Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Egunez egun

2. eguna

Zirrist-zarrast

Egilea: Karlos Zurutuza

Skate Park

Karlos Zurutuza

Bruselan azken hiru egunak euripean eman eta gero, gazte ugari inguratu dira gaur irudian duzuen skate-park honetara.
 
Gazteak jo ta fuego ibili dira gurpilen gainean; zirrist-gora, salto, eta zarrast-behera. Dohako espektakulua gozatzeaz gain, Belgika itotzen ari den krisiaz zenbat jakingo zuten pentsatu dut: zein punturaino jabetzen dira euren herrialdea hausteko zorian dagoela?

Euren brinko eta ezinezko maniobren artean, frantsesez hitz egiten sumatu ditut. Eta zera etorri zait burura: Belgika haustekotan, geroz eta waloniar gehiago daudela Frantzian sartzearen alde. Behintzat, hala zioen joan zen uztailean egindako inkesta batek.

 

Agian, egungo gazte hauek honelako zerbait kontatuko diete euren ilobei: “Gogoan dut Belgika izeneko herrialde batean jaio nintzela. Flandestarrekin batera bizi ginen bertan, baina ez genuen harreman handirik beraiekin”. Eta askok antzinako Belgikar pasaportea gordeko zuten gaztetxoei erakusteko. Errusiarrek hala egiten dute gaur euren sobiet garaiko agiri gorriekin.

 

Baina belaunaldi berriei oso arrotzak, oso urrutikoak irudituko zaizkie aitonaren “batailatxoak”, bai denboran, baita mapan ere. Gogoan izan Brusela, Frantzia edo Flandesko zati izango litzatekeela balizko egoera honetan.

 

Ziurrenik, antzekoa ikusiko dute egungo krisiaren zurrumurrua gaurko gure akrobatek. Belgika hausteak baino, eskumuturra txikitzeak sortuko die larridura gehien.

 

Patinatzeko gune honek waloniar Parti Socialist-aren egoitza du ezkerrean, eliza bat eskuinean, eta errege-jauregia gainean. Baina iragana ez da existitzen skate-park honetan. Eta etorkizuna berehala da: horra saltoa, hortxe txiribuelta!


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan