Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. "Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka" eta "herritarron kapitalaren alde" egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri mugimenduk atxikimendua adierazi dute sare sozialetan. Turismoaren Mundu Erakundea asteartean iritsi da Donostiara, eta Bizitza Da Handienak ekimen ugari antolatu ditu horren kontra.
Polizia etorri da eta lagun bat identifikatzen ari dira. Ez dugu #bizipoza galduko.
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) May 20, 2018
Zabaldu mezua eta gerturatu eraikinera. Egitarau potentea daukagu prest!#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/YuINJxAbDr
Sare sozialen bidez aste osorako egitarau bat publikatu dute. Adierazi dutenez, hori jada lotuta dagoena da. Hortik aurrera, asanbladetan ekimen gehiago prestatzeko aukera izango da.
Donostian urte luzez itxita egon den eraikin publiko bat okupatu dute, Idiakez kaleko 6. zenbakian. Boulebarrean egina zeukaten deialdia, 11:00ak inguru 250 bat lagun atera dira trikilarien atzetik, Gros aldera lehenik, ondoren Victoria Eugenia eta Maria Cristina hotelaren aurretik igaro, eta Askatasunaren Hiribidetik Idiakez kaleko seigarren atera.
Aurretik sartuta eta zerraila aldatuta zeukaten kanpainako kideek. Iritsi eta dozenaka barnera sartu dira, kanpaina deitu duten eragileen banderak leihoetan jartzen hasi dira bi pankarta handirekin batera: "Herri boterea" eta "Poder popular".
Eraikinaren aurrean prentsaurrekoa eskaini dute, bertan adieraziz eraikin publiko hori urteetan itxita izan dela, "publikoa hitzak esan nahi du herritarrena dela, ez administrazioarena; eta herritarrok behar batzuk ditugu".
Agintariei ohartarazi diete legearen arabera, hamar eguneko epean ezin dutela polizia bidali, eta hau astebeteko kanpaina izango dela. Horrenbestez, polizia bidaliz gero legea urratuko luketela agintariek eta dokumentatu egingo dutela.
Arratsaldero 19:30ean asanblada deitu dute, eta eraikinetik botaz gero, "hiriko plazetan kanpaldia egingo dugu".
Arratsaldean auzolanera eta herritarrei bertaratzeko dei egiten ari dira.
Hauxe da prentsaurrean irakurri duten mezua:
Iritsi da udaberria!
Ezerezetik bezala, baina batez ere behetik gora, herritarrok sorpresa eman dugu: Maiatzaren 19tik 27ra handiena bizitza dela aldarrikatuko dugu kalean eta elkarrekin! Has dadila festa!
Bizitza Da Handiena kanpaina, borroka sozialen aste hau, herri mugimendu eta sindikatu mordoaren indarren bateratze hau baliatuko dugu egunero egunero zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko, herri boterea eraikitzen jarraitzeko.
Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da.
Horren adibidea da 78ko Euskal Erregimeneko indar politikoek inposatu nahi diguten turismo eredu suntsitzailea. Turismo politika horren aurka hainbat herri ekimen garatu genituen Donostian joan den urtean eta zein izan da herri protesta horren aurrean instituzioek emaniko erantzuna? Batetik, hotel bat okupatu zuten 20 bat gazte donostiar auziperatu dituzte; bestetik, herritarrak zigortzeko isunak iristen hasi dira; eta, azkenik, inolako lotsarik gabe, agintariek diru publikoa xahutuko dute Turismoaren Munduko Erakundearen batzarra Donostian antolatuz. Herritarrez trufatu dira berriro ere. Eskandalu bat da. Nola ulertu horrelako jokabide arduragabea Donostian, hain justu turismoak itota duen gure hirian?
Desastre horren aurrean, herritar guztiei dei egiten diegu bizipoza hartu eta kalera ateratzeko, kaleak guztionak direla ozen esateko, eta ez kameraz bete eta bertan aurrez baimenik eskatu gabe biltzen garenean polizia bidaltzen duten instituzioetako jauntxoenak.
Aste oso bat ekimenez josiko dugu, kolorez jantziko dugu Donostia, elkartasunetik, alaitasunetik eta herritik borrokatuz. Astebeteko kanpaldi bat egingo dugu horretarako. Astebeteko kanpaldi bat abiatuko dugu, eta herritar guztiak deitzen ditugu arratsaldero 19:30ean egingo den asanbladan parte hartzera.
Etxean eta desanimatuta nahi gaituzten arren, kalea bizi-bizirik dago, bizi-bizirik gaude, gainean dauzkagun hauek nahi ez badute ere.
60 herri mugimendu eta sindikatuk babesten dugun mugimendu honek, beraz, instituzioei dei zuzen eta garbia egiten die: Herria gu gara, eta antolatuta gaude. Gutako inori eraso egiten badiozue, gutako guztiok erasotuko gaituzue, herria erasotuko duzue. Zuen bulegoetan herritarrak kontuan hartu gabe hartzen dituzuen erabakiak gure kontra doaz zuzenean, eta guk, bulegoak baino, plazak nahiago ditugu. Bizitza dugu aldarri eta horren alde egingo dugu.
Guk garbi diogu: ez dugu biolentziarik erabiliko, eta espero dugu boteretik ere ez erabiltzea. Lege eta politika injustuei aurre egiteko gure tresnak desobendientzia zibila, kolaborazio-eza, ekintza zuzena eta erresistentzia izango dira.
Eraikin publiko honetan sartu gara, urteak direlako hutsik dagoela hiri erdian, herritarren beharrak izugarriak direnean. Eraikin publikoak ez dira administrazioarenak, herritarronak dira, publiko hitzak ongi dioenez. Horregatik ireki ditugu ateak eta gardentasun osoz diogu, astebeteko Bizitza Da Handiena kanpainak iraun bitartean egongo garela hemen.
Okupazio mugimenduarekin lan egiten duten abokatuek argi diotenez, polizia ezin da sartu eraikin hau desalojatzera 10 eguneko epean, eta beraz, gu 7 egun egongo garenez, argi jakinarazi nahi dugu sartuko balira legea hautsiko luketela eta azken xehetasuneraino dokumentatuko genukeela gertakaria. Horrezaz gain, gure eskubideen aurka, eraikin honetatik botatzea erabakiko balute, kanpaldia egingo genuke hiriko plazetan. Beraz, bi aldiz pentsatu dezatela egin behar dutena. Izan ere, Donostialdean Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzaz, burutu dituen azken hiru kaleratzeak legez kanpokoak izan dira eta Erregimenaren prentsak gertakari larri hauek ezkutatu baino ez ditu egin.
Gauzak horrela, aste hau eta bere planteamendua babesten dugunok honakoak gara, orden alfabetikoan irakurriko ditugu:
[AKATSEN ZUZENKETA]
— Donostiako Feministak (@DFeministak) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
Maiatzaren 19an 10:30etan Bulebarrean hitzordua daukagu Borroka Sozialen Astea hasteko. Mugimendu feministatik bi ekimen:
Maiatzak 24 Gerraren aurkako emakumeon nazioarteko eguna.
Maiatzak 26 Pentsionisten manifa. Emakumeen etxetik bloke feminista pic.twitter.com/GKFeGklrQQ
Gipuzkoa zutikek babesa adierazi dio BDH kanpainari eta maiatzaren 26rako Angula Ustelak hitzaldia antolatuko dutela Donostian jakinarazi dute.
Iritsi da #udaberria.
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
Hemen da #kilonbo-a.
Agintari, enpresari, epaitegi, bankari, hedabide... Euskal Erregimenari aurre egin behar zaiolako guk ere bat egiten dugu #BizitzaDaHandiena kanpainarekin.
M26-an #AngulaUstelak antolatuko dugu @ainhoa_GHK eta @IgorMeltxor-ekin (1/2) pic.twitter.com/LpMPYNJMIX
Kalea desaktibatuta dagoela sinetsarazi nahi digute poliitka "apisonadorarekin" egiten dutenek.
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
Jende txiki asko ari da ordea, trintxera txiki askotan #EuskalErregimena praktikan borrokatzen.
Ederra izango da hauetako askoren bateratzea.#M19denokDonostiara, 10:30ean Bulean! pic.twitter.com/nL1qoLP4bq
Kapitalismoak alternatibak badituelako @LABdonostia k bat egiten du Borroka Sozialen Astearekin #BizitzaDaHandiena#M19denokDonostiara pic.twitter.com/WPVTdpM8H8
— LAB Donostia (@LABdonostia) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
BAKARRIK EZIN DA, LAGUNEKIN BAI!
— Kortxoenea bizirik (@kortxoenea) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
Larunbatean 10:30etan denok Bulera, egun handia izango da, ezin duzu galdu!#BizitzaDaHandienahttps://t.co/oHzJcB3PeX
Bizi dugun egoera prekarioaren aurrean, hortzak erakusteko premia sentitzen dugunok bat egiten dugu Maiatzaren 19tik 26ra #Donostia-n #BizitzaDaHandiena! #M19denokDonostiara #SemanaDeLuchaSocial#RompamosElSilencio
— CNT Gipuzkoa (@CNTGipuzkoa) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
Larunbatean 10:30 denok Bulebarrean!! Langileria tinko aurrera!! pic.twitter.com/tLJ6zJVL0c
Gu ere atxikitzen gara @bizitzahandiena.Preso guztiak kalera irten arte 155ak jarraituko du.
— #DemokraziaVSregimen (@oraingoanBAI) 2018(e)ko maiatzaren 17(a)
Euskal Erregimena=78ko erregimena. #Haustura pic.twitter.com/rnHecOT8LI
Gaztetxetik bat egiten dugu! #bizitzadahandiena Ustelen aurka! #Bizipoza #Herriboterea #Lotarakozakua https://t.co/OP13UHTlS2
— Oñatiko Gaztetxia (@antixenaonati) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
As galegos e galegos que vivimos en Euskal Herria estamos con @bizitzahandiena.
— David (@Arredeeemo) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
Galiziarrak ere zuekin!#BizitzaDaHandiena
https://t.co/B2xhbKqY6w
— BNG Euskal Herria (@BNGEuskalHerria) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
Eredu kapitalista, heteropatriarkal, arrasizta eta koloniala apurtzera goaz! 💥@AntiguokoFmnstk bizitzak defendatzen ditugu, @bizitzahandiena mugimenduarekin bat eginez Maiatzaren 19an10:30tan Bulean elkartasuna eta indarra batuko dugu! ✊ #BizitzaDaHandiena https://t.co/21r1xzRI8u
— Txitxibitxiak ATF (@AntiguokoFmnstk) 2018(e)ko maiatzaren 16(a)
Arabatik gure aletxoa:
— Adi! #ustelkeriaSTOP (@adielkartea) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
"Egun, ustel eta iruzurgileen izenak azaleratzen direnean jendeari ez zaio batere axola, eta espetxera soilik oilasko albaniarren lapurrak joaten dira."
✍️Umberto Eco#bizitzadahandiena #ustelkeriaSTOP #M19denokDonostiara#ustelaklurpera pic.twitter.com/bKNx9DsPDv
Langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko antolaketa kolektiboan sinisten dugunez, bat egiten dugu #BizitzaDaHandiena ekimenarekin. Larunbatean 10:30ean Bulebarrean elkartuko gara :-) pic.twitter.com/IUq9QC1tVs
— ELA Donostia (@ELAdonostia) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
Alternatibak eraikiz beste Donostia bat eraiki nahi dugulako, gu ere larunbatean bertan izango gara.
— Zinemaldi Alternatib (@ZinemaldiAlter) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
Kultura da gure borroka zelaia!#BizitzaDaHandienahttps://t.co/IF1cncN4K5
"Kaixo: Abuztuak 31ko pentsioak edota Lasala plazako hotelak aurrera diraute, nazkatuta gaude. OSTEGUNEAN 19:00tan bilduko gera, Santa Maria parean. Ta hurrengo astean, @bizitzahandiena aldarrikatuz, kontzentrazio berezia egingo degu. Animatu aste osoko deialdietara.
— BiziLagunEkin #SETnet sarean (@EnaizGiria) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
HOTEL +EZ!" pic.twitter.com/PRLySnT9zN
ELEAK-Libre taldeak bat egiten du Maiatzaren 19-27 bitartean Donostian antolatu den borroka sozialen astearekin. Gure ekarpena, MOZAL LEGEAren aurkako 25eko 5. LIBRE LASTERKETA da. Dei egiten dugu maiatzaren 19an, 10.30ean, Bulebarrean egingo den hitzordura. #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/IcR239pm6w
— Eleak Mugimendua (@EleakMugimendua) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
Askekintzatik, ez dugu ezpezismoaren aurkako borroka heteropatriarkatuaren kapitalismoaren, arrazismoaren edota kapazitismoaren aurkako borrokarik gabe ulertzen. Horregatik, Maiatzak 19an 10:30etan Bulebarrean egongo gara#BizitzaDaHandiena aldarrikatuz. pic.twitter.com/tkpoD5Oyyh
— Askekintza (@Askekintza) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
Izozki eta suen
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
Pintxoen
Lan-baldintza prekarioen
Etxebizitza espekulazioaren
Pribatizazioaren
Zezenketen
Erraustegiaren
Azpiegitura faraonikoen...
...Negozioaren Donostiaren aurrean, #BizitzaDaHandiena!
Maiatzak 19an 10:30etan, gazteok ere Bulera. Euskal Erregimena kanpora! pic.twitter.com/gyqhE1Ndg9
Hala, erraustegiaren borroka beste borroka sozialekin lotuta dagoelako, guk ere bat egiten dugu #BizitzaDaHandiena kanpainarekin.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
Maiatzaren 19an Donostiako Bulebarrean 10:30ean geratuko gara.
Garrantzitsuena ahalik eta jende gehien agertzea da.
Gailendu dadila #bizipoza pic.twitter.com/UyItOGAxgE
Donostiako deialdia zehaztu dute @bizitzahandiena-ko lagunek, 10:30etan Bulebarrean.
— AskeGunea (@AskeGunea) May 14, 2018
Ezin duzue deialdi hau galdu, gu bertan izanen gara!#BizitzaDaHandienahttps://t.co/LymvBX9Kih
Feministok bizitza erdian jartzearen aldeko apustua berresten dugu, feminismoa herri borroka delako eta gure begirada intersekzionala delako. Maiatzaren 19an 10:30etan Bulebarrera joateko deia egiten dugu #BizitzaDaHandiena #Bizipoza #HerriBoterea #LotarakoZakua https://t.co/V8ZAGN0zes
— Donostiako Feministak (@DFeministak) May 14, 2018
Bizitza ederregia da makurturik emateko!Larunbatean10:30etan denok Donostiako Bulebarrera! #bizitzadahandiena pic.twitter.com/gfTMGy8Aoq
— DonostiakoBabesSarea (@babessarea1) May 14, 2018
Semana de la convergencia de luchas sociales en #Donostia
— mrafundazioa (@mrafundazioa) May 15, 2018
Larunbatean 10:30ean Bulebarren#M19denokDonostiara #jaietanjai #hotelakborrokan @erresidentziak @EsplotaziorikEz @bizitzahandiena pic.twitter.com/Ie977GLZjo
Larunbatean...
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) May 15, 2018
10:30ean........
Donostiako.....
Bulebarrean....
Geratuko........
Gara..............
Egun zoragarria izango da!#M19denokDonostiara #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/cdD6InO21E
Bizitza da Handienak maiatzaren 19an goizeko 10:30ean Donostiako Boulebarrera agertzeko dei egin die herritarrei. “Borroka sozialen asteari” hasiera emango zaio orduan, eta “herritarron kapitala” aldarrikatuko dute, “agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken” aurka. “Adin eta esparru ezberdinetako jendea” deialdira agertzera animatu dute.
“Euskal Erregimenaren ereduari kontrapuntua” adierazteko ekingo dute astebetez, izan ere, horretarako “arrazoiak pilatzen” ari zaizkiela nabarmendu dute, eta borroka bateratuarekin erantzungo dute. “Etxean eta desanimatuta nahi gaituzten arren, kalea bizi-bizirik dago”, diote.
Prentsaurreko bidez azaldu duenez, herri mugimendu eta sindikatu ugarik bat egin dute Bizitza da Handiena kanpainarekin. Oraindik ez dute publiko egin eragileen zerrenda, baina aste honetan zabalduko dutela iragarri dute. Hala ere, hainbat eragile atxikimendua publikoki adierazten ari dira sare sozialen bitartez. Bestalde, “kanpainaren filosofiarekin bat datozen Euskal Herriko herri mugimendu eta sindikatuei” atxikimendua eskatu die. Horretarako, bizitzadahandiena@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.
Bizitza da Handiena kanpaina “ez da ezerezetik abiatzen”, adierazi dutenez: “Mundu mailan ematen diren esperientzia ugariren iturritik edaten dugu, baita Donostian gertatu direnetatik ere”. Eredu dituzten mugimenduen adibideak eman dituzte, kasurako: atxiloketen aurkako herri harresiak, etxe kaleratzeen aurkako borroka, 15M, Nuit Debout, “M8 emakumeok* planto” greba feminista, prekarietatearen aurkako langile mugimenduaren borroka edo pentsionisten mobilizazioak.
Aipatu borroka ereduetatik jarraiki, Bizitza da Handienak ere “desobedientzia zibila, kolaborazio-eza, ekintza zuzena eta erresistentzia” izango ditu borrokarako tresna. “Beren bortxa agerian utziko dugu guk biolentziarik erabili gabe”, esan dute.
2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak. 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuten astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta epaitu... [+]
2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak eta 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuen astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta... [+]
Iazko maiatzean antolaturiko Borroka Sozialen Astean okupatu zuten eraikina, protesta gisa eta soilik zazpi egunetarako. Okupazioa ez dela delituaa eta "publikoa dena herritarrena dela" aldarrikatuz, Bizitza Da Handiena dinamika osatu zuten eragileek elkarretaratzea... [+]
Munduko Turismo Erakundeak Donostian egin zuen bilkuraren atarian, herri mugimendu eta hainbat sindikatuko kideek Ertzaintzak erabilitako bortizkeria salatu zuten prentsaurre bidez. Bada, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Mozal Legea aplikatu die hizlariei. Zigortuek... [+]
Donostiako Ertzain-etxeko burutzak onartu du herritarren hizkuntza eskubideak ez zituztela errespetatu maiatzean Donostiako Bizitza Da Handiena astean izandako identifikazio batean. Barkamena eskatu du ertzainen izenean eta agenteei jardunbide egokia zein den azaldu zaiela... [+]
Bi epaiketa izango zirela jakinarazi zuten Bizitza Da Handienako eragileek asteazkenean. Ostegunean epaitegietako mugimenduak jakinarazi dituzte: irailaren 25erako deituta zegoena bertan behera utzi dute oraingo. 15 urtez hutsik egon zen eraikin publikoaren okupazioa egotzita bi... [+]
Prentsara bidalitako ohar baten bidez jakinarazi dute joan den maiatzean Bizitza Da Handiena dinamikan parte hartzeagatik atxilotu eta identifikatutakoen aurkako epaiketak datorren astean hasiko direla. Kontzentrazioak deitu dituzte Egiako epaitegiaren aurrean, Donostian. Gogor... [+]
Nola borrokatu abiadura izugarrian eta inongo konplexurik gabe, Bruselatik hasi eta gure herrietaraino ezartzen ari diren politika neoliberalak? Nola geratu herritarren txirotzea, eskubideen etengabeko murrizketak, gure bizitzen espektakularizazioa?
Maiatzaren 19tik 27ra Bizitza Da Handiena kanpaina gauzatu dute Donostian. 63 herri mugimenduk eta sindikatuk “borroka sozialen astearekin” bat egin dute, eta “herritarron kapitala” aldarrikatu dute. Lubaki desberdinek fronte bakarra osatu dute. Ozenen... [+]
The Bizitza da handiena ('Life is the Greatest Thing') campaign was held in Donostia from 19th to 27th May. 63 citizens' movements and trades unions joined in with the "social struggle week" and proclaimed the need for a "citizens' capital"... [+]
Donostiako Idiakez kaleko eraikin okupatuak, Bizitza Da Handiena kanpainako kideek "Herritarron Etxea" izenpetu dutena, zutik dirau, borroka sozialen astearen sinboloak tinko mantendu ditu zimenduak. Zutik dirau Bizitza Da Handiena kanpainak berak, ez baitu imintzio... [+]
Galderak, herritarrei hitza ukatzen dieten agintarientzat
#BizitzaDaHandiena kanpainaren barruan, Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, errefusaren edukiontziotan hondakinak uzten dituzten auzotarrak informatzeko oharrak ipiniz.