JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Errefuxiatuen kanpalekuak: birusaren hedapenerako eremu gorri berriak

Libanoko errefuxiatu palestinarren kanpaleku baten COVID-19aren frogan positibo eman duen pertsona bat azaldu da. Horrek beldurra sortu du kanpalekuan, eremu horretan ez baitago segurtasun neurriak mantentzerik. Hori frogatu du Alemaniako Ellwagen errefuxiatu kanpalekuak; bertako errefuxiatuen erdia inguru kutsatu baita honezkero.

 

8 uste faltsu haurrei eta konfinamenduari buruz

Azkenaldian, haurtzaroa eta koronabirusari buruzko hainbat zalantza, iritzi, aurreiritzi, amen-omen eta uste oker zabaldu dira, eta horietako asko beldurraren ondorio dira. Haurtzaroaren profesionalak garen aldetik, eta ideia faltsu horiek hainbat modutan eragiten dutenez, konfinamendu-aste hauetan gehien errepikatu diren ideia horietako batzuk argitzeko erantzukizuna dugu.

 

Donostiako EH Bilduren kritika politiko bat edo Irantzu Varelaren bideo bat Guardia Zibilaren informeetan

Espainiako Guardia Zibila egunero sare sozialak ikuskatzen ari da; buloez gain, Espainiako Gobernuaren kudeaketa eta Guardia Zibilaren lana kritikatzen duten mezuak bilatuz. Gaur eldiario.es hedabideak jaso duenez, EH Bildu Donostiak bidalitako txio bat eta Irantzu Varelak grabatutako bideo bat daude, besteren artean, zerrenda horretan.

 

Biktima-kopuruak munduan: 184.235 hildako, 2.638.024 kutsatu, 721.734 sendatu

Hauek dira apirilaren 23ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 184.235. Herrialdeka: AEB 47.659, Italia 25.085, Espainia 21.717, Frantzia 21.340, Erresuma Batua 18.100, Belgika 6.262, Iran 5.391, Alemania 5.315, Txina 4.632, Holanda 4.054, Brasil 2.906, Turkia 2.376, Kanada 1.974, Suedia 1.937 , [Euskal Herria 1.527, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.509, Mexiko 857, Portugal 785, Irlanda 769, India 681, Indonesia 635...

- Kutsatuak 2.638.024. Herrialdeka: AEB 848.717, Espainia 208.389, Italia 187.327, Frantzia 159.877, Alemania 150.648, Erresuma Batua 133.495, Turkia 98.674, Iran 85.996, Txina 82.788, Errusia 57.999, Brasil 45.757, Belgika 41.889, Kanada 40.190, Holanda 34.842, Suitza 28.268, Portugal 21.982, India 21.370, Peru 19.250, [Euskal Herria 18.024 , Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 16.671, Suedia 16.004, Austria 14.925...

- Sendatuak 721.734.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.179, Belgika 540, Andorra 479, [Euskal Herria 477, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 464, Italia 415, Frantzia 327, Erresuma Batua 267, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 257, Holanda 237, Suedia 193, Man uhartea 176, Suitza 174, Anglo-normandiar uharteak 161, Irlanda 156, AEB 137, Luxemburgo 144...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Hego Euskal Herrian hil direnen %40 zahar egoitzetako erabiltzaileak dira

Herrialdeka alderaketa eginez gero, Araban 325 herritar hil dira eta 142 (heriotza kopuru osoaren %43,69) dira egoiliarrak. Bizkaian 579 dira hildakoak eta 157 (%27,1) egoitzetako erabiltzaileak. Gipuzkoan 220 hil dira eta 146 (%66,36) dira horien artean egoiliarrak. Nafarroan berriz, 401 hildakoetatik 182 (%45,38) bizi ziren egoitzetan.

 

Euskal Herrian gaur arte 1.527 hil dira, 18.024 kutsatu eta 1.201 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 22a arte 1.527 pertsona hil ditu (25 azken egunean) Covid-19 izurriak, 18.024 kutsatu eta 1.201 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 6.612 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 325 (+2), Bizkaian 579 (+15), Gipuzkoan 220 (+5), Nafarroan 401 (+4). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 18 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 18.024 dira (+361). Ospitaleetan 1.201 daude (-84). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 477. Lurraldeka: Araba 974, Bizkaia 490, Gipuzkoa 297, Nafarroa 606.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskukaldeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.254 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.119. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.179, Belgika 518, Andorra 479, Espainia 455, Italia 408, Frantzia 319, Erresuma Batua 255...

Espainiaren eta Italiaren arrisku-sariek gorantz jarraitzen dute EBZren injekzioak gorabehera

2008ko krisian ezaguna egin zen izen bat berragertu da COVID-19aren krisiarekin: arrisku saria, alegia, kasu honetan Italiaren edo Espainiaren hamar urterako bonuengatik ordaintzen dituzten interesen eta Alemaniak ordaintzen duenaren arteko aldea. Gai horri buruz El Salto hedabidean argitaratu den artikulua euskaratu dugu.

 

Agintariek eta jendarteak bideratu adinkeria agerian da koronabirusaren krisian

Zaharren artean ari da desmasia gehien egiten koronabirusa eta adinaren kargaz zaurgarriagoak izatea ez da arrazoi bakarra. Gure sisteman eta jendartean adinduek duten tokiari begira jarriz, laster agertzen dira bestelako arrazoiak. Orokorki, arras gutxi aipatzen direnak. Horiei begira jarri da ARGIA, adinduei dagokionez ere, bizitza zentroan jarri eta biharamun duin bat eraikitzeko gako batzuk ekarri nahian.

 

Konfinamendua arintzeko prozesua Espainiako Estatuan: lurraldeka eta gradualki

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak konfinamendu baldintzak arintzeko prozesuaz hitz egin du, alarma egoera maiatzaren 9ra arte luzatzeko eskariarekin batera.

 

Munduan goseak dauden jendeak bikoiztu egin daitezke laster, ohartarazi dute Nazio Batuek

Ohartarazpen oso larria zabaldu du Nazio Batuen Erakundeak: mundua dago "gosete bibliko" bat jasateko zorian, David Beasley Munduko Elikagai Programaren buruak erabilitako hitzetan. Datozen hilabeteetan gaur gosete handia nozitzen duten135 milioi pertsonak 250 milioitik gora izan daiteke.

 

Biktima-kopuruak munduan: 177.688 hildako, 2.557.917 kutsatu, 695.325 sendatu

Hauek dira apirilaren 22ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 177.688. Herrialdeka: AEB 45.318, Italia 24.648, Espainia 21.282, Frantzia 20.796, Erresuma Batua 17.337, Belgika 5.998, Iran 5.297, Alemania 5.086, Txina 4.632, Holanda 3.916, Brasil 2.741, Turkia 2.259, Kanada 1.834, Suedia 1.765 , [Euskal Herria 1.502, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.478, Portugal 762, Irlanda 730, Mexiko 712, India 645, Indonesia 616...

- Kutsatuak 2.557.917. Herrialdeka: AEB 818.744, Espainia 204.178, Italia 183.95, Frantzia 158.050, Alemania 148.453, Erresuma Batua 129.044, Turkia 95.591, Iran 84.802, Txina 82.758, Errusia 52.763, Brasil 43.079, Belgika 40.956, Kanada 38.422, Holanda 34.134, Suitza 28.063, Portugal 21.379, India 20.080, Peru 17.837, [Euskal Herria 17.663, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 16.040, Suedida 15.322, Austria 14.873...

- Sendatuak 695.325.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.179, Belgika 518, Andorra 479, [Euskal Herria 469, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 455, Italia 408, Frantzia 319, Erresuma Batua 255, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 233, Holanda 229, Suedia 175, Suitza 171, Irlanda 148, Anglo-normandiar uharteak 138, AEB 137, Luxemburgo 125...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

150 kutsatu errefuxiatuak hartzen dituen hotel batean

Migratzaileen aterpe gisa erabiltzen den Greziako hotel batean, 150 lagun koronabirusagatik kutsatu direla antzeman dute. Kostaldeko herria berrogeialdian jarri du Gobernuak. 

 

Jaurlaritzaren Trantsizio Planeko hurrengo puntuak: bakarkako kirola eta saltoki txikiak

Eusko Jaurlaritza garatzen ari den Normaltasun Berrirako Trantsizio Planari buruzko argibide gehiago eman dituzte. Haurrak etxetik ateratzeko Espainiako Gobernuaren baimenaren ostean, helduek banaka jarduera fisikoa egitera atera ahal izatea eta saltoki txikiak mailakatuta irekitzea du buruan Jaurlaritzak. EAEko ikastetxeetan ikasturtea amaitzeko emango dituzten irizpideez ere aritu dira.

 

Eraldaketa sozialerako lehentasunezko hamar neurri proposatu ditu Eskubide Sozialen Kartak

“Alarma egoeran hartu diren neurriek are eta ikusgarriago egin dute gehiengoaren kontra eta gutxiengo baten aldeko logikan oinarritzen den sistema honek ez duela funtzionatzen”, dio Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Lehentasunezko hamar aldarrikapen sozial egin dituzte.

 

Sinetsi behar diogu Macroni, Afrikako herrialdeei zorra barkatzeko prest dagoela dioenean?

Afrikako herrialdeei pandemiaren krisitik ateratzen lagunduko diela-eta, haien zorra barkatzeko prest dagoela adierazi du Frantziako Gobernuko presidenteak. Baina nondik dator zor hori, hain erraza al da berau barkatzea eta benetan hori egiteko asmoa al du Macronek? Sani Ladan aktibista afrikarrak erantzun dio presidenteari.

 

Euskal Herrian gaur arte 1.502 hil dira, 17.663 kutsatu eta 1.295 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 21a arte 1.502 pertsona hil ditu (32 azken egunean) Covid-19 izurriak, 17.663 kutsatu eta 1.295 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 6.357 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 323 (+5), Bizkaian 565 (+14), Gipuzkoan 215 (+3), Nafarroan 397 (+12). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 18 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 17.663 dira (+278). Ospitaleetan 1.295 daude (-55). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 469. Lurraldeka: Araba 959, Bizkaia 478, Gipuzkoa 293, Nafarroa 588.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskukaldeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.234 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.103. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.149, Belgika 503, Andorra 479, Espainia 446, Italia 399, Frantzia 310, Erresuma Batua 243...

AEBetako mugak itxi ditu Trumpek

Donald Trumpek AEBetako mugak ixtea erabaki du. Koronabirusaren krisiaren unerik gogorrenean, lehenago ere bere politikaren banderetako bat izan den migranteen kontrako erabakiak indartzea erabaki du presidente estatubatuarrak.

 

Osasun krisian ere pazientea bere hizkuntzan artatzea eskatu du nazioarteko hainbat eragilek

Eskaera nazioarteko zenbait langilek, erakundek, ikertzailek eta irakaslek egin diete Osasunaren Mundu Erakundeari eta tokian tokiko gobernuei. Jabetzen dira osasun eta gizarte langileak aurrekaririk gabeko presioa jasaten ari direla, hala ere, uste dute osasun eta gizarte zerbitzuetan gaixoaren hizkuntza errespetatzeak berebiziko garrantzia duela.

 

Kentuckyn (AEB) biderkatu egin dira kutsatutako pertsonen zifrak protesten ostean

AEBetan estatu bakoitza ari da konfinamendu baldintzak zehazten eta horrek eztabaida ekarri du demokraten eta errepublikarren artean. Orokorrena, demokratak nagusi diren estatuetan itxialdi-neurri zorrotzagoak jarri dira. Kentuckyn, adibidez. Horren kontra protesta egin zuten hainbat herritarrek, Donald Trumpek akuilatuta. Ondoren gertatu denak harrituko zaitu... edo ez.

 

2020ean ez da Sanferminik izango Iruñean

Iruñeko Udalak astearte honetan iragarri duenez, Sanferminik ez da egingo Hiri Buruzagian 2020an, koronabirusaren pandemiaren eraginez.

 

Atzeraldi gogorrak aurreikusi dituzte Espainiako eta Frantziako Bankuek

Urte honetarako eta datorrenerako aurreikuspenen berri eman du, bai Espainiako, bai Frantziako Bankuak. Atzeraldi gogorrak aurreikusten dituzte bi kasuetan, nahiz eta Frantziako Estatuan oraindik esperantza daukaten 2021ean aurten galduko dena berreskuratzeko.

Biktima-kopuruak munduan: 170.477 hildako, 2.482.513 kutsatu, 652.476 sendatu

Hauek dira apirilaren 21ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 170.477. Herrialdeka: AEB 42.514, Italia 24.114, Espainia 20.852, Frantzia 20.265, Erresuma Batua 16.509, Belgika 5.828, Iran 5.200, Alemania 4.862, Txina 4.632, Holanda 3.751, Brasil 2.587, Turkia 2.140, Kanada 1.690, Suedia 1.580, [Euskal Herria 1.468, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.429, Portugal 735, Irlanda 687, Mexiko 686, India 592. Indonesia 590...

- Kutsatuak 2.482.513. Herrialdeka: AEB 792.759, Espainia 200.210, Italia 181.228, Frantzia 155.383, Alemania 147.065, Erresuma Batua 124.743, Turkia 90.980, Iran 83.505, Txina 82.747, Errusia 47.121, Brasil 40.743, Belgika 39.983, Kanada 36.829, Holanda 33.405, Suitza 27.944 , Portugal 20.863, India 18.539, [Euskal Herria 17.385, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Peru 16.325, Irlanda 15.652, Austria 14.795...

- Sendatuak 652.476.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.149, Belgika 503, Andorra 479, [Euskal Herria 457, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 446, Italia 399, Frantzia 310, Erresuma Batua 243, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 233, Holanda 219, Suitza 165, Suedia 156, Irlanda 139, Anglo-normandiar uharteak 138, AEB 128, Luxemburgo 120...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Kulturgintzako greba digitalarekin bat egin du ARGIAk eta Multimedia kanala itxiko du apirilaren 21ean eta 22an

Kulturgintzako langileek apirilaren 21 eta 22rako deitu duten greba digitalarekin bat eginez, ARGIAk ez du sormen lanik partekatuko bi egun hauetan bere sareen bitartez eta horretaz gain, webguneko Multimedia kanala itxita edukiko dugu.

 

Krisiari irteera modu "jasangarrian eta justuan" emateko eskatuko dute mugimendu ekologistek

Apirilaren 24an ekintza globala deitu dute: etxeetako balkoiak soinu eta itzalez hornitzea, "ingurumena erdigunean jarriko duen" irtenbide bat eskatzeko.

 

Arantxa Tapiak "lehentasunezkotzat" dauka AHT... eta Idoia Mendiak?

Abiadura Handiko Trena “estrategikoa” dela berretsi du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak. Gobernuko bazkide den PSE-EEko lehendakari Idoia Mendiak ere ekonomia suspertzeko garrantzitsu ikusi du, “baina” garai hauetan dirua “gaizki pasatzen ari direnengana” iristea ere derrigorrezkotzat dauka.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude