Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.
EHUko zientzialariek garatutako testa goraipatu eta Eusko Jaurlaritzaren “gutxiestea” eta “isiltze saiakera” kritikatu dute adierazpen batean. Herritarrei testak modu masiboan egitea zergatik ez den ari sustatzen azal dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Hauek dira apirilaren 27ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:
Hilak 207.009. Herrialdeka: AEB 55.415, Italia 26.644, Espainia 23.190, Frantzia 22.856, Erresuma Batua 20.732, Belgika 7.094, Alemania 5.976, Iran 5.710, Txina 4.633, Holanda 4.475, Brasil 4.286, Turkia 2.805, Kanada 2.560, Suedia 2.194, [Euskal Herria 1.663, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.610, Mexiko 1.351, Irlanda 1.087, Portugal 903, India 884, Errusia 747, Indonesia 743, Peru 728...
- Kutsatuak 2.995.209. Herrialdeka: AEB 987.322, Espainia 226.629, Italia 197.675, Frantzia 162.100, Alemania 157.770, Erresuma Batua 152.840, Turkia 110.130, Iran 90.481, Txina 82.830, Errusia 80.949, Brasil 63.100, Kanada 46.895, Belgika 46.134, Holanda 37.845, Suitza 29.061, India 27.977, Peru 27.517, Portugal 23.864, Ekuador 22.719, [Euskal Herria 19.756, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 19.262, Suedia 18.640, Saudi Arabia 17.522, Israel 15.443, Austria 15.225...
- Sendatuak 881.525.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 612, [Euskal Herria 519, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 518, Espainia 496, Italia 441, Frantzia 350, Erresuma Batua 305, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 261, Irlanda 220, Suedia 217, Man uhartea 212, Anglo-normandiar uharteak 201, Montserrat 200, Suitza 186, AEB 167, Luxemburgo 141...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Espainiako Osasun ministro Salvador Illak jakinarazi du berria, maiatzaren 2tik aurrerako arintze neurrien inguruko xehetasunak ematean. Alarma egoera maiatzaren 9az harago luzatu daitekeela ere iragarri du.
Erkidegoetako eta Espainiako presidentearen arteko zazpigarren bilera egin da igande goizean. Torrak eta Urkulluk konfinamendua leuntzako modua erkidegoek erabakitzea eskatu dute. Chivitek eta Urkulluk hainbat eskaera egin dute.
Maskarak, batak, eskularruak… babesgarriok hondakin infekziosotzat hartzen dira eta tratamendu berezia izaten dute. Birziklatzea lor daiteke. Osasun krisi honetan ordea, hondakin kopurua, toki batzuetan, hirukoiztu egin da eta tratamendu berezia emateko arazoak dituzte. Ecologistas en Acción taldeak ohartarazi du Espainiako Gobernuak biltegiak, zabortegiak eta erraustegiak hondakinok jasotzeko baimena emateak birziklatzea galaraztea ekar dezakeela.
EAEko eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduak gutuna bidali die Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Gizarte politiketako sailburuei, ahaldun nagusiei eta Nafarroako lehendakariari. Egoitzetako eta etxez etxeko zerbitzuetako informazio osoa, egiazkoa eta objektiboa eskatu dute.
Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 26a arte 1.663 pertsona hil ditu (31 azken egunean) Covid-19 izurriak, 19.756 kutsatu eta 944 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 7.548 gaixo eman dituzte orain arte.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 336 (+3), Bizkaian 649 (+7), Gipuzkoan 245 (+7), Nafarroan 431 (+2). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).
Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 19.756 (+349). Ospitaleetan 944 daude (-171). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.
Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 519. Lurraldeka: Araba 1.001, Bizkaia 557, Gipuzkoa 328, Nafarroa 655.
Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.323 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.177. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.179, Belgika 597, Andorra 518, Espainia 490, Italia 436, Frantzia 346, Erresuma Batua 299...
Hauek dira apirilaren 26ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:
Hilak 203.299. Herrialdeka: AEB 54.265, Italia 26.384, Espainia 22.902, Frantzia 22.614, Erresuma Batua 20.319, Belgika 6.917, Alemania 5.877, Iran 5.650, Txina 4.632, Holanda 4.409, Brasil 4.057, Turkia 2.706, Kanada 2.465, Suedia 2.192, [Euskal Herria 1.653, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.599, Mexiko 1.305, Irlanda 1063, Portugal 880, India 825, Indonesia 720, Peru 700...
- Kutsatuak 2.921.513. Herrialdeka: AEB 960.896, Espainia 223.759, Italia 195.351, Frantzia 161.488, Alemania 156.513, Erresuma Batua 148.377, Turkia 107.773 , Iran 89.328, Txina 82.827, Errusia 74.588, Brasil 59.324, Kanada 45.354, Belgika 45.325, Holanda 37.190, Suitza 28.894, India 26.496, Peru 25.331, Portugal 23.392, Ekuador 22.719, [Euskal Herria 19.408, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 18.561, Suedia 18.177, Saudi Arabia 16.299, Austria 15.148...
- Sendatuak 837.030.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.179, Belgika 597, Andorra 518, [Euskal Herria 513, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 490, Italia 436, Frantzia 346, Erresuma Batua 299, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 280, Holanda 257, Suedia 2173, Irlanda 215, Man uhartea 212, Anglo-normandiar uharteak 201, Montserrat 200, Suitza 185, AEB 164, Luxemburgo 136...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Munduko Osasun Erakundearen aurreikuspenei segi, paludismoaz hildakoen kopurua bikoiztu daiteke aurten Saharaz hegoaldeko Afrikan. Eltxo sareen eta paludismoaren kontrako erremedioen banaketak gutxitzeko arriskuagatik litzateke gaitza emendatuko.
Apirilaren 15az geroztik dabiltza gose greban, koronabirusaz babesteko neurriak eta materialak exijitzeko. Pendjab probintziako osasun arloko zuzendaritzaren egoitza okupatzen dabiltza.
NAIZek jakinarazi duenez, Kalamendi itsasontziko arrantzale batek koronabirusak eragindako sintomak sumatu zituen apirilaren 24ean eta itsaso zabaleko mediku-ontziak porturatzeko agindua eman zion. Biharamunean, –gaur goizean– hetsi dute portua.
Maskara batzuek akatsak dituztelako, udalei banaturiko 300.000 maskarak erretiratuko ditu Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak. Informazioaren berri eman du EITBk.
Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 25a arte 1.643 pertsona hil ditu (31 azken egunean) Covid-19 izurriak, 19.408 kutsatu eta 1.025 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 7.343 gaixo eman dituzte orain arte.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 332 (+1), Bizkaian 642 (+15), Gipuzkoan 238 (+3), Nafarroan 429 (+12). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).
Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 19.408 dira (+884). Ospitaleetan 1.115 daude (-90). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.
Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 513. Lurraldeka: Araba 998, Bizkaia 544, Gipuzkoa 324, Nafarroa 637.
Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.307 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.166. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.179, Belgika 576, Andorra 518, Espainia 482, Italia 430, Frantzia 341, Erresuma Batua 287...
“Modu boluntarioan” eginen da eskolara itzultzea Ipar Euskal Herrian eta orokorki Frantziako Estatuan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak zehaztu duenez. Ez-ulertzea eta desadostasunak ez ditu baretu zehaztapenak.
El Pais egunkariak jakinarazi duenez, 61 urte eta aurretik gaixotasunen bat zeukan preso bat hil da Estremerako presondegian, bigarrena Covid-19 krisia hasi zenetik. Gainera, koronabirusak Espainiako espetxeetako hiru funtzionario edo langile ere hil ditu denbora honetan, Alacant, Soria eta Cuencakoetan lanean ari zirenak. Deneara 240 langile eta 50 preso kutsatu dira orian arte Espainiako presondegietan.
Domekan goizean umeak berriz irten ahal izango dira kalean hilabete baino gehiago etxean egon ondoren, eta itxialdia arintzeko hartuko diren neurriak guztion ahotan daude azken egunotan. ‘Bat Etorri’ Gipuzkoako Pentsiodunen Elkarteak itxialdia arintzean pertsona nagusiak ez diskriminatzea eskatu du igorri duen gutun batean.
Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Etxalar eta Berako alkateek Pirinio Atlantikoetako prefetari idatzi bat bidali diote mugaz gaindiko langileei gure herrietako ohiko muga pasabideak irekitzeko eskatuz
Hauek dira apirilaren 25eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:
Hilak 197.318. Herrialdeka: AEB 52.193, Italia 25.969, Espainia 22.524, Frantzia 22.245, Erresuma Batua 19.506, Belgika 6.679, Alemania 5.760, Iran 5.574, Txina 4.632, Holanda 4.289, Brasil 3.704, Turkia 2.600, Kanada 2.302, Suedia 2.152, [Euskal Herria 1.612, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.589, Mexiko 1.221, Irlanda 1.014, Portugal 854, India 780, Indonesia 689, Peru 634...
- Kutsatuak 2.831.915. Herrialdeka: AEB 925.232, Espainia 219.764, Italia 192.994, Frantzia 159.828, Alemania 154.999, Erresuma Batua 143.464, Turkia 104.912, Iran 88.194, Txina 82.816, Errusia 68.622, Brasil 54.043, Belgika 44.293, Kanada 43.888, Holanda 36.535, Suitza 28.677, India 24.530, Portugal 22.797, Ekuador 22.719, Peru 21.648, [Euskal Herria 18.966, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 18.184, Suedia 17.567, Saudi Arabia 15.102, Austria 15.071...
- Sendatuak 807.037.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.179, Belgika 576, Andorra 518, [Euskal Herria 503, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 482, Italia 430, Frantzia 341, Erresuma Batua 287, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 280, Holanda 250, Suedia 213, Man uhartea 212, Irlanda 205, Anglo-normandiar uharteak 196, Suitza 184, AEB 158, Luxemburgo 136...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Apirilaren 14ko epaia berretsi du Versailleseko Dei Auzitegiak. Arrisku sanitarioen neurtzea eta babes-neurrien errespetatzea eskatzen zaio Amazon France enpresari. Epaia errespetatu ezean, 100.000 euroko isuna pagatu beharko du egun eta epaiaren urratze oro.
Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 24a arte 1.612 pertsona hil ditu (25 azken egunean) Covid-19 izurriak, 18.966 kutsatu eta 1.073 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 7.066 gaixo eman dituzte orain arte.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 331 (+4), Bizkaian 627 (+16), Gipuzkoan 235 (+6), Nafarroan 417 (+8). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).
Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 18.966 (+442). Ospitaleetan 1.073 daude (-43). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.
Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 503. Lurraldeka: Araba 998, Bizkaia 544, Gipuzkoa 325, Nafarroa 637.
Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskukaldeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.290 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.153. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela zegoen bezperan: San Marino 1.179, Belgika 560, Andorra 479, Espainia 474, Italia 423, Frantzia 335, Erresuma Batua 276, Holanda 244, Suedia 200 ...
Covid-19 izurria zabaltzen hasi zenetik ari da esaten Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomi Elkartea dela Europan birus hori gehien testeatu duten eskualdeetakoa, egindako test kopuru gordinak erakutsiz. Eneko Axpe zientzialariak, ordea, erakutsi du justu alderantzizkoa dela erreparatzen baldin bazaio test kopuruen eta testetan positibo edo kutsatu eman dutenen kopuruen arteko proportzioari: EAE dela Europan proportzioan test gutxiena egin duen eskualdea.
Apirilaren 26ko eguerdi eta erditan hasiko da saio berezia, Baigorriko hitzorduaren antolatzaile den Basaizea elkarteak jakinarazi duenez. Bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, hots, Nafarroaren Egunaren osagai garrantzitsu batzuk beteko dute hitzordua.
Hauek dira apirilaren 24ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta: 191.061 hildako, 2.725.920 kutsatu, 745.905 sendatu.
Hilak 191.061. Herrialdeka: AEB 50.236, Italia 25.549, Espainia 22.157, Frantzia 21.856, Erresuma Batua 18.738, Belgika 6.490, Alemania 5.575, Iran 5.481, Txina 4.632, Holanda 4.177, Brasil 3.313, Turkia 2.491, Kanada 2.147, Suedia 2.021, [Euskal Herria 1.578, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.549, Mexiko 970, Portugal 820, Irlanda 794, India 721, Indonesia 647...
- Kutsatuak 2.725.920. Herrialdeka: AEB 886.442, Espainia 213.024, Italia 189.973, Frantzia 158.183, Alemania 153.129, Erresuma Batua 138.078, Turkia 101.790, Iran 87.026, Txina 82.798, Errusia 62.773, Brasil 49.492, Belgika 42.797, Kanada 42.110, Holanda 35.729, Suitza 28.496, India 23.039, Portugal 22.353, Peru 20.914, [Euskal Herria 18.524, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 17.607, Suedida 16.755, Austria 15.002...
- Sendatuak 745.905.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.179, Belgika 560, [Euskal Herria 493, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 479, Espainia 474, Italia 423, Frantzia 335, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 280, Erresuma Batua 276, Holanda 244, Suedia 200, Man uhartea 188, Suitza 179, Anglo-normandiar uharteak 167, Irlanda 161, AEB 152, Luxemburgo 133...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Udalei eta gizarte erakundeei zuzendutako deialdien bidez banatuko du dirua. Deialdi hauek ez dira berriak, baina bai diru kopurua (aurrekoetan baino gehiago) eta epe eta metodologia (egoera berrira moldatuta).
Bi deialdi nagusi izango dira. Batetik, 6,6 milioi euro bideratuko da kolektibo zaurgarrienak laguntzera. Oinarrizko gizarte zerbitzuentzat izango da horko diru kopuru handiena. Bestetik, 1,4 milioi euro bideratuko dira gizarte arloko erakundeak laguntzeko.
Diruz lagunduko dituen beste hainbat neurri ere iragarri ditu Nafarroako Gobernuak, besteak beste bazterketa arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta beraientzako bizitokia errazteko, jantoki sozialetarako, presoentzako, buruko gaixotasunen bat dutenentzako edota etxebizitza eskubidea bermatzeko.
EHU eta NUPeko 100 ikasle boluntario baino gehiago inplikatu dira dagoeneko eta online ikasketak ezin dituztelako jarraitu edo zailtasunak dituztelako errefortzua behar duten ikasleei laguntza ematen diete. Apunteen bankua ere sortu dute, "egoera zail honetan baliabideak kolektibizatzea ezinbestekoa baita".
Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 22a arte 1.578 pertsona hil ditu (25 azken egunean) Covid-19 izurriak, 18.524 kutsatu eta 1.115 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 6.867 gaixo eman dituzte orain arte.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 327 (+2), Bizkaian 611 (+32), Gipuzkoan 229 (+9), Nafarroan 409 (+8). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).
Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 18.524 dira (+500). Ospitaleetan 1.115 daude (-68). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.
Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 493. Lurraldeka: Araba 980, Bizkaia 502, Gipuzkoa 304, Nafarroa 612.
Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskukaldeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.271 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.137. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.179, Belgika 540, Andorra 479, Espainia 464, Italia 415, Frantzia 327, Erresuma Batua 267...
COVID-19 gaitza dela-eta, ekainaren amaieran hastekoa zen Frantziako Tourra bi hilabete atzeratu dute antolatzaileek (ASOk). Abuztuaren 29an abiatuko da. Intentzio hori dute behintzat. Ondorioz, beste lasterketa batzuk ere lekuz mugitu beharko dira, Espainiako Vuelta tartean. Abuztuaren 14an ez baizik eta urriaren 24an hasiko litzateke, nondik eta Irundik.
Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroak adierazi duenez, gobernuak nahi du komertzio guztiak maiatzaren 11n zabaltzea, alde batera utzita ostalaritza (ostatu eta jatetxeak). Irekiera, hala ere, departamendu eta eskualdeka ezberdin burutu ahal izango da, aurretik Emmanuel Macronek adierazi zuen moduan konfinamenduaren arintzea Frantzia osoan berdina ez izatea erabakita dagoelako. Jatetxe, ostatu eta kafetegiek tratamendu berezia edukiko dute, maiatzaren 11 ondorengo beste epe batzuekin jokatuz, ministroak aditzera eman duenez.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.