Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

InternetSailak



Sare sozialen aurpegiak

Irati Elorrieta, Idazlea
Komunitate itxi guztietan gertatzen den bezala, ez da erraza irtetea. Presioa egiten baitu komunitateak. Presio hau da askorentzat geratzeko arrazoia. Baina ez du jende guztiarekin funtzionatzen, eta badira alde egitea lortu dutenak. Iheslariak dira, ez bakartiak. Beren bizitza digitala bukatutzat eman dute. Zergatik? Greziara oporretan zihoazela idatzi eta bueltan etxea hutsik topatu zutelako. Inork ez dituelako horrenbeste lagun behar. Beren bizitzak eta denbora berreskuratzeko beharra sentitu dutelako. Asko dira arrazoiak baina inporta duena da: bueltan daudela.
(Berria, 10-02-24)

Xabier Silveira, Bertsolaria
Zipaioak, pikoloak, maderoak eta Facebook. (...) Imajina ditzakezue zuen buruak, zuen lagunak, astean hiruzpalau aldiz kuartel edo komisaria hurbilenera joan eta bezperan egindakoa kontatzen? (...) Kontrol erabatekora bideratutako tresneria gure arnas bihurtzea lortu dute. Ez dakigu telefonorik gabe egoten, internet gabe bakartuta eta bakarrik sentitzen gara eta beraiek jada ez dute gure atzetik ibili beharrik.
(Gara, 10-02-19)

Joxe Aranzabal, Huhezi fakultateko irakaslea
A  las ocho en el Bule. Facebook, ordea, edo Internet bera, ez bide dira leku egokiak lagunarterako. Horixe esan zigun joan den ostiralean Xabier Silveirak. Bakoitzak bere zoroa bizi du-eta, Xabier Silveirak berea papereratu du: Internet militarrek asmatu zuten eta txakur festa da gaur egun –alegia, poliziaz josita dago–, bertan jende piloa ari baita gu zelatatzen, denok kontrolatu guran. Betiko kaka zaharra, kasu honetan zelofan anti-stablishment batez jantzita, zertarako eta beldurra eta kontzientzia txarra zabaltzeko sarea eta eskuko telefonoa erabili nahi ditugunon artean.
(Faroa, 10-02-22)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan