Urteko lehen egunek Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’-ren heriotza ekarri zuten 2012an. Aurretik ere aitorpen ugari zituen gizonak eta heriotzaren ondoren kontaezinak jaso zituen. Hainbat hamarkadatan historia egin duenetakoa da, bereziki 60ko hamarkadan, eta komeni da berak sasoi hari buruzko gogoeta egitean ARGIAn idatzitako azken artikuluko (“La Banda”, 2010-12-12) oinarrizko ideia sinple hau lerrootara ekartzea: “Aresti, Villasante, Krutwig, Irigoien, orduko ‘gazte eroak’ ziren. Askotan ‘gazte madarikatuak’. Orduko gazteek arrazoi zuten, ordea. Ondoko urteotan garbi agertu denez. Baina horrela idazten da Historia. Eta alfer-lana da ideia berriak aisa nagusitzen direla pentsatzea. Belaunaldi berriak, beti, aldapan gora, eta belaunaldi zaharra ukatuz sortzen dira. Bizi legea da edo Historia legea, nonbait”.
guztia irakurriIñaki Martinez de Luna
Euskararen erabilera: Interbentzioa egon den arloen bilakera ikusita, argi dago egoera hobetzeko aukera badagoela.
guztia irakurriUrria | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |
© 2009 ARGIA.com