Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.
Espainiako Poliziak bizikletan zihoan gazte bat atxilotu zuen bortizki Iruñeko Jarauta kalean astelehen honetan. Gertaeren lekuko izan ziren auzokideek azaldutakoaren arabera, poliziaren auto batek bizikleta jarraitzen zuen, baina ezer adierazi gabe. Une batean, bizikleta aurreratu, geratzera behartu zuen, ia bizikletatik botata, eta oso modu txarrean atxilotu zuen, lurrera botaz eta aurpegia lurraren kontra estutuz. Auzokideek grabatutako bideoan ikusten da atxiloketaren unea eta baita ere auzokideek egiten duten protesta. Testigantzen arabera, poliziak megafoniatik "Viva Espainia" esanez egin zuen alde Jarauta kaletik. Geroago, auzokideek eltze zaratarekin egin zuten protesta poliziaren jarduera salatuz. Hemen Ahotsa.info-k jaso dituen bi bideoak:
Italia izan da koronabirusak gogorren jipoitu duen Europako herrialdeetako bat. 20.000 hildakoren langa gainditu du eta konfinamendua apurka arintzen hasiko badira ere, herrialdean mundu guztia ez dago neurriak lasaitzearen alde.
20:02etan egindako diskurtsoan jakinarazi du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak konfinamenduak maiatzaren 11a arte iraunen duela Frantziako Estatuan. Beste hainbat neurri jakinarazi ditu, besteak beste, lehen eta bigarren mailako ikastetxeen irekitzea maiatzaren 11atik goiti. Konfinamendu garaian umeen artean diren inegalitateekin bukatzeko beharra eman du arrazoi gisa.
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak erabakia Confebaskek eta CEOEk hartu dutela esan du, baina Sánchezek, Chivitek eta Urkulluk onartu egin dutela. Erabakiak bigarren konfinamendu bat ekar dezake haren ustez, ekonomia eta osasunari kalte are handiagoa ekarriz.
Horiek dira apirilaren 13ko arratsaldean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 16:21ean zenbatuta.
- Hilak 119.090 . Herrialdeka: AEB 22.851, Italia 20.465, Espainia 17.489, Frantzia 14.967, Erresuma Batua 11.329, Iran 4.585, Belgika 3.903, Txina 3.341, Alemania 3.030, Holanda 2.823, Brasil 1.269, Turkia 1.296, Suitza 1.138, [Euskal Herria 1.034, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 919, Kanada 735, Portugal 535, Austria 368, Indonesia 399, Ekuador 355, Irlanda 365, India 358, Errumania 318, Filipinak 315, Algeria 313, Danimarka 285, Mexiko 296, Hego Korea 217…
- Kutsatuak 1.917.239. Herrialdeka: AEB 566.654, Espainia 169.496, Italia 159.516, Frantzia 136.779, Alemania 128.002, Erresuma Batua 88.621, Txina 82.160, Iran 73.303, Turkia 61.049, Belgika 30.589, Holanda 26.551, Suitza 25-688, Kanada 24.833, Brasil 22.720, Errusia 18.328, Portugal 16.934, [Euskal Herria 15.293, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Austria 14.029, Israel 11.235, Suedia 10.948, Hego Korea 10.537,...
- Sendatuak 441.232.
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Langileen “osasuna, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea” babestu nahi dituela adierazi du sindikatuak. Gipuzkoako hainbat zahar etxetako egoera “dramatikoa” dela dio, eta Osakidetzaren esku hartzea eskatu du.
Espainiako Osasun ministerioak aurreratu eta EAE eta Nafarroako agintariek berretsi dutenez, azken 24 orduetan 27 pertsona gehiago hil dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean (lurraldeka ez dute kopurua zehaztu) eta 7 Nafarroan.
Denetara, administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 13eko arratsaldea arte 1.072 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 15.293 kutsatu eta 1.771 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.965 gaixo.
Hona kopuruok lurraldeka:
- Hildakoak, Araban 266, Bizkaian 431, Gipuzkoan 134, Nafarroan 239. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).
- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak herrialdeka: Araban 3.034, Bizkian 5.933, Gipuzkoan 2.051, Nafarroan 4.092. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 183 aitortu ditu orain arte)
- Ospitaleratuta daudenak 1.771. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.
BERRIA egunkariak jakitera eman duenez, Gipuzkoan koronabirusaz hildakoen %70a zahar etxeetako egoiliarrak dira. Orotara, zifra ofizialei segi, 91 dira Gipuzkoako zahar etxeetan hildakoak.
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen hurbilekoek zabaldutakoari segi, behintzat maiatza erdialdera arte iraun behar luke konfinamenduak. Agenda honen berri eman behar luke apirilaren 13ko diskurtsoan.
Horiek dira apirilaren 12ko arratsaldean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 17:28an zenbatuta.
- Hilak 113.013. Herrialdeka: AEB 21.422, Italia 19.899, Espainia 16.972, Frantzia 14.393, Erresuma Batua 10.612, Iran 4.474, Belgika 3.600, Txina 3.339(*), Alemania 2.907, Holanda 2.737, Brasil 1.144, Turkia 1.101, Suitza 1.089, [Euskal Herria 994, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 899, Kanada 674, Portugal 504, Austria 350, Indonesia 373, Ekuador 333, Irlanda 334, India 325, Errumania 310, Filipinak 297, Algeria 293, Danimarka 273, Mexiko 273, Hego Korea 214, …
- Kutsatuak 1.831.130. Herrialdeka: AEB 537.016, Espainia 166.019, Italia 156.363, Frantzia 132.591, Alemania 125.975, Erresuma Batua 84.279, Txina 82.052, Iran 71.686, Turkia 52.167 (*), Belgika 29.647, Holanda 25.587, Suitza 2.328, Kanada 23.719, Brasil 21.042, Portugal 16.585, Errusia 15.770, [Euskal Herria 14.776, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Austria 13.945, Israel 10.878, Hego Korea 10.512, Suedia 1.,483...
- Sendatuak 419.880.
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Administrazioeko iturriek zabaldu eta Berriak kontabilizatutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 12eko arratsaldea arte 1.038 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 14.766 kutsatu eta 1.820 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.911 gaixo.
Hona kopuruok lurraldeka:
- Hildakoak, Araban 260, Bizkaian 414, Gipuzkoan 130, Nafarroan 232. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).
- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak Araban 3.019, Bizkaian 5.798, Gipuzkoan 1.955, Nafarroan 3.969. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 183 aitortu ditu orain arte).
- Ospitaleratuta daudenak 1.820. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren osasun egoerak hobera egin du eta ospitaletik kanpo dago jada. Hala ere, ez da oraindik bere postura itzuliko.
Administrazioek zabaldutako informazioen arabera, azken kontaketatik gaur arte 44 pertsona gehiago hil dira Hegoaldean, 39 Euskal Autonomi Elkartean eta 5 Nafarroan.
Estatistikak osatu ahala eguneratuko ditugu hemen bertan, egunero bezala.
Jende zaharrenek etsi beharko dute isolamenduan hilabete luzeagoz jarraitzera, behar bada urte amaiera arte. Hori esan dio Bild egunkari alemanari Europako Batzordeko lehendakari Ursula von der Leyenek. "Txertorik eduki ezean, jende adinekoekiko kontaktuak ahalik eta gehien mugatu behar ditugu", esan du.
Txinako Wuhan hiriak 11 milioi pertsonari berrogeialdia altxa eta bi egunera, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan funtsezkoak ez diren langileak beren lanpostuetara itzultzeko egun gutxiren faltan, Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari Tedros Adhanomek ondorengo oharra egin nahi izan du: "Guk ere konfinamenduak amaitzeko gogo handia dugu, baina azkarregi eginez gero, heriotzen igoera ekar dezake".
OMEko arduradunak sei baldintza jarri dizkie konfinamendu neurriak arindu nahi dituzten herrialdeei.
Lehena, transmisioa kontrolatuta edukitzea. Bigarrena, osasun sistemak egoera onean eta herritar guztientzat eskuragarri izatea. Hirugarrena, epe ertain eta luzeko zentro soziosanitarioetan kutsadura broteak minimizatuta edukitzea, hala nola, zaharren egoitzetan. Laugarrena, pertsona askoren joan-etorriko lekuetan prebentzio neurriak hartzea, zehazki eskolak aipatuz. Bosgarrena, kontrolatuta izatea atzerritik kutsatuta iritsitako pertsonen arriskua. Eta seigarrena, gizartea erabat kontziente izatea jokoan dagoenaz eta birusaren aurkako borrokan konprometituta egotea. Adhanomek ez du xehetasun gehiagorik eman sei puntu hauek nola erdietsi.
Italian hildakoen kopurua 19.468ra igo da, azken 24 orduetako 619 herritarrekin. Gobernuak eman ditu datuok larunbat arratsaldean eta honekin positiboen grafikan gora egin du. 4.694 gaixotu detektatu dituzte gaitzarekin, aurreko egunean baino 743 gehiago. Guztira 32.532 herritar sendatu dira, aurreko egunean baino ia 2.000 lagun gehiago.
Italiako lehen ministro Giuseppe Contek ostiralean luzatu egin zituen murrizketa eta konfinamendua maiatzaren 3ra arte, baina zenbait negozio irekitzeko aukera emango du, hala nola liburu-dendak edo paper-dendak.
"Erabaki zaila eta beharrezkoa da, erantzukizun osoa nire gain hartzen dut", iragarri zuen lehen ministroak, herrialdeari bidalitako mezuan, apirilaren 13an amaitu behar ziren murrizketak luzatuta.
Horiek dira apirilaren 11ko arratsaldean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 19:37ean zenbatuta. Herrialdekako informazioa eguneratzen ari gara.
- Hilak 106.670. Herrialdeka: AEB 19.833, Italia 19.468, Espainia 16.353, Frantzia 13.832, Erresuma Batua 9.875, Iran 4.357, Txina 3.339, Belgika 3.346, Alemania 2.871, Holanda 2.643, Turkia 1.006, Suitza 1.015, Brasil 1.075, [Euskal Herria 994, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 887, Kanada 653, Portugal 470, Austria 337, Indonesia 327, Ekuador 315, Irlanda 320, Errumania 290, Danimarka 260, Algeria 275, India 249 , Filipinak 247, Hego Korea 211…
- Kutsatuak 1.741.621. Herrialdeka: AEB 508.575, Espainia 161.852, Italia 152.271, Frantzia 129.654, Alemania 125.452, Txina 81.953, Erresuma Batua 78.991, Iran 70.029, Turkia 52.167, Belgika 28.018, Suitza 24.900, Holanda 24.413, Kanada 23.318, Brasil 20.022, Portugal 15.987, [Euskal Herria 14.375, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Austria 13.798, Errusia 13.584, Israel 10.525, Hego Korea 10.450...
- Sendatuak 393.443.
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Eskuin muturreko Brasilgo presidente Jair Bolsonarok koronabirusari garrantzia kentzen jarraitzen du eta herrialdeko zenbait agintarirekin enfrentatuta dago bere kriterioaren aurka konfinamenduak agindu dituztelako. Ostegunean herritarrek bere aurkako oihuak egin dizkiote, hiriburuko okindegi batera joan denean azpiegitura ministroarekin batera, donut bat jatera.
Chicagoko Cook County espetxean bigarren preso bat hild a Covid-19 gaitzak jota. Democracy Now hedabidean jaso dutenez, dagoeneko 300 presok eta 100 funtzionariok positibo eman dute.
Ostegunean presoek mezuak idatzi zituzten berne zeldetako leihoetan. "Lagundu, hornidurarik ez" eta "Hitzen ari gara" zioten, aipatu hedabideak informatu duenez.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.