte Itsaso Gorrian, horietako asko AEBetako itsasontzien kontra. Bab el-Manbeb itsasarte hori berebizikoa da Europa eta Asia arteko merkataritzarako, eta munduko merkataritzaren %15 igarotzen da bertatik.

Erasoen ondorioz, nazioarteko merkataritza konpainia ugarik euren ibilbidea aldatu dute, Afrika inguratu eta askoz bidaia luzeago eta garestiagoak egitera behartuta.

Urtarrilaren 12az geroztik AEBak eta Erresuma Batuak gidaturiko nazioarteko aliantza militar bat Yemengo hainbat toki bonbardatzen ari da, hutien erasoak gelditu nahian. Besteak beste, armak biltegiratzeko lurpeko ezkutalekuak eta misilak jauritzeko azpiegiturak deuseztatu dituztela diote.

Moon of Alabaman irakurri dugunez, baina, AEBetako armada ez da gai hutien kokalekuen informazioa lortzeko, eta inteligentzia zerbitzuek ez dakite zenbat armamentu duen talde militarrak.

"AEBetako inteligentzia agentziak eta Mendebaldeko beste inteligentzia agentziek azken urteetan ez dituzte baliabideak jarri hutien aire bidezko defentsen, munizio biltokien eta drone zein misilen produkziorako tokien inguruko informazioa lortzeko", eta Bidenen administrazioa akats hori ari da ordaintzen orain, blog horrek dioenez.

Hala, egoera horrek munduko merkataritzan eragin nabarmena izan dezake: Europa eta Asia artean edukiontziak garraiatzen dituzten Mendebaldeko konpainia handiek, txinatar esportatzaileen erreserba itzelak galdu ditzakete, Txinako konpainien mesedetan. Azken horiek bidaia merke eta motzagoak eskaini baititzakete, Israeli zerbitzuak eskaintzeari uko eginda, hutien erasorik jasan gabe Itsaso Gorrian.

Ekonomia itoaldian: Zisjordania blokatuta dago

Zisjordaniako ekonomia aktibitateak %30 egin du behera urriaren 7az geroztik. Palestinako Agintaritza Nazionala, gainera, bere burua finantzatu ezinda dago: Israelek jaso ohi ditu tributu guztiak, eta gero zati bat eman palestinarrei; orain, ordea, Israelek eten egin du guztiz.

 

24 soldadu israeldar hil dituzte Gazan, inoizko gehien

Astelehen arratseko bataila batean, Gazako zerrendan, urriaren 7tik inoiz baino soldadu israeldar gehiago hil dituzte. Hegoaldeko ospitale bat inguratu dute aipaturiko soldaduek, baina palestinarrek gogor egin diote aurre, antza.

Israelgo Defentsa Ministerioak esan du ez dakiela "zer gertatu den", fatxada behera erori zaiela besterik ez.

Steilas sindikatuak bat egin du CAFen eta Israelen arteko harremana seinalatzeko manifestazioarekin

Steilas hezkuntza sindikatuak, "Hezkuntza komunitatea Palestinarekin" aldarriarekin, dei egin du urtarrilaren 27an Ordizian egingo den manifestazio nazionalera joateko.

Palestinarekin Elkartasuna dinamikak antolatutako protesta izango da, erakundeetan alderdi politikoen eta hainbat enpresen konplizitatea salatzeko helburuz. Batez ere, Ordizian izanik, CAF enpresa seinalatuko dute.

 

Netanyahuri presio: israeldar bahituak askatzeko bultzadak areagotzen ari dira

Etxe barruan presak eta presioak areagotzen ari zaizkio Netanyahuri. Igandeko eta asteleheneko manifestazioek koska bat gehiago egin dute gora, The New Arab kazetaren arabera, asteburuan jakin zelako Israelek uko egin ziola Qatarrek eta Egiptok egindako su-eten proposamenari, zeinak bahitu guztiak askatzea ekarriko zukeen. Hamasek, gainera, erregai gehiago bota zion suari, esanez martxa honetan ez dagoela posibilitaterik israeldar gatibuak askatzeko.

Astelehenean, batzarra etenda

Knesset-era sartu ziren bahitutako israeldarren hainbat senide atzo, kartelak eta aldarriak eskuetan: "Askatu orain, orain, orain".

Igandeko mobilizazioek ere giro oso beroa izan zuten. Times of Israelen arabera, Israelgo Gobernuaren eraikinak eta kontsignak zikindu zituzten.

Middle East Eye-ren bideoa:

 

Israelek bi hilabeteko su-etena proposatuko dio Hamasi, bi soldadu israeldarren arabera

Bi ofizial israeldar aipatuta, nazioarteko hainbat hedabidek ziurtzat ematen du Israelek bi hilabeteko su-etena proposatuko diola Hamasi, bahitu israeldar guztiak askatzeko helburuz. 130 bahitu israeldar baino gehiago leudeke Gazan, baina horietatik dozenaka batzuk hilik egon daitezkeela uste dute Israelgo bi soldadu horiek.

Dirudienez, eta betiere bi ofizial horiek jakinarazi eta nazioarteko hainbat hedabidek ziurtzat jo duten informazioaren arabera, Israelgo Gobernuak bahitu guztiak askatzea nahiko luke, baina bere espetxeetan atxikirik dituen 6.000 preso palestinarrak ez ditu aske utzi nahi. Bi soldaduek ez dute zifra zehatzik eman, "baina guztiak ez; ez dago zalantzarik".

Netanyahuk igandean ukatu zuen su-eten proposamen bat

Qatarrek eta Egiptok hiru hilabeteko su-eten proposamena egin zuten joan den astean, helburuak bi fasetan gauzatu ahal izateko. The Wall Street Journal egunkari estatubatuarrak asteburuan eman zituen jakitera xehetasunak; aukera "aurrerakoi" eta "gauzagarri" gisa jaso zuen.

Bi fase zituen plan horrek: Hamasek bahitu zibil guztiak askatzea, trukean Israelek ehunka preso –negoziatzeko zifra– palestinar askatzea, Israel Gazako hirietatik erretiratzea, dronen erabilera ere etetea, sartzen uzten duen giza-laguntza kopurua bikoiztea eta Gaza barruan mugitzeko askatasuna errespetatzea.

Behin prozesua garatzen joanda, helburu nagusia bi estaturen aukera zehaztea zen, su-eten iraunkorra luzatu eta nazioarteko diplomaziak gidaritza eramatea. Netanyahuk, ordea, ezezkoa eman zuen.

"Drone batek bonbardatu zuen, hanka galdu, eta hiru egunez odolustu zen"

Israelek anaia hil diola kontatu du sare sozialetan Ahmed Masoud Londresen bizi den idazle eta zuzendari palestinar entzutetsuak: "Banekien honelako mezu bat idatziko nuela, banekien ez nituela hitzak aurkituko. Nire anaia Khalid-en etxea bonbardatu zuten lehenik, eta gero frankotiratzaile israeldar batek tiro egin zion. Duela egun batzuk desagertu egin zen, drone batek bonbardatu zuen, hanka galdu zuen eta hiru egunez odolustu zen. Nire anaia eta laguna joan da".

Urtarrilaren 7an Masoudek beste bideo bat zabaldu zuen. Khalid anaiaren Gaza iparraldeko etxea erakusten zuen, Israelen bonbek erabat suntsituta, eta atzealdean lehertzen jarraitzen zuten bonba hotsak entzuten ziren. "Ez zaio ezer geratzen. Non biziko da orain?", zioen Masoudek. Haren heriotza jakinarazi du urtarrilaren 22an.

Argazkia: Khalid Masoud Israelek suntsitutako etxearen hondakinak erakusten.
Bost babeslekutan zeuden 30.000 palestinarri eraso egin die Israelek

Gazako komunikazio bulegotik salatu dute Israelgo indar armatuek bost babeslekuri eraso egin dietela, eta bertan zeudela Israelen bonbetatik ihesi zeuden 30.000 palestinar. "[Israeldarrek] baieztatu zuten zentro seguruak zirela eta herritarrei eskatu zieten bertan babes hartzeko. Gero sarraskia egin zuten eta martiri asko utzi zituzten. Hori gertatu da gerra genozida baten testuinguruan, okupatzaileak egiten ari direna zibilen, haurren eta emakumeen aurka, Gazako Zerrendan", salatu du Gazako komunikazio bulegoak, Al Jazeerak kontatu duenez. Krimen horien errudun eta erantzuletzat jo dituzte nazioarteko komunitatea, AEBetako gobernua, baita hango presidente Joe Biden "pertsonalki" ere: "Haiek dira okupatzaileei argi berdea eman dietenak sarraskiok egiteko, eta Gazako Zerrendako gerra bortitz hau geldiarazteari uko egin diotenak ere bai".

Lekualdatutako palestinarrak UNRWAren al-Mawasi-ko babeslekuaren kanpoaldean kozinatzen, 2023ko abenduaren 10ean. / Argazkia: Crisis Group, Azmi Keshawi.
BDZk deituta, Israelekin harremanak eteteko eskatu dute ehunka herritarrek

Urtarrilaren 20an hainbat deialdi deitu zituen BDZ plataformak. Genozidioa gelditzeko eskatu zuten ehunka herritarrek Bilbon, Berrizen, Iruñean, Gasteizen, Eibarren eta Tuteran, besteak beste. Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainako sustatzaileek eskatu zuten armen merkataritza eta Israelekiko harremanak etetea, eta su-etena exijitu zuten, Geldi dezagun genozidioa Palestinan lelopean. Instituzioen zein herritarren esku hartzea beharrezkotzat jo zuten.

Argazkia: Gasteizen Legebiltzarraren aurrean egin zuten protesta.
Argazkia: Berrizen herri argazkia atera zuten Palestinari elkartasuna adierazteko.

Iruñeko manifestazio jendetsuaren argazki galeria egin du Ekinklik-ek, hemen ikusgai.

Argazkia: Ekinklik.

Ahotsa.info-k bideo batean bildu ditu Iruñeko irudiak:

Hamas, urriaren 7ko erasoez: "Beharrezko pausoa eta erantzun normala izan da, Palestinako herriaren aurkako konspirazio israeldarrari aurre egiteko"

Hamasek urriaren 7ko aurrekaririk gabeko Al Aqsako erasoei buruz hitz egin du, eta Gure kontakizuna izeneko oharrean berretsi du "beharrezkoa" zela "pauso" hori ematea, Israeli aurre egiteko "erantzun logiko" gisa. Besteak beste, argudiatu du palestinarrak hiltzen ari dela Israel 2000. urtetik.

Onartu du "agian akats batzuk" egon zirela erasoan, baina ziurtatu du soilik soldaduak eta armak zeramatzatenak zituztela jo-puntuan Hamaseko adar armatuko borrokalariek: "Zibilei kalterik ez egitea betebehar erlijiosoa da". Zibilen aurka egin bazuten "ezbeharra" izan zela dio erakundeak, eta betiere "indar okupatzaileen aurkako liskar" testuinguruan.

Talde islamistak azaldu du euren helburua zela gune militarrei eraso egitea eta soldatuak bahitzea, Al Jazeerak jaso duenez. Bahitu horiek baliatu nahi zituzten Israeli presio egiteko eta Israelgo kartzelatan dauden milaka preso palestinar askatzeko. Hamasek ohartarazi du gertatu ziren "akatsak" Gaza inguruan piztutako "kaosaren" ondorio izan zirela, Israelgo sistema militarrak eta segurtasunarenak "berehala kolapsatu" zirelako.

1.139 hil zituzten Hamasen urriaren 7ko erasoan, batik bat zibilak, Israelgo estatistiketan oinarritutako Al Jazeeraren kontaketaren arabera, eta beste 240 bahitu zituzten. Hamasek orain argitu du horietako asko Israelgo soldaduek eta poliziek hil zituztela, "haien nahasmenagatik". Hamasek bahitutako ehun pertsona inguru askatu zituzten azaroan egindako tregoan, ehunka preso palestinar askatzearen truke.

Israelgo autoritateek salatu dute gerra krimenak egin zituztela urriaren 7ko erasoan, torturak, bortxaketak eta mutilazioak barne; gogor ukatu du halakorik Hamasek. Israelen erantzuna inoizko bortitzena izaten ari da, eta Gaza bonbardatzen ari da etengabe ordutik: gutxienez 25.000 palestinar hil ditu, eta Israeli gerra krimenak egitea leporatu diote bai Palestinako autoritateek bai bertako eta nazioarteko giza eskubideen aldeko hamaika eragile eta erakundek.

Gure kontakizuna oharrean, bestalde, Hamasek ziurtatu du gerraostean palestinarrek eurek erabakiko dituztela euren etorkizuna eta barne auzien soluzioak, horretarako gaitasuna dutelako. Gogorarazi du ez duela horretarako eskubiderik munduko botere bakar batek ere.

Urriaren 7an palestinarrak ospatzen hesia igaro zutela. Argazkia: Yousef Masoud/AP

 

Josep Borrell: "Israelek finantzatu du Hamas, gatazka sortu eta bi estatuen aukera baztertzeko"

Europar Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellek adierazpen esplizitu horiek egin ditu ostiral arratsaldean. Benjamin Netanyahuri leporatu dio "pertsonalki" aritu izana bi estaturen soluzioa "boikotatzen". Bada, Borrellen ustez, "gauzak dauden moduan", ez dago beste aukerarik bakea "kanpotik inposatzea" baino.

"Israelek sortu eta finantzatu du Hamas, Fatah-ren Palestinako Autoritate Nazionala ahultzea lortzeko", adierazi du Borrellek.

Bide batez, Europar Batasunari "autokritika egitea" ere badagokiola adierazi eta "mea culpa" esan du, bi estaturen soluzioan "gehiegi predikatzeagatik baina ezer gutxi egiteagatik".

 

Srebrenicako sarraskitik bizirik ateratako 1.000 pertsonak neurriak hartzeko eskatu diote Nazioarteko Auzitegiari Gazan genozidioa gelditzeko

Arnesa Buljušmic-Kustura, bosniar idazle eta ikertzailea, beldur da duela 30 urteko Serbiaren aurkako auzia aurrekari bihurtuko ote den egungo Gazako genozidioarentzat, eta NBEko auzitegiei eskatu die behingoz esku har dezatela.

Iragan astean Nazio Batuen Erakundeko (NBE) auzitegietan aztertu zuten Israeli genozidioa egiteagatik Hegoafrikak egindako salaketa. Arnesa Buljušmic-Kustura, idazle eta ikertzaileak, –bere hainbat senide eta gertuko hil ziren 1992-1995 Bosniako gerran– ohartarazi du duela hamarkada batzuk Hagan genozidioagatik Serbiaren aurka izandako kasua Gazako genozidioaren aurrekari bilakatu litekeela. Orduan nazioarteko epaitegiak Srebrenica hirian genozidioa izan zela ebatzi zuen, baina Serbia salbuetsi zuen. Orain   Kustura beldur da ordukoa orain berriz errepikatu daitekeela. “Amildegian gaude. Israel ez da une honetan epaiketan dagoen estatu bakarra, nazioarteko zuzenbide humanitario osoa eta horren esparrua ere badago", dio The Guardian-ek jaso duenez.

Hagako prozedurak ikusi ondoren, Kusturak Bosniako genozidiotik bizirik ateratako 1.000 herritar baino gehiagoren sinadurak bildu ditu Nazioarteko Justizia Gorteari bidalitako gutun batean. Berriz ere genozidioa errepikatzea galarazteko eskatu diote epaitegiari, eta Hegoafrikak aurkeztutako “behin-behineko neurriak” aplika ditzatela, tartean su-etena.

Donostiako Danborrada Palestinako banderekin betetzera dei egin dute

Donostiako Plaza Berrian, Danborradaren hasiera ekitaldia Palestinarekiko elkartasunaren eta Israelen genozidioa geldiarazteko aldarriaren erakusleiho bihurtu nahi dute.
 
Sarean zabaldu dutenez, ostiralean Donostiako Plaza Berriko Danborradan Palestinari elkartasuna adieraztera dei egin dute. Plaza berriko lau sarreretan danborrada hasi baino lehen Palestinako banderak banatuko dituzte eta ekitaldian erakustera gonbidatu dituzte herritarrak.

[Bideoa] Abedalrahman, 13 urte: "Hauek ez dira bizi-baldintza duinak. Itotzen ari gara"

Palestinako haurren testigantzak jaso ditu UNICEFek. Segidan ekartzen ditugun bi bideoetan, Abedalrahman eta Mohammadek beren bizipenak kontatzen dituzte.

Abedalrahmanek 13 urte ditu eta bere ama galdu zuen gerraren hasieran, Gazako Lerroan. Orain errefuxiatuen kanpamentu batean bizi da, gatazkak haien etxeak uztera behartu dituen beste pertsonekin batera, nahiz eta Gazako Lerroan toki segururik existitzen ez den.

Mohammedek 6 urte ditu eta bere anaia nagusia galdu du, Israelek Zisjordanian egindako erasoen ondorioz. Orain beldurrez bizi da eta etengabe ditu amesgaiztoak.

 

 

Israelgo herritarrei informazioa ezkutatzen diete bertako hainbat hedabidek

Eskuin muturrak Israelgo hedabideak konkistatzeko egin duen lanari esker, herritar askok ikuspegi hori jasotzen dute eta ez dira jakitun zenbaterainokoa den Gazan egiten ari diren sarraskia. Hala kontatu du Eldiario.es-en artikulu honek.

Israelen historia mediatikoan, eskuin muturreko kolonoen ikuspegia bazterrekoa izan da, baina urte batzuetatik hona eragina handitu dute eta eragin hori gakoa da ulertzeko Israelgo herritarrak informatiboki nola ari diren bizitzen hilabeteotako genozidioa. Eskuin muturreko horien pean dauden hedabideek txikitu egiten dute erasoen bortizkeria eta herritar asko benetan ez dira kontziente zenbaterainokoak diren erasoak, kaleratzeak eta desplazamenduak, zenbaterainokoa den negargarria Gazako egoera. Hala dio Eldiario.es-ek.

Eskuin muturrak hedabideetan duen eraginaren atzean Benjamin Netanyahu dago, hari esker lortu baitute mediatikoki orain duten presentzia. Netanyahu aspaldi ohartu zen zeinen inportantea zen botere mediatikoa, eta bere kontrolpeko bi hedabide lortu zituen: Israel Hayom doako egunkaria 2007an, eta Channel 14 telebista-katea 2014an. Hurrengo urteetan, eskuin muturreko hedabideak zabaltzen joan ziren. Okupazioaren errealitatea distortsionatzen dute bertako kazetari eta tertuliakideek.

 

Herrialde arabiarretako herritarrek Israelen aurkako jarrera irmoagoa eskatu diete euren agintariei

Milaka manifestari kalera atera dira Irak eta Jordanian. Herritarren artean ezinegona zabaltzen ari da, gehiengo musulmana duten herrialdeak edo herrialde arabiarrak ez direlako izan Israelen aurkako salaketan iniziatiba hartu dutenak, nazioarteko justiziaren aurrean. Azkenean, dena den, Hego Afrikak Nazio Batuen Erakundearen auzitegi gorenean jarritako salaketarekin bat egin dute Kooperazio Islamikorako Erakundeak eta Liga Arabiarrak. AEBen aliatu diren herrialde arabiarrengan ere eragina izan dezakete AEBek Yemenen militarki esku hartzeko hartutako erabakiak eta inguruko herrialdeetan Israelek egiten dituen etengabeko erasoek.

163 pertsona hil dituzte Gazan, azken 24 orduetan

Israeldarren erasoek 163 lagun hil dituzte Gazan eta beste 350 zauritu dituzte, 24 orduko epean. Hala jakinarazi du Gazako Osasun ministroak. Biktimetako askok hondakinen azpian harrapatuta jarraitzen dute eta erreskate lanetan ari direnek ez dituzte lokalizatzen.

Azken erasoak gehituta, Gazan 24.488 pertsona hil eta 61.504 zauritu ditu Israelen genozidioak, urriaren 7az geroztik. Milaka lagun desagertuta daude gainera eta horietako asko eta asko hiltzat jotzen dituzte.

Hil dituzten palestinarren artean, 10.000 baino gehiago umeak dira.

Argazkilaria: Wafa / Wikimedia

 

Gosetea errealitate bilakatu da Gazan

Bonben eta armen bidez bakarrik ez, uneotan dituzten bizi-baldintza tamalgarriengatik Gazan umeak hiltzen ari direla ohartarazi dute Unicefeko ordezkariek. Medikuen esanetan ere, elikagai faltak eta hipotermiak hainbat heriotza utzi ditu, eta desnutrizio egoeran dauden emakumeengandik jaiotako haur batzuek apenas iraun duten egun batzuk bizirik, salatu dutenez.

Hiru hilabetez luzatutako genozidioaren ondorioz, etxe askok ez du dirurik oinarrizkoa erosteko, eta ogia ere ezin dute egin: 25 kiloko irin zakuaren prezioa seikoztu egin da eta gatzarena izugarri igo da.

Laguntza falta dagoela salatu dute, eta bai NBEk, bai Gobernuz Kanpoko hainbat Erakundek aurreikusi dute hiru bat astetan elikagaien muturreko gabezia eta gosete egoera orokortuko dela Gazan, gutxienez lau etxetik batean. Txosten baten arabera, eremu edo herrialde batean inoiz izandako elikagai falta handia duten pertsonen proportziorik handiena du Gazak.

Medikamentuak

Bestalde, Qatarrek eta Frantziak akordioa negoziatu dute Israel eta Hamasen artean, eta horri esker Gazako Zerrendara hainbat medikamentu eta laguntza humanitario iritsiko da, herritarrentzat. Trukean, 45 bahitu israeldarri behar dituzten medikamentuak ematera konprometitu da Hamas.

13.000 milioi euro gehiago Israelgo aurrekontuan, palestinarrak bonbardatzen jarraitzeko

Benjamin Netanyahuk palestinarrak sarraskitzen jarraitzeko duen asmoa Israelgo Gobernuaren aurrekontuetan ere islatu da. Astelehenean onartu dute 2024ko aurrekontuen igoera: 13.000 milioi euro gehitu dizkiote (55.000 milioi shekel, Israelgo dibisan), Gazaren aurka egiteko gastuak ordaintzeko, Israelgo Finantza Ministerioak baieztatu duenez. Netanyahuk azaldu du igoerak daudela hezkuntzako, gizarte ongizateko eta barne segurtasuneko aurrekontuetan, baina batik bat defentsakoan: "Oinarrizkoa baita garaipenerako eta gure etorkizunerako", ziurtatu du, El Saltok jaso duenez.

Argazkia: Ronen Zvulun / POOL/AFP.
Hiru minutuero misil bat lehertzen da Gazan

Gazako Gobernuaren Komunikazio Bulegoak jakinarazi du Israelgo Armadak "65.000 tona lehergai" jaurti dituela urriaren 7tik. Hiroshimako hiru bonba adinako ahalmena da hori, Naiz-eko kazetari Aritz Intxustak zehaztu duenez. Datuak xehatu ditu kazetariak: Israelek 89 egunetan 65 kilotoi lehergai jaurti ditu Gaza suntsitzeko, eta 45.000 bonba bota ditu; hiru minutuero misil bat lehertzen da Gazan, batez beste. Gainera, misil horien bi herenak inolako gidarik gabe bota dituzte, alegia, helburu argirik gabe, hortaz, horrelako misilekin errazagoa izan ohi da zibilak izatea kaltetuenak.

Intxustak gogorarazi du Israelen bonbek ez dutela lurra, ura eta airea pozoitzen Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoek adina, baina toxikoak direla. Middle East Monitor-ek (Memo) ohartarazi du debekatuta dauden bederatzi obus mota erabili dituela Israelek, baita fosforo zuria ere. Memok salatu du sustantzia toxikoak eta erradiazioa zabaldu dutela Gazan.

Gazako Komunikazio Bulegotik salatu dute bonba horiekin Israel nahita ari dela sarraskia egiten: "Okupatzaileak nahita, bereizketarik gabe eta justifikatu gabe ari dira sarraskia egiten, eta nazioarteko zuzenbidearen eta nazioarteko hainbat hitzarmenen urraketa argia eta esplizitua da".

Israelen aire eraso bat, urrian. Argazkia: Ali Jadallah/Anadolu /Getty Images.
Berrizen herri argazkia aterako dute Israelen su-etena eskatzeko

Berrizko hainbat elkarte eta eragilek dei egin dute urtarrilaren 20an Palestinaren aldeko herri argazkia ateratzera, Olakueta plazan, 13:00ean. Genozidioa gelditzea eta su-etena eskatuko dute, eta Palestina askatzeko aldarrikatu.

Ohar batean salatu dute indar sionistek palestinarrak jazartzen dihardutela 75 urte eta "orduko Nakba baino okerragoa" egiten ari direla: "Azken hilabeteetan, herri bat desagerrarazteko urteetako garbiketa etnikoa azkartzen ari da Israelgo estatua. Aitzitik, azken egunetako goranzko eskalada izugarria izaten ari da", ohartarazi du Berrizko Giza Eskubideen Aldeko Taldeak. Europako agintarien jarrera "lotsagarria" dela kritikatu dute: "Europako elite ekonomiko eta armamentistikoen interesak defendatu eta Palestinar herriarekiko elkartasun keinuak erreprimitu dituzte. Horren aurrean, ozen diogu: Ez gure izenean!".

Herri argazkirako deia egin dute palestinarrei elkartasuna adierazteko: "Palestina, berriztarrok sentitzen dugu, bai, zure mina. Eta beste behin ere zure ondoan gaudela adierazten dugu. Su etena orain! Gora Palestina askatuta!"

Milaka dolar ordainarazten dizkiete Rafah-tik ihes egin nahi duten palestinarrei

Gazatik irteteko modu bakarra Rafah-ko pasabidea da, Egiptorekin muga egiten duena. The Guardian hedabidearen ikerketa baten arabera, Egiptoko inteligentzia zerbitzuekin lotura duten bitartekariek 10.000 dolar inguruko "komisioak" ordainarazten dizkiete Gazako palestinarrei, pasabidea igarotzeko.

Oso pertsona gutxik igarotzen dute pasabidea, baina lortzen dutenek diru kantitate handiak ordaindu behar dituzte, "koordinazio kuota" deritzotenak. Egiptora igarotzeko baimena izateko, zerrenda batean sartzen dituzte bitartekariek, eta ordaintzen duten kantitatearen arabera lortzen dute lehenago ihes egitea. "Gazatarren odolarekin negozioa egiten saiatzen dira", adierazi dio palestinar horietako batek The Guardiani. 7.000 dolar eskatu dizkiote bitartekariek haren familia zerrendan jartzeko, baina alde egiteko momentuan 3.000 gehiago eskatu dizkiote, esanez euren izenik ez zela ageri zerrendan.

Egunkariak jakinarazi duenez, Kairon egoitza duen bitartekari sare batek urteak daramatza palestinarrak Rafahko pasabidetik ateratzearen truk dirua kobratzen, baina urriaren 7tik prezioak igo dituzte; pertsonako 500 dolarretik gora eskatzen diete Israelen bonbetatik ihesi doazen gazatarrei. AEBetako hiritartasuna duen beste gazatar bati 85.000 dolar eskatu dizkiote, familiako hamaika kide Egiptora pasatzeko, tartean 3 urtetik beherako bost haur. The Guardianek baieztatu du hainbat herritar dirua bildu nahian dabilela, crowdfunding kanpainak egiten, besteak beste.

Gazatarrak Palestina eta Egiptoko mugan, zain. Argazkia: Europa Press/Abed Rahim Khatib/dpa
Futbol jokalari israeldar bat atxilotu du Turkiak, eta Israelek erantzuna: "Erdogan nazia da"

Sagiv Jehezkel futbol jokalari israeldarrak Antalyaspor talde turkiarrean jokatzen du. Igandeko partidu batean gola sartu zuen, eta kamerari begiratuta eskumuturra erakutsi; Hamasen "masakrea" salatu zuen mezu batez.

Partidua amaitutakoan Turkiako Poliziak atxilo hartu zuen jokalaria, eta deklarazioa hartu ostean askatu.

Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroa gogor mintzatu da Turkiako Gobernuaren eta presidentearen kontra: "Erdogan nazi bat da. Ez gara zapaltzen utziko". Hori esanda, mezu horretan bertan dei egin zien israeldarrei boikot egitera produktu turkiarrei.

Itsaso Gorria erasotzen jarraitzen dute huthiek, Mendebaldearen bonbardaketei erantzunez

AEBek eta Erresuma Batuak joan den ostegun eta ostiralean Yemen bonbardatu zuten, bertakoak direlkoa talde errebelde huthiak, Irango Gobernuaren finantzazioa jasotzen dutenak.

Urtea hasi denetik, areagotu egin dira milizia huthien erasoak Itsaso Gorrian. Kontatu genuen urtarrilaren 2an zamaontzi erdiek ibilbidea aldatu behar izan zutela, hau da, Itsaso Gorritik pasa ordez Afrika azpitik zeharkatzen ari zirela, eta horrek, garraioa denboran luzatzeaz harago, kalte ekonomikoak ekarri dizkio Mendebaldeari. Gauzak horrela, AEBek eta Erresuma Batuak, besteren artean, publikoki beregain hartu dituzte ostegun eta ostiralean Yemenen eginiko bonbardaketak.

Huthiek, ordea, ez dute amorerik emango; esana zuten erantzungo zutela. Lehenbiziko ekintza igandetik astelehenerako gauean egin dute: AEBetako zamaontzi bat atrakatu dute.

100 egun Israelen ofentsibaz geroztik: ia 24.000 palestinar erailak

100 egun pasatu dira urriaren 7an Hamasek Gazako zerrendaren atarian erasoaldia egin eta Israelek ofentsiba abiatu zuenetik. Azken hilabeteotako sarraskiaren magnitudea ezagutzeko, hainbat gako jarraian:

  • 23.000 palestinar baino gehiago erail ditu Israelek; emakumeak eta haurrak dira bi herenak.
  • Save the Children erakundeak esan duenez, gutxienez 1.000 haurri kendu diete gorputz adarren bat. Hau da, eguneko hamar haur baino gehiago dira horiek.
  • Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, ia 100 erietxe eta 80 anbulantziari egin die eraso Israelek.
  • Iturri berak jaso duenez, gutxienez 326 osasun langile erail dituzte.
  • 715.000 haur, nerabe eta gazte inguru eskolara joan gabe daude urriaren 7az geroztik; hamar ikastetxetik bederatzik kalteak jasan dituzte.

Genozidioa burutu eta sarraskia hedatzeko Israelen metodoak zortzi direla nabarmentzen dute adituek. ARGIAra ekarri genituen albiste honetan.

Eta aurrera begira, zer?

Al-Hasayna Mosque meskita. Ezkerreko irudia 2024ko urtarrilekoa da; eskuinekoa, aldiz, 2021eko urtarrilekoa.
Protestak izan dira Donostian, Aldundiak CAFi domina emateko ekitaldian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, ostiral iluntzean hainbat manifestari elkartu dira Donostiako Gipuzkoa plazan, Aldundiaren egoitza aurrean. Izan ere, Aldundiak ohorezko domina eman behar zion CAF enpresako presidente Andres Aizkorretari, enpresa omentzeko ekitaldi batean.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak, jakina, CAFen eta Israelen arteko lankidetza salatu zuen. Uneotan gainera, seinalatu zutenez, Jerusalemgo tren arinaren hedapena egiten ari dira CAF eta Saphir enpresak. "Eusko Jaurlaritzaren konplizitateari esker, euskal foru aldundien laguntzari esker eta euskal enpresen bultzadari esker genozidio bat gertatzen ari da Palestinan".

Eider Mendoza, ahaldun nagusia: "Ez dugu onartuko gure enpresak seinalatzea"

CAF saritze ekitaldian, hizlari ziren parte hartzaile guztiek gehiago ala gutxiago aipatu zituzten kanpoko protestak.

Kurioski, CAFeko presidenteak baino gogorrago hitz egin zuen Mendoza ahaldun nagusiak: "Irmotasun berarekin diot, ez ditugula onartzen gure enpresen eta enpresetako arduradunen izen eta jardun onaren aurkako erasoak eta seinalamenduak".

Aratz Garcia Zaldua / Irutxuloko Hitza CC BY SA

 

Bukatu da Israelen alegatua

 Gildas Noam Israelen Nazioarteko gaietako fiskal ordeak hartu du hitza azkenik, oroitaraziz "nazioarteko legedia errespetatzen" duen estatua dela Israel.

Israeli genozidioa leporatu izana gogorki kritikaturik, Hegoafrikak eskaturiko berehalako neurriak ez betetzea eskatu die Nazioarteko Justizia Auzitegiko epaileei: "Onartzeak erran nahi luke terroristei adierazten zaiela gerrako krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak bideratu ditzaketela".

Genozidio izaerari buruzko ebazpenak denbora anitz hartuko du, baina berehalako neurriei buruzkoa ondoko asteetan jakinarazi beharko luke Nazioarteko Justizia Auzitegiak.

Christopher Staker: “Israelen burujabetzaren aurka doa su-etenaren eskaera”

Hegoafrikak eskaturiko berehalako neurrien aurka egin du Christopher Staker abokatak. Azaldu du Hegoafrikak ezin duela su-etenik galdetu, ez delako "Israel-Hamas gatazkaren barne". Gainera, "Israelen burujabetzaren eta defenditzeko eskubidearen aurka doa su-etenaren eskaera".

Nazioarteko Justizia Auzitegiari eskatu dio Hegoafrikaren berehalako neurrien ez betetzea, "ezegokiak" direlako.

Argudio gutxi du Israelek, eta abokatuak errepikatzen ari dira

Izan Malcom Shaw,  Galit Raguan eta une honetan  Omri Sender abokata, guztiak dabiltza ideia bera azaltzen eta errepikakorra izaten ari da alegatua. Genozidio intentziorik ez dagoela frogatzeko asmoz behin eta berriz erabilitako ideia dute ondokoa: Gazan laguntza humanitarioa garatzen ari da Israel.

Abokatek zabalduriko adibideak sinistuz gero, urriaren 7az geroztik benetako politika humanitarioa dauka Israelek Gazan: "ospitaleak eraikitzen" ari da, ura bideratzeko azpiegiturak "konpontzen eta garatzen", "laguntza humanitarioa sarrarazteko bideak irekitzen"... Urriaren 7az geroztik Gazan dagoen kaosa ikusirik –NBEk zein GKEek behin eta berriz frogaturikoa eta salaturikoa– hiru abokaten adibideen sinesgarritasuna zalantzan jarri daiteke.

Nonbait badakite eta ondokoa ohartarazi du Raguanek: "Beti egin daiteke hobeki, beti egin daiteke gehiago... baina horretatik guztitik atera dezakeguna da genozidio salaketak ez duela oinarri sendorik".  Berriro egin du ohar bera hitzartzearen bukaeran: "[Israelek bideratu laguntza humanitarioari dagokionez] Guti da... baina nahikoa da Hegoafrikaren salaketaren izaera alderdikoia erakusteko".

Hegoafrikak Israelen laguntza humanitario hori kontuan hartu ez izana deitoratu dute: "84 orriko txostena du, baina ez du inoiz aipatzen egoera humanitarioa hobetzeko Israelek eta nazioarteko beste estatuek bideraturiko aparteko indarra", Raguanen hitzetan.

Hegoafrikaren frogak "testuingurutik ateratakoak" direla dio Israelek

Malcom Shaw abokata da lehena hitza hartzen eta Hegoafrikaren abokatuen argumentu juridikoak gezurtatu nahian dabil banan-banan. Hasteko, Israelen ustez afera horren epaiketa ez dagokio Nazioarteko Justizia Auzitegiari. Bezperan Hegoafrikak xeheki azaldu zuen Israelek daukan "genozidio xedea", baina Shawen arabera Hegoafrikak plazaraturiko israeldar ordezkarien adierazpenak "testuingurutik ateratakoak" dira. Alderantziz, "zibilak [erasoetarik] saihestu nahian dabil Israel".

Israelek daukan "defenditzeko eskubidea" berretsi du abokatak ere. Nabarmentzekoa da ikustea berehalako neurrien –hau da, Israelen erasoen berehalako bukaera– beharraren gezurtatzeko argumentazio landua daukala Israelek. Urriaren 7az abiaturiko sarraskiarekin jarraitzeko asmo irmoa du Israelek eta oztoporik ez du nahi bidean.

Israel "gazatarrak babestu nahian" dabilela dio sionisten ordezkariak Hagako Auzitegian

"'Inoiz ez, inorentzat' eslogana baldin bada askorentzat, Israelentzat moralezko betebeharra da", erranez abiatu du bere hitz hartzea Israelgo Kanpo Harremanetarako Ministerioko aholkulari juridiko Tal Becker-rek, Bigarren Mundu Gerran juduek pairaturiko Holokaustoa gogora ekarrita . Luze aritu da eta horra adierazitako ideia nagusiak:

- "Gerra ez du Israelek abiatu eta ez zuen gerra nahi". 2023ko urriaren 7ko erasoa "mugarik gabeko basakeria", "sarraskia", "sadismo" gisa deskribatu ditu. Bideoak ere jarri ditu eta behin eta berriz gogora ekarri ditu Hamasek bahituriko israeldarrak.

- Hegoafrikaren alegatua gogorki kritikatu du: kontakizun "manipulatzailea" eta "testuingurutik ateratakoa" dela dio,  gertakizunak erabat "desitxuratu" dituela gehitu du. Hegoafrikak Israelen 75 urteko existentzia kontuan hartu ez izana deitoratu du, "juduen historia ezabatzeko" Hegoafrikaren joera azpimarratu du.

- "Hitzak edonola erabiltzen diren garai batean gara" erran du. "Genozidioa" hitza "instrumentalizatzeko saiakera" salatu du Beckerrek. Auzitegiak "Hegoafrikak galdeturiko berehalako neurriak –Israelen erasoen bukaera– onartuko balitu, orduan Genozidioa Prebenitzeko eta Zigortzeko Ituna 'Erasotzailearen Ituna' bihurtuko litzateke".

- Genozidioa Hamasek buruturikoa dela azaldu du, erakundeko hainbaten adierazpenak plazaratu ditu –"Juduen zikinkeriaren atzaparretatik askatzea Palestina"–.

- Israelen defenditzeko eskubidea azpimarratu du. Hori erranik, bat egin du Hegoafrikaren baieztapenarekin: ezerk ez du genozidio bat justifikatzen, baina "Israelena ez dela genozidioa".

- Defenditzeko eskubideari segi, Hegoafrikak galdetzen dituen berehalako neurriak –Israelen erasoaren bukaera– ez betetzeko deia egin du: "Herritarren eta bahituen defenditzeko eskubidearen ukapena litzateke neurri horien onarpena".

- Zibilak kaltetzea saihestu nahian dabil Israel, haren esanetan. Hala eta guztiz ere gerraren osagaien parte dela dio: "Gerra garaiko zibilen sufrikarioak ez dira Gazaren monopolioak". Bere burua babesteko asmoz, Hamasen bizkar jarri ditu zibilen sufrikarioak: "erredola" gisa baliatzen ditu eta laguntza humanitarioak "bereganatzen" dabil erakundea.

- Hamas da bakearen aurka ari eta "Israelek etorkizun hobea espero du israeldarrentzat eta palestinarrentzat", zeinetan "palestinarrak autogobernatzen ahalko liratekeen" eta "Israelen aurkako mehatxurik ez legokeen". Hori horrela, Israel bakearen alde ari dela argi utzi du: "Israel Gazan ez da palestinarrak suntsitzen ari, ez da Gaza okupatzen ari ezta herritarrak leku aldatu ere. (...) Israel alderantzizkoa egin nahian dabil: herritarrak babestu nahian dabil".

Nazioarteko Justizia Auzitegia: Israelen alegatuaren aldi, ostiral goiz honetan

Ostiral goiz honetan entzuna izanen da Israel Nazioarteko Justizia Auzitegian, eta hiru ordu izanen ditu Gazan bideraturiko erasoa "genozidioa" ez dela frogatzeko.

Atzo, urtarrilaren 11n abiatu zuten epaiketa, Hegoafrikaren alegatuarekin. Palestinarren genozidioa bideratzea leporatzen dio Hegoafrikak Israeli. Lotura honetan laburpena:

 

Nabka 1948: historia errepikatuko da Gazan?

Palestinarrak Gazatik kanporatzeko ideiak gero eta sostengu handiagoa du Israelgo gizartean. 2000tik aurrera ahaltsua den eskuin muturra gero eta indar handiagoz ari da hori bultzatzen. 1948an Nabka ezaguna gertatu zen Palestinan. Gaur egun, Israelgo Estatua serio ari da aztertzen garbiketa etnikoa errepikatzeko duen aukera.

Britania Handiko Agintaldian (1920-1948) zeuden palestinarrak 1936-1939ko errebolta handia bideratu zutenean. Egoera baretu guran, ingelesak Peel Batzordearen zatiketa proposamenarekin heldu ziren Palestinara 1937an: lurralde historikoaren %17 eskaini zieten sionistei, eta horrek ekarriko zuen lur horretan bizi ziren 200.000 palestinarren erbesteratzea. Planak ez zuen palestinarren errebolta gelditu eta ez zen kanporatzea gauzatu, baina lehenbiziz hitz egiten zen ofizialki palestinarren kanporatze masiboaz.

Hamarkada bat geroago, 1947ko amaieran eta 1948an, sionisten presioa eraginkorra izan zen NBEn eta azken horren zatiketa planak Palestinaren %56 eskaini zien juduei –hamarkada bat lehenago %17 “bakarrik”–. Israelgo Estatua sortu zenean, sionistek 700.000 palestinar egotzi zituzten euren lurretatik inguruko herrialde arabiarretara, Nabka ezagunean. Israelek beste 300.000 mila palestinar kanporatuko zituen euren bizilekuetatik 1967ko gerran, horietatik 145.000 1948ko gerran egotzitakoak ziren. Inoiz ez zuten euren herrietara itzultzeko eskubiderik izango. (...)

Jarraitu erreportajea hemen.

Bukatu da Israelen aurkako epaiketaren lehen eguna

Hiru orduz aritu dira Hegoafrikaren aldeko sei abokatak eta bihar jarraituko du epaiketak, Israelen alegatuarekin. Herbehereetan Hegoafrikako enbaxadore Vusimuzi Madonsela-k hartu du azkenik hitza, Nazioarteko Justizia Auzitegiari eta Israeli Hegoafrikak galdetzen diena bederatzi puntutan laburbilduz.

Bederatzi puntuen laburpena: operazio militarren bukaera Gazan, laguntza humanitarioa ez trabatzeko deia Israeli, genozidioa gelditzeko/saihesteko neurrien gauzapena, genozidioari buruzko ikerketa ez trabatzeko deia Israeli –besteak beste, frogak ez desagerrarazteko manua–.

Bihar, ostiralean izango da epaiketaren bigarren partea, 10:00etatik 13:00etara beti ere Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian.

 

"Hamasen erasoak ez dezake justifikatu genozidioa"
Vaughan Lowe

Aitzina doa epaiketa eta Vaughan Lowe abokata da hitza hartzen azkena. "Ez du balio erratea zibilak saihesteko ahal duena egiten duela Israelek... etengabeko bonbardaketek erakusten digute ez dela horrela. Errealitateak kontatzen digu Israelek kontatzen digunaren aurkakoa".

Gaza lurralde okupatu bat dela oroitarazirik, ondokoa ere zehaztu du abokatak: Nazio Batuen Legediako 51. artikuluak dakarren defentsa legitimorako eskubidea ezin daiteke gauzatu, hain zuzen, lurralde okupatua delako Gaza.

Beste ideia garrantzitsu bat ere xeheki azaldu du Lowek: "Ezerk ez dezake justifikatu genozidioa". Hamasen urriaren 7ko erasoa salatu arren, argi utzi du munduan eta legedian ezerk ez dezakeela genozidio bat justifikatu.

Israelen erasoak berehala geldiarazteko deia Hagatik
Max de Plessis.

Ekin diote berriz ere saioari Hagan, atsedenaldiaren ostean. Max de Plessis abokatuak giza eskubideen urraketetan zentratu du bere alegatua, genozidio arriskua ondorioztatzeko eta Israelen erasoak berehala geldiarazteko betebeharra mamitzeko: "Palestinar herria genozidio baten biktima edo genozidio arrisku baten biktima izateari buruzko arrazoi sinesgarria badago". Oinarrizko eskubideak aipatu ditu: "existitzeko eskubidea", "bizitzeko eskubidea"... Eskubideen urraketa frogaturik, Israelen jarrera deitoratu du gogorki: "Legea baino gorago eta legetik at dagoela uste du Israelek", "nazioarteko legedia sakonki mespretxatzen dabil Israel". Israeleko Gobernuaren intentzioetan zentratu da ere: "Israelgo arduradunen eta soldaduen adierazpenetan dauzkagu genozidio intentzio horren frogak".

Eskubideen urraketak eta genozidio arriskua dagoenaren frogak ikusirik, Israelen aurka kokatzeko deia egin dio Nazioarteko Justizia Auzitegiari, eta hori bi betebeharrei segi: batetik, Genozidioa Prebenitzeko eta Zigortzeko Itunaren urraketa dela eta, palestinarren biziaren eta eskubideen alde egiteko; eta, bestetik, Israel itunaren izenpetzaile izanik, legedia horren errespetua bermatzeko. Hori horrela ez balitz, adierazi du, bigarren mailako herritar gisa kontsideratuak lirateke palestinarrak eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren "begien ixtea" litzateke.

Ondotik,  Blinne Ni Ghralaighek du hitza hartu. Bera ere giza eskubideen urraketan zentratu da, erasoen berehalako geldialdiaren alde egiteko beharra azpimarratuz: "Auzitegi honen ospea, ahalmena eta gogoak dira jokoan, agian".

"Hegoafrikak badaki Israelek Gazan egindakoa genozidioa dela"
John Dugard.

Egiaren eta Berradiskidetzearen batzordeko kide izandakoa eta zuzenbide irakaslea da John Dugard. Apartheida-ren ondoren ezarri zuten Egiaren eta Berradiskidetzearen batzordea Hegoafrikan, Nelson Mandelaren agindupean. Berak ere argi utzi du Hagako auzitegian: "Hegoafrikak badaki Israelek Gazan egindakoa genozidioa dela".

Auzitegira jo aitzinetik Hegoafrikak Israelekin ukandako harremanak azaldu ditu, frogatzeko Nazioarteko Justizia Auzitegiaren gaitasunetan eta betebeharretan dela afera honen epaiketa.

Palestinaren askatasunaren alde borrokan dabil aspaldian Dugard, besteak beste, Tribunal Russell sur la Palestine egituraren baitan. Cisjordania eta Gazarako giza eskubideen aldeko txostengile ere izendatu zuten Nazio Batuen Erakundearen baitan.

"Genozidiorako intentzioa" frogatzen ari dira lehen abokatuak
Adila Hassim abokatua.

Adila Hassim eta Tembeka Ngcukaitobi abokatuek hartu dute lehenik hitza. Hassimek xeheki frogatu du Israelek Genozidioa Prebenitzeko eta Zigortzeko Itunaren 2. artikulua zangopilatzen duela. Ondotik, genozidio horren "intentzioa argia" eta "argiki adierazitakoa" dela azaltzen aritu da Ngcukaitobik. Netanyahu Israelgo Lehen ministroak, Israelgo Parlamentuak, kazetariek, soldaduek... Israelen genozidioaren aldeko mezuak orokortuak direla adierazi du abokatuak. Ondokoa erranez bukatu du hitz hartzea Ngcukaitobik: "Israelengatik da heriotza- eta etsipen-lurralde bihurtua Gaza. (...). Gaza eta bere herritarrak suntsitzeko intentzioa argia da eta Israelen politikan erroturik dira".

<< <
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
> >>

You are interested in the channel: Gazaren aurkako sarraskia
2024-11-06 | Andrea Bartolo
Following the Zionist offensive, the interests of the western bourgeoisie

The Israeli imperialist offensive has entered a new phase: bombings in Yemen, Lebanon and Syria; attacks on Iran; attempted invasion of Lebanon… The Zionists have achieved an old goal: Go beyond Palestine and turn the attack into a regional war.

The increase in the offensive... [+]


52 countries call on the UN not to supply Israel with arms
The Turkish initiative has been supported by many international countries, the Arab or Islamic majority, as well as by countries such as South Africa, Brazil, Cuba, Russia, Norway or Vietnam, among others.

2024-10-30 | Julene Flamarique
Declared a “catastrophic zone” by the continued bombings in Israel of the Beit Lahiya in Gaza
The City Council of Beit Lahiya in northern Gaza has declared the city a "catastrophic zone". The city is under siege and Israel’s continued attacks have caused at least 120 Palestinians dead in recent times. In less than a week, between 24 and 29 October, the UN has recorded... [+]

Israel passes law to expel UNRWA from Palestine
The UN agency working on humanitarian aid to Palestinian refugees has been prevented in the Caribbean country. The law was passed this Tuesday by the Israeli Parliament, which has had a very large majority. Israel has announced that it will repeal the agreement that was signed... [+]

The lives of six journalists in Al Jazeera, threatened by Israel, are at risk
The Israeli Army has ensured that the six journalists are members of HAMAS and Islamic Jihad, but has not offered evidence showing that they are involved. As a result, and in view of the police record, the Aljazeera and the six journalists have shown their fear.

2024-10-24 | Jon Torner Zabala
Jokin Aperribay, President of the Real Sociedad: "It would be unfair to link Maccabi to the war"
Real Sociedad faces the Maccabi of Tel Aviv in the Palau Blaugrana this Thursday in Belgrade. For security reasons, the Israeli Army will not play before the Elysées in the Gaza Strip. Some supporters of the txuri-urdin team have asked Real to make some gesture in favour of the... [+]

2024-10-23 | ARGIA
The Israeli Minister of Homeland Security is opening its doors to the colonies of Gaza, as in the West Bank.
As in the West Bank, the ultra-right minister of the Israeli Government for National Security has raised settlements and settlements in Gaza territory. To this end, he considered that the best option is to "promote emigration" of the Palestinians and their country.

2024-10-23 | Lur Atxesburu
A year teaching jokes to the Palestinians

By 21 October, the network, named Palestinian Gernika, called for mobilizations. This is an initiative to denounce the genocide suffered by Palestine and to fight for peace, and it cannot be put against these two causes. Solidarity leads us to position ourselves in favour of the... [+]


Israel kills over 150 Palestinians over the weekend
The weekend has indiscriminately bombed southern Gaza and Beirut. Since 7 October 2023, Israel has killed more than 42,600 people in Palestine, according to the Ministry of Health of the Gaza Strip. The scientific journal The Lancet published in July that more than 200,000... [+]

Solidarity with Palestine, Zionism and institutional parties

It has been a year since the Palestinian resistance lifted its head and began the most brutal offensive Israel has committed to date. Unfortunately, the situation has worsened, as Israel has increased its offensive beyond the Palestinian lands, with new attacks on Lebanon,... [+]


Following the assassination of Sinwar, the war continues
Following the death of Hamas leader Yahya Sinwar, Hamas talks about how the Middle East war will continue the day after the murder. The United States, by the mouth of Joe Biden, has immediately announced that the ceasefire can now take its free path. Along the same road, several... [+]

Israel says it is "very possible" for Hamas leader Yahya Sinwar to die after the bombing of a school in which 28 people died.
Israel says Hamas chief Yahya Sinwar was killed in an attack, "the most wanted man" for the Israeli army on Thursday. DNA tests are being conducted on the corpse in order to confirm the news. In the Israeli bombing of a school in Gaza, Israel has killed 28 people and wounded more... [+]

2024-10-17 | ARGIA
Four GKS members have chained themselves in the Spanish Government’s headquarters in Bilbao and Pamplona to call for “the cessation of all contact” with Israel
Incidents have taken place with the Ertzaintza and the National Police in Bilbao and in Pamplona/Iruña. According to social media reports, at least two people have been arrested in one of them and have already been released.

Who is responsible for this massacre?

The responsibility lies with the Zionist State of Israel, which, with the help of a large part of the population, soldiers, settlers, etc., is doing ethnic cleansing and genocide against the countries and peoples around it.

Western states also support them, give them weapons... [+]


Newspapers of genocide

They say it's been a year. I have never understood the arrogant habit that Westerners have: even if the conflict lasts almost a century, we adapt the dates to our liking, giving away the importance we want. Has the last era been different for the Palestinians who are imprisoned... [+]


Eguneraketa berriak daude