45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Puigdemontek Washington Posten: "Sentitzen dugu, Espainia, baina Kataluniak bere independentziaz bozkatuko du, zuk nahi ala ez"

Artikulua Generalitateko lehendakariak berak zabaldu du sare sozialetan: "Sentzitzen dugu, Espainia, baina Katalunia bere independentzia bozkatzera doa, zuk nahi ala ez".

 

Edward Snowden-ek Kataluniaren autodeterminazio eskubidea defendatu du

Kataluniako aferaz hainbat txio idatzi ditu eta horietako batean dio autodeterminatzeko eskubidea, gobernatzeko sistema askatasunez aukeratzen duen jendearena, ezin dela galarazi, giza eskubidea dela.

Edward Snowden-ek AEBetako gobernuak mundu osoan eginiko espioitza lanen berri eman zuen 2013an. Bera AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentraleko langilea zen.

Irlanda eta Erresuma Batuko 100 akademikok Espainiako estatuaren errepresioa gaitzetsi dute

Espainiako gobernuaren aurkako eta Kataluniako erreferendumaren aldeko gutun bat sinatu dute Irlandako eta Erresuma Batuko hainbeste langile akademikok. Sinatzaileen artean Terry Eagleton dago. Duela ordu gutxi ateratako hausnarpen sakon eta zuzen hauxe euskarara ekarri du Ignazio Aiestaranek bere blogean hitzez hitz.

Europako Batasuneko hainbat agintari kezkatuta daude Rajoyren jokaeragatik
Argazkia: Vilaweb.

Reuters agentziak emandako informazioa bildu du Vilawebek. Reutersek adierazi duenez, Europako Batasuneko erakundeak eta gobernu buruak kezkatuta daude Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak azken egunetan Katalunian hartu duen norabideagatik. Agentziaren arabera, hainbat erakundek eta gobernu buruk Rajoy publikoki babestu arren, ezinegona eragin die presidentearen taktika gogorrak, gero bueltan etor dakiokeelakoan.

Reutersek dio Europako Batasunaren ahots ofizialaren bidea dela Espainiako demokraziak funtzionatzen duela esatea eta herritar espainiarrek arazoak legeen barruan konpondu behar dituztela. Alabaina, egoera okertu izanak, poliziak hautetsiak atxilotuta, atzerriko politikariei eta karguei arazoak sortzen dizkie, Europari eragingo dioten beldur baitira.  

Reutersek Steven Blockmans Centre for European Studies-eko adituaren hitzak jaso ditu: “Europan gero eta kezkatuago daude, ikusita Rajoy nola ari den kudeatzen gaia, zeren taktika horiekin eztabaida independentista bero-bero jartzen dute”. Beste aditu baten iritziz Jean-Claude Juncker isilik egongo da, “polizien filmetan bezala delako, esan duzun edozer zure kontra erabili daitekeelako”.

Atxilotuetako sei dagoenekoz auzitegi barruan daude Guardia Zibilak eramanda

Atxilotuetatik, gainerako zortziak kalean dira atzodanik, nahiz eta auziperatuta egon. Epaitegietara eramandakoak honakoak dira: Josep Maria Jové Lehendakariordetza saileko idazkari nagusia, Lluís Salvadó Ogasuneko idazkaria, Joan Manuel Gómez CESICATekoa, Josué Sallent CTTIko estrategia eta berrikuntza zuzendaria, Rosa Maria Rodríguez Curto T-Systemseko arduraduna eta Josep Masoliver puntCAT fundazioko sistema arduraduna.

Bartzelonako auzitegiak biltzen dituen Ciutat de la Justicia eraikinera eraman dituzte. Kanpoan zientoka lagun ari dira protestan eta atxilotuei elkartasuna erakusten.

 

Milaka herritarrek gaua kalean pasa dute, atxilotuak askatu arte mobilizazio iraunkorrean
Espainiako polizia baten bideoa ferryaz kexu

Asko zabaldu da sare sozialetan Espainiako polizia batek grabatutako bideoa. Espainiako Barne Ministerioak bidalitako agente hauek hiru ferrytan egingo dute lo gutxienez 15 egunez. La Vanguardiaren arabera, 1.200 polizia eta beste horrenbeste guardia zibil izango dira bertan, nahiz eta aurretik iritsitakoak hotel eta etxe partikularretan dauden.

Empaperem: Zentsura gainditu eta gauero kartelak jartzera herriz herri

Empaperem deialdiekin bat egin eta gauero herriz herri kartelak jartzera joaten dira herritar ugari. Bart gaueko hainbat irudi.

Kazerolada egin dute Katalunia osoan

Enegarren gauez jarraian, indarra hartzen ari den kazerolada egin dute Katalunia osoan. Hemen sare sozialetara igo dituzten hainbat bideo.

Carles Puigdemont lehendakariak herritarrei eskatu die erreferenduma defenditzeko orain arteko adore berarekin

Carles Puigdemont presidenta bideoz eta idatziz zuzendu zaie Kataluniako herritarrei, gauzak nola dauden azaldu eta aurrera begira orain arte bezain irmo jarraitzeko eskatuz.

"Mariano Rajoy presidenteak –dio Puigdemontek idatziz ere zabaldu duen mezuan– aste honetan marra gorri gehiegi urratu ditu gu horri begira patxadan geratzeko. Gobernuko kideak atxilotu dituzte, etxeak eta sailburuen bulegoak miatu, webguneak itxi, aldizkariak bidaltzea galarazi, eta funtsean Kataluniaren autonomia eten dute Generalitatearen banku-kontuak legearen kontra blokatuz. Espainiako estatuaren makinaria osoa antolatu dute katalanei eragozteko urriaren 1ean bozkatu ahal izatea".

Aurrerago dio: "Ez dira, bistan dena, egun gozoak baina indartsu sentitzen gara. Espainiako estatuak jokatzen du autoritatea indarrean oinarrituz aldi berean autoritate morala galtzen duen erregimen baten moduan, eta bitartean guk gero eta gehiago sentitzen dugu Kataluniako herriak daukan altxorrik handienaren babesa: bere herritarrena. XXI. mendean estatuak ez dira eraikitzen indar bortitzaren arabera, jendeak daukan indarraren arabera baizik, eta indar honetarik zorionez asko daukagu. Horregatik, herritar maiteok, erabat babestetuta eta prestaturik aurkitzen gara etorriko zaizkigun erasoei aurre egiteko".

Puigdemontek ziur esan du erreferenduma egingo dela, bai hori hala izan dadin planak aurreikusita dauzkatelako, baina, batik bat, harritarren gehiengo handi baten sostengua daukalako, "Alderdi Popularraren harrokeriaz eta gehiegikeriez nazkatuta dauden herritarren gehiengoarena. Orain dagoenekoz ez da soilik Estatuarekin zein lotura nahi dugun erabakitzen baizik eta baita ere ea nahi dugun bizitzea askatasunak errespetazen dituen erregimen osoki demokratiko batean".

Hitzokin amaitu du bere adierazpena: "Denok elkartuta baldin bagaude eta jarraitzen badugu konbikzio eta zibismo berdinarekin, ziur nago irabaziko dugula estatu autoritario batek aurrean jartzen digun desafioa".

Generalitateak iraileko soldatak pagatu dizkie astebeteko aurrerapenez

Mundu guztiari ezustekoa emanez, Generalitateak bere diru funtsetatik pagatu dizkie soldatak funtzionarioei, pagakizun horiek erreferendumarekin lotuta ez daudela zertifikatuta. Horrela hilabete honengatik bederen saihestu dute Madrilek Generalitatearen diru irteera guztiez hartu duen kontrolari.

Espainiako Auzitegi Konstituzionala hasi da zuzenean zigortzen, 12.000 euroko isunak eguneko

Josep Maria Jové, Oriol Junquerasen bigarrenari jarri dio isun hori erreferendumaren antolaketan aritzeagatik. Zigor bera jarri die hauteskunde batzordeko bost atxilotuei ere. Auzitegiak 24 ordu ematen die beren karguak bertan behera uzteko edo isuna ordaintzen hasteko. Kargua uzten ez badute, agindua ematen dio Zerga Agentziari hondasunen bahiketekin hasteko. Lehen aldia da Auzitegi Konstituzionalak 2015ean PPek egindako erreforma baliatu eta zuzenean zigortzen duena. El Nacional-en ikus daiteke albisteari buruzko informazio gehiago.

Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari uko egin dio Josep Maria Jove ekonomia idazkariak

Gau bat gehiago pasatuko du Guardia Zibilaren eskuetan Josep Maria Jove ekonomia idazkariak, Oriol Jonquerasen departamenduko bigarren karguak, ondo bidean bihar pasatzeko epailearen aitzinetik. Guardia Zibilak honako delituak egotzi dizkio: sedizioa, desobedientzia, diru publikoen bidegabeko erabilera eta prebarikazioa. Deigarriena egiten da sedicion delitua, askok Francisco Francoren diktaduratik entzun gabea zeukatena: indarrean den orden politikoaren kontrako oldartzea esan nahi du.  

 

Intersindical CSC-ek lasaitu nahi ditu langile publikoak Madrilen mehatxuen aurrean

Madrilek erreferenduma oztopatzeko ahaleginean langile publikoak beldurtzeko mehatxu egin die, prebarikazio eta desobedientziagatik zigortu ditzakeela. Bideo labur batean Intersindical CSC sindikatuak langile publikoei azaltzen die mehatxu horien funtsik eza:

 

Intersindical CSC sindikatuak greba orokorrerako deia egin du

Oraingoz urgentziazko mezu batez aurreratu dute Twitterrez beren erabakia, laster xehetasun gehiago zabalduko dutela esanda:

Intersindical CSCk bere burua definitzen du klaseko sindikatu independistatzat.

Gero eta jende gehiago Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrean

Milaka pertsonaz osatutako jendetza dago egun osoan zehar kantari, oihuka eta hizlariei entzuten Kataluniako Auzitegi Nagusiare aurrean. Arratsaldeko 17:30etarako egindako zegoen deialdi bereziak are jende gehiago erakarri du. Oraindik Guardia Zibilaren eskuetan preso dauden kargudunen askatasuna eskatzen dute eta Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma egin egingo dela berresten.

Jendeak txaloka hartu du Germà Bel diputatuak jakinarazi dien albistea: Generalitateak on-line jarri duela nork non bozkatu jakiteko sistema.

 

Erreferenduma gauzatzeko urrats berria: Carles Puigdemont lehendakariak berak iragarri die herritarrei non bozkatu aurkitzeko bidea

Kataluniako herritarrek dagoenekoz jakin dezakete zein mahaitan dagokien botoa ematea urriaren 1eko erreferendumean, horretarako Generalitateak egokitutako webgunean begiratuz. Carles Puigdemont lehendakariak berak zabaldu ditu albistea eta webgunearen helbidea Twitterrez.

Aipatu webgunean herritarrak aski du NANaren zenbakia, jaiotze data eta bizi den lekuaren posta kodea makinak erantzun diezaion non eman ahal izango duen boza urriaren 1ean. Generalitateak errefefendumerako urrats berri hau ematen du Epainiak Guardia Zibila bidalita prozesua eta egitura autonomikoa astindu duen biharamunean.

Kataluniako Gazteriaren Kontseiluak ere dei egin du Auzitegi aurrean eperik gabe mobilizatzera

Egun osoa daramate milaka lagunek Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrean elkartuta Espainiako gobernuaren aginduz Guardia Zibilak atxilotutako kargudunen askatasuna eskatzen. Azken orduetan elkarretaratzearekin bat egin du Kataluniako Gazteriaren Kontseiluak ere.

 

Suhiltzaile independentisten ordezkaritza bat eten gabe dago auzitegiaren aurreko elkarretaratzean

Bombers per a la Independencia elkarteko suhiltzaileak egun osoa daramate Bartzelonako Auzitegi Nagusiaren atariko kontzentrazioan, beren laneko uniformeak jantzita.

 

Jordi Cuixarten hitzaldi zirragarria Bartzelonako auzitegiaren ateetan (bideoa)

Kataluniako prozesu subiranistan ANCrekin batera erakunde enblematikoa izan den Omnium Culturaleko Jordi Cuixartek eguerdian Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrean eman duen bideoa zabaldu dute:

 

Katalan hizkuntzan ari diren idazleen elkarteak erreferendumean parte hartzeko deia egin die herritarrei

AELC katalan hizkuntzan ari diren idazleen elkarteak "Urriaren 1ean idazleok ere emanen dugu boza" agirian herritarrei dei egin die nahi duten botoa bai baina botoa falta gabe eman dezaten erreferendumean.

 

15 atxilotuetatik 7 aske geratuko dira: hasi dira auzitegitik irteten

Auziperatuta bai, baina oraingoz aske honakoak geratu dira: Joan Ignasi Sánchez, David Palanques, David Franco, Pau Furriol, Xavier Puig, Natalia Garriga eta Mercè Martínez.

 

Lehen isunak hauteskundeen zaindariei: eguneko 6.000 eta 12.000 euro desobeditzeagatik

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezarri die zigorra Kataluniako hauteskundeak gainbegiratzeko betebeharra duen Sindicatura Electoral erakundeko kideei: egunean 6.000 eta 12.000 euro artean bakoitzari eta 48 orduko epea ematen die erreferenduma eragozteko Auzitegiak berak hartutako erabakia nola betetzen duten azaltzeko.

Bestalde, 12.000 euroko isuna ezarri dio Josep Maria Jove Ogasuneko idazkariari eta 6.000koa Montserrat Vidali.

 

Montserrat eta Pobleteko monastegietako abatek herriaren gehiengoari entzutea eskatu dute

Agiria osorik Catalunya Religió hedabideak plazaratu du: "Montserrat i Poblet es pronuncien conjuntament i demanen que s'escolti "la veu de la majoria".

 

Greba orokorra deitzeko aukera aztertzen ari dira sindikatu, erakunde eta alderdiak

Nacio Digitalen Roger Tugasek argitaratu duenez, egunotan batzuen eta besteen artean egindako kontsulten ondoren gaur bilduko dira Kataluniako hainbat sindikatu, gizarte erakude eta alderdi greba orokor bat deitzeko aukera aztertzeko.CGT Confederaciò General de Trevalladors sindikatuak dagoenekoz grebaren legezko iragarpenak aurreratu ditu. Horiez gain elkarrizketan ari dira IAC Alternativa de Catalunya (IAC) eta CSC Intersincal delakoa. Omnium eta ANC erakunde subiranistak, ERC eta CUP alderdiak eta zenbait herri mugimendu. Oraingoz greba orokorra hasi dira hizketan Madrilgo gobernuak urriaren 1eko erreferenduma aukerarik gabe utziko balu hipotesiaren gainean.

Carme Forcadell: "Atxilotuak dira zerbitzari publikoak herritarron interesak defenditu dituztenak"

Carme Forcadell legebiltzarreko lehendakaria mintzatu zaie Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrean bildutakoei. Atxilotuen jokabidea defenditu du, beren lanean herritarren interesak defenditu dituztelako, eta berretsi du aurrera joko dutela beldurrik gabe. Herritarrei dei egin die botoa ematera joateko: "Goazen botoa ematera! Bozka baietz, bozka ezetz, bozka! Duintasunagatik, Kataluniagatik eta demokraziagatik, bozkatu eginen dugu!".

 

ANC eta Omniumeko buruek diote ez direla mugituko Auzitegi Nagusi aurretik atxilotu guztiak askatu arte

ANCko Jordi Sanchez eta Omnium Culturaleko Jordi Cuixartek hartu dute hitza Kataluniako Auzitegi Nagusiaren atarian diren milaka pertsonen aurrean atzo polizia espainiarrak erreferenduma antolatzeagatik atxilotutako pertsonen errugabetasuna aldarrikatzeko. Bidean inor ez dutela abandonatuko aldarrikatu dute eta atxilotuak askatu arte kalean jarraituko dutela.

 

Irlandako legebiltzarrak gaur arratsaldean eztabaidatuko du Kataluniako egoera

Sinn Feineko Seán Crowe  diputatuaren eskariz hitz egingo da Katalunian erreferendumaren inguruan sortu den egoeraz. Aurretik Dinamarka eta Erresuma Batuko parlamentuan ere sortuak dira Kataluniakoaren jarraipena egingo duten diputatu taldeak.

 

Poliziek saria izango dute

Kataluniara joango diren poliziak sarituko ditu Espainiako Barne Ministerioak. Prestazio handiagoak jaso eta baldintza hobeak izango dituzte.

Espainiako Estatuak prestatu duen operazio polizialaren berri atzeman dute audio batean

Polizia bati atzemandako barne komunikazio batean Espainiako Estatuak Kataluniara bidali dituen polizien eta baliabideen inguruko informazioa jakin daiteke: "Hemen Beirut arrasatzeko adinako polizia da", dio agenteak.

Audioan zehar baieztatu du portuetara iritsitako itsasontziak interbentzio polizia mota ezberdinak hartzeko direla eta jexu da asteazkeneko gertakizunetan "geldi-geldi" egoteko eskatu dietelako "potroak ukitzen dizkiguten arte".

Democracia Real YA erakundeak zabaldu du audioa Twitterrez:

Atxilotutakoi elkartasunez

Atzo atxilotu zituzten lagunei babesa adierazteko jendetza bildu da Kataluniako Auzitegi Nagusiaren atarian.

Erreferendumaren bideo eta materialak aurkitzeko web berria: Marianorajoy.cat

Espainiako gobernuak itxi zituenetik Generalitateak urriaren 1eko erreferendumari eskainitako webguneak, eten gabe sortzen dira haietako informazioak atzerriko zerbitzarietatik ispilu moduan eskaintzen dituzten gune berria. Horietan azkena, Marianorajoy.cat, sustatzaileek ironiaz diotenez Mariano Rajoyren fan klub batek sustatzen duena.

 

Ultra espainiarrak "Urriaren 1ean ez duzue bozkatuko" kantatzen, Guardia Zibilaren koartel ondoan
Ikasleek "askatasun martxak" antolatu dituzte Bartzelonako Garaipenaren Ikurreraino

Fakultateetan asanbladak egiten ari dira ikasleak gaurko eguneko mobilizazioetan nola parte hartu erabakitzeko. "Askatasun martxak" antoaltu dituzte zenbait tokitan Independentziaren aldeko elkarteek 12:00etarako deitutako elkarretaratze erraldoian parte hartzeko.

'Nació Digital' hedabideak azaldu duenez, mugimendu sozial eta unibertsitarioek "greba orokor indefinitua" deitu dute.

 

Eskozian ere Kataluniari begira

Eskoziako 'The National' egunkariak azal ikusgarri honekin ireki du gaurko bere edizioa:

 

Reusko alkatea fiskaltzatik irtetean: "Bururaino eramanen dugu demokraziaren defentsa"

Carles Pellicer Reusko alkatea zegoen fiskaltzara deituta bere udalak urriaren 1erako antolakuntzan laguntzen duela eta. Hogei minutu egin ditu barruan eta ez deklaratzeko bere eskubideari eutsi dio. Irteeran egin ditu adierazpenok:

 

Atxilotutako goi karguetako batzuk non dauzkaten ez du argitzen Guardia Zibilak

Antza denez, Traverssera de Gràciako komandantziatik Sant Andreu de la Barcakora eraman dituzte, baina haietaz galdezka dabiltzan abokatuei ere ukatzen diete informazioa guardia zibilek.

 

Bartzelonako zamaketariek ez diete poliziarentzako ferry-ei zerbitzurik emango

Gaur goizean asanbladan erabaki dute zamaketariek Rapshody ferry-ari zerbitzurik ez ematea, "eskubide zibilen defentsan", Twitterrez azaldu dutenez:

Espainiako Gobernuak hainbat itsasontzi fletatu ditu Kataluniako portuetan milaka poliziari ostatu emateko, hango hoteletan ez dutela beraientzako tokirik aurkitu. CNT sindikatuak argazkiak zabaldu ditu sarean, horietan Espainiako Poliziaren furgonetak itsasontzian sartzen ikus daitezke:

Baietzaren aldeko kirola

COC Kataluniako Batzorde Olinpikoak "L'Esport pel Sí" kanpaina abiatu du. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidearekiko konpromisoa agertu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude