Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. "Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka" eta "herritarron kapitalaren alde" egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri mugimenduk atxikimendua adierazi dute sare sozialetan. Turismoaren Mundu Erakundea asteartean iritsi da Donostiara, eta Bizitza Da Handienak ekimen ugari antolatu ditu horren kontra.
Atxiloketen osteko barealdian pasatu dute seigarren eguna Bizitza Da Handiena dinamikako kideek. Gerraren aurkako protesta feminista, hotelen aurkakoa... Askotariko borrokak uztartu dituzte gaur ere.
Artikulu honetan egin du atzoko Tabakalerako istiluen kronika Estitxu Eizagirrek, eta hainbat galdera planteatu ditu:
#BizitzaDaHandiena kanpainaren barruan, jakinarazi nahi dugu atzo arratsaldean Donostia erdialdeko errefusaren 100 edukiontzi zigilatu genituela talde txikitan, Donostian zein gutxi birziklatzen den agerian uzteko.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) 2018(e)ko maiatzaren 24(a)
Donostiatik 5 km-ra erraustegia inposatu nahian ari dira. pic.twitter.com/GciJqJHgeL
Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. gogoratu dute erraustegia Donostia erdigunetik 5 kilometrora eraikitzen ari direla eta errefusaren edukiontziak itxi ditzutela "agerian uzteko zein gutxi birziklatzen dugun Donostian". Donostiarren %16k bakarrik birziklatzen ditu hondakin guztiak bereizita, eta beren iritziz "gutxiegi da".
Eskatu diote Donostiako Udalari birziklatzea sustatzeko "ekimen serioak egin behar" lituzkeela, "minbizia zabalduko duen azpiegitura batean milioika euro publiko xahutu beharrean.
Honela amaitu dute 100 edukiontzitan euskaraz eta gaztelaniaz jarri duten oharra: "Zure hondakin nahasiak behar dituzte errausleek. Ez izan konplize. Birziklatu hondakinak ongi. Erraza da".
Dani Blancoren argazkiak:
Eusko Jaurlaritzak Alderdi Ederren daukan egoitzaren aurrean prentsaurrekoa deitu du Bizitza Da Handiena mugimenduak, atzo Tabakalera kanpoan gertatu zena salatzeko.
Kanpainari atxikimendua eman dioten eragileei eta herritar orori deia egin diete prentsaurrekoa babestera.
Gaur prentsaurrekoa 12:00etan Jaurlaritzaren aurrean, atzo @tabakalera kanpoan gertatu zena salatzeko. Zatoz babestera
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) 2018(e)ko maiatzaren 24(a)
Hoy rueda de prensa a las 12:00 delante del Gobierno Vasco, para denunciar lo ocurrido en #Donostia ayer, fuera del lunch de la #OMThttps://t.co/uSbY7InvoV
Bizilagunekin plataforma TMEko ordezkariei turismoaren eraginei buruzko txostena ematen saiatu da. Ez diete utzi @irutxulo @EnaizGiria @bizitzahandiena #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/r0LYsKOkVl
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) 2018(e)ko maiatzaren 23(a)
BiziLagunEkin plataformako kideak saiatu dira TMEko kongresuko kideei #SETnet Turistifikazioaren Aurkako Europa Hegoaldeko Hirien Sarearen izenean dokumentu bat helarazten.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 23(a)
Elkarrizketa labur bat hemen.#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/A1W7J3YPKs
BiziLagunEkin plataformak ostiraleko manifestazioan parte hartzeko deia egin du #BizitzaDaHandiena #HerriBoterea @EnaizGiria @bizitzahandiena pic.twitter.com/abMUnoer1u
— Topatu (@topatu_eus) May 23, 2018
Jendetza bildu da Kursaal inguruan Turismoaren Mundu Erakundearen kontra, pentsionistak eta Bizilagunekin plataformak deituta @irutxulo @EnaizGiria @bizitzahandiena #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/derUSuvRtB
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) May 23, 2018
Pentsionistekin eta bizilagunekin Munduko Turismo Erakundearen bilera salatzen:
— LAB Donostia (@LABdonostia) May 23, 2018
'Turismo honek auzoak hiltzen ditu!'#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/wbbEgdojcG
Kursaal inguruak poliziaz hartuak daude.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) May 23, 2018
Sarrera parean turismo eredu honen aurkako kontzentrazioa.
BiziLagunEkin plataformak Europa Hegoaldeko Hiri ugariren artean idatzitako dokumentua helarazi nahi diete kongresukideei.#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/Yd9BmhuTQq
"Ez, ez, ez, hotel gehiago ez" oihuak Kursaal aurrean.#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/P2FTCK1niA
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) May 23, 2018
"Donostia herritarrona da" oihuak #BizitzaDaHandiena #HerriBoterea pic.twitter.com/1pPE90L166
— Topatu (@topatu_eus) May 23, 2018
Zartagi eta txistu hotsak Kursaalaren aurrean #BizitzaDaHandiena #HerriBoterea pic.twitter.com/SOz3k9QVtd
— Topatu (@topatu_eus) May 23, 2018
Turismoaren Mundu Erakundeak goi bilera hasiko du gaur, Donostian. @bizitzahandiena-koen elkarretaratzea, Kursaal atarian. #11gaur @HamaikaTb pic.twitter.com/HjTENtaK8c
— NEK (@nek_zinku) May 23, 2018
BiziLagunEkin plataforma manifestua ematen saiatu da, baina ez diete onartu pic.twitter.com/NDlZEbEASJ
— Topatu (@topatu_eus) May 23, 2018
- 9:00: GOSARIA Herritarron Etxean
- 9:30 Euskarari errespetua! eskuorri banaketa Kursaaleko zubian.
- 10:30 Mezu bat dugu zuentzako konzentrazioa Kursaalean (BiziLagunEkin)
- 14:00: BAZKARIA Herritarron Etxean
- 17:00 Donostia eta Europako kapitalari buruz Hitzaldia Gil de San Vicenteren eskutik.
- 18:30: "Etxegabetuen egoeta Donostian/ La situación de los sintecho en Donostia" Gladys Enean. (Kaletika)
- 18:30: Presoak Kalera! Hitzaldia GipuzkoaZutik plazan
- 19:00: Europar Batasunean burujabe? Faxismoari aurre egiten Europan hitzaldia: Donbass-eko Alexey Albu (Askapena)
- 19:30: ASANBLADA Gladysenean
- Herritarron Ekimena
- 22:00: AFARIA Herritarron Etxean
- Zerbeza eta Patatak Aman Komunean
Egun on lagunok! Denok kalera! Lagundu zabaltzen ✊️
Jendea biltzen hasi da Kursaalaren aurrean #BizitzaDaHandiena #HerriBoterea pic.twitter.com/SvYfNnNVkb
— Topatu (@topatu_eus) May 23, 2018
- 10:30ean Munduko Turismo Erakundearen Goi Bileragatik protesta
Gaur 10:30h mezu bat emateko turismo ereduari buruz. #BizitzaDaHandiena #MetroariSTOP pic.twitter.com/qMnvAJ7drq
— SATORRALAIA (@satorralaia) 2018(e)ko maiatzaren 23(a)
- 17:00etan Donostia hiriari buruzko hitzaldia:
Gaur, Donostiako Idiakez kaleko HERRITARRON ETXE OKUPATUAN, 17:00-18:00, Inaki Gil de San Vicenteren "TESIS SOBRE DONOSTIA EN LOS EJES DEL CAPITAL EUROPEO" hitzaldia, gure hiriburuan gertatzen ari dena hobeto ulertzeko. Gonbidatuak zaudete.#BizitzaDaHandiena
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) 2018(e)ko maiatzaren 23(a)
- 18:00etan Erraustegia salatzeko ekintza:
Erraustegiaren atzean izugarrizko #ustelkeria dago.
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2018(e)ko maiatzaren 22(a)
Politikari batzuk GHK eta ardura karguetatik milioika euroko negozio hau inposatu nahian ari dira.
Jakin dezala jendeak nor diren minbizi hodeiaren sustatzaileak.#BizitzaDaHandiena #AngulaUstelak#ErraustegiaGelditu pic.twitter.com/JQNASGumSb
- 18:30ean presoen inguruko hitzaldia:
Han izango gara. #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/CrWZ7Lg1EM
— josetxo etxeberria (@josetxoetxeber1) 2018(e)ko maiatzaren 23(a)
- 19:00etan Europar Batasunari buruzko hitzaldia:
DONOSTIAn ekingo diogu ekingo diogu hitzaldi birari:
— ASKAPENA Donostia (@ASKAPENAdonosti) 2018(e)ko maiatzaren 23(a)
"Europar Batasunean burujabe?"
Nazioartetik datozen luxuzko gonbidatuak entzuteko aukera aparta. Zatoz!
Gaur, 19:00etan Marruman
Apur dezagun kapitalaren Europa!#BizitzaDaHandiena#EHXIT pic.twitter.com/2Fhendxxe1
- 19:00etan asanblada
- 21:00 Herri Afaria etxean eta ostean musika lagun-artean.
Goizeko ordu txikietan, bi pankarta handi jarri dituzte bost izarreko Maria Cristina eta lau izarreko Londres hotelaren aurrean.
Dagoeneko hirian dauden eta Munduko Turismo Erakundearen goi bileran parte hartuko duten ordezkariak esnatu asmoz, suziri bat bota dute Londres Hotelaren aurrean.
Gauean zehar gutxienez hiru lagun identifikatu ditu Ertzaintzak. Laster informazio gehiago.
BIDEOA: Topatu.eus-ek honela egin du egunaren kronika:
"16:30ean hasi dira ekintzak Bizitza da Handiena asteko laugarren egunean. Bonoak banatu dituzte kalean, Gogoko Goxuak kafetegian kafe eta croissant bat hartzeko. Ondoren Alternatiben Herriaren aurkezpena eta Askekintzak antolatutako kontzentrazioa egin dituzte. 19:30etan berriz, CNTren elkarretaratzea eta asanblada orokorra". Topaturen Artikulu honetan osorik irakurgai eta argazkiak ikusgai:
[#BizitzaDaHandiena 4.eguneko kronika eta argazkiak] Kafea eta croissantak doan banatu ditu Gogoko Goxuak-ek https://t.co/KUdC97MADQ pic.twitter.com/0ucoFr4lDm
— Topatu (@topatu_eus) 2018(e)ko maiatzaren 23(a)
Aquariumak "urezko kaiolak" direla salatu dute @Askekintza-ko kideek. #BizitzaDaHandiena @argia pic.twitter.com/8aD0PMIs6m
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 22(a)
Gaur Aquariumaren aurkako kontzentrazio bat egin dugu. Honi izena aldatu eta hoberen dagokion bat jarri diogu: Urezko kaiola.
— Askekintza (@Askekintza) 2018(e)ko maiatzaren 22(a)
Itsaso osoa bizileku duen norbaitek ez lukeelako bertan bizi beharko!#UrezkoKaiola #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/LwTZsxJWOe
Asepeyo mutuaren aurrean egin duten ekimena:
. @CNTGipuzkoa ren "mutuak, osasunaren negozioa" ekimena #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/yUP0Bs087Q
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) 2018(e)ko maiatzaren 22(a)
. @CNTGipuzkoa ren "mutuak, osasunaren negozioa" ekimena #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/iAhVjtJll2
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) 2018(e)ko maiatzaren 22(a)
Ekainaren 2an Iruñean egingo duten Alternatiben Herria proiektua aurkeztu dute @GipuzkoaZutik Plazan.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 22(a)
Crowdfunding bidez finantzazioa lortzen laguntzeko dei egin dute.
Crowdfundinga EHko proiektuak bultzatzeko @itsulapikoa -n dahttps://t.co/V47J4ymLVe#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/IHXzCpCAUm
Astearte arratsaldeko lehen ekimena.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 22(a)
"Free coffe (sic) & Croissant in #GogokoGoxuak" dioten ehunka txartel banatu ditu @babessarea1-k.
Kafetegi hau Gipuzkoa plazan dago, langile askori dirua zor dietela salatuz borroka luzea daramate.
Txartela faltsua da.#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/gWU4efeGnF
Jende ugari joan da eta hasieran, harrituta, dozena bati doan eman diete kafea eta kroisanta.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 22(a)
Dei ugariren ostean, moskeo handiarekin, txartelei ezetz esaten hasi dira.
Argazkian doan lortutako kroisanta eta kafea eraikin okupatuko sarrerako zanpantzarrean.#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/lI1YQsrQg8
Egunero 14:00 eta 21:00 aldera, herri bazkari eta afaria egiten da Bizitza Da Handienaren etxean, Idiakez kalean. Janari beganoa izaten da, erabakia baitute ez dutela animaliakirik erosiko. Otorduaren truke bakoitzak borondatez erabakitzen du zenbateko ekarpen ekonomikoa egin kaxara.
Otorduero, bazkaltiar kopurua aldatuz doa. Gutxi batzuk badira etxe hau zabaldu zenetik uneoro bertan bizitza egin dutenak, baina gehienek denbora tarte bat eman dute bertan: batzuek gau bat, beste batzuek otorduren bat, beste batzuek arratsalde bat, beste batzuek orduren bat edo sartu-irteneko bisitaldia... Pentsa daiteke finkoek egonkortasuna ematen diotela etxeari, eta joan-etorrikoek haize freskoa.
30 lagunentzako entsalada prestatu zuten goiko argazkian ikusten den paelleran. Barazkiak baratzetik atera berriak, elkartasunez Oarsoaldeatik bidali zituzten kaxetan iritsitakoak.
Beheko argazkiko eskuineko afixan ikus daitekeenez, afalosteak girotzeko ekitaldiak lotuta dituzte aste osorako. Lehen aldiz datorrenak, ezkerreko afixari begiratuta, laster ikusiko du zein lan dauden egiteko. Horrela, eta inoren aginduaren zain egon gabe parte hartu ahalko du zeregin hauetan.
Bihar maiatzaren 23a, asteazkena, BiziLagunEkin plataformak eta Turistizazioak eragindako Europa Hegoaldeko Hirien Sareak deituta, eta Munduko Turismo Erakundearen (MTE) bilkuraren hasierarekin kointzidituz, elkarretaratzea deitu dute 10:30etan Zurriola pasealekuan, Kursaal eraikinaren sarreran.
Jakinarazi dutenez, bi dira elkarretaratzearen helburuak:
- Turismoaren jarduerak herritarron egunerokoan dituen eragin eta kalteetan arreta jartzea.
- Apirilean Europako hiri ezberdinetan SET sareak aurkeztu zuen manifestua MTE-n bileraren antolatzaileei helaraztea.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute astelehen goizean Manu Narvaez Donostiako Turismo Elkarteko zuzendaria. Turismoaren Munduko Erakundeak asteazkenetik ostiralera egingo duen goi bileraren harira, ekitaldiak hirian izan dezakeen eragina izan du ardatz solasaldiak.
Ernaik turistifikazioaren aurkako irakurketa egin du laster irekiko duten hotel baten atarian. "Elite ekonomiko eta politikoen mesedetara eraikitzen ari diren herri ereduari erantzuten dio turistifikazioak".
Hemen irakurgai Ernairen salaketa.
Aurreko urteko maiatzaren 1ean hotel bat okupatu genuen turistifikazio prozesua eta haren ondorioak salatzeko.
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) 2018(e)ko maiatzaren 21(a)
Gaur Gizpuzkoa Plazan eraikitze lanetan dagoen hotel baten atarian agerraldia egin dugu ekintza horren ondorio judizial eta polizialen berri emateko.#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/jLXxIT7Ij0
Adi sekuentzia honi. Ezetz asmatu nola amaitzen dn
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 21(a)
Ernaik turistifikazioaren aurkako irakurketa egin du laster irekiko duten hotel baten atarian. "Elite ekonomiko eta politikoen mesedetara eraikitzen ari diren herri ereduari erantzuten dio turistifikazioak".#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/MSoO1EFfVG
Hainbat ertzain etorri dira agerraldiko norbait identifikatzera. Orduan, kamera eskuan grabatzen ari ginen guztiok obsesiboki identifikatu gaituzte. LARRIA: Jendea identifikatzen hasita, euskaraz hitz egiteagatik identifikatu du Ertzaintzak pertsona bat.
Hainbat ertzain etorri dira agerraldiko norbait identifikatzera. Orduan, kamera eskuan grabatzen ari ginen guztiok obsesiboki identifikatu gaituzte.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 21(a)
LARRIA: Jendea identifikatzen hasita, euskaraz hitz egiteagatik identifikatu du Ertzaintzak pertsona bat. #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/ZFfFtVd1hJ
2013ko apirilean egin zen Donostiako Askegunea, eta bertan atxilotu zituzten Egoi Alberdi, Aitor Olaizola, Oier Lorente eta Ekaitz Iberok hitzaldia eskaini zuten maiatzaren 21ean Gipuzkoa Plazan, Bizitza Da Handiena borroka astearen barruan. Eleak-Libre mugimenduak antolatu zuen eta Maite Bidarte, Herri Harresiez informatzen trebatutako Info7-ko kazetaria izan zen aurkezle.
Artikulu honetan, solasaldian azpimarratu ziren ideiak.
Supercor ireki nahi duten lekura iritsi da #jaietanjai ekimenaren mobilizazioa pic.twitter.com/KSZ7OjsOcd
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) May 20, 2018
Jaietan jai dinamikaren mobilizazioa aurrera doa #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/uRskfN6zvh
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) May 20, 2018
2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak. 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuten astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta epaitu... [+]
2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak eta 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuen astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta... [+]
Iazko maiatzean antolaturiko Borroka Sozialen Astean okupatu zuten eraikina, protesta gisa eta soilik zazpi egunetarako. Okupazioa ez dela delituaa eta "publikoa dena herritarrena dela" aldarrikatuz, Bizitza Da Handiena dinamika osatu zuten eragileek elkarretaratzea... [+]
Munduko Turismo Erakundeak Donostian egin zuen bilkuraren atarian, herri mugimendu eta hainbat sindikatuko kideek Ertzaintzak erabilitako bortizkeria salatu zuten prentsaurre bidez. Bada, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Mozal Legea aplikatu die hizlariei. Zigortuek... [+]
Donostiako Ertzain-etxeko burutzak onartu du herritarren hizkuntza eskubideak ez zituztela errespetatu maiatzean Donostiako Bizitza Da Handiena astean izandako identifikazio batean. Barkamena eskatu du ertzainen izenean eta agenteei jardunbide egokia zein den azaldu zaiela... [+]
Bi epaiketa izango zirela jakinarazi zuten Bizitza Da Handienako eragileek asteazkenean. Ostegunean epaitegietako mugimenduak jakinarazi dituzte: irailaren 25erako deituta zegoena bertan behera utzi dute oraingo. 15 urtez hutsik egon zen eraikin publikoaren okupazioa egotzita bi... [+]
Prentsara bidalitako ohar baten bidez jakinarazi dute joan den maiatzean Bizitza Da Handiena dinamikan parte hartzeagatik atxilotu eta identifikatutakoen aurkako epaiketak datorren astean hasiko direla. Kontzentrazioak deitu dituzte Egiako epaitegiaren aurrean, Donostian. Gogor... [+]
Nola borrokatu abiadura izugarrian eta inongo konplexurik gabe, Bruselatik hasi eta gure herrietaraino ezartzen ari diren politika neoliberalak? Nola geratu herritarren txirotzea, eskubideen etengabeko murrizketak, gure bizitzen espektakularizazioa?
Maiatzaren 19tik 27ra Bizitza Da Handiena kanpaina gauzatu dute Donostian. 63 herri mugimenduk eta sindikatuk “borroka sozialen astearekin” bat egin dute, eta “herritarron kapitala” aldarrikatu dute. Lubaki desberdinek fronte bakarra osatu dute. Ozenen... [+]
The Bizitza da handiena ('Life is the Greatest Thing') campaign was held in Donostia from 19th to 27th May. 63 citizens' movements and trades unions joined in with the "social struggle week" and proclaimed the need for a "citizens' capital"... [+]
Donostiako Idiakez kaleko eraikin okupatuak, Bizitza Da Handiena kanpainako kideek "Herritarron Etxea" izenpetu dutena, zutik dirau, borroka sozialen astearen sinboloak tinko mantendu ditu zimenduak. Zutik dirau Bizitza Da Handiena kanpainak berak, ez baitu imintzio... [+]
Galderak, herritarrei hitza ukatzen dieten agintarientzat
#BizitzaDaHandiena kanpainaren barruan, Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, errefusaren edukiontziotan hondakinak uzten dituzten auzotarrak informatzeko oharrak ipiniz.