Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.
Koronabirusak kolpe gogorra jotzea saihestu nahian, hainbat estatu presoak askatzen ari da edo kartzelatu kopurua murrizteko neurriak hartzen: denbora baterako edo garaia baino lehenagoko askatzeak, amnistiak, kondena etxean betetzea, sententzia kommutatzea, ikerketak eta sententzia gauzatzeak bertan behera uztea. Europako Kontseiluak dei egin die estatu guztiei, ahal denean eta diskriminaziorik gabe, atxiloketa saihestu eta bestelako aukerak erabiltzea.
Egunero Elhuyar hedabideak koronabirusari buruzko jakingai bat azaltzen du, ikusentzunezko labur batean. Gaurkoak gai hau jorratzen du: Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?
Apirilaren 6eko ilunabarrean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 18:18an zenbatuta:
- Hilak 73.824. Herrialdeka: Italia 16.523, Espainia 13.169, AEB 10.490, Frantzia 8.911, Erresuma Batua 5.373, Iran 3.739, Txina 3.331, Holanda 1.867, Alemania 1.612, Belgika 1.632, Suitza 762, Turkia 574, Brasil 506, Suedia 477, Portugal 311, Kanada 293, Austria 220, Indonesia 209, Ekuador 191, Danimarka 187, Hego Korea 186, Algeria 173, Errumania 168, Filipinak 163, Irlanda 158...
- Kutsatuak 1.329.303. Herrialdeka: AEB 356.414, Espainia 135.032, Italia 132.547, Alemania 101.178, Frantzia 98.010, Txina 81.708, Iran 60.500, Erresuma Batua 51.608, Turkia 27.069, Suitza 21.652, Belgika 20.814, Holanda 18.803, Kanada 15.853, Austria 12.267, Portugal 11.730, Brasil 11.516, Hego Korea 10.284...
- Sendatuak 277.295.
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Euskal Herriko enpresa nagusietakoa den Volkswagen autogileak enpresa batzordeko kideei adierazi die apirilaren 20an jarri nahi duela Iruñeko Landabenen duen lantokia berriz ere martxan, hainbat denboraz koronabirusa dela-eta itxita egon ondoren.
Lehen astean txanda bakarreko lana egingo lukete beharginek, hau da, normalean egiten dutenaren autoen herena baino ez dute produzituko, eta bigarren astean bi txandatara pasako lirateke. Orain langileen ordezkarekin adostu nahi dute itzulera hori.
Nolanahi ere, hori egin ahal izateko badintza batzuk jazo behar direla onartu du enpresako zuzendaritzak, hala nola, legezkotasuna, hornikuntza katea bermatuta edukitzea, langilee segurtasuna ere bermatuta edukitzea... Azken horretarako, babes material guztiak prest edukitzeko lanean ari direla azaldu du.
Kaleratu duen oharrean enpresak dio bere nahia dela lanean hastea koronabirusaren krisiak eragingo duen inpaktu ekonomikoa "ahalik eta gehien gutxitzeko". Denera 5.000 lagun inguruk egiten du lan Nafarroako Volswagenen eta beste makina bat enpresa osagarri diu inguruan.
Sidenor eta Michelin ere bueltan
Autogintzako beste bi enpresa garrantzitsuk ere iragarri dute lanera itzulera, kasu honetan hilaren 14rako. Michelinek Gasteizko eta Lasarteko lantegiak irekiko ditu eta Sidenorrek Basauri,Gasteiz eta Azkoitiakoak. Beti ere, euren arabera, segurtasun bermeak betetzen badira eta sektorearen egoerak ahalbidetzen badu.
Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 6ko arratsaldea arte 735 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 12.066 kutsatu eta 2.332 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 3.709 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:
- Hildakoak 735. Lurraldeka, Araban 201, Bizkaian 266, Gipuzkoan 81, Nafarroan 187. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 13 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).
- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak 12.066. Lurraldeka: Araban 2.675, Bizkaian 4.629, Gipuzkoan 1.532, Nafarroan 3.231. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 161 aitortu ditu orain arte).
- Ospitaleratuta daudenak 2.332. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.
Austriak astelehen honetan ezagutarazi du koronabirusagatiko konfinamendutik irteten hasteko egutegia. Behar-beharrezko produktuen saltokiak zabalik eduki dituzten bezala –Euskal Herrian dauden moduan–, datorren asteburuko jaiak pasata asteartean, 14, klase guztietako komertzioek ireki ahalko dituzte beren ateak 400 metro karratu baino gutxiagokoak izanez gero. Eta hortik aurrera joango dira gainerako jarduera guztiak epeka normaltzen. Austria da Europan Covid-19 testak modurik orokortuenean erabili dituen herrialdea, horrekin batera kaleko harremanetarako herritarren artean maskara eramatea arau bihurtuz, eta ondorioz positibo ofizialen eta heriotzen arteko proportzio apalena lortu duena.
Munduan koronabirusaz kutsatutako lehen tigrea da, eta AEBtan koronabirusa harrapatu duen lehen animalia, The Guardianek kaleratu bezala. New Yorkeko Bronx auzoko zooan bizi da tigrea. Beste sei tigre eta lehoi ere gaixotu dira, horiena koronabirusa den ez badakite ere.
Sintomarik adierazten ez zuen zooko langile baten bidez kutsatu dela uste da, zooa itxita baitago martxoaren 16tik. Hilaren 27an hasi zen lehen sintomak agertzen Nadia izeneko lau urteko tigrea, eta laster sendatzea espero dute adituek.
"Ez dirudi animaliek gizakiei koronabirusa kutsatu diezaieketenik, ezta AEBtan infekzio foku bilakatu daitezkeenik", esan zuen AEBtako Nekazaritza Departamentuko albaitari Jane Ronneyk. Herrialdeko zenbait animaliri testak egin dizkiotela esan zuen departamentuak, eta positibo bakarra Nadiarena izan dela. Dena den, positibo honek kolokan jartzen du animaliak kutsatu ezin daitezkeela dioen ustea.
Boris Johnson Britainia Handiko lehen ministroa ospitalera eraman dute, bertsio ofizialak dioenez bertan koronabirusaren inguruko proba gehiago egiteko. Johnson (55 urte) isolatuta zegoen bere egoitza den Downing Streeten, duela 10 egun positibo eman zuenetik. Astelehenean krisi kabineteak egunero bezala egin behar duen bilkura ez du, beraz, Johnsonek gidatuko Dominic Raab Atzerri ministroak baizik, lehen ministroa horretarako gai ez dela iritzita. Egun berean, igandean, Ingalaterrako Elizabeth II erreginak mezu berezia die britainiarrei, harro egoteko moduko jokabidea edukitzeko eskatuz.
Italiako gobernuak emandako datuen arabera, 4.316 positibo berri eta 525 heriotza kontabilizatu zituzten azken 24 orduetan.
Azken asteetako kopururik baxuena da egun bateko heriotzei dagokienez. Aurreko egunean, 681 heriotzaren berri eman zuten agintariek, eta beraz, baieztatu egin da beherantz doan tendentzia.
Guztiar 15.887 pertsona hil dira pandemia honek jota, eta 128.948 positibo kontabilizatu dituzte. Gaur egun 91.246 dira aktibo dauden kasuak eta orotara, 21.815 pertsonak jaso dute alta pandemia hasi denetik.
Txinatik iritsi zaizkion milioi bat test azkarretatik 78.800 Hego Euskal Herriara bideratuko ditu Sanchezen gobernuak igandean eta astelehenean. 18.000 Nafarroarako izango dira eta 58.800 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoararko, eldiario.es-en irakur daitekeenez.
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du igande goizean sare sozialen bitartez. Pedro Sánchezek iragarri dituen Moncloako Itunen berritzea kritikatu du, eta alderdi abertzaleak ez duela horretan parte hartuko adierazi du. Otegiren irudiko, Itunek “ birzentralizazioa, eskubide sozialak eta ekonomikoak urratzea eta murriztea, eta formula neoliberaletara itzultzea” ekarriko lukete. Sakoneko eraldaketa baten alde azaldu da, baina Euskal Herritik egina: “ Euskal Herriak badauka talentu, energia eta gaitasun intelektual, ekonomiko eta enpresarial nahikoa eztabaidak hemen egiteko, eta herrialde honek bigarren eraldaketarako behar dituen estrategiak hemen abiatzeko”. Neoliberalismoak porrot egin duela adierazi du, eta mundua aldatzera doala. “Zer norabide eman nahi diogu mundu justuago bat eraikitzeko?”, egin du galdera.
PSOE-Podemos Gobernuak alarma egoeraren luzapena erabaki du, eta Espainiako Kongresuak neurria onartu behar du aste honetan. Otegik ez du zehaztu zer bozka emango duen EH Bilduk. Orain arteko jarrerarekin “koherentea” izango dela adierazi du soilik. Konfinamenduak emaitzak ematen ari dela defendatu du, eta neurriak kentzeko orduan tentuz ibili beharra azpimarratu du, atzera pausuak ematea ekiditeko: “Badirudi hasieran berandu iritsi zirenek oso azkar iritsi nahi dutela bukaerara, eta hori arduragabekeria handi bat izan liteke”.
Apirilaren 5eko gauean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 23:32ean zenbatuta:
- Hilak 69.475. Herrialdeka: Italia 15.887, Espainia 12.641, AEB 9.618, Frantzia 8.078, Erresuma Batua 4.934, Iran 3.603, Txina 3.329, Holanda 1.766, Alemania 1.524, Belgika 1.447, Suitza 685, Turkia 501, Brasil 448, Suedia 401, Portugal 295, Indonesia 198, Kanada 258, Austria 204, Hego Korea 183, Errumania 151, Danimarka 179, Ekuador 145, Indonesia 144, Irlanda 137, Filipinak 152, Algeria 152...
- Kutsatuak 1.274.335. Herrialdeka: AEB 336.830, Espainia 130.759, Italia 128.948, Alemania 98.765, Frantzia 92.839, Txina 81.669, Iran 58.226, Erresuma Batua 47.806, Turkia 23.934, Suitza 21.100, Belgika 19.691, Holanda 17.851, Kanada 14.426, Austria 11.934, Portugal 11.278, Brasil 10.475, Hego Korea 10.237...
- Sendatuak 264.837.
Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:
Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Madrili mezuak bidaltzen jarraitzen du, koronabirusaren krisiaren ondorioz Moncloak dekretatutako larrialdi egoerak Eusko Jaurlaritzaren eskumen batzuk Espainiaren esku geratu ondoren. Lehendakari jeltzaleak Espainiako presidentearekin izan duen elkarrizketa telematikoan Sánchezi adierazi dio bat egiten duela alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko erabakiarekin. Gainera, eskerrak eman dizkio funtsezkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteko agindua "malgua" izan delako –horri esker, zenbait industriak lanean jarraitzeko zirrikituak aurkitu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan–. Urkulluk, hala ere, "normaltasunera itzultzeko plana" egiteko unea iristen denean Sánchezekin batera diseinatu nahi duela adierazi dio Espainiako presidenteari.
Munduko hainbat herrialde konfinamendua agintzen ari zirenean, Singapurreko Gobernuak aplikazio mugikor bat aurkeztu zuen, herritarren mugimenduak kontrolatuz ekonomia martxan mantendu ahal izango zuelakoan. Bi aste geroago, erabaki drastikoak hartu behar izan ditu gaitzaren zabalpena ikusita.
Asteburu honetatik aurrera, Italiako bi eskualdetan kalera ateratzeko maskara derrigorrezkoa izango da. Oraindik ez da estatu osora zabaldu neurri hori, baina beste eskualde batzuetan ere hasiak dira antzeko urratsak ematen.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du ez duela maskararik erabiltzen eta iradoki du Pedro Sánchez Espainiako presidenteak erabiltzen badu “koronabirusa daukalako” izango dela.
Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 4ko arratsaldea arte 650 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 11.184 kutsatu eta 2.439 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 3.709 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:
- Hildakoak 693. Lurraldeka, Araban 194, Bizkaian 242, Gipuzkoan 79, Nafarroan 178. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 13 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).
- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak 11.701. Lurraldeka: Araban 2.639, Bizkaian 4.489, Gipuzkoan 1.500, Nafarroan 3.073. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 161 aitortu ditu orain arte).
- Ospitaleratuta daudenak 2.336. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.
Erkidegoetako presidenteekin igandero egiten duen bileran eman du albistea Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Itxialdi amaierarako helburu nagusietakoa test azkarren bidez sintomarik ez duten gaixoak identifikatzea da. Gaixook etxetik kanpo isolatzea aztertzen ari da Gobernua.
Ordu oroz ikusentzun daiteke Urdaibaiko paduretako hegaztien bizimodua, Urdaibai Bird Centerrek jarritako kameren bidez. Hegaztien migrazio garai betea da udaberria eta Afrikatik Europa iparralderainoko bidean diren hainbat espezie ikusteko aukera dugu orain.
Osasun alertak eragindako konfinamenduak haur eta nerabe askoren euskaraz aritzeko aukerak murriztu ditu, batez ere familia ez-euskaldunetan. Egoera horrek eragin kaltegarria izan dezakeelakoan euren hezkuntza-prozesuan, Algortarrok Zaintzen herritarren zaintza-sareak mintzapraktikak bermatzeko egitasmoa jarri du martxan.
21:00etan eskualde osoko leihoetan zarata egiteko deia luzatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Atzoko genero indarkeria atxiloketa salatu, eta emakume erasotuei babesa adieraztea da helburua.
21:00etan eskualde osoko leihoetan zarata egiteko deia luzatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Atzoko genero indarkeria atxiloketa salatu, eta emakume erasotuei babesa adieraztea da helburua.
Eldiario.es hedabideak egin dio ekonomialari feministari elkarrizketa. Heme itzuli eta laburtu dugu.
Covid-19a dela-eta hartu dute erabakia. Martxoaren 24 iluntzean jarri zuten indarrean eta aduanak zainduko dituzte arrozik atera ez dadin.
1977an errepide istripuen aurrean osasun babesa emateko Nafarroako DYA gobernuz kanpoko erakundea jaio zen. 43 urte hauetan zehar, beharrizanen arabera haien laguntza egoera ezberdinetara moldatu dute elkarteko kideek. Arrunta da entzierro, futbol partida edota festetan jendetzaren artean horiz jantzitako boluntarioak aurkitzea, eta baita haien kolore bereizgarri horrekin margotutako anbulantziak ikustea ere.
Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez bat-batean aritu dira bertsotan apirilaren 1ean, nor bere etxetik. Saioa hemen dago entzungai.
Koronabirusaren krisiak agerian utzi du bizitzak erdigunean jartzearen beharra. Zaintza krisiak gainezka egin digu eta dagoeneko ezinezkoa da beste aldera begiratzea. Krisi guztietan bezala, honek ere batzuk beste batzuk baino gehiago kolpatu ditu. Josefina Roco Sanfilippo, Trabajadoras No Domesticadas taldeko eta Mundubateko Genero eta Feminismoen Departamentuko kidea elkarrizketatu dugu telefonoz, konfinamendutik konfinamendura. Zaitza eta etxeko langileen egoeraz eta krisiari aurre egiteko martxan jarri dituzten egitasmoez aritu gara.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.