Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.
LAB sindikatua kontratu publikoak dituzten enpresen ezinbesteko ABEEEen aurkako helegiteak aurkezten hasi da, Nafarroako Administrazioari horiek ezesteko eskatuz. Enpresa horiek eskualdeko eskola-jantokietako, eskola-garraioko, garbiketetako eta kirolkudeaketako zerbitzuetakoak dira. Lehen bi sektoreek Hezkuntza Sailari eragiten diote, eta Kirol Kudeaketa eta Garbiketak Sailak hainbat administraziori.
Ostegunean bilduko dira bideokonferentziaz EBko herrialdeetako gobernuburuak koronabirusaren krisiari aurre egiteko diru funtsak berretsi eta funts horien tamaina eta mekanismoa adosteko. Testuinguru horretan, Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak eurobonoen aldeko jarrera irmoa agertu du berriz eta Herbehereei egotzi die zerga ihesaren bidez aberastea beste herrialdeen kontura.
“Haur eta nerabeak subjektu aktiboak dira eta haien beharrak, sentimenduak, iritziak eta ikuspegiak kontuan hartu behar dira beti, are gehiago alarma egoerak sortzen dituen galera eta zaurgarritasun motak saihestu nahi badira”, dio herri hezitzaileen sareak kaleraturiko manifestuak. Datorren iganderako hitzordua ere jarri dute, txikiei omenaldia egiteko txalo zaparrada eta festa propsoatuz.
Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 20a arte 1.468 pertsona hil ditu (35 azken egunean) Covid-19 izurriak, 17.385 kutsatu eta 1.240 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 6.358 gaixo eman dituzte orain arte.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 318 (+3), Bizkaian 551 (+17), Gipuzkoan 212 (+3), Nafarroan 385 (+16). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 18 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).
Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 17.385 dira (+132). Ospitaleetan 1.240 daude (-85). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.
Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 457. Lurraldeka: Araba 950, Bizkaia 466, Gipuzkoa 288, Nafarroa 541.
Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskukaldeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.202 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.070. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago (13:47 GMT): San Marino 1.149, Belgika 503, Andorra 466, Espainia 446, Italia 391, Frantzia 302, Erresuma Batua 237...
Emiliano Lopez Atxurra, Petronor konpainiaren eta Hego Euskal Herriko Ikerketa eta Garapen enpresa nagusia den Tecnalia -ren lehendakari denak, "Pasaporte bat segurtasunerako" idatzia plazaratu du Kataluniako 'La Vanguardia' egunkarian, koronabirusak eragindako krisi larriaren aurrean Espainia mailako Estatu itunak zein ardatz eduki beharko lituzkeen aurreratuz. Iñigo Urkullu lehendakariaren oso hurbileko enpresagizon fama dauka Lopez Atxurrak.
Ospitaleratua izan den langilea norbera babesteko ekipamenduak banatzen aritu zen gainontzeko langileen artean. Segurtasun erabatekoa ezinezkoa dela eta enpresak etekin ekonomikoa osasunaren gainetik ezarri duela salatu du LABek. Lantegi osoa desinfektatzea eskatu du ELAk.
Alemanian apirilaren 20 honetako goizean hasi dira arintzen COVID-19 izurriagatik ezarritako konfinamenduaren zenbait muga, "land" edo estatu federal bakoitzean desberditasun batzuekin. Koronabirusak orain arte 4.642 pertsona hil eta 145.742 kutsatuta, Berlingo agintariek erabaki dute izurriaren hedapena kontrolpean daukatela Alemanian eta urrats berri hau emateko moduan daudela.
https://www.argia.eus/albistea/alemania-astelehen-goizean-hasi-da-konfinamendua-arintzen
"Uda hau aukera ona da euskaldunek Euskadi turismo-helmuga gisa berriz deskubritzeko", adierazi du Sonia Perez Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak, ElDiario.es-ek plazaratutako elkarrizketan. Gaineratu du bizi dugun krisitik irtetean inoiz baino beharrezkoagoa izango dela hurbileko merkataritzaren alde apustu egitea: "Erosketa-hautuekin nahi dugun gizarte eredua eraikitzen dugu".
Hauek dira apirilaren 19ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 18ko azken orduan zenbatuta:
- Hilak 165.073. Herrialdeka: AEB 40.565, Italia 23.660, Espainia 20.453, Frantzia 19.718, Erresuma Batua 16.060, Belgika 5.683, Iran 5.118, Alemania 4.642, Txina 4.632, Holanda 3.684, Brasil 2.462, Turkia 2.017, Kanada 1.587, Suedia 1.540, [Euskal Herria 1.433, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.393, Portugal 714, Mexiko 650, Irlanda 610, Indonesia 582, India 559...
- Kutsatuak 2.407.414. Herrialdeka: AEB 764.636 , Espainia 198.674, Italia 178.972, Frantzia 152.894, Alemania 145.742, Erresuma Batua 120.067, Turkia 86.306, Txina 82.735, Iran 82.211, Errusia 42.853, Brasil 38.654, Belgika 37.183, Kanada 35.056, Holanda 32.655, Suitza 27.740, Portugal 20.206, [Euskal Herria 17.253 , Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], India 17615, Peru 15.628, Irlanda 15.251, Austria 14.749...
- Sendatuak 625.199.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.149, Belgika 490, Andorra 466, [Euskal Herria 448, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 437, Italia 391, Frantzia 302, Erresuma Batua 237, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 233, Holanda 215, Suitza 161, Suedia 152, Anglo-normandiar uharteak 121(*), AEB 124, Irlanda, 123, Luxemburgo 117...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Danimarkak bere laguntza programen iraupena luzatu du larunbatean eta neurri berri batzuk gehitu ditu. 100 mila milioi koroa gehiago bideratuko ditu laguntzetara, (13.500 milioi euro).
Johns Hopkins Coronavirus Resource Center-en datuen arabera, mundu mailako heriotza kopurua 163.372ra heldu da. Horietatik 100.000 baino gehiago Europan. Mundu mailan kutsatutakoak 2.356.475 dira.
Estatuko aldizkari Ofizialak agindu ministeriala argitaratu du igande honetan. COVID-19tik babesteko oinarrizko osasun produktu guztiei ezarriko zaie neurria. Batzorde batek proposamena egin behar du bi eguneko epean.
Benjamin Netanyahu lehen ministroak orain eskuak libre ditu herritarrak beste modu batera kontrolatzeko, ez baitio parlamentuari ere galdetu beharko. Baina Israelez eta kontrol sozialaz ari bagara, egoera kezkagarriak ez dira pandemia honen eskutik etorri.
Lehenbiziko fase horretan txertoak funtzionatuko balu, zaurgarriagoa den populazioarekin frogatuko litzateke, eta dena ongi aterako balitz, udazken honetarako prest egon daiteke, ikerlariek albiste agentziei adierazi dietenez.
Quim Torrak Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak erabakia autonomia bakoitzaren esku uzteko eskatu dute. Sánchezek esan du Osasun Ministerioak erabakiko duela, lurralde bakoitzaren osasun arloko gaitasunaren arabera. Urkulluk eta Chivitek umeak kalera atera ahal izatea eta kirola banaka egitea defendatu dute. Urkulluk saltokien irekiera graduala proposatu du ere.
Igande honetako Garan Beñat Zaldua kazetariak esplikatu duenez, EAEn horretarako prest dauden laborategiak lanean jarriko balira, Osakidetzako langileek PCR testak hiru egun pasatxoan eduki ahalko lituzkete. Zergatik ez da aukera hori baliatzen?
Espainiako Osasun Ministerioaren iturriek adierazi dutenez, COVID-19aren biktimen azken kontaketan Hego Euskal Herrian 57 heriotza gehiago zenbatu dituzte, 42 EAEn eta 15 Nafarroan. Iparraldetik hildako gehiagoren berririk ez da zabaldu.
Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, beraz, Euskal Herrian apirilaren 19a arte 1.433 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 17.253 kutsatu eta 1.325 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 6.079 gaixo.
Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 315 (+7), Bizkaian 538 (+23), Gipuzkoan209 (+12), Nafarroan 369 (+15). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 18 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).
Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak dira 17.253. Ospitaleetan 1.325 daude. Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.
Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 448.
Picassent, Brieva eta Estremerako kartzeletan, adibidez, birusa gogor sartu dela adierazi du. Euskal preso ugari daude horietan. Espainiako Gobernuak entzungor egin badu ere, beste behin eskatu dute ateratzeko adin handiko presoak, gaixotasun larriak dituztenak edo kondenaren zati handi bat beteta dutenak.
Haserre, erakunde publiko eta enpresengandik informazioa tantaka iristen zaielako. Oso suminduta babes neurriak, ez langileentzat ez egoiliarrentzat garaiz ez direlako hartu, eta nahikoa ez direlako. Asteak igaro dira eta senideek eta langileek hasierako gabezia antzekoak deskribatzen dituzte. Bitartean, zifrek gora egiten jarraitzen dute: Araban 128 hildako, Gipuzkoan 127 eta Bizkaian 157.
EAEko lehendakari Iñigo Urkulluk adierazi du Espainiako gobernuari proposatuko ziola haurrak eta behar bereziak dituzten pertsonak etxetik atera ahal izatea zela bere ustez "lehen neurria eta garrantzitsuena". Garak informatu duenez, ordea, Urkulluk bazekien hori esaterako, Sanchezek dagoeneko erabakia zuela neurri hori hartzea.
Hilabetez etenda eduki ostean, Tolosako udalak baimendu du larunbateroko azoka historikoa egin ahal izatea. Baina baserritarrei eta ekoizle artisanalei –eta baita bezeroei ere!– ezarri dizkien neurri eta baldintzak askoz zorrotzagoak dira Zerkausitik edo Beotibar frontoitik metro gutxitara dauden supermerkatuei eta beste dendei ezarritakoak baino.
Hauek dira apirilaren 19ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 18ko azken orduan zenbatuta:
- Hilak 160.767. Herrialdeka: AEB 39.014, Italia 23.227, Espainia 20.639, Frantzia 19.323, Erresuma Batua 15.464, Belgika 5.453, Iran 5.031, Txina 4.632, Alemania 4.538, Holanda 3.601, Brasil 2.361, Turkia 1.890, Suedia 1.511, Kanada 1.470, [Euskal Herria 1.376, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.368, Portugal 687, Irlanda 571, Mexiko 546, Indonesia 535, Ekuador 456, India 521, Austria 443 ...
- Kutsatuak 2.331.956. Herrialdeka: AEB 738.792, Espainia 194.416, Italia 175.925, Frantzia 151.793, Alemania 143.724, Erresuma Batua 114.217, Txina 82.719, Turkia 82.329, Iran 80.868, Belgika 37.183, Errusia 36.793, Brasil 36.722, Kanada 33.383, Holanda 31.589, Suitza 27.404, Portugal 19.685, [Euskal Herria 16.962 , Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], India 16.365, Irlanda 14.758, Austria 14.671...
- Sendatuak 597.217.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.149, Belgika 471, Andorra 453, Espainia 441, [Euskal Herria 430, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Italia 384, Frantzia 296, Erresuma Batua 228, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 210, Holanda 210, Suitza 158, Suedia 150, Anglo-normandiar uharteak 121, AEB 118, Irlanda, 116Luxemburgo 115...
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Espainiako Gobernuko presidentek larunbateko prentsaurrekoan argitu duenez, apirilaren 27tik aurrera haurren konfinamendua arinduko dute. "Haurrek kalera ateratzea eta hobekuntzez gozatzea nahi dugu", esan du. Irteera horiek baldintza batzuen araberakoak izango dira, indarrean den urruntze soziala bermatzeko. Baldintza zehatzak oraindik ez ditu argitu.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.