Urteko lehen egunek Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’-ren heriotza ekarri zuten 2012an. Aurretik ere aitorpen ugari zituen gizonak eta heriotzaren ondoren kontaezinak jaso zituen. Hainbat hamarkadatan historia egin duenetakoa da, bereziki 60ko hamarkadan, eta komeni da berak sasoi hari buruzko gogoeta egitean ARGIAn idatzitako azken artikuluko (“La Banda”, 2010-12-12) oinarrizko ideia sinple hau lerrootara ekartzea: “Aresti, Villasante, Krutwig, Irigoien, orduko ‘gazte eroak’ ziren. Askotan ‘gazte madarikatuak’. Orduko gazteek arrazoi zuten, ordea. Ondoko urteotan garbi agertu denez. Baina horrela idazten da Historia. Eta alfer-lana da ideia berriak aisa nagusitzen direla pentsatzea. Belaunaldi berriak, beti, aldapan gora, eta belaunaldi zaharra ukatuz sortzen dira. Bizi legea da edo Historia legea, nonbait”.
guztia irakurriAlberto Barandiaran
“Bozen osteko astelehenean, euskaradunak jarraituko du bitxikeria izaten euskararen herrian”, zioen Joseba Azkarraga Etxagibelek urriaren erdialdean, EAEko hauteskunde orokorretarako bezperan, zetorrenaren iragarpena eginez. Abertzaletasuna irabazle, euskaltasuna galtzaile, horra bere analisiaren laburpena. Euskal harriak saiakeran (Alberdania, 2011), egileak defenditu zuen euskararen hizkuntza komunitatearen jarraipena ziurtatzea auzi politiko garrantzitsuetarik bat izango zela datorren bolada gatazkatsu eta —batzuetan hala ematen du— apokaliptiko samarrean, baina politikarien agendan euskara gainerako auzien maila berean ez dagoela nabarmenduz. Ez da nobedadea: euskarari euskaldunek eutsi beharko diote aurrerantzean ere.
Lotsa ematen du “gizarte elebiduna” esaten dutenean.
guztia irakurri© 2009 ARGIA.com