Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Egunez egun

1. eguna

Merkealdia

Egilea: Karlos Zurutuza

'365 arrazoi belgikarra izaten jarraitzeko' liburua

Karlos Zurutuza

Liburu-denda ugari dago Bruselan. Orduak eman daitezke bigarren eskuko denda horietan, liburu zaharren multzoetan “altxorraren bila” edo, besterik gabe, bertan pilatutako aleen usainaz gozatzen. Xarmaren zati handi bat jabeei zor zaie: milaka, hamar milaka liburu eduki arren, profesional hauek ez dute bilaketan laguntzeko ordenagailurik. Ederki asko dakite denek zer eta non dagoen dena.

Belgikan ohi den legez, bi liburu-denda mota daude, frantsesdunak eta flandestarrak. Bruselako biztanlegoaren %85a frantses hutsez mintzo omen da, ulertzekoa, beraz, liburu-denda frantsesak askoz ere ugariagoak izatea. Ale hau horietako batean aurkitu dut, Bruselako plaza nagusitik oso gertu. Atentzioa eman dit bere izenburuak: “365 arrazoi belgikarra izaten jarraitzeko."

 

Baina, zer da belgikar bat?

 

Proiektu honi ekitea erabaki nuenean horixe galdetu nion nire buruari. Botepronton, Tintin etorri zitzaidan burura; jarraian, Bruselan dauden europar erakundeen egoitzak, Heyssel estadioko tragedia, Atomium zientzia fikziozko eraikina, garagardoa eta bonboiak…eta bakarra ez, bi komunitate baizik: flandestarrak eta waloniarrak.

 

Geroxeago hirugarren bat zegoela deskubritu nuen, Walonia ekialdeko alemaniarrak, hain zuzen.

 

Eta gaian sakondu heinean, herrialdeko korapilo administratiboarekin egin nuen topo. Antza, zazpi parlamentu daude Belgikan, eta zortzi Europar Batasunekoarekin.

 

Herrialde bat, bi komunitate nagusi, hiru probintzia (Flandes, Brusela eta Walonia), hamaika parlamentu, eta jada 15 hilabete gobernua osatu ezinik…

 

Liburua merkealdietako apalean zegoen. Jakina.


Erantzunak

Belgiar izaten jarraitzeko 365 arrazoi, bat egun bakoitzerako, liburu xelebrea. Urtebeteren buruan ikusten al dute bada waloniarrek beren beldurra egi bihurtuta? Ala liburu bera urtero irakurtzen ibiliko ote dira...

Edu 2008-09-16 15:46:46

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan