Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Egunez egun

7. eguna

Flandesko itsasotik

Egilea: Karlos Zurutuza

Flandesko kostaldea

Karlos Zurutuza

Ez dut inoiz Baltikoko kostaldea bisitatu baina honela irudikatzen ditut beti Kaliningrado, Gdansk edo Lübeck-eko itsas-portuak, besteak beste: itsaso lau eta grisa kolore bereko hondartza bustitzen, grisa ere den zeruaren azpian.

Bada, Baltikoko kostaldea ez, Flandeskoa duzue honako hau. Frantziako Flandesko herri ttipi eta ederrak ezagutu ondoren, Dunkerke hiria izan da bidaia honen azken geltokia. Nolanahi, kontrasteak atsegin ditut eta txango polita eman dut atzean ikusten den industria-portu hartaraino. Urrutitik toki itsusia eman arren, interesgarriagoa bilakatu da inguratu ahala. Makina bat langile zebiltzan, txinparta eta zaratapean; zamaketa eta hustuketa lanetan edo, besterik gabe bazkalostean, zigarroa esku batean eta kaskoa bestean.

 

Halako batean, ferry bat sartu da portuan. Ingalaterrako Plymouth edo Portsmouth hirietatik zeharkaldia egin eta gero, burdinazko erraldoia poliki-poliki lehorreratu da, garabi eta ontzitegien artean. Agian, burdinazko koloso honek Ipar itsasoko enbataren esku eman du bidaia, horregatik iruditu zaizkit hain gozoak porturatzeko bere mugimendu lasai eta delikatuak. Zain eta begira egon naiz, barkua kieto gelditu arte. Izugarri gustatu izan zait beti une hori, kaskoak nasako pneumatikoak laztantzen dituenean.


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan