Belgikak 15 hilabete eman ditu gobernua osatu ezinik. Flandestarren eta frantsesdunen arteko ondoezak kinka larrian jarri du herrialdearen etorkizuna. Askok diote Belgikak porrot egin duela, herrialdea "hilda" dagoela jada. Baina, ez al da hau "Europaren bihotza"? Bada, agian bere azken taupadak entzuten ari gara. Eta, agian, Flandes izeneko herri txikiaren lehengoak ere!
Bi bidaia egin ditut berriki Flandesera, Belgikara nahiz Frantziako iparraldera (bai, Flandeseko zatitxo bat dago hantxe ere!). Zuen eskura, ohiko "zirrikito birtualak", zuek ere une historiko honen lekuko izan zaitezten.
Karlos Zurutuza.
© 2008 ARGIA.eus