Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.
Volkswagenek Landabengo lantegiaren jarduera bertan behera utzi du koronabirusagatik, eta langileei eskatu diete lanera ez joateko. Enpresa Batzordeak (UGT, CCOO, ELA, LAB, Cuadros eta CGT) igande goizean salatu du lantegia asteburuan zabaldu izana, eta produkzioa gelditzea eskatu du. "Enpresak erreakzionatu gabe jarraitu du, sintoma argiak dituzten langileak enpresan bertan isolatuta egon direnean, hala ere asteburuko produkzioarekin jarraitu duelarik", salatu du komiteak. Azkenean, zuzendaritzarekin batzartu dira eta jarduera industriala bertan behera uztea erabaki dute.
Bestalde, Michelineko zuzendaritzak bere langileei jakinarazi dienaren arabera, produkzioa eten egingo dute asteartetik aurrera estatu osoko produkzio zentroetan. Gauir, astelehena, langileek lanera joan beharko dute, baina maila progresiboan produkzioa eteten joango da, eta bertan behera geratuko da, erabat, bihar 06:00etatik aurrera.
Irizar autobus konpainiak Ormaiztegin duen lantegia ere itxi egingo dute.
Koronabirusaren krisiak sortu duen egoera berrian, kalean bizi direnak babesteko neurririk ez da hartu; are gehiago, zituzten baliabideak murriztu dira, euren egoera okertuz. Hala salatu du Donostiako Herritarren Harrera Sareak eta neurri zehatzak eskatu ditu. Irakurri albistea osorik.
"Euskotreneko geltokietan langileek garbiketarako produktuak eraman behar izan dituzte etxetik zuzendaritzak ez dituelako beharrezkotzat hartzen. Larrialdi egoeran, zertarako hartu neurri bereziak?", salatu dute.
ARGIAk jakin duenez, Barrutik Kanpora izeneko Twitter kontua sortu dute beren lan baldintzen berri emateko. Nahiz eta Euskotreneko Twitter kontu korporatibotik erantzun ez dutela efektiborik hartzen, langileek hori gezurtatu egin dute. Horrez gain, Euskotrenek aitortu du "garbiketa eta desinfekzio produktuen eskaria bidean" dagoela.
The Guardian egunkariak zabaldu duenez, Erresuma Batu osoan zehar Covid-19ak eragindakoei laguntzeko, herritarrek berek dagoeneko (martxoak 15, 11:00etan) 174) boluntario talde baino gehiago antolatu dituzte. Covid-19 Mutual Aid UK sarea jarrai daiteke Facebooken eta Twitterrez.
Vulnerable communities are not just the elderly and ill in our neighbourhoods.
— Covid-19 Mutual Aid UK (@CovidAidUK) March 14, 2020
Please show solidarity with those in detention centres who are at increased risk of #Covid19 https://t.co/gIPbcMicRK
This give me hope! Thanks @CovidAidUK
— Caroline Lucas (@CarolineLucas) March 14, 2020
Please do RT & get involved if you can#COVID_19uk #Covid_19 #coronavirus #ukcoronavirus #coronavirusuk https://t.co/PLk27OYl82
(Ttipi Ttapa - Erran) Etxera koronabirusaren proba egitera datozela erranez, iruzur saiakerak egon daitezkeela ohartarazi du Foruzaingoak, batez ere herrietan eta adineko pertsonei iruzur egiteko saiakerak. Horren harira, Nafarroako Gobernuak Twitterren zehaztu duenez, koronabirusaren etxeko probak medikuek edo erizainek egiten dituzte, behar bezala identifikatuta.«Gurutze Gorria ez da etxera joaten lehenagotik etxe horretan hitzordurik egin gabe, eta ez du in situ zerbitzurik kobratzen», azaldu du erakunde humanitarioak. «Froga hauek bertze entitate batzuen izenean egiten dituztela dioten pertsonen berri izanez gero, Foruzaingoari abisatzeko», gomendatzen du Nafarroako Gobernuak.
Hernani: "Behar dutenei laguntzeko, zaintza taldea laister abian" (Urumeako Kronika).
Azpeitia: "Koronabirusaren aurrean, herritar ahulenak babesteko lanean hasi dira boluntarioak" (Uztarria)
Oñati: "Oñatiko Udalak boluntario sarea eratu gura du sor daitezkeen beharrei erantzuteko" (Goiena)
Arrasate: "Herritar talde batek zaintza sarea martxan jarri nahi du Arrasaten" (Goiena)
Antzuola: "Adinekoei erosketak egiten laguntzeko auzolana antolatzen dihardu Udalak" (Goiena)
Zestoa: "Udalak herritarrentzat gomendioak eta bolondres sarea osatzeko deia luzatu ditu" (Danbolin)
Donostia: "Parte Zaharrean "arrisku gehien duen jendeari" laguntzeko, zaintza sare bat osatu dute", "Boluntarioen sarea osatzen ari dira Egian, koronabirusaren aurrean auzotarren arteko laguntza sustatzeko" (Irutxuloko Hitza)
Zaldibia: "Zaldibian ere laguntza emateko antolatzen dabiltza" (Goierriko Hitza)
Ordizia: "Ordiziako Udalak boluntario poltsa osatu du adinekoei laguntzeko" (Goierriko Hitza)
Uribe-Kosta: "Auzokideen zaintza bermatzeko herritarren sareak osatzen hasi dira" (Hiruka)
Gasteiz: "'Batera' zaintza sare herritarra martxan jarri dute Gasteizen" (Alea)
Zuia: "Zaintza sare bat sortu dute Zuian" (Alea)
Agurain: "Agurainen ere zaintza sarea antolatu dute gazteek" (Alea)
Aiaraldea: "“Aiaraldea Zainduz” ekimena jarri dute abian, koronabirusaren aurrean elkartasun sareak ehuntzeko" (Aiaraldea)
(Josu Alberdi - Berria) Etxetik ez ateratzeko gomendioa eman zaie adineko herritarrei. Horri aurre egiteko, Zumaiako Udalak eta Gaztetxeak erosketak egiteko zerbitzua prestatu dute. Beste hainbat herritako udalak ere boluntarioak eskatu dituzte halako lanak egiteko. Bizkaiko Diputazioak ere boluntarioak aktibatu ditu.
Azken egunotan ikusten ari garen eszenak gogoan, eta krisi honen aurrean “elkar zaintzea ezinbestekoa delako”, oharra atera dute supermerkatuetako langileek, errespetua eta sen ona eskatuz. Azken finean, jakin badakigu hornidura arazorik ez dagoela, eta norberarentzat eta ingurukoentzat beharrezkoa baino gehiago hartuz gero, produktu horiek gabe uzten dituzu gainerakoak. “Langileak ere arrisku foku gara eta babes neurri oso gutxirekin ari garela lanean ulertu behar duzue. Langileok errespetatzea eskatu behar dizuegu, ematen ditugun agindu edota oharrak aintzat hartzea”.
Nafarroan larunbat arratsaldean hil du Covid-19 koronabirusak lehenbiziko herritarra. Denetara igande goiza bitartean kontabilizatu dira 20 hildako: beste 13 Araban, 3 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan
Larunbat ilunabarreko azken datuen arabera, hemeretzi herritar hil dira Covid-19 birusagatik Euskal Herrian: 13 Araban, 3 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan.
Kutsatuen kopuru frogatuei dagokienez, Euskal Herrian 673 pertsona kutsatu ditu koronabirusak. Horietatik 360 Araban, 146 Nafarroan, 105 Bizkaian, 46 Gipuzkoan eta 6 Lapurdin.
Izurriak egunotan egin duen bilakaera ederki adierazten du Berria egunkariaren grafiko honek:
Frantziako estatu osoan, Ipar Euskal Herria barne, Parisko gobernuak jatetxe, kafetegi, zinema areto, diskotekak eta ezinbestekoak ez diren leku publikoak isteko agindua eman du. Aldiz, janari dendak, farmaziak, tabako eta prentsa dendak zabalik egongo dira.
Larunbatean, martxoak 14, arratsaldeko 19:13an Johns Hopkins institutuak kontabilizatutako datuen arabera, mundu osoan 153.523 pertsona kutsatu ditu Covid-19 koronabirusak, horietatik 5.789 pertsona hilez. Birusak jo eta ondoren sendatuak ordu horretan 72.587 ziren.
Kutsatu gehien diagnostikatu dituzten herrialdeak dira Txina (80.976), Italia (21.157), Iran (12.729), Korea (8.086), Espainia (6.023), Alemania (4.174) eta Frantzia (3.672).
Hildako gehienak gertatu dira Txinako Hubei probintzian (3.075), Italia (1.441), Iran (611), Espainia (191), Frantzia (79) eta Hego Korea (72).
Covid-19 koronabirus berria sortu zen Hubei probintziak (hiriburua Wuhan du) 60 milioi biztanle ditu, justu Italiaren biztanle kopuru berdintsua. Biktima kopurutan Italiak dagoeneko Hubeiren erdiak edukitzeak adierazten du izurriak Europan hartu duen indarraren neurria.
Hala adierazi du Osasumerako Mundu Erakundeko zuzendari nagusiak gaurko agerraldian, "Txinaz aparte berak ezagutarazi ditu munduko gainerako herrialdeek baino kasu eta heriotza gehiago. Egunero ezagutarazten dira [Europan] Txinan epidemiaren garairik txarrenean zirenak baino". Gerra garratza iragartzen da Europan.
"Europe has now become the epicenter of the #COVID19 pandemic, with more reported cases and deaths than the rest of the world combined, apart from #China.
— World Health Organization (WHO) (@WHO) March 13, 2020
More cases are now being reported every day than were reported in 🇨🇳 at the height of its epidemic"-@DrTedros #coronavirus
Arabako Alea-k informatu duenez, "Mercedes-Benzek Gasteizen duen fabrikako enpresa batzordeak ekoizpena gelditzea exijitu dio zuzendaritzari, aho batez. Langileen eta Gasteiz osoko pertsonen osasuna zaintzeko "beharrezkoak diren neurriak" hartzea nahi dute. 'Plantilla gaztea gara, eta gehienok ez gara arrisku taldea, baina gure familietan arrisku taldeentzako transmisoreak izan gaitezke', azaldu dute enpresa batzordearen agirian".
Urumeako Kronika-k dioenez, arratsaldeko 19:00etan ateak itxi dituzte Hernaniko tabernek. Berriak merkatari eta ostalari elkarteak hartu du erabakia eta bere kide ez diren beste ostatuei ere ixteko gomendioa egin die. Aurretik sagardotegiek iragarria zuten itxiera hamabost egunerako.
Gipuzkoako beste zenbait herritan ere ari dira ostatuak beren erabakiz ixten, ezker abertzalearenak esate baterako.
Astelehen goizean Euskal Herriko mugimendu feministak Koronabirusak sortutako zaintza krisiaren gaineko adierazpenak egingo ditu, "osasun krisi honen aurrean denon ongizatea bermatzeko asmoz".
243 greba egun egin dituzte Gipuzkoako egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek. ELA sindikatuak adierazi duenez, langileek greba bertan behera uztea erabaki dute koronabirusaren zabaltzeak sortutako egoera larriagatik. Gauzak bere onera etorri bitartean ez da grebarik izango.
Sindikatuak ondokoa salatu du egoitzetako egoeraz: "Sektore honen egoera, berez, alarma egoera bat da koronabirusa egon ala ez, greba egon ala ez, egunerokotasunean dagoen egoera da baita benetan alarmista dena".
Sindikatuaren oharra lotura honetan duzue.
Johns Hopkins institutuaren kontabilitatean, martxoaren 13an arratsaldeko 16:30etan hauek dira kopuru nagusiak: mundu osoan kutsatuak 136.929, hilak 5.065, kutsatu ostean sendatuak 69.629.
Kutsatuen zerrendan, Txinaren ostean datoz Italia, Iran, Korea eta Espainia. Hildakoenean, Txinako Hubei probintzian bertan 3.062 dira orain arte hilak, 1.016 Italian, 514 Iranen eta 92 Espainian. (Kopuru oso zehatzak ematen ditu Jonhs Hopkinsek baina mundu osoko herrialdeen estatistika ofizialak erabiltzen dituenez, hauek bidean aldatu ahala aldatzen ditu institutuak ere kopuruak, gehienetan goraka tamalez, zenbait aldiz beheraka kontabilitate bikoitzak zuzentzean).
Bihar onartuko du formalismoei dagokienez gobernu kontseiluak. Erabakiarekin Pedro Sanchezen gobernuak bere esku hartzen ditu demokrazia batean salbuespen egoera batean ez bada eduki ezin ditzakeen eskumenak: jendeen zirkulazioa mugatu edo eragoztea, edozein ondasun aldi baterako desjabetzea, pertsonak zenbait lanetara behartzea, edozein lantoki edo eraikin pribatu erabiltzea, beharrenekoak diren zerbitzu eta kontsumo gaien erabilera mugatu edo razionatzea, edo beharreneko gaien banaketa eskuratzeko merkatuak bere gain hartzea.
Koronabirusaren krisiak zaintzaren esparrua bete betean jo du, hezkuntza eta eguneko zentroak itxi ondoren. Zerbitzu publikoen faltan herritarren euren kabuz antolatzen hasi dira, osasunerako segurtasun neurriak hartuta beriz ere. Hala, Hernanin "zaintza talde boondresa" sortzeok lehen pausoak emateko bidean dira "arrisku gehien duen jendeari etxetik kanpoko enkarguak egiten laguntzeko (etxeko eta medikamentu erosketak...) edota haurrak etxean zaintzeko".
Bilera deitu dute Urumea Herrigunearen kanpoaldean informazioa eman eta koordinatzeko asmoz.
Honako oharra bidali dute ARGIAra:
Kutxiko taskerook tabernak itxiko ditugu!
Koronavirus pandemiak sortutako egoera larria dela medio, Kutxi kaleko tabernari eta zenbait hostalarik, gaur, hilak 13, arratsaldeko 17:00etan, prebentiboki geure establezimenduetako ateak itxiko ditugu.
Erabaki hau, gure bezero eta langileen osasuna bermatzeko hartu dugu.
Autoritateen arduragabekeriak erabaki gogor hau hartzera garamatza.
Edonork daki gure jarduera, COVID-19aren propagaziorako ageriko foko bat izandaitekeela; eta ez dugu ulertzen, nola momentuz ez den inolako neurri ofizialik hartu. Ez dago zalantza izipirik, ez dugula gure lankiderik zentsuratuko, arrazoi ekonomikoengaitik euren lokala itxiko ez badute. Hau esanik, geure sektoreari dagozkion osasun-neurri eta neurri ekonomikoen zain darraigu.
Geure bezeroek ulertuko eta egoerak hobera egingo duelakoan...
Ezohiko irudiak ikusten dira Euskal Herriko merkatal guneetan. Aste honetan in crescendo joan den joerak ostiralean goia jo du. Ilara luzeak eta zenbait produkturen apalak hutsak batean eta bestean.
Sagardogileek beraiek hartu dute erabakia, aho batez Berria-k kontatu duenez. Arratsaldean egitekoa duten bileran erabakiko dute Astigarragakoek zer egin.
Bilboko Udaleko teknikarien aholkuari jarraituz, jaiak bertan behera uztea erabaki du Deustuko Jai Batzordeak, Uriolan azaldu bezala. Jaietara prestatutako azpiegiturak 11.000 euroko galera ekonomikoak sorraraziko dizkio Jai Batzordeari, eta horri aurre egitea ezinezkoa dela adierazi dute bozeramaileek. Hori horrela, datozen egunetan neurriak iragarriko dituzte eta deustuar denen laguntza eskertuko dutela jakinarazi dute.
Tabernak, diskotekak eta jatetxeak ixtea erabaki du Madrileko (Espainia) Autonomia Erkidegoko gobernuak. Han 2.000 lagun kutsatu dira jada birusaz, eta 40 hildako utzi ditu. Aurretiaz, Madrileko udalak hiriko terrazak kentzeko agindua eman zuen, eta neurri hori zabaltzeko erabakia hartu du Erkidegoko gobernuak.
Tentsio diplomatikoa pixkana gora hasi da koronabirusaren gaiarekin ere, munduko bi potentzia handienen artean. Txinako Atzerri Ministerioko bozeramaile Zhao Lijianek tonoa igo du, AEBetako Segurtasun Nazionaleko aholkulari Robert O'Brien-ek Txinari egotzi ostean berandu ekitea gaitzaren aurka eta gardentasun falta honen kudeaketan. Txinak ofentsa gisa hartu ditu adierazpen horiek.
Txinako atzerri ministerioko bozeramaile Lijian Zhaok Covid-19 gaitzari buruz "ezkutatzen ari direna jakinarazteko" eskatu die AEBei. Horrez gain, iradoki du AEBetako militarrek eraman zutela birusa Txinara, baliatuz Wuhan hirian egin zirela Militarren Munduko Jokoak.
Gaitzen Kontrol eta Prebentziorako Zentroen (CDC ingelesez) zuzendari Robert Redfield hizketan ageri den bideo bat aipatu du bozeramailen txinatarrak. Bertan Redfildek aitortzen du AEBetan hainbat pertsona hil zirela Covid-19 gaitzarekin herrialdea horretarako azterketarik egiteko gai izan aurretik. Zhaok galderak bota dizkie ingelesez idatzita Twitter bidez:
"Noiz izan zen zero gaixoa AEBetan? Zenbat pertsona daude infektatuta? Zein dira ospitaleen izenak? Baliteke AEBetako armadak ekarri izana epidemia Wuhanera. Izan gardenak! Egin publiko zuen datuak! AEBek azalpena zor digute".
Honen aurretik, asteartean, Kanpo Harremanetarako Ministerioko bozeramaile Geng Shuangek AEBak kritikatu zituen "inmoral eta arduragabe" jokatzea egotzitza, Beijini koronabirusa zabaldu izanaren errua botatzeagatik. Aurrez aipatu dugun O'Brienen adierazpenei buruz galdetuta, Gengek esan zuen Txinak esfortzu handia egin zuela epidemia mantsotzen eta mundua prestatzen hori aurre egiteko. "Gustatuko litzaiguke AEBetako ofizialek beren denbora eta energia kontzentratuko balute birusari aurre egiten eta elkarlana sustatzen, eta ez soilik errua Txinari botatzen".
Kutsatu berrien estatistika oinarrizkoa da izurritearen garapena norantz doan ezagutzeko. EAEn gaur 71 kutsatu kasu gehiago errejistratu dira, Osakidetzaren arabera. Denetara orain arte kutsatuak: 471.
Lurraldeka:
Araban, berriak 51, denetara 310.
Bizkaian berriak 12, denetara 83.
Gipuzkoan berriak 8, deneta 24.
Nafarroan berriak 38, denetara 111, Nafarroako Gobernuaren kontuetan.
78 kutsatu ditu, sendatutako herritar bat eta hildakorik ez, baina Portugalgo Gobernuak neurriak hartu ditu "gizartea babesteko medioak eta segurtasun indarrak" ahalik eta azkarren martxan jartzeko.
Neurri horien barruan daude eskolak ixtea, eta haurrak zaintzen geratzen diren gurasoei soldataren %66a bermatzea. Gainontzeko %33a Gizarte Segurantzak ordainduko die. Horrez gain, diskotekak eta jende kopuru handia batzen diren lekuak itxiko ditu, bait zaharren egoitzetako bisitak murriztu ere.
Portugaldarrei neurriak errespetatzeko deia egin die Antonio Costa lehen ministroak, portugaldar guztien bizitza babesteko hartutako neurriak direla adieraziz.
El Pais egunkarian Paco Nadal kazetariak zerrendatu ditu Espainiako estatuko herritarrek –tartean Hegoaldeko euskaldunok– sarrera debekatuta daukaten munduko herrialde sorta batean, beste batzuetan harantza joanez gero hamalau eguneko berrogeialdian bakartuta egon behar dute, beste batzuetan sartzeko kontrol zorrotzak ezarri dizkiete 62 herrialdek. Sarbidea erabat debekatu dietenen artean daude: AEB, Argentina, India, Italia, Israel, Saudi Arabia, Maroko, Txekia, Venezuela...
417 kutsatu daude EAEn Osakidetzak emandako datu berrien arabera horietatik 9 jada sendatuta. Kutsatu gehien dituen lurraldea Araba da: 310 kutsatuetatik 131 ospitaleratuta daude. Bizkaian 83 dira kutsatuak, horietatik 40 ospitalean, eta Gipuzkoan 24tik 8 ospitalean daude. Guztira 14 pertsona hil dira EAEn.
📆 Datuen EGUNERAKETA (MARTXOAK 13)
— Osakidetza (@osakidetzaEJGV) March 13, 2020
✅ 9 PERTSONA SENDATU DIRA EUSKADIN
🔴 Euskadin, COVID 19ko beste 71 kasu erregistratu dira. Beraz, guztira 417 kutsatu daude, eta horietatik 179 ospitalizatuta daude. pic.twitter.com/SZKd77rrsv
Nafarroari dagokionez, 73 kutsatuetatik 58 ospitaleratuta daude.
Eusko Jaurlaritzak Osasun larrialdi egoera ezarri du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Urkullu lehendakariak ostiral goizean emandako prentsaurrekoan iragarri duenez.
Larrialdietarako kudeaketa legearen 8. artikulua aipatu du Urkulluk, eta osasun larrialdi egoeran ondokoak egiteko eskumena aitortzen zaio gobernuari:
- Pertsonak beren etxeetan edo leku seguruetan konfinatzea.
- Pertsonak arrisku-lekuetatik ebakuatu edo urruntzea, arriskuko edo ekintzako eremuetarako sarbidea mugatzea.
- Zerbitzu publiko eta pribatuen erabilera edo ondasunen kontsumoa mugatu edo baldintzatzea
- Leku jakin batzuetan jarduerak mugatu edo debekatzea eta arreta, prebentzio edo jokabide jakin batzuk hartzeko betebeharra ezartzea..
Oraindik okerrena ez dugula pasa azpimarratu du lehendakariak eta osasun agintarien gomendioa une oro aplikatu behar direla, gomendioak onartu, bete eta zabaltzea dela garrantzitsuena nabarmendu du. "Orain garrantzitsuena prebentzio neurriak dira".
EAEn koronabirusak kutsatutako bederatzi lagun sendatu direla aditzera eman du lehendakariak.
Txinak laguntza bidali die Italia eta Espainiari koronabirusari aurre egin diezaioten, Xinhua Txinako berri agentzia ofizialak kaleratu bezala. Osasun arloko bederatzi adituz gain, 1,8 milioi maskarilla eta 700 desfibriladore, haizagailu eta monitoretik gora bidali ditu Txinak kutsatu gehien dituzten bi herrialde europarretara.
Txinako Osasun Komisio Nazionalaren eta herrialdeko Gurutze Gorriaren arteko lankidetzan bidali dituzte hornigaiak. Nazioarteko laguntza eskaintzeko bidaltzen duten hirugarren taldea da, Iran eta Irakera ere hornigai eta aditu talde bana bidali baitituzte aurretiaz.
🇨🇳✈️🇮🇹 From China to Italy: A Chinese medical team has arrived in Rome to assist in Italy’s #coronavirus battle #CoronavirusPandemic #CoronavirusItalia #Covid_19 pic.twitter.com/naJiPQpxUu
— QuickTake by Bloomberg (@QuickTake) March 13, 2020
Estatistikek konfirmatzen dute Txina lortzen ari dela Covid-19 izurria hesitzea: martxoaren 12an zortzi kasu berri ezagutu dira (bezperan 15 ziren) eta hildakoak 7 izan dira. Kontraste galanta Europan, nagusiki Espainian, bizi den kopuruen handitze azkarrarekin.
Europan koronabirusa gehien sufritu duen herrialdea da Italia, eta munduko bigarrena, Txinaren ostetik. 15.100 kutsatutik gora eta 1.016 hildako eragin ditu birusak. Azkeneko 24 orduetan 189 hildako gehiago izan dira. Espainiako eta Frantziako Estatuek bederatzi egun dituzte neurriak hartu eta hedapena geldiarazteko, Italiako egoerara heldu nahi ez badute.
Igualada, Vilanova del Camí, Santa Margarida de Montbui eta Òdena udalerrietan azken orduan 58 koronabirus kasu berri ezagutu direnean –Katalunia osoan daude 319– Generalitateak agindu du gaurtik, ostirala, 14 egunetarako isolatzea herri horietako biztanleak. Mossoek zaintzen dituzte dagoeneko herri horietako sartu-irteerak, aurretik bertakoak ez zirenei hiru orduko epea eman ostean handik ateratzeko.
El Govern català ha confinat les poblacions d’Igualada, Òdena,Vilanova dl Camí i Santa Margarida d Montbuí pr contenir el Coronavirus i Madrid continua obert i la població pot moure’s lliurement amb el perill d propagació q suposa!#Covid_19#CataloniaIsNotSpain#SpainIsDifferent pic.twitter.com/rSDnEEFKLu
— Jordi A. 🎗 (@j_agusti) March 13, 2020
Aurretik, Gobernu bilera egingo dute sailburuek gai bakartzat Covid-19 izurria geldi arazteko ahalegina daukatela. Lehendakariak agerraldia Internet bidez egingo du.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.