Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.
Hauek dira maiatzaren 11ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:
- Hilak 283.868. Herrialdeka: AEB 80.037, Erresuma Batua 31.855, Italia 30.560, Espainia 26.621, Frantzia 26.380, Brasil 11.123, Belgika 8.656, Alemania 7.569, Iran 6.640, Herbehereak 5.440, Kanada 4.870, Txina 3.786, Turkia 3.353, Suedia 3.225, Mexiko 3.160, India 2.212, Ekuador 2.127, [Euskal Herria 1.916, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Errusia 1.915, Peru 1.889, Suitza 1.833, Irlanda 1.458, Portugal 1.135...
- Kutsatuak 4.181.181. Herrialdeka: AEB 1.367.638, Espainia 264.663, Erresuma Batua 219.183, Italia 219.070, Errusia 209.688, Frantzia 176.970, Alemania 171.879, Brasil 162.699, Turkia 138.657, Iran 107.603, Txina 82.901, Kanada 68.848, Peru 67.307, India 67.161, Belgika 53.081, Herbehereak 42.627, Saudi Arabia 39.048, Mexiko 33.460, Pakistan 30.334, Suitza 30.305, Ekuador 29.559, Txile 28.866, Portugal 27.581, Suedia 26.322, [Euskal Herria 25.296, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Singapur 23.336, Irlanda 22.996, Bielorrusia 22.973...
- Sendatuak 1.493.448.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 747, Andorra 621, [Euskal Herria 604, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 569, Italia 505, Erresuma Batua 469, Frantzia 404, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 319, Herbehereak 317, Irlanda 295, Man uhartea 270, AEB 244, Anglo-normandiar uharteak 236, Suitza 212, Montserrat 200, Luxemburgo 161...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Mugimenduarekiko instituzioen “errespetu falta” salatu eta sufritzen ari direnei elkartasuna adieraziko diete. Osasun neurriak errespetatuz, udal eta aldundien aurrean kontzentratzera deitu dute.
Jaurlaritzak konfinamendua arintzeko lehen faseari eginiko moldaketa eta murrizketek kritika ugari jaso dute, PSEko zenbait kiderena tartean. “Hobe da bermedun urratsak ematea, normaltasunik ez duen normaltasuna itzultzen ari dela saltzen saiatzea baino”, adierazi du Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi Eneko Anduezak.
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak asteak daramatza ebazpen bat eztabaidatzen. AEBk ez dute ebazpenean Osasunaren Mundu Erakundeari aipamenik egitea nahi.
The Guardian egunkariak erakutsi du irudia: kilometro eta gehiagoko ilaran 1.000tik gora suitzar astebeteko janari errazioa jasotzeko zain. Ilarako erdiak egoera irregularrean daude Suitzan; gainerakoek paperak eskuratu berri dituzte, asiloa eskatu dute edo suitzarrak dira.
Arantxa Tapiaren hitzak atzetik jotako aizkorakada izan dira askorentzat. Deseskalatzearen fase honetan ez digute utziko beste herri batera mugitzen. Ez da harritzekoa haserrea eta amorrua. Engainatu gaituzte.
Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 16 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 15 eta Nafarroan 1. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 10a arte 1.916 pertsona hil ditu, 25.296 kutsatu eta 602 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 17.734 gaixo eman dituzte orain arte.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 351 (+2), Bizkaian 790 (+12), Gipuzkoan 277 (+1), Nafarroan 488 (+1). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).
Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 604. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.052, Bizkaia 675, Gipuzkoa 381, Nafarroa 744.
Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.488 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.290.
Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 740, Andorra 621, Espainia 565, Italia 503, Erresuma Batua 465, Frantzia 403, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 319, Herbehereak 316, Irlanda 293... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.
Biolentziatik ihesi hiru seme adingaberekin Euskal Herrira etorri, asilo politikoa eskatu eta ezetza jaso; konfinamendua gela bakarrean pasatu inongo diru-sarrerarik gabe eta lurrean lo eginez; etxetik kanporatu eta pandemia betean zerbitzu sozialek kale gorrian utzi; halabeharrez etxea okupatu udalak argia eta ura moztu duen auzoan; Udaltzaingoa baimenik gabe eta bortizki etxean sartu eta etxegabetze espedientea osatu. Hona familia baten bizipen lazgarria.
Hauek dira maiatzaren 10eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:
- Hilak 280.451. Herrialdeka: AEB 80.037, Erresuma Batua 31.587, Italia 30.395, Espainia 26.478, Frantzia 26.310, Brasil 10.656, Belgika 8.581, Alemania 7.549, Iran 6.589, Herbehereak 5.422, Kanada 4.693, Txina 4.633, Turkia 3.739, Suedia 3.220, Mexiko 3.160, India 2.101, [Euskal Herria 1.900, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.830, Errusia 1.827, Peru 1.814, Ekuador 1.717, Irlanda 1.446, Portugal 1.126...
- Kutsatuak 4.101.97. Herrialdeka: AEB 1.347.309, Espainia 262.783, Italia 218.268, Erresuma Batua 215.260, Errusia 198.676, Frantzia 176.658, Alemania 171.324, Brasil 156.061, Turkia 137.115, Iran 106.220, Txina 82,887, Kanada 67.702, Peru 65.015, India 62.808, Belgika 52.596, Herbehereak 42.382, Saudi Arabia 37.136, Suitza 31.522, Mexiko 30.251, Ekuador 29.071, Portugal 28.736, Pakistan 27.406, Txile 27.219, Suedia 25.921, [Euskal Herria 25.153, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 22.760, Singapur 22.460, Bielorrusia 22.052...
- Sendatuak 1.441.866.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 740, Andorra 621, [Euskal Herria 599, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 565, Italia 503, Erresuma Batua 465, Frantzia 403, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Suedia 319, Herbehereak 316, Irlanda 293, Man uhartea 270, AEB 242, Anglo-normandiar uharteak 236, Suitza 211, Montserrat 200, Luxemburgo 161...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Koronabirusaren izurritea Ipar Euskal Herrian zein Biarnoan kontrolaturik dela jakinarazi du Eric Spitz prefetak, bideokonferentzia bidez.
Maiatzaren 11tik aurrera irekiko dituzte ateak ikastetxeek, progresiboki eta nahi duten familientzat. Seaskako lau kolegioetako zuzendariek ikastetxeen ateak irekitzeko “baliabide eskasak” salatu dituzte gutun bidez. Konfinamenduak eta deskonfinamenduaren antolaketak euskararen erabilpena kaltetzen dutela dio bere aldetik Biga Bai sare elebiduneko egiturak.
Astelehenetik aurrera Hego Euskal Herriko lau lurraldetan egoeraz aldatuko dira, Espainiako Gobernuak agindu duen fase banaketen arabera. Espainiako Gobernuak lehen fasean daudenei baimendutakoa murriztu du Eusko Jaurlaritzak. Aldaketa nagusiak bildu ditugu artikulu honetan.
Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 16 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 13 eta Nafarroan 3. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 9a arte 1.900 pertsona hil ditu, 25.153 kutsatu eta 603 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 16.976 gaixo eman dituzte orain arte.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 349 (+0), Bizkaian 778 (+12), Gipuzkoan 276 (+1), Nafarroan 487 (+3). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).
Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 599. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.052, Bizkaia 664, Gipuzkoa 380, Nafarroa 739.
Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.480 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.283. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 735, Andorra 608, Espainia 562, Italia 500, Erresuma Batua 460, Frantzia 402, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 327, Suedia 314, Herbehereak 313, Irlanda 289 ... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.
Uztarria herri hedabideak zabaldu duenez, Azpeitiko udalak bere 15.000 herritarretako bakoitzari maskara berrerabilgarri bana emango dio, konfinamenduaren arintze faseetan horiek derrigorrezkoak edo gomendagarriak direne uneetan erabili ahal izan ditzan. Behin bakarrik erabili ostean botatzekoak izan ohi dira administrazioek herritarrei eskaintzen dizkieten maskara gehienak baina Azpeitiko udalak berrerabilgarrien aldeko apostua egin du.
Hauek dira maiatzaren 9ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:
- Hilak 276.237. Herrialdeka: AEB 78.615, Erresuma Batua 31.241, Italia 30.201, Espainia 26.299, Frantzia 26.230, Brasil 9.992, Belgika 8.521, Alemania 7.510, Iran 6.541, Herbehereak 5.359, Txina 4.633, Kanada 4.569, Turkia 3.689, Suedia 3.175, Mexiko 2.961, India 1.985, [Euskal Herria 1.864, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.823, Errusia 1.723, Peru 1.714, Ekuador 1.704, Irlanda 1.429, Portugal 1.114...
- Kutsatuak 4.014.319. Herrialdeka: AEB 1.321.785, Espainia 260.117, Italia 217.185, Erresuma Batua 211.364, Errusia 187.859, Frantzia 176.079, Alemania 170.588, Brasil 145.892, Turkia 135.569, Iran 104.691, Txina 82.886, Kanada 66.434, Peru 61.847, India 59.695, Belgika 52.011, Herbehereak 42.093, Saudi Arabia 35.432, Suitza 30.207, Mexiko 29.616, Ekuador 28.818, Portugal 27.268, Pakistan 26.435, Txile 25.972, Suedia 25.265, [Euskal Herria 24.658, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 22.541, Singapur 21.707, Bielorrusia 21.101...
- Sendatuak 1.385.581.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 735, Andorra 608, [Euskal Herria 588, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 562, Italia 500, Erresuma Batua 460, Frantzia 402, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 327, Suedia 314, Herbehereak 313, Irlanda 289, Man uhartea 270, AEB 238, Anglo-normandiar uharteak 236, Suitza 211, Montserrat 200, Luxemburgo 160...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Doris Casas, Cristian Rodríguez, Manuel Cantero eta Luis Álvarez osasun krisi bitartean Gasteizko etxegabeentzako ireki duten zentroan daude konfinatuta, Lakuako frontoian. Gure jendartearen sektore ikusezinduenetako bat krisia zer baldintzetan ari den bizitzen jakiteko asmoz hurbildu gara haiengana. Konfinamendu garaikoa ez ezik, hortik kanpoko beraien bizitza ere gurekin partekatu dute.
COVID-19ak eragin duen egoera gogorra munduko beste herri batzuk nola bizitzen ari diren jakiteko, hitzaldi zikloa abiatuko du Askapenak. Boterea nola berrantolatuko den eta internazionalismoak egin dezakeen ekarpena aztertuko dute hainbat gonbidaturen eskutik. Maiatzaren 9an izango da lehen saioa, Italiako Napoli Zero81ko bi kideren eskutik.
Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 23 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 7 eta Nafarroan 4. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 8a arte 1.884 pertsona hil ditu, 24.658 kutsatu eta 622 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 16.441 gaixo eman dituzte orain arte.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 349 (+0), Bizkaian 766 (+5), Gipuzkoan 275 (+2), Nafarroan 484 (+4). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).
Euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 588. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.052, Bizkaia 660, Gipuzkoa 377, Nafarroa 733.
Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.471 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.276. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 726, Andorra 608, Espainia 558, Italia 495, Erresuma Batua 458, Frantzia 398, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 327, Herbehereak 309, Suedia 201, Irlanda 284... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.
Dagoeneko, behar larrian diren 100 lagun baino gehiagorengana iritsi da Bizkaiko mantero senegaldarren erresistentzia kutxa. Ezin dute kalean saldu eta askok ez du paperik –alegia, administrazioek iragarritako laguntzetatik kanpo geratu dira–. Orain arte, kale-saltzaile senegaldarrek eta ARGIAk elkarlanean dugun "Inor ez da ilegala" proiektuko diru zati bat etorkizunean sortu nahi duten kooperatibarako gorde dute. Garaiotan, baina, proiektutik lortutako diru-sarrera berriak erresistentzia kutxara bideratzea erabaki dute.
Koronabirusak eragin duen krisiari askotariko erantzunak eman dizkiete gobernuek, baina gehienek etxean geratzera derrigortu dituzte herritarrak. Zenbait gobernuk erabili duten hizkera belikoari jarraiki, “etsaia” kanpoan dago, eta norbere burua babesteko erarik eraginkorrena da etxean geratzea, “babespean”. Baina, zer gertatzen da etsaia birusa baino gosea denean? Kasu horietan, zein da gotorlekua, etxea ala diru apurren bat lortzeko kaleko jarduna? El Salvador, Bolivia eta Ekuatore Gineako zenbait pertsonekin hitz egin eta haien bizipenak jaso ditugu.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak "10 Galdera Olano eta Asensiorentzat" izeneko agiriaren bitartez Zubietako erraustegiaren inguruko azalpenak eskatu dizkie Gipuzkoako Aldun Nagusiari eta Ingurumen diputatuari, azken honek iragarri ostean Madrilek Alarma Egoera ezabatu bezain laster abiaraziko dutela ofizialki errauste planta.
Alvaro Alavart Fernandez-Cavada Baionako Espainiako kontsulak bere etxeko langile biak kaleratu ditu eta ez die zerbitzarientzako etxean geratzeko aukerarik eman, Mediapartek argitaratu bezala. Hilabete daramate bizilagun baten etxean bizitzen. Kontsulak Hego Euskal Herrira egin zuen bidaia langile berriak jasotzeko, konfinamenduaren erdian.
Espainiako Estatuak Baionan duen kontsulak etxeko langileak kaleratu ditu pandemia betean
Moon of Alabama: "Ziurrenik uda bero eta hezeak COVID-19 kasu berrien kopurua murriztuko du. Baina uda ondoren udazkena iristen da eta ondoren negua, eta normalena litzateke sasoi horietan gaixotasuna gailur berri batera igotzea. Beldurra itzuliko da, distantzia sozialak berriro praktikatuko dira eta kalte ekonomikoa are gehiago handituko da. Izan genuen aukera gauzak bestela egiteko. Txinak denbora eman zigun neurri egokiak hartzeko. Han lortu dute –Hong Kong, Vietnam, Hego Korea eta Zeelanda Berrian bezala– gaixotasuna ia desagerraraztea beren lurralde barruan. Han orain abantaila hartu digute, guretzako gainditzen zaila".
Hauek dira maiatzaren 8ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:
- Hilak 270.720. Herrialdeka: AEB 76.928, Erresuma Batua 30.615, Italia 29.958, Espainia 26.070,Frantzia 25.987, Brasil 9.188, Belgika 8.415, Alemania 7.392, Iran 6.486, Herbehereak 5.288, Txina 4.633, Kanada 4.408, Turkia 3.641, Suedia 3.040, Mexiko 2.704, India 1.889, [Euskal Herria 1.873, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.810, Ekuador 1.654, Peru 1.627, Errusia 1.625, Irlanda 1.403, Portugal 1.105...
- Kutsatuak 3.917.627. Herrialdeka: AEB 1.292.623, Espainia 256.855, Italia 215.858, Erresuma Batua 206.715, Errusia 177.160, Frantzia 174.791, Alemania 169.430, Brasil 135.693, Turkia 133.721, Iran 103.135, 82.885, Kanada 64.922, Peru 58.526, India 56.351, Belgika 51.420, Herbehereak 41.774, Saudi Arabia 33.731, Ekuador 30.298, Suitza 30.126, Mexiko 27.634, Portugal 26.715, Pakistan 24.644, Suedia 24.623, Txile 24.581, [Euskal Herria 24.115, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 22.385, Singapur 20.939, Bielorrusia 20.168...
- Sendatuak 1.344.1645.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 726, Andorra 608, [Euskal Herria 585, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 558, Italia 495, Erresuma Batua 458, Frantzia 398, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 327, Herbehereak 309, Suedia 201, Irlanda 284, Man uhartea 270, AEB 232, Anglo-normandiar uharteak 230, Suitza 209, Montserrat 200, Luxemburgo 160...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Haserre daude sindikatuak, “berriro ere” hezkuntza komunitatearekin adostu gabeko plana aurkeztu duelako Eusko Jaurlaritzak, oraingoan ikasturte amaierari begira. Jaurlaritzak emandako osasun eta segurtasun irizpideak betetzeko, zein neurri hartuko dira? 15 ikasleko gelak izango badira, irakasle gehiago hartuko al da? Haurreskolak irekitzearen ordez zergatik ez da bestelako kontziliazio neurririk hartzen?
Dozenaka dira gauerako aterpe bat izateko zerbitzu sozialen menpe dauden gasteiztarrak. Koronabirusaren krisiaren aurrean errekurtsoak eta plazak areagotu egin dira inork ez dezan –krisi aurretik ez bezala– lo egin kale gorrian. Etxegabeen beharrei erantzutea da helburua, edo baztertuek inor ez kutsatzea? Krisi osteko politikek emango digute erantzuna.
Datorren astelehenetik aurrera, Frantziako Estatuan deskonfinamenduari ekingo zaiola adierazi du Estatuko lehen ministroak eta deskonfinamendua gradualki egingo dela gaineratu du, “geldo baina seguru”. Berde, laranja edo gorri, hainbat irizpideren arabera departamenduari zein kolore atxikitzen zaion, deseskalatzea azkarragoa edo geldoagoa izango da.
Autoen eta garraio publikoaren erabilera gutxitu da konfinamendu garaian, eta bizikletaren aldeko apustua gero eta herritar gehiagok egin du leku batetik bestera mugitzeko. Autoentzako ziren espazioak bidegorri bihurtu eta bizikletaren alokairua doan eskaini dute hiri ugaritan. Aukera baliatu behar dela dioten ahotsak asko dira, epe ertain eta luzera begira ere neurri horiek mantenduz eta indartuz bizikleta nagusitu dadin garraiobide gisa, berriro denak autoa hartzera itzuli ordez.
International Peace Bureau erakundeak, bakearen aldeko erakunde zaharrenak eta Nobel Saria jaso zuenak, gastu militarra nabarmen murrizteko eskaera aurkeztuko du Nazio Batuen hurrengo Batzar Nagusian, eta diru kopuru horiek bideratu daitezela osasun publiko zein gizarte eta ingurumen beharrei erantzuna ematera. Kanpainarekin bat egin du hainbat euskal erakundek.
Arabako Aldundiak osasun-alarmaren hasieran adingabeen pisuetan ezarri ziren errefortzu guztiak ezabatu ditu, arreta egokia emateko, ikastetxeak itxi ziren unean. ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuek salatu dute adingabeei eguneroko irteera eskubidea kentzen zaiela.
Une honetan hegazkin konpainietan modan dagoen hitza "bizliner" da, hegazkinak (ez nahitaez supersonikoak) horiek ordain ditzaketen pertsona-talde bereziei arreta emateko diseinatu eta antolatuak: politikariak, enpresariak, kirol-taldeak, etab. Hegazkin bat guk, plebeio xumeok, sekula erabili ahal izango ez duguna. Baina bizitza horrelakoa da: hegan egitea pribilegio bat izan da gure belaunaldiko askok gozatu duguna, baina ezerk ez du betiko irauten. Gutxienez, hemendik aurrera ez gara hegan egiteagatik errudun sentituko!
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.