Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.
Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeinean ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko. Gaztetxearen beharrezkoa dutela aldarrikatu dute mobilizazioan, “Gaztetxea aurrera, Udala errudun” lelopean.
Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.
Aurretik, 18 egunez egon zen ezkutuan Amezaga “terrorismoa goratzea” egotzita Espainiako Auzitegi Gorenak hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra berretsi ondoren. Berak polizia muntaia salatu zuen eta adierazi “Jaurlaritzak ez luke Espainiako Gobernuaren lan zikina egin behar”. Ehunka lagun bildu ziren asteburuan Amezaga babesteko Jone Libre lelopean. Ertzaintzak borra luzagarriekin jipoitutakoen artean zegoen 94 urteko Julia Lanas Zamakola. Eskumuturra hautsi zioten eta Jaurlaritzak esan zuen protestaren parte zela.
Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez hezkuntza komunitate osoari borrokarako dei egin nahi diote. Irten direnean, foruzainek hainbat pertsona identifikatu dituzte.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute 19:00etan gertatutakoa salatzeko.
331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana.
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela Netanyahuk Frantziako Gobernuaren babesa.
Lekarozko Aroztegia makroproiektu urbanistikoaren aurkako zazpi ekintzaile epaitegietara bidali ditu Palacio de Arozteguia S.L enpresak. 56.000 euroko isunak eta, guztira, 20 urteko kartzela zigorra eskatu dituzte haientzat. Azaroaren 26an prentsaurreko jendetsua egin dute Lekarozko frontoian, eta auzipetuei babesa emateko manifestazioa iragarri dute Iruñean otsailaren 1erako.
Hainbat ikaslek egin dute salaketa. Irakasleetako bat sexu proposamenengatik eta sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik salatu dute. Bestea, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik.
Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.
95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako egoera kontuan hartuta.
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Irudiak: Auzoan Bizi
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Bestalde, Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek auzotik irten eta Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan asteartean, baina aurreko deialdietan baino are herritar gutxiago bertaratu ziren.
Haka bat egin dute bozketa egitear zegoenean eta saioa bertan behera utzi behar izan dute. 1840ko Waitangiko Ituna maoriar indigenen eta britainiar inperio kolonizatzailearen artean sinatu zuten. Zenbait lurralde-eskubide onartzen dizkie herri indigenei, eta gobernua behartuta dago maorien lurralde horietan inbertitzera, haien hizkuntza aitortzera eta ordezkaritza politikoa bermatzera. Eskuineko politikariek diote legea "diskriminatzailea" dela indigenak ez direnekiko eta berrinterpretatze prozesua martxan jarri dute.
Bideoa: Red
“Gaza jendea bizi ezin den eremu bilakatuko dugu. Kontuan eduki behar dugu Hamas ez dela etsaia, Gaza guztia da etsaia. Juduen asentamendu egonkorra ezarri behar dugu Gazan, juduen presentzia epe luzera bermatzeko. Gaza ez da berriro lehen zen bezalakoa izango. Akabatu denak, familia, ama eta seme-alabak. Haur bat etsaia da. Haurdun dagoen emakumea etsaia da".
Astearte honetan, 70 urteko emakume bat eta haren biloba etxetik ez botatzeko elkartu dira hainbat gazte Astrabuduan, Erandion, Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizatzeko deia egin duelako. 10:30ean sartu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko, eta bertan bildutakoen aurka oldartu dira poliziak.
Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete beste behin ere, han eratu duten “eremu humanitariora”. Denak adierazten du, ordea, lerroko iparraldea hutsik nahi duela Israelek eta bertako herritarren garbiketa etnikoa areagotu egingo dela.
Ekintza zuzena burutu dute Donostiako Marrutxipin 600 pertsonatik gorak. Ategorrieta ondoan, Sorleku parkea egitea nahi duten lur-eremuaren inguruan buelta bat eman ostean, barrura sartu dira ordu erdi pasatxo iraun duen protestan. Duela hainbat urte, Donostiako Udalaren parte-hartze prozesu baten bidez, ehunka haur eta auzokideren lankidetzarekin, parkea diseinatu eta Sorleku izena eman zioten. Orain aste gutxi, baina, udalak bertan aparkaleku bat egiteko asmoa iragarri zuen. Protestaren arrakasta ikusita adierazi dute: "Espero dugu entzun behar duten politikariek entzungo dutela gure mezua".
Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte Anberesen duen plantaren atarian eta Bruselan.
Ostegunean prentsaurreko jendetsu baten bidez Udalak eginiko salaketak gezurtatu eta afariak banatzen jarraituko dutela jakinarazi dute. Ostiralean, KASekin elkartasunez manifestaziora deitu dute hiriko hainbat eragilek, igande arratsalderako, Egia auzoan.
Tentsio handia izan da, 80 bat pertsona batu direlako etxerik gabe bizi direnei jaten ematen dietenei aurka egitera. Irainak, oihuak eta mehatxuak etengabeak izan dira herritar multzo honen partetik.
1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol Ligak erabaki dute omenaldiaren irudirik ez eskaintzea, Martin Zabaletaren inguruan piztu duten polemikaren erdian.
Red-en bideoa euskaratu dugu.
Ostegun goiz honetan, hainbat gazte kateatu dira Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak Bilbon eta Iruñean dituen egoitza banatan, Israelgo Estatuaren "izaera terrorista" salatzeko. Espainiako Gobernuari exijitu diote Israelgo Estatuarekin harreman oro etetea.
Poliziaren kargak izan dira bi lekutan, batean Ertzaintzarekin eta bestean Espainiako Polizia Nazionalarekin. Iruñean, eraikinera kateatu diren bi gazteak atxiki egin ditu Poliziak, eta Bilbon beste bi pertsona atxilotu dituzte, protestan ari zirenak. Gedar-ek sareetan zabaldu duenaren arabera, aske geratu dira denak.
Gazako sarraskian erabilitako estrategia bera darabil Israelek Libanon: zibilak bizi ziren eremuak guztiz suntsitzea.
Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta epaileen ordezkariak eta Ertzaintzarenak, Espainiari, erregeari eta Guardia Zibilari bibaka eta “terrorismoaren aurka” gauzatutako lan “eredugarriari” gorazarre eginez. Ordu erdi lehenago ekitaldia egin du Memoria Osoa plataformak, Artium museoan, “gure aurkako krimenen erantzule nagusietako bati eskainiko dizkioten omenaldi eta gorazarre publikoek gugan sortzen duen oinaze eta birbiktimizazioaren aurrean”. Artium museoko aretoa txiki geratu da eta herritar asko geratu da kanpoan; Plaza Berria, berriz, handiegi geratu zaie benemerita-zaleei. Itxi gabe dagoen zauria atzo baino irekiago dago gaur
Alderdi Kontserbadorearen konferentzia ari ziren egiten Brightongo Grand Hotelean, eta IRAk lehergailu indartsua zartarazi zuen bertan. Bost hildako eragin zituen, eta Erresuma Batuko lehen ministroak ozta-ozta lortu zuen bizirik irtetea. IRAk ondorengo komunikatua argitaratu zuen (Deabruaren Eskola webgunetik): "Thatcher anderea orain konturatuko da Britainia Handiak ezin duela gure herria okupatu, gure presoak torturatu eta gure jendea beren kaleetan tirokatu eta ihes egin. Gaur zorte txarra izan dugu, baina gogoratu behin bakarrik izan behar dugula ona. Zuk zorte ona izan beharko duzu beti. Eman Irlandari bakea eta ez da gerrarik izango".
Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.
2019ko urriaren 07an, Extinction Rebellion mugimenduak desobedientziaren eguna deitu zuen. Munduko 60 hiritan desobedientzia ekintzak burutu zituzten dozenaka milaka ekintzailek, manifestazio jendetsuekin. Erresuma Batuan izan zuen erantzun zabalena. 700 atxilotu izan ziren guztira, horietatik 200 Londresen. Hainbat egunez luzatu ziren protestak, kale nagusien blokeo eta beste hainbat ekintzarekin. Nazioarteko mugimendu ekologistaren aktibismoari bultzada berria ekarri zizkion eragile honek, ez biolentzia, desobedientzia eta ekintza zuzena gisako baloreak ardatz hartuta.
Yemengo drone-ontzi batek “Cordelia Moon” izeneko petrolio-ontzi britainiarra jo duen unearen bideoa. Ontziko tripulazioa, hurbiltzen ari zaiela ikustean, tiroka saiatu zen geratzen, baina ezin izan zuten. Huthiek asteartean jakinarazi zuten Itsaso Gorrian zenbait ontzi kolpatzea lortu zutela, baita misilekin ere.
Astearte gauean Iranek ehunka misilekin egin dio eraso Israeli. Base militar eta azpiegitura energetikoen aurka zuzendu du erasoa. Gutxienez zazpi pertsona hil dira erasootan, CNNn irakur daitekeenez. Ez dago garbi Israelgo defentsa sistema zenbat misil neutralizatzeko gai izan den, baina argi geratu da Iranen abisurik gabeko erasoak erraz gainditu duela defentsa sistema hori. Astearte gauean Iranek erantzun egin dio Israeli, azken hilabeteetan bere estatuan Hamas, Hezbollah eta Guardia Iraultzaileko kideak hiltzeagatik. Israelgo militarrek adierazi dute 200 misil inguru bota dituztela. Ia Israel osoko herritarrak bunkerretan sarrarazi dituzte militarrek, eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa bera ere bunker batera korrika joaten ikus daitekeen bideoa zabaldu du Israelgo lehen ministroak. Gazan milaka herritarrek ospatu egin dute Iranen erasoa Israelen aurka.
Gaurko egunez duela 20 urte, Espainiako Gobernuaren erabakiz, etxera bidali zuten, gaixo zegoela esanez. Lasa eta Zabala kasuagatik –bi gazte hauek bahitu, hil arte torturatu eta beren gorpuak Alacanten kare biziz estali zituzten– 75 urteko espetxe zigorra jarri zioten. Bost baino ez zituen bete. Besteren artean Europako tortura zentro nagusietakoa izandako Intxaurrondoko koarteleko koronel ohia 2021eko otsailean koronabirusak hil zuen.
Horien artean, Hezbollahko buruzagi Hassan Nasrallah eta Segurtasun Prebentiboko komandante Nabil Qaouk, Hamaseko komandante Fatah Sharif Abu Al Amin, eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko goi-kargu batzuk.
José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Iazko urriaren 7az geroztik armak Israelera bidaltzen segitu du Espainiako Estatuak. Azken urtean, 1.027 milioi eurorentzako armak erosi dizkio Espainiako Estatuak estatu sionistari.
Etengabeko aire erasoak egiten ari da Israel Libanon, Hezbollah-k Palestinan Israelek dituen gune militarren aurka jaurtitako suziriei erantzunez. Astearte eguerdira arteko datuen arabera, eraso horien ondorioz 558 pertsona hil eta 1.835 zauritu dira, gutxienez; Israelek Libanon inoiz egin duen eraso gogorrenean. Aldiz, Hezbollah-ren suziri jaurtiketek ez zutela inongo biktimarik eragin adierazi du Israelgo Armadak; suteren bat edo beste eta kalte materialak, Israelgo hedabideen arabera.
Bien bitartean, Libanoren aurkako hurrengo ofentsiba prestatzen ari direla adierazi du Israelgo Armadako buruak. Hezbollah-k azken hogei urteetan eraikitako gerrarako azpiegitura suntsitu nahi dutela argudiatu dute.
Maher Musalli Saudi Arabiako youtuberrari kontua itxi dio X sareak Palestinako genozidioa salatzeko eginiko bideo batengatik. Musallik Israelen gehiegikeriak bistarazi, gazatarrek bizi duten egoera humanitario larria salatu eta Israeli boikota egiteko deia egiten ditu bideoan, besteak beste.
Zentsurari bide eman eta Elon Musken sare sozialak kontua itxi badio ere, sareetan lau haizetara zabaltzen ari da bideoa, Palestinari babesa adierazi eta zentsura salatzeko.
15.000 hartz panpina baino gehiagorekin erakusketa antolatu du Dohan Bachir Mohamad artistak. “Ez naiz zenbaki bat soilik" esaldia du idatzita panpin bakoitzak soinean daraman kamisetan. “Hildakoen zenbakiak begiz ikustea” da erakusketaren helburua, artistaren hitzetan
Hamaika hilabete hauetan Gazako osasun sistema eta azpiegitura guztiak suntsitu ditu Israelek, eta horrek nabarmen areagotu ditu palestinarren heriotzak. Gutxienez 41.272 pertsona hil ditu Israelek Gazan eta 95.551 baino gehiago zauritu 2023ko urriaren 7tik hona. Bideoan ageri dena sarraski honen lekukotza bat gehiago da, eguneroko bihurtu dena Gazan.
Milaka pertsonaren aurkako lehen eraso koordinatu eta indiskriminatuaren ondoren, asteazkenean ehunka walkie-talkiek eztanda egin dute eta 14 pertsona hil eta 450 baino gehiago zauritu dituzte. Hezbollahko iturri batek baieztatu dio Reuters agentziari taldeak erabilitako walkie-talkieak erasoaren jomuga izan direla. Inork ez du zalantzatan jartzen, atentatuaren atzean Israelgo Gobernua dagoela.
Israelek lehergailuak jarri zituen Hezbollahk inportatutako milaka bilagailutan, Reuters agentziak kontsultatutako iturrien arabera. Urriaren 7tik jasandako “segurtasun haustura handiena” izan da, talde armatuaren hitzetan. Erantzun bortitza hitzeman du Hezbollahk, eta eskualde mailako gerraren arriskua areagotu egin da.
Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjornadian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.
Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.
60 dendako eremua kolpatu dute sionistek, muturreraino beteta dagoen al-Mawasi errefuxiatu kanpalekuan. Bosgarren aldia da Israelek eraso egiten diona berak “zonalde seguru” izendatutakoari.
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta Gasteizen egin zituzten bi ekimenetan identifikatu ondoren.
Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi izan ditu aurten Jaizkibel konpainiak, mugiezinak ziruditen gauzak mugitzen hasi baitira, kasik hiru hamarkada pasa direnean.
Brasilgo suteen irudiak etengabeak dira azken egunotan. Uztaileko datuen arabera, aurten 38.000 sute zenbatu dituzte herrialdean, 2010etik erregistratu den kopuru altuena. Klima aldaketak areagotutako muturreko beroa eta inoizko lehorterik handiena bizi ditu herrialdeak, eta horren ondorioa da 2024a azken hamarkadetako urterik gogorrena izatea suteei dagokienez.
Sao Paulo estatu eta Amazonia dira eremurik kaltetuenak. Aurtengo lehen sei hilabeteetan %76 igo dira Amazoniako suteak 2023ko datuekin alderatuta; eta horrek, oihan tropikalaren %20 galtzea ekarri du. Kantitatea ez ezik, suteen intentsitatea ere igo du klima aldaketak, bereziki zingira inguruetan %40 indartsuagoak dira suteak.
Abuztutik urrira bitartean urtaro lehorra da Brasilen, eta kontuan izatekoa da garai honetan ohikoak direla suteak; baina ezohiko kopuru hauek klima aldaketaren ondorio dira adituen arabera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik. Amaya Zabarte Anoetako Reale Arena estadioaren kanpoaldean zegoen egun hartan, mugikorraren estaldura bila, Ertzaintzak erasoaldia jo zuenean. Familiak salatu du buruan kolpe gogor bat jaso ondoren lurrera erori zela eta hori foam jaurtigai batek baino ezin ziola sortu. Ondoezik sentitu eta gero, zalea larri ingresatu zuten ZIUn, barne odol isuri batekin. Bideoan ikus liteke ertzainetako batek itxuraz ostikoa jotzen diola lurrean bazter batean dagoen zaleari. Bideo hori Ertzaintzak erabili du bere barne ikerketa egiteko. Segurtasun sailak ez du agenteen erantzukizun penal edo diziplinarioen berririk eman, Ertzaintzak barne ikerketa duela ia sei hilabete hasi zuen arren, eta talde parlamentarioari bidalitako erantzunak aditzera ematen duenez, ez dirudi halakorik egingo duenik, eraso "hipotetiko" bat gertatu zela erakusten duten "zantzu edo froga berririk" agertzen ez den bitartean.
Israelgo armadak kazetari palestinarrei eraso egin die Zisjordaniako Jenin hiriko erasoaren berri ematen ari diren bitartean. Soldaduek tiro egin die kazetariei eta gutxienez bi zauritu dituzte.
Gauerdi inguruan hasi du erasoa Israelgo Armadak Jenin, Tulkam eta Tubas hirietan. Droneak, helikopeto militarrak eta lurreko ibilgailuak erabili ditu. Ospitaleak inguratuta dituzte eta zerbitzu medikuei bertara joatea eragozten ari dira. Palestinako Osasun Ministerioaren arabera. gutxienez bederatzi palestinar hil dituzte.
Elikagai-laguntza banatzen dabiltzan langileak ez ditu gehiago Gazara bidaliko NBEk, "[Israelekilako] koordinazioa ez dabilelako". "Behin-behineko" erabakia da eta segurtasunaren bermea eskatu dio Israeli beste behin nazioarteko erakundeak. Agorrilaren 27an gertaturiko ezbeharrak eragin du aldaketa: elikadura-laguntza banatzen zebiltzan langileei eraso egin die Israelek, NBEren auto bat tirokatuta "hamar bat tiroz". Erasoak ez du hildakorik eragin, baina Israelekin adosturikoa zangopilatu izanak heriotzaren arriskua oraindik errealagoa bihurtu die.
Sare sozialetan eta komunikabideetan zabaldutako bideoetan ikusten da nola migratzaileetako bat uretara erortzen den, Guardia Zibilaren ontzia migratzaileen ontziaren gainetik pasa ondoren.Kanariar Uharteetako Gurutze Gorriko presidente ohiak hitz egin du migrazioa Kanarietan fenomeno berria zenean erreskate-patruilek zuten jarrerari buruz: “Ustekabean harrapatzen zituzten, ihes egin ez zezaten, droga-trafikatzaileak balira bezala; argiak itzalita iristen ziren, eta gertu zeudenean, piztu egiten zituzten, ustekabean harrapatzeko. Haiek aztoratu egiten ziren. Egun luzetan nabigatzen ibili ondoren, itsasora erortzen ziren".
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako Gobernuak. Aurreikusi dute ostiral gauean lehorreratuko direla.
Bonbardaketarik tragikoena larunbatean burutu zuen Israelgo Armadak, desplazatuen ehunka dendaren aurka, Al Mawasin, Gazako hegoaldean. Israelgo Armadak "eremu humanitario seguru" izendatu zuen eremu hori. Gutxienez 90 pertsona hil eta 300 zauritu zituen bost misil eta beste horrenbeste bonba erabilita. Igandean, UNRWAren Abu Oreiban eskolan, Nuseirat errefuxiatu-esparruan, ehunka barne-desplazatu hartzen dituen guneari eraso egin zion Israelek. Bizirik atera zirenek azaldu zutenez, bi misilek eskolako goiko solairua jo zuten, eta, ondorioz, gutxienez hamazazpi pertsona hil ziren eta 80 bat zauritu.
Greba mugagabea abiatu dute Samsung Electronics munduko txip fabrikatzaile handieneko eta Koreako konpainia handieneko milaka langilek. Hasiera batean hiru eguneko ekintza zena greba mugagabe bilakatu da, zuzendaritzak langileekin hitz egiteari uko egin diolako.
Orain arte, Samsung Electronics Batasun Nazionala sindikatuko 6.540 kidek baino gehiagok hartu dute parte greban. Berau da Samsung Electronicsen sindikatu handiena 30.000 langilerekin eta Samsungeko langile guztien %24 osatzen dute. Sindikatuaren eskarien artean daude kide guztientzako oinarrizko ordainsaria %5,6 igotzea, sindikatua sortu zen egunean atseden egun bat bermatzea, eta grebak eragindako galera ekonomikoen ordaina.
Samsungek esan arren grebak ez duela eraginik ekoizpenean, txip lineetan etenak izan direla jakinarazi du sindikatuak, eta zenbait ekipo motelago ari direla.
Misil batek haurrentzako ospitale bat jo du eta osorik txikitu du. Azken hilabeteetako bonbardaketarik handiena izan da. Ukrainako agintariek Errusia egin dute arduradun eta gerra krimentzat jo dute haurrentzako ospitalearen aurkako erasoa. Errusiak, berriz, ospitalea Ukrainako aire defentsa sistemaren misil batek jo duela esan du.
Jada suntsituta dauden hiriak bonbardatzen jarraitzen du Israelgo armadak, baina bere helburu estrategikoetan ez du aurrerapauso nabarmenik egin azken hilabeteetan, Gazan bizirauteko aukerak suntsitzeaz harago. Armadaren eta Netanyahuren arteko desadostasunak azaleratu dira azken asteetan, armadaren nekeaz ohartarazi dute agintariek eta ezarritako helburuak betetzea ezinezkoa dela ere salatu du agintari ugarik. Kanpoko zein barne mailako presioak jasaten ari da lehen ministroa, Netanyahuren noraeza salatu dute hainbat eragilek, baita goi mailako agintari sionistek ere. Bitartean, Libanoko Hezbollahrekin tentsioak goraka jarraitzen du, eraso geroz eta bortitzagoekin, eta eskualde mailako gerra pizteko arriskua areagotzen ari da, hainbat iturriren esanetan.
Urriaren 7tik, gutxienez 560 palestinar hil dituzte Zisjordanian. Tulkaremgo Gobernuko alderdi politikoek greba iragarri dute erasoaldian hildako palestinarrei dolu egiteko. Azken egun hauetan, Israelgo Armadak Nur Shams inbaditu du, erresistentzia palestinarrak Zisjordanian dituen epizentro ugarietako bat. Inbasioak borroka gogorrak eragin ditu tokiko erresistentziaren eta indar inbaditzaileen artean.
Le Penen RN alderdiak botoen %34 eskuratu du, ezkerreko Fronte Popular Berriak %28,1, eta Macronen Ensemble alderdiak %20,3. Parte-hartzea %65,5ekoa izan da, azken 25 urteetako handiena. Botoen kontaketa amaituta, manifestariak kalera atera dira protesta egitera. Poliziak gas negar-eragilea erabili ditu jendetzaren aurka. Eskuin muturraren indarra baieztatu dela eta gehiengo osoaren garrantzia azpimarratu ditu Marine Lepenek. Hurrengo igandean, uztailak 7, hauteskundeen bigarren itzulia egingo da. 289 diputatu beharko lituzke RNak gehiengo osoa lortzeko . Macronek deitu du "argiki demokrata eta errepublikarra izanen den batasun zabal" baten alde egitera. Ezkerreko Fronte Popularraren izenean hitza hartu du Jean-Luc Melenchonek eta argi utzi du: "Boto bat edo aulki bat gehiagorik ez RNarentzat".
Israelen bonbardaketak gutxi ez eta gosea da Gazako herritarren egunerokoa. Une honetan 495.000 lagunek ez dute jateko nahikorik, eta direnak eta ez direnak egiten ari dira elikagaiak eskuratzeko.
Aste honetan bertan, lau haur hil dira gosez, eta dagoeneko 34 lagun dira elikagai faltaren ondorioz hildakoak. Bien bitartean, Israelen bonbardaketek Gazara laguntza eta elikagaiak bidaltzea eragozten dute. Nazio Batuen Erakundearen arabera, laguntza operazioak jopuntuan ditu Israelek eta dagoeneko 200 langile humanitario baino gehiago hil dituzte.
Kenyako parlamentua hartu dute manifestariek, barnean zerga erreforma polemikoa onartzear zirela. Poliziak hainbat manifestari tirokatu ostean izan da parlamentuaren asaltoa. Eraikinean sua pizten saiatu dira protestariak. Orain arten, gutxienez hamar hildako eragin ditu Poliziak.
Erresuma Batutik atzo irten zen Julian Assange, eta Mariana uharteetan epaituko dute gaur gauerdian, Euskal Herrian goizaleko 01:00 denean. WikiLeaksek eta Assangeren abokatuek gaur goizaldean publiko egin duten informazioaren arabera, AEBetako Justizia Departamentuarekin akordioa itxi du Assangek azken orduotan. 62 hilabeteko espetxe zigorra ezarriko diote gauerdian hasiko den epaiketan, hain zuzen ere, Erresuma Batuko espetxean eman duen denbora. Zigorra beteta duenez, aske geratuko da eta AEBetara estraditatzea saihestuko du.
12 urte lehenago, 1983an, GALek Baionan bi gazteak bahitu zituen, baita torturatu eta hil ere. Gorpuak kare bizitan ehortzi zituzten Alacanten. 18 urte zituzten. 1985ean aurkitutako gorpuzkiak hamar urte geroago identifikatu zituzten. Hondarribiko aireportura hegazkinez iritsi zirenean poliziak bertan bildutakoen aurka kargatu zuen, baita hurrengo eguneko hiletan ere.
Taylor Swiften hegazkinak lur hartu eta gutxira, Standsted aireportura sartu eta hegazkin pribatuak pinturaz zikindu dituzte klima aldaketaren kontrako ekintzaileek Londresen.
2022ko ikerketa baten arabera gehien kutsatzen duen pertsonetako bat da Swift. Txosten horrek dio, abeslariak urte horretan 8.293,54 tona karbono isuri zituela bere hegaldi guztiekin. Jet pribatua erabiltzen jarraitzen du hiritik hirira mugitzeko.
‘Just Stop Oil’ taldeko kideek egin dute ekintza Stansted-eko aireportuan, eta 2030erako erregai fosilen isurketekin amaitzeko eskatu dute. Adierazi dute munduko biztanleen %80k ez duela inoiz hegazkinik hartu. Are gehiago, biztanleen %1ek isurtzen duela hegazkinen erragai fosilen erdia.
Ideia bat egiteko, hegazkin pribatu batek Europako pertsona batek urtean isurtzen duen karbono kopuru bera botatzen du hegaldi bakoitzean, 8,2 tona.
Israelek Nuseirateko errefuxiatu kanpalekua bonbardatu eta hamazazpi lagun hil ditu bart; jende asko oraindik hondakinen artean daudela salatu dute, beraz, gehiago ere izan daitezke hildakoak.
Rafah-tik ihes egindako familiak daude kanpalekuan, eta Israelek hamar eraso egin ditu dagoeneko zonalde horretan. 500 lagunetik gora hil eta familia osoak desagerrarazi dituzte.
Bien bitartean, Rafah-ko erasoek ez dute etenik eta Israelek jakinarazi du Rafah-ko inbasioa amaitu ostean beste zonalde batzuetan jarraituko duela. Israelek ez du Joe Bidenen akordio proposamena onartu, eta are gutxiago, Hamasek akordioan proposatutako aldaketak.
Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota.
Horri buruz idatzi du Nagore Saludos: Itsas dortokak lozorrotik esnatu ote dira euskal kostaldean?
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu da eskuin muturra, nagusitasuna ia erabatekoa da Lapurdin. Hego Euskal Herrian, herrialdeka PSOE nagusi izan da Nafarroan, Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu Gipuzkoan. Europan, Faxismo berrituak baldintzatuko ditu Parlamentuko politikak. Europako ordezkarien artean, bostetik bat baino gehiago eskuin muturrekoak izango dira. Hauteskundeen emaitzek Europar Batasunaren eskumaratze prozesua sakondu dute, baita eskuin muturra lehen mailako eragile politiko gisa sendotu ere.
Palestinaren aldeko protestak egin dituzte Mexiko Hirian Israelek duen enbaxadaren aurrean. Manifestariak enbaxadara sartzen saiatu dira “Netanyahu, hiltzaile” oihu artean, eta poliziak gas negar eragileekin erantzun dien arren, zenbait lagunek eraikina babesten duen hesiraino heltzea lortu dute.
Igande honetan dira hauteskunde presidentzialak Mexikon, eta Manuel Lopez Obrador presidenteari presioa egin nahian ari dira herritarrak, momentuz, Obradorrek ez dituelako Israelekiko harremanak eten eta ez duelako Palestinako estatua ofizialki aitortu. Hala ere, Mexikoko Gobernuak jakinarazi berri du Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegian Israelen aurka jarritako salaketa babestuko duela.
Oxfordeko zirujaua da Nick Maynard, eta Gazan egon den azken bi asteetan bertan bizitakoa kontatu du bideo honetan. Ezer baino lehen, Israelgo Indar Okupatzaileek osasun langileak jopuntuan dituztela salatu du, hil edo bahitu eta torturatu egiten dituztela. Eta hori gutxi balitz, gazatarrek bizi duten desnutrizio egoera latza azpimarratu du, heriotza askoren kausa nagusia elikagai falta dela ikusi duelako. Bizirik jarraitzeko aukera duten zauritu asko ari direlako hiltzen desnutrizioaren ondorioz.
Manifestariak okupazio-indar pakistandarren aurka altxa dira eta hauek gutxienez lau zibil hil eta ehundik gora zauritu dituzte. Polizia agente bat ere hil dute istiluetan. Protestei erantzunez, agintariek Internet blokeatu dute eta okupazio indarrek manifestariak bortxa handiz zapaldu dituzte. Azken matxinada hau inflazio handiak eragin du. Protestek denboran bat egin dute Nazioarteko Moneta Funtsak Islamabadera egindako bisitarekin, Pakistanentzat mailegu bat negoziatzera. Protestariek salatzen dutenez, horrek beste urrats bat ekarriko du herrialdearen neoliberalizaziorantz.
Bideoa: @theredstream
Rote Flora Europako ezker mugimenduan erreferentzia handiko etxe okupatua da, baina ezaguna da Alemanian Antideutsche mugimenduaren parte izateagatik, hau da, ezkerretik sionismoa babesteagatik. Ekintzaile palestinarrek denbora labur batez okupatu dute eraikina, eta Palestinaren aldeko pankartak bota dituzte balkoietatik. Espazioa batez ere Mendebaldeko inperialismoaren aldeko ekintzaile zuriek erabiltzen dutela aldarrikatu dute. Palestinaren aldeko ekintzaileek antiinperialistei eskatu diete Israelen eta AEBen aldeko espazioak okupatzeko, ezkerreko antolaketarako gune okupatu autogestionatuetatik sionistak botatzeko.
Irudiak: Red
Prezioen igoeraren aurka hasi ziren protestak areagotu egin dira eta hildako polizia bat eta 90 zauritu utzi dituzte. Himalayako Kaxmirko eskualde militarizatua Indiaren eta Pakistanen artean banatuta dago. Hamarkadetan, bi potentzia okupatzaileek Kaxmirren mugimendu independentista zapaldu dute.
Irudiak: Red
Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin: herritarrek proiektua bertan arnastu dute eta elkarrekin ospatu dute elikadura burujabetzaren eta lurra babestearen aldeko ekimena abian dela.
Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.
Ostiral goizean sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke nola pertsona bat eztabaidan ari den udaltzain eta ertzain talde batekin. Une batean, ertzainetako batek zartako indartsu batekin lurrera bota du, eta ondoren, lurrean utzita joan dira. Bideoa Irungo San Migel auzoan grabatua da, ARGIAk baieztatu duenez.
Ertzaintza hirugarren aldiz joan da Berangoko Otxantegi Herri Lurrak hustera. Lurrak defendatzera joan dira hamarnaka lagun, eta horiek kanporatzen ari da Polizia. Hainbat identifikatu dituzte
Rafah ekialdea ebakuatzeko agindu du armada sionistak eta ordu gutxira hasi dira bonbardaketak. Hamasek onartutako su-eten proposamena ez da Israelek aurrez onartutakoa, Egipto eta Qatarrek egindako beste bat baizik. Israelek akordioa onartuko duen argitu behar du oraindik.
Jauzi Ekosoziala eragilea aurkeztu dute maiatzaren 4an Eibarren. Bere helburu nagusia "sistema ekozidaren aurrean, eta krisi anizkoitzen kontestu batean, Euskal Herrian justizia sozialean oinarritutako trantsizio ekosoziala bultzatzea da". Horretarako, "borroka kulturala disputatzea eta gehiengoak artikulatzea" dute bide eta Euskal Herriko lurralde guztietako ikuspegiak batzeari lehentasuna ematen diote.
Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.
Zazpigarren eguna Istanbulen. Arazoak bata bestearen atzetik jaso ditugu egun hauetan, eta esan behar dugu ostiralean ezingo dela abiatu Askatasunaren Ontzidia. Irtengo gara, baina ez orain. Presio izugarriak jasaten ari gara...
Irudiak: @gazafreedomflotilla @redstreamnet_
Foto del perfil de argia.eus Hobi komunak aurkitu dituzte suntsituriko Gazako bi ospitaleetan. Erabat suntsituak izandako Al-Shifa eta Khan Yuniseko ospitaleetan hobi komunak aurkitu dituzte. Orotara, Israelek lurperaturiko 283 gorpu aurkitu dituzte Khan Yunisen eta beste 30 Al-Shifan. "Ikaratua" azaldu da NBEko Giza Eskubideetarako goi komisario Volker Tuerk, eta nazioarteak bideraturiko ikerketa independente bat eskatu du
Irudiak;@redstreamnet_
Gazara bihar abiatuko dela iragarri dute, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik. “Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an, asteazkena, irteteko asmoa iragarri du astelehen gauean.
Askatasunaren Ontzidia Gazara doa berriro, Israelek Gazako biztanleei ezartzen dien Erdi Aroko setioa salatzeko eta hausteko. Martxoaren 28an, NBEko Auzitegiak Israeli agindu zion "beharrezko neurri eraginkor guztiak hartzeko, inplikatu guztiek bermatu ditzaten premiazkoak diren oinarrizko zerbitzuak eta laguntza humanitarioa, elikagaiak, ura, elektrizitatea, erregaia, babeslekua, arropa, higiene eta saneamendu baldintzak, hornidura medikoak eta tratamendu medikoa Gaza osoko palestinarrentzat". Askatasunaren Ontzidia Koalizioa prest dago bidalketa hori egiteko, Turkiako Mavi Marmara Freedom and Solidarity Association erakundearekin lankidetzan, Istanbulen atrakat
Iranek iragarri zuen erantzun egingo ziola apirilaren 1ean Damaskoko bere kontsulatuaren aurka Israelek egindako erasoari. Hamahiru pertsona hil zituzten sionistek. Mendebaldeko beste edozein herrialderentzat gerra deklaratzea litzatekeen, Iran prest agertu zen erantzun armatuari uko egiteko Gazan su-etena ematearen truke. AEBek, Frantziak eta Britainia Handiak, besteak beste, halakorik ez gertatzeaz arduratu ziren.ta horregatik, larunbatean Israelekin lotutako garraio itsasontzi bat atzeman zuen Pertsiar Golkoan, eta bere kontrolpeko uretara eraman zuen. Eta ordu batzuk geroago, Errepublika Islamikoak, lehen aldiz historian, entitate sionistari egin zion eraso. Israelek okupatutako lurraldetara ehunka misil eta drone jaurti zituzten Irandik eta Irakeko eta Yemengo zenbait basetatik. Aparatu gehienak neutralizatu zituzten, ordea. Ez da biktimarik izan, kalte materialak base militar batean, besterik ez...
Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez margotutako makroproiektuek lurraldean eta Lurrean eragiten dituzten kalteak, eta zein den bilatzen duten azken helburua. Borrokan jarraituko duela berretsi du Euskal Herria Bizirik sareak eta hurrengo hitzordu nazionala iragarri du: Kolitza mendira martxa, maiatzaren 26an.
Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta mahai informatiboa jarri berri dute Bilbon
82 urterekin hil da Jose Antonio Ardanza Garro. Politikari jeltzalea Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen 1985etik 1999ra bitartean
Estatu batek bere lurraldean dagoe enbaxada baten aurka horrelakorik egiten duen lehenengo aldia da. Mexikok enbaxada itxi eta iragarri du Ekuador salatuko dutela Nazioarteko Justizia Auzitegian nazioarteko eskubideak urratu izanagatik.Rafael Correarekin gobernatu zuen Glasek 2013tik 2018ra, eta ustelkeria leporatzen diote Ekuadorren. Mexikon aldiz, jazarri politikoa izateagatik babesten dute. Mexikok salatu du asilo politikoa "sakratua" dela eta enbaxadan sartu izana nazioarteko eskubideen urraketa "garbia" dela.
Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute epaia. Bake Bideak salatu du fiskaltzak "ikuspegi errepresibo hutsean gakotua" segitzen duela.
Gazan boluntario lanetan ari ziren zazpi atzerritar hil ditu Israelek, eta horren eraginez hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek erabaki du bere jarduna etetea edo Gazatik joatea. Ondorio lazgarriak ditu horrek.
Bi astean dena suntsitu dutela berretsi diote lekukoek Al Jazeerari. Gazako ospitalerik handienean eta inguruko kaleetan "ehunka gorpu" utzi dituzte Israelgo soldaduek, eta eraikinak erabat suntsituta. Hilotzak eta eraikinak erreta topatu dituzte bertaratutako lekukoek.
Gazako Al-Shifa ospitaleko eremua bizitza arrastorik gabe utzi dutela baieztatu du Al Jazeerak. Israelgo armadak bi astez setiatuta izan du Al-Shifa, eta astelehenean iragarri du amaitutzat eman dutela misioa: Hamaseko hainbat borrokalari hil dituztela esan dute militarrek. Martxoaren 18an hasi zuten Gazako ospitalerik handieneko setioa, esanez Hamasen base militarra bertan zegoela. Hamasek ukatu egin du halakorik, eta ziurtatu du osasun zentroak ez direla euren ekintzarako tokiak. Israelek aitzakia hori erabili du behin eta berriro, urriaren 7az geroztik, hainbat ospitale erasotzeko.
Oxigenoa agortu da Gazako ospitaleetan. Bi paziente palestinar hil dira Al-Aqsako Martirien Ospitalean oxigeno eskasia dela eta. Beste asko, haurrak barne, hiltzeko arriskuan daude. Israel egiten ari den hornidura blokeoak milaka heriotza eragin ditu.
250 kulturgiletik gorak egin zuten deialdia “Kulturatik genozidioari stop” manifestaziorako. Milaka lagunek Alderdi Eder eta Haizearen Orrazia arteko ibilbidea bete dute martxoaren 17an. Hainbat esku-hartze artistiko izan dira tartean. Inpakturik handiena, ibilbidean zehar manifestariak lurrean etzanda lortu dute. Drone bidezko irudiek Gazako sarraskiaren irudikapena jaso dute.
20 zibil palestinar baino gehiago hil ditu. Gaza hiriaren kanpoaldean dagoen Kuwaiteko biribilgunera laguntza humanitarioa eskuratzera joandako jendea entitate sionistaren helikoptero eta tankeen tiroen jomuga izan da. 160 zauritu baino gehiago eraman dituzte ospitaleetara, horietako asko egoera kritikoan.
ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba, eta goizeko lehen orduan zabaldutako oharraren arabera, "jarraipen oso zabala" izaten ari da bereziki hezkuntzan eta udal eta foru administrazioan.
El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”.
Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu batekin. Ertzaintzak gomazko pilota ilegalak ere erabili dituela salatu dute.
Gaza hiriko Al Rashid kalean gertatu da erasoa goizaldean. Herritarrak laguntza humanitarioa ekartzen zuten kamioien zain zeuden eta 04:30ak aldera iritsi direnean, Israelgo tanke eta hegazkinek eraso egin diete. Ondorioz, dozenaka lagun hil edo zauritu dituzte eta kamioietan eraman behar izan dituzte ospitaletara, Israelgo armadak ez baitie utzi osasun zerbitzuei eremura hurbiltzen. Laguntza humanitarioaren zain dauden taldeen aurkako erasoetako bat gehiago da honakoa. Azken egunotan Salah al-Din kalean zegoen beste herritar talde handi baten aurkako erasoa egin zuen Israelgo armadak hildako eta zauritu ugari eraginda. Irudiak: Red media
Oihana Goiriena: "Pabloren eskubideak defendatu beharrean, Espainia Poloniaren alde lerrokatu da, badirudi Poloniako Fiskaltzaren parte dela Espainiako Gobernua". Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek.
Euritea hainbat ondorio eta arazo eragiten ari da astearte honetan. Erreka eta ibaiek gainezka eginda, larrialdi planak ere jarri dituzte martxan, han-hemenka.
Su-etena eskatzeko eta Israeli boikota aldarrikatzeko mobilizazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan.
"Bizitzeko dugun eskubidea palestinarren mugimendu-askatasunaren gainetik dago". Israelko Segurtasun ministro Itamar Ben-Gvir-en hitzak dira. Hori esanda, Zisjordaniako herriak hesiz inguratzeko xedea plazaratu du. Iruditan, Israeldar kolonoek okupaturiko Zisjordaniako eremu batean izandako tiroketa. Gaur egun, 300 kolonia daude Zisjordanian, 700.000 kolono israeldar ari dira Palestina ilegalki okupatzen. Urriaren 7az geroztik, azkarki gogortu da Zisjordaniako palestinarren aurkako indarkeria. @theredstream-en bideoa.
Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten. Aspaldiko urteetan Madrilgo komunikabideek euskararen erakunde guztien aurka eginiko eraso mediatiko luzearen emaitza izan zen.
Gaztea dagoeneko etxean da, eta asteartean ebakuntza egingo diote begiko lesioa handitu ez dadin. Jon Pazosek, gaztearen aitak, “erantzukizunez” eta “gardentasunez” jokatzeko exijitu die Ertzaintzako goi karguei, larunbateko manifestazioan.
Martxak eta ekitaldiak egin dituzte Krasny Borko batailaren urteurrena ospatzeko. Irudietan dozenaka agertzen dira, batzuk nazien uniformez jantzita, agur faxistak egiten. Dibisio Urdina, Bigarren Mundu Gerran nazien alde borrokatu zuten espainiar boluntarioek osatu zuten. @theredstream-en bideoa.
Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du
Udalak deituta, ehunka herritar Azpeitiko plazan elkartu dira astelehen iluntzean, igandean jazotako bi sexu erasoak salatzeko. Uztarria-ko Aitziber Arzallusek jaso duenez, Azpeitiko herriak ez du indarkeria matxistarik onartzen zioen pankartaren atzean jarrita, indarkeria matxistari erabateko gaitzespena adierazi diote han bildutakoek, eta Nagore Alkorta alkatea izan da kioskora igo eta hitza hartu duena. Biktimei babesa adierazteaz gain, horrelako gertakariek lekurik ez dutela esan du: "Erasotzaileei argi eta garbi azaldu behar diegu, guztion artean, mugatu egingo dugula beldurra hedatzeko estrategia horren ahalmena".
Senegalgo Dakar hiriburuan Poliziaren eta herritarren arteko istilu handiak gertatzen ari dira. Sall presidenteak bi aste barru egitekoak ziren hauteskundeak abenduaren 15era atzeratu ditu eta oposizioak estatu kolpea salatu du. Poliziak, urtarriletik, oposizioko, komunikabideetako eta gizarte zibileko 1.000 pertsona baino gehiago atxilotu ditu. @theredstream-en bideoa.
Araban otsailaren 6an eta 7an egingo dituzte protestak. Nafarroan, otsailaren 6rako egin du deialdia sindikatuez gaindiko talde batek, eta Bizkaian otsailaren 9an Bilbon elkartuko dira.
Gasteizko Baskonia taldeko jarraitzaile eta ikusle askok bat egin du Israeli Boikot ekimenak eta Indar Baskoniak antolatutako protestarekin: Tel Aviveko Maccabi eta Saski Baskoniaren arteko partidura bost minutu berandu sartu dira, eta partida osoan Palestinako banderak erakutsi eta "genozidioa" oihukatu dute, besteren artean."Ekar itzazue etxera, orain" ingelesezko aldarria idatzita zuten kamisetak jantzita azaldu dira Maccabiko jokalariak kantxara,
Hamar soldadu israeldar Jeningo Ibn Sina ospitalean sartu dira, Zisjordania okupatuan, medikuz mozorrotuta. Lekukoen arabera, ospitaleko langileei eraso egin eta pazienteak zeuden gela batera sartu dira; bertan, zaurituta zeuden hiru palestinar hil dituzte, tiro eginez. Soldaduek isilgailudun eraso-fusilak erabili dituzte. Ospitaleen aurkako erasoak ohiko bihurtu dira israeldarren estrategiaren barruan. Ospitaleei eraso egin eta zaurituak hiltzea, baina, gerra krimen larria da.
Nori emango zenioke Argia Saria? Amaia Egidazuren ustez azken momentuko proposamenak dira onenak. Usurbilgo Atxega Jauregian ehundik gora euskaltzale eta komunikatzaile elkartu gara, eta giro ederrean bazkalduko dugu.
ARGIAko harpidedun historikoak gonbidatu ditugu aurten ere eta Pilar Aizpurua da horietako bat.
Britaniarren kolonialismoaren aurka egin dute, ekintzaile aborigenek inbasioaren eguntzat hartzen baitute. Melbournen hainbat monumentu kaltetu dituzte, esaterako, James Cook kolonizatzaile ingelesaren estatua.
Red hedabidearen bideoa.
Fnsea eta Jeunes Agriculteurs sindikatuek abiaturiko mugimendua zabalduz doa: afiliatuetatik haragoko laborariak ere juntatzen zaizkie protestara eta sindikatuen arteko desadostasunak gainditurik, Confederation Paysanne sindikatua ere batu da protestara. Ipar Euskal Herriari dagokionez, hirugarren blokeo eguna dute Baionako errepideetan.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan
Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du proiektua geldituko dutela 2024 eta 2025ean. Bilboko Guggenheim museoko patronatuak proiektuaren “bideragarritasuna” aztertu nahi du. Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren esanetan, etena ez da "onargarria" eta proiektua behin betiko bertan behera gelditu arte lan egingo duela iragarri du.
NATOko Batzorde Militarreko presidente Rob Bauerrek adierazi du gerra piztuz gero, zibil asko mobilizatzeaz gain, gobernuek “prozesua kudeatzeko sistemak” ezarri beharko lituzketela. Hurrengo 20 urteetan eman litekeen gertakaritzat jo du.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso zabalean eta Gipuzkoa zein Bizkaiko hondartzetan bildutako galipot arrastoen zati handi bat. Eusko Jaurlaritzak ukatu egin du halakorik, baina emandako datu kontraesankorrek susmoak areagotu dituzte.
Abedalrahman bere bizipenak kontatzen ditu.13 urte ditu eta bere ama galdu zuen gerraren hasieran, Gazako Lerroan. Orain errefuxiatuen kanpamentu batean bizi da, gatazkak haien etxeak uztera behartu dituen beste pertsonekin batera, nahiz eta Gazako Lerroan toki segururik existitzen ez den.
Presoen eskubiderako Sarek larunbaterako deitu zuen manifestazioan parte hartu zuen, beste urte batez, Itziar Ituño aktore basauritarrak. Eskuin muturreko eragile eta erabiltzaileek bere aurkako kanpaina jarri dute abian. Lehen neurriak heldu dira: BMWk eta Iberiak aktorearekin duten harremana eten dute.
Iragan azaroaren 30ean, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Ertzain bati, Silvia emakume arrazializatuari hainbat ukabilkada emateagatik komisarian atxilo zegoela. Istanbulgo protokoloa epaiketan onartzeari esker eta lesio fisikoak eta psikologikoak egiaztatzen zituzten auzitegiko medikuen txosten zehatzei esker, epaiak “tratu txarrengatik” kondenatu zuen agentea. Prozesu horretan "erabakigarriak" izandako grabazioak ere bazeuden, orain Bizkaiko Auzitegiko artxiboetatik “bat-batean” desagertu direnak. Bizkaiko SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez, desagertze horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak epaia baliogabetzea eskatu du eta epaiketa hasieratik errepikatzea, biktimarentzat dakarren “pairamen guztiarekin”. Elkarteak grabazioen desagerpena azken ondorioetaraino ikertzea eta biktimarentzat justizia eta erreparazioa eskatu du.
Israel Hagan epaitua izaten ari den bitartean, sionisten babesleek Yemen bonbardatu dute, AEB eta Erresuma Batua buru. Huthiek berehala erantzun dute eta misilak jaurti dituzte Mendebaldeko indarren zenbait gerra ontziren aurka.
Hildako semea agurtzerakoan, Wael Dahdouh-ek berretsi du Gazako sarraskiaz informatzen jarraituko duela, orain arte bezala. Kazetariaren familia ia osoa eta lankideak ere hil ditu Israelek, eta erresistentziaren ikur bilakatu da egiten ari den lanagatik. Al Jazeera hedabideak erasoa gogor gaitzetsi du, eta ohartarazi du hilketa hauek berretsi dutela beharrezkoa dela berehalakoan hartu behar direla neurri legalak indar okupatzaileen aurka, ziurtatzeko ez dutela zigorgabetasunik izango.
Palestinako Kazetarien Sindikatuak erregistratu du 102 kazetari hil dituztela Israelgo indar armatuek eta beste 71 zauritu, urriaz geroztik.
Milaka lagunek protesta egin dute Niger-en herrialdeko elikadura-katea suntsitzen ari diren zigor berrien aurka. Niger munduko herrialderik txiroenetako bat da eta inguruko herrialdeek inbasio militarra egiteko mehatxua egin zioten.
NBEk dioenez, herrialdeko egoera humanitarioa geroz eta okerragoa da. UNICEFen datuen arabera, 2,3 milioi pertsonak ez dauzkate eguneroko elikagaiak ziurtatuta. Herrialdeari jarritako zigorrek mugatu egin dute bankuen jarduera Nigerren eta galarazi egin diote inguruko herrialdeekin merkataritza egitea.
Herrialde batzuek, AEBek barne, laguntza oro eten diote, uztailean estatu kolpe baten bidez kendu egin zutelako agintetik Mendebaldearen aldeko gobernua. Atzerrirako laguntza Nigerren urteko aurrekontuaren ia erdia zen. Zigorrek eragin dute Niger-eko elektrizitate horniduraren % 70 moztea, besteren artean.
Donostiako kaleak hartu eta hiru geldiune egin dituzte, eguerdi partean: Donostiako Udala, Ogasunaren egoitza eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Instituzio publikoak interpelatu nahi izan dituzte, zaintzaren pribatizazioan, zaintzaileen baldintza prekarioetan (eta zaintzaileak eurak zaintzeko premian), zaintza kolektiborako eskubidean eta zaintza sistema publiko bat gauzatzeko bidean duten ardura leporatuta. Zaintzaren eredua gutxi batzuen etekinerako pentsatuta dagoela salatu dute, etxeko langileen kaltean. Zaintza pribatu hau diru publikoz finantzatzen ez jarraitzeko eskatu diete administrazioei.
Iruñeko Sanduzelai auzoan egindako errepide mozketa ageri da Ahotsa.info hedabideak grabatutako bideo honetan. Hamarnaka lagun ageri dira greba feminista orokorreko pankarten atzean errepidea eteten, "ez gaude denok, 'internak' falta dira" oihuka.
Greba feminista orokorreko goizean hainbat ekintza egin dituzte Zumaian ere, eta horien artean, buru berokiak jantzita zituzten zenbait pertsonak zerbitzua eskaintzen ari ziren Lurraldebus autobusen kristalak pintura arrosarekin margotu dituzte.
Gasteizen, Michelin eta Mercedes lantegietako piketeekin eman zaio hasiera Euskal Herriko greba feminista orokorrari. Michelin lantegiaren sarreran, Ertzaintza grebalarien aurka oldartu da eta tentsio momentuak bizi izan dira. Bi emakume grebalari atxilotu dituzte. Mugimendu feministak konfirmatu duenez, polizia etxera eraman ondoren askatu dituzte. Bi blokeak 05:00etan abiatu dira eta inguruko lantegi eta erresidentzietatik igaro dira; Eusko Jaurlaritzan izango dute elkargunea 08:00etan.
Iurretatik Bilbora doan N-634 errepidea ere moztu dute piketeek. 100 pertsona espero zituzten antolatzaileek, eta kopurua bikoiztu dute: 200 lagun baino gehiagoko zutabe luzea osatu dute industriguneko trafikoa oztopatzen.
Greba orokorra dela oroitarazten duten aldarriak egiten ari dira errepidean, txistu eta bozgorailu bidez, eta horrez gain, zaintza sistema publiko komunitarioa eskatzen dabiltza. Goizean goizetik indartsu elkartu dira Durangaldeko grebalariak.
Milaka antifaxista greziarrek aurre egin diote nazioarteko ekitaldi faxista bati Atenasen. Legez kanpo utzitako Egunsenti Urrekara eta Casa Pound eskuin muturreko taldeek elkarrekin antolatua zen. Irudi gogorrak ikusi dira: burdinazko barrekin jipoiak, ezkutu inprobisatuak eta motordun kaskoak borrokan ari zirenen artean, besteren artean.
Agintariek 3.000 polizia agente zabaldu zituzten faxisten bileratik gertu zeuden guneetan. Poliziak manifestarien aurka egin zuen gas negar-eragilea erabilita, eta pertsona bati buruko lesio larriak eragin zizkioten. Inguru hartako errefuxiatu eta etorkinei eraso egin zieten faxistek, eta metroko bagoi bati su ematen ere saiatu ziren.
Manifestazio faxista deitua zuten asteazkenerako. Egun hori Egunsenti Urrekarako bi kideren heriotzaren hamargarren urteurrena zen: Manolis Kapelonis eta George Fundoulis. Europa osoko faxistei egin zieten dei Telegram aplikazioa baliatuta, eta Poliziak debekatu egin zuen manifestazioa.
Euskal Herrian bezala, munduko hainbat txokotan ere protestara irten dira Palestinaren alde. Irudi ikusgarriak grabatu dituzte Erresuma Batuan esaterako; Indian, berriz, 100.000 lagun baino gehiago batu dira mobilizazioetan.
Milaka zibil zeuden ospitalean, osasun arreta eta aterpe bila. Hussam Abu Safiya medikuak esana zuen: "Lanean ari gara zauritutako haurrak salbatzeko, ama haurdunak, umeak... Hemen jaiotzen ari dira... Gure aurka eraso egiteari utzi behar diote". Giza Eskubideen alde lanean ari den Mezan Zentroak "gerra krimena, argia eta sinplea" gisa definitu du bonbardaketa.
Red.media hedabidearen irudiotan ikus daitezke Gazan ospitale bat bonbardatu bertatik al-Shifa ospitalera ebakuatutako zauritutako zibilak. Israelek orain arte egindako erasorik hilgarriena izan da. Gazako osasun langileek diote kalkulatzen dutela hildakoak 1.000 inguru izango direla. Tartean dira medikuak, pazienteak eta bertan errefuxiatuta zeuden ehunka familia. Milaka pertsona zeuden bertan Israelen bonbardaketa errukigabeek eragindako zauriak artatzeko zain. Giza eskubideen alde lan egiten duen MedGlobal taldeko buruak adierazi du "XXI. mendean osasun zentro baten aurka egindako erasorik okerrena" izan dela. Aste honetan Israelek agindu du Gazako 22 ospitale ebakuatzeko, aire erasoak egingo dituela eta. Ospitaleetako langile guztiek uko egin diote agindua betetzeari, eskaera "ezinezkoa" dela esanez.
Istilu eta borrokak lehertu dira Zisjordanian Israelek Gazako Al-Ahli ospitalea bonbardatu ostean, ehunka zibil hilez. Palestinar Aginte Nazionalaren (PA) segurtasun indarrek protestarien aurka egin dute. Manifestariek PAko presidente Mahmoud Abbas boteretik kentzeko eskatu dute, eta honen polizia indarrek tiroka eta gas negar eragilearekin eratzun du.
Protestak lehertu dira munduko leku askotan orain gutxi, Israelen gerra krimenik larrienak eraginda. Dozenaka mila lagun kalean daude oraintxe bertaan Jordanian, Libanon, Turkian, Tunisian eta Berlinen, batzuk aipatzearren, eta Israelen, AEBen eta Frantziaren enbaxadei eraso egin diete. Zisjordanian ere milaka pertsona kalera ateratzen ari dira eta PAren poliziak beren aurka egin du.
Red hedabideko kazetari batek grabatutako irudi hauetan Isralego armadaren dozenaka tanke ageri dira lurreko eraso baterako prestatzen Gazako mugan. Israelek lur, aire eta itsaso bidezko eraso handia iragarri zuen, Gazako hiria eta bertako antolaketa politiko zein militarra suntsitzeko asmoz. Hala ere, Gazatik kazetariek kontatzen dutena harago doa eta Israelgo Estatua egiten ari dena bertako zibilen aurkako erasoa izaten ari da, elektrizitate eta elikagaien horniduraren etetea medio.
Israel prestatzen ari den lur bidezko erasoak borrokak areagotu eta soka luzea ekarriko duela espero da, Gazako erresistentzia taldeak ere defentsarako prestatzen ari baitira. Bien bitartean, Nazio Batuen Erakundeak adierazi du Gazaren erabaketeko hustuketa ezinezkoa dela.
Palestinaren aldeko mobilizazio jendetsua egin dute Parisen eta Frantziako polizia gogor oldartu da manifestarien aurka. Milaka lagun batu dira ostegunean Errepublikaren plazan “Palestina aske” lemapean, eta haien aurka gas negar-eragileekin, ur kanoiekin eta borra golpeekin egin du Poliziak. Ordu gutxi lehenago, Gérald Darmanin Frantziako Barne Ministroak Palestinaren aldeko mobilizazio guztiak debekatu eta parte hartzaileak atxilotzeko agindu zuen.
Atzo, asteazkena, bideo hau grabatu zuten Gazan; dirudienaren arabera Isralego armadak fosforo zuridun munizioa jaurti du Gazako portura. Zibil asko bizi dira bertan. Jakina da, fosforo zuriak erredura larriak eta arnasketa arazoak eragiten dituela, garunean kalteak sortu eta haurren hazte prozesua eten dezakeela. Gainera, debekatuta dago munizio mota honen erabilera eta gerra krimen gisa kontsideratzen du Nazioarteko zuzenbideak.
Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, momentuz 2300 zauritu eta 436 hildako utzi ditu erasoak, horien artean hogei umeak. Erasoetan meskitak, eskolak eta ospitaleak suntsitu dituzte. Israelek Palestinako milizianoen erasoei erantzungo diela eta gerra luze baten hasiera dela esan du. Gaza, 16 urtez, Israelen aireko, lurreko eta itsasoko blokeoaren pean egon da. Azken gertaeren harira, Israelgo Energia ministroak neurriak gogortuko dituela adierazi du setiatutako lurraldeari elektrizitate-hornidura geldiaraziz.
Istiluak izan dira Bagdaden 2019an gobernuaren aurka egindako mobilizazioen laugarren urteurrenaren harira egindako protestetan. Gogoratu, orain dela lau urteko mobilizazioetan 560 hildako baino gehiago izan zirela, gehienak manifestariak, poliziaren oldarraldien ondorioz hilak. Ordutik ari da “Herritarren Urriko Protesten Mugimendua” deitua Irakeko mobilizazioetan hildakoentzako justizia aldarrikatzen.
2019ko protesta hauek orduan Lehen Ministro zen Adel Abdul Mahdiren dimisioa ekarri zuten eta hauteskunde parlamentarioak ere egin ziren Iraken. Hauteskundeen ostean eratutako parlamentuak esparantza piztu bazuen ere, herritarrak kexu dira agintariek oinarrizko arazoei ez dietelako irtenbiderik eman: pobrezia, langabezia, azpiegitura eta zerbitzu publikoen kalitate falta, horien artean. Are gehiago, Estatu Batuen inbasioaren ondoren Iraken ezarri zen sistema politikoaren erabateko aldaketa eskatzen dute.
Uda amaitu den honetan iritsi da azken hilabeteetako protesta politikoei begiratua emateko garaia. Afrikako hainbat herrialdetan Frantziako Estatuaren aurka egin dituzten altxamenduak, Latinoamerikako emakumeen protesta historikoak, Frantziako grebak eta Ekialde Hurbileko erresistentzia antiinperialista, besteak beste. Hemen duzue udako laburpen bideoa.
"Terrorismoaren aurkako" operazio militar bat dela esan du Azerbajaingo Defentsa Ministerioak. Nagorno Karabakheko armeniarrek gutxienez bederatzi hilabete daramatzate blokeo egoeran, Armeniarekin pasabide nagusia itxita baitauka Azerbaijango Gobernuak. Bi aldeak su-eten bat hitzartzen ari dira azken orduetan, hainbat iturriren arabera.
Bideoa: @thered.stream
Euri jasek presa bat leherrarazi eta horrek eragindako ur jario erraldoiak izugarrizko kalteak eragin ditu Libian. Datuen arabera,20.000 herritar baino gehiago daude desagertuta eta 3.300 pertsona aurkitu dituzte, momentuz. Herritarrak protestara atera dira urtegiaren egoera kaskarra eta agintari politikoen erantzukizun eza salatzeko. Horren aurrean, Libiako gobernuak kazetariak hiritik kanporatzea erabaki du eta errepresio bortitza espero da datozen egunetan.
Gazako iparraldean izan da erasoa, Jabalia errefuxiatu kanpamenduaren ekialdean. Palestinarrak manifestazioa bat egiten ari ziren lurralde okupatuak eta Gaza bereizten dituen harresiaren inguruan kolonoak mezkita batera sartu izana salatzeko. Isralego soldaduak protestan ari zirenen aurka oldartu dira eta Palestinako osasun zerbitzuen arabera, sei lagun zauritu dituzte gomazko pilotekin eta gas negar-eragileekin, horien artean bi kazetari.
Itoizko urtegiaren azpian dagoen herrietako bat da Artozki (Nafarroa). 2003an hustu zuten beste sei herrirekin batera, urtegia egin behar zutelako, baina azken momentura arte defendatu zuten herria Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek. Bi aste behar izan zituzten foruzainek eta guardia zibilek herria hustu eta eraikinak behera botatzeko. Hilabete batzuk lehenago, Itoitz herrian antolatu zuten erresistentzia.
Irakurri albistea osorik hemen.
Manifestari ezkertiarrek Santiagoko hilerria inguratu, Pinocheten diktaduran pisu handia izan zuen funtzionario baten hilobiari su eman eta poliziaren mausoleoa suntsitu zuten Salvador Allenderen aurkako estatu-kolpearen urteurrena baino lehen.
Su emandako hilobian Jaime Guzmán senatari ohia dago lurperatuta, Pinocheten aliatua izan zena eta 1980ko konstituzio faxistaren sortzaile gisa ezagutzen dena. Muturreko ildoko gizona zen Guzmán eta gerrila iraultzaileen aurkako ekintzak bultzatu zituen. 1991n hil zuen tiroz Frente Patriotico Manuel Rodriguez gerrilak.
Txileko poliziaren, karabineroen, mausoleoan ere sartu ziren manifestariak eta hildako Karabineroen hilarriak apurtu eta hormetan poliziaren aurkako aldarriak idatzi zituzten. Pinocheten diktadura baino hurbilagoko gertaerei begira, karabineroek 30 lagun hil eta 30.000 atxilotu zituzten 2019an Txilen izandako protesta herritarretan.
Isralego segurtasun indarrek dozenaka palestinar zauritu dituzte Palestinako Nablus hirian Joseren hilobiari eraso egiten ari ziren kolonoak babesteko operazioan.
Palestinako herritarrak harriak jaurtiz defendatu zuten euren burua, palestinarren erresistentziak indar okupatzaileei tiro egiten zien bitartean.
Yasser Antar larrialdietako langilearen hitzetan bi lagun artatu zituzten bala zauriek eraginda eta gutxienez 43 pertsona gas negar-eragilearen ondorioz. Nazio Batuen arabera, aurten gutxienez 200 palestinar hil dituzte Israelgo segurtasun indarrek. 2006tik hildako gehien izan diren urtea izaten ari da aurtengoa.
Eskuin muturrak bultzatu eta gobernuak baimenduta Koranaren aleak erretzen ari dira Suedian eta azken erreketek istiluak eragin dituzte Malmö hirian, erreketen aurka protestara atera direlako hainbat herritar. Poliziak gutxienez hamar pertsona atxilotu ditu eta sare sozialetako bideoetan autoak sutan eta jendea poliziari harriekin aurre egiten ikus daiteke.
Badira zenbait aste Suedian herrialde islamikoek dituzten enbaxaden eta mezkiten aurrean Koranaren aleak erretzen ari direla, eskuin muturreko taldeen deialdiz eta Suediako autoritateen baimenarekin. Honek tentsio diplomatiko handiak eragin ditu nazioartean.
Koranaren erreketen antolatzailea Salwan Momika Irakeko errefuxiatu kristaua da. Teoria konspiratzaileen teorikoa eta Holokaustoaren defendatzailea da, Suedian Korana debekatzea helburu duena. Bere adierazpenen arabera, 37 urteko Momika Suediar Demokratak eskuin muturreko alderdi nazionalistako kidea da.
Ur kanoiak eta polizia armatuak erabili dituzte Sri Lankan ikasleen aurka, Colombo hiriburuan. Ikasleek protestak antolatu dituzte 200 egun preso daramatzaten ekintzaileak askatzeko eskatuz.
Iaz aurrekaririk gabeko altxamendua izan zen uhartean, Gotabaya Rajapaksa presidentearen aurka. Protesta horietan zenbait ikasle atxilotu, terrorismoaren aurkako legepean auzipetu eta espetxeratu zituzten.
Legeak onartzen du urtebete preso edukitzea inolako epaiketarik gabe. Giza eskubideen aldeko zazpi erakundek, Amnesty International eta Human Rights Watchek, besteren artean, ekintzaileak askatzeko eskatu dute.
Poliziak Eliseo inguruak okupatuta ditu protesten bosgarren gauean, Nahel Merzouk 17 urteko gaztearen aldeko protestei aurre egin asmoz.
Gazte beltz eta arabiar askoren atxiloketa masiboak eta jipoi handiak ikusi ditugu bertatik bertara.
Poliziak arma astunak darabiltza hiria patruilatzen ari dela, baita markarik gabeko furgonetak ere. Manifestariei –gehienak gazteak– istiluen aurkako poliziek gas negar-eragileak jaurti dizkiete.
719 pertsona atxilotu ditu oraingoz estatu osoan, horietatik 315 Parisen.
Liskarrek Frantzia astindu dute laugarren gauez jarraian, Nanterren Poliziak 17 urteko Nahel M. hil ostean. Hilketak, bideoan grabatua izan zenak, Frantziako hiri handietako aldirietako frustrazioa leherrarazi du, Poliziaren diskriminazio arrazistagatik nazkatuak.
Frantziako Polizia Nazionalaren Aliantzak, herrialdeko polizia guztien erdia ordezkatzen duen sindikatuak, istiluei "gerra" deitu die eta manifestariak "horda basatiak" direla esan du.
Istiluak izan dira berriro Nanterreko kaleetan, Paris kanpoaldeko hirian. Bertan, 17 urteko eta Aljeriako jatorriko familia bateko kide Nahel M. hil du aste honetan Frantziako Poliziak tiroz. Milaka lagunek bat egin dute protestarekin eta Nahelen amak gidatu du.
Manifestazioa amaitutakoan istiluak hasi dira. Poliziak gas negar-eragilea jaurti die hildako nerabearen memorian eta poliziaren indarkeria arrazistaren aurka protestan ari ziren manifestariei. "Poliziak hildako pertsonen %90 ez dira zuriak", "Justizia Nahelentzat" edo "Mundu guztiak gorroto du Polizia" gisako aldarrikapenak egin dituzte manifestariek.
Frantziako agintariek istiluz beteriko hirugarren gauari egin beharko diote aurre. Gérald Darmanin Barne ministroak 40.000 agente mobilizatuko dituela iragarri du.
Argentinako Jujuy probintziako eskuin muturreko gobernuak poliziaren indarkeria masiboarekin erantzuten die konstituzio-aldaketen aurkako protesta jendetsuei. 170 pertsona baino gehiago zauritu dituzte protestetan, batzuk egoera kritikoan, eta 70 inguru atxilotu dituzte.
Poliziak gas negar-eragileak eta gomazko balak jaurti dizkie manifestariei. Buenos Airesen, Kordoban eta beste hiri batzuetan, langileek eta ikasleek mobilizazioak deitu dituzte asteazkenean Jujuyko eskubide zibilen urraketa salatzeko. Sindikatuek herrialde mailako grebak iragarri dituzte indarkeriaren aurrean.
Jujuyk Txile eta Boliviarekin egiten du muga, eta Litio Triangeluan dago, mundu mailan funtsezko bihurtu diren litio baliabideekin. Komunitate indigenek desafio egin diote material hau erauzteri. Litio meatzaritzako operazioak blokeatu ohi dituzte, horrek ondorio kaltegarriak dakarzkiela salatuz.
Kolonbiarrak kalera atera dira Gustavo Petro presidente ezkertiarraren erreformak babesteko. 400 buruzagi politikok baino gehiagok adierazpen bateratua sinatu dute, ondorengoa adieraziz: "Kolonbian estatu kolpe bigun bat gertatzen ari da"
Protesta jendetsuak izan dira ondorengo lekuetan: Barranquilla, Medellin, Santa Marta, Cali eta Bogotan, besteak beste. Petro presidenteak eta Francia Marquez Kolonbiako lehen presidenteorde beltzak zuzendu zuten hiriburuko protesta. Bere hitzaldian, Petrok Pedro Castillo Peruko presidente ezkertiarraren aurkako kolpe eskuindarrarekin alderatu du egoera.
Petrok kargua hartu zuenetik, duela urtebete baino gutxiago, Kolonbiako historiako lehen gobernu ezkertiarra jeneral ohien, koronelen eta militar kolonbiarren jomugan izan da.
Kolonbiako eskuin muturreko oposizio indartsuak, eragin handiko oligarkiarekin batera, bere kapitala mehatxatuta ikusi du Petroren erreformekin eta bere aurkako kanpainak koordinatu ditu.
Istanbulgo Gezi parkeko altxamenduaren hamargarren urteurrenean, komunistak kaleetara atera dira gobernuaren politiken aurka protesta egiteko eta 2013ko altxamendua ospatzeko.
2013ko maiatzean, kanpaldia abiatu zuten ekintzaileek Istanbul erdialdean dagoen Gezi parkean, hiriko azken berdeguneetakoa bera. Lehen helburua, hura suntsitzea saihestea izan zen. Asteetan luzatu zen kanpaldiak poliziaren erasoei, gas negar eragileari eta ur-kanoiei aurre egin behar izan zion. Mugimendua Turkiako historiako altxamendu zibil handienetako bat bihurtu zen egunak aurrera egin ahala.
Hasiera batean Erdogan lehen ministroak zuhaitzak mozteko eta bertan merkataritza-gune bat eraikitzeko zuen planaren aurkako protesta zena, herrialde osora zabaldu zen Erdoganek turkiarren ongizatearen gainetik interes komertzialak lehenesten dituela salatuz.
Frantziako Poliziak gas negar eragilea bota die petrolioaren negozioan erraldoia den TotalEnergies multinazionalaren bilera oztopatzen saiatu diren herritarrei. Enpresak klima larrialdian duen erantzukizuna salatu dute aktibistek.
Poliziaren presentzia handia izan arren, ehun bat ekintzailek goizean goiz lortu dute eraikinaren inguruak blokeatzea eserialdi batekin. Sare sozialetan zabaldu dituzten bideoetan ikus daitezke poliziaren gehiegikeria, atxiloketak eta eragindako kaosa.
TotalEnergies konpainiak urteak daramatza gobernuz kanpoko elkarteen eta ekologisten kritikapean Afrikan giza eskubideen urraketen arduradun izategatik.
Ehunka lagun atera dira kalera Bartzelonan, Bonanova inguruetan desalojo mehatxupean dauden bi etxe okupari babesa adieraztera. Poliziaren presentzia handia izan da protestetan, eta bidea oztopatzen ere saiatu dira.
Manifestariek bidean zeuzkaten banketxeen kontra harriak bota dituzte. Hala ere, Poliziarekin liskar larririk gabe amaitu da protesta. Datozen egunetan gehiago espero dira. Egunotan gaiak polemika piztu du eraikinaren jabeak Desokupa enpresa kontratatu ostean eraikina husten saiatzeko. Eskuineko alderdi politikoek, etxeen okupazioaren gaia hauteskunde kanpainaren ardatzetako bat bihurtu dute.
Eurostaten datu ofizialek erakusten dutenez, Espainiako Estatuko hirietan, alokairuen prezioen garestitzea gazteen kaleratzea eragiten ari da. Europar Batasuneko batez bestekoa baino dezente gehiago. Neurri eraginkorrik hartu ezean, kopuruek hazten jarraituko dutela aurreikusten da.
Jendetza bildu da Buenos Aireseko (Argentina) erdigunean, herrialdea pairatzen ari den inflazio handiagatik eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) inposatutako austeritate neurrien aurka protesta egiteko. Argentinak ia % 109ko inflazio-tasa du gaur egun, munduko hirugarren altuena.
Argentinarren egoera ekonomikoa are gehiago larritu da NDFren 57 mila milioi dolarreko maileguan ondorioz. Sinatu zuena Mauricio Macri presidente kontserbadore ohia izan zen, 2018an. NDFk ezarritako neurri ekonomikoak pobrezia tasa handitzea eragiten ari dira. 2022ko bigarren seihilekoko Gobernuaren datuen arabera, argentinarren % 39,2 pobrezian bizi da.
Arazo hauek etenik gabeko protesta jendetsuak piztu dituzte, eta manifestariek modu baketsu eta militantean krisi honen aurrean altxatu dira, Argentinaren arazo ekonomikoei aurre egiteko irtenbideak eskatuz.
Pakistan protesta jendetsuen eta liskarren lekuko izaten ari da hainbat hiritan, ustelkeria leporatuta lehen ministro ohi Imran Khan atxilotu ostean. Gutxienez manifestari bat hil dute asteartean, eta beste 13 zauritu, tartean sei polizia.
Poliziak manifestarien aurka gas negar-eragilea eta ur-kanoiak erabiltzen ari da, eta manifestariek errepideak blokeatu dituzte Islamabad, Rawalpindi eta Peshawarren. Hiru probintziatako agintariek larrialdi egoerak ezarri dituzte protestak debekatzeko eta telefono mugikorren datuen zerbitzuak murriztu dituzte. Twitter, YouTube eta Facebook bezalako sare sozialetako plataformek ere etenaldiak izan dituzte.
Imran Khanek argudiatu du bere aurkako akusazioek arrazoi politikoak dituztela sakonean. Aurretik ere saiatu izan ziren bera atxilotzen, baina bere zaleen erresistentziarekin egiten zuen topo poliziak. Manifestariek suzko barrikadak eraikitzen baitzituzten Khanen etxebizitzaren inguruan.
Gaur Garaipenaren Eguna edo nazien basakeriatik Askapen Eguna ospatzen da mundu osoan, Armada Gorriak 1945ean Hitlerren armada bere lurretan garaitu zuen eguna oroituz. 1945eko maiatzaren 8ko gauean, Wehrmacht-en aginteak Europan Bigarren Mundu Gerrari amaiera eman zion errendizioa sinatu zuen.
Ikusi 1945ean grabatutako artxiboko irudi hauek, Armada Gorria ikus daiteke Moskun Alemania naziaren porrotaren ondoren desfilatzen. Desfilea hilabete batean prestatu zuten eta gudan konfiskatutako nazien sinboloak suntsitu zituzten jendaurrean.
Sobietar Batasunak 27 milioi herritar galdu zituen Hitlerren aurkako gudan. Armada Gorriko 5,7 milioi kide Alemaniarren preso izan ziren eta horietako 3,3 milioi inguru goseak, hotzak, gaixotasunek, lan behartuek edo tiroek hil zituzten.
Gobernuaren aurkako protestak eta liskarrak piztu dira Kenyako Nairobi hiriburuan berriro ere. Bideoetan ikus daitekeenez, ibilgailu ugariri su eman diete manifestariek eta soldaduek gas negar-eragilea jaurti diete.
Martxoko eta apirileko manifestazio jendetsuen ondoren datoz protesta hauek, bizi-kostuen igoera salatzeko eta William Ruto presidentearen aurka. Iazko hauteskundeak galdu zituen Raila Odinga oposizioko buruak deitu ditu protestak.
Ngesa Omole Kenyako Alderdi Komunistako presidenteordearen arabera, "Gobernua eta oposizioa atzerriko herrialdeen babesa lortzen saiatzen ari dira, hala nola, AEBena" eta "gobernua ez da gai jende gehienen bizitza hobetzeko, bankuek eta nazioarteko taldeek kontrolatzen baitute gure politika".
Poliziaren presentzia itogarria eta errepresioa handia izan arren, oposizioak jakinarazi du protestekin jarraituko duela.
Turkiako Poliziak hainbat manifestari atxilotu zituen Istanbulen, Taksim plazara iristen saiatzen ari zirela Maiatzaren Lehenean.
Bideoetan ikus daitekeenez, poliziak manifestariei eraso egin zien atxilo eraman aurretik. Taksim plazan urte luzez debekatu izan dituzte Langileen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak.
Tokiko hedabideek informatu dutenez, Istanbulgo Poliziak segurtasun neurri zorrotzak ezarriak zituen, hesiak eta sarrera-irteeretan Polizia ibilgailuak barne, inor ez zedin bertara sartu aldarrikapenekin.
Taksim plazak esanahi sinboliko handia du Turkiako ezkerrarentzat. 1977ko maiatzaren 1ean, Estatuak Taskim plazako sarraskia eragin zuen, eta 34 eta 42 pertsona artean hil zituen.
Maiatzaren Lehenean, langileek eta ekintzaileek kontzentrazioak egin dituzte mundu osoan zehar lan-baldintzak hobetzearen, lanaldia murriztearen eta soldata igotzearen alde. Ikusi bideo honetan Langileen Nazioarteko Egunean mundu osoan eginiko protesta eta ekitaldien laburpentxoa. Italiako manifestariek NATOko eta Europar Batasuneko banderak nola erre dituzten ikusiko ditugu, Marokoko Agadir hirian Israelgo banderarekin egin dute gauza bera eta Tel Avivekiko harremanen normalizazioa salatu dute.
Indonesian, manifestariek "enplegua sortzeko" lege bat indargabetzeko eskatu diote Gobernuari, langileen eta ingurumenaren kontura enpresa handiei mesede egingo diela salatuz. Pakistanen, agintariek debekatu egin zituzten elkarretaratzeak zenbait hiritan, baina sindikatuek jendea bildu zuten Lahoren, lan legeak aplikatzeko eta soldata igotzeko eskatuz.
India osoko hirietan ere izan dira protestak Maiatzaren Lehenean.
2.000 lagun inguruk egin zuten bat Italiako "Garaipenaren Eguna" deiturikoen urteroko protestekin. Egun horretan gogoratzen dute komunistek eta antifaxistek nazien okupazioaren eta Mussoliniren faxismoaren aurkako borroka irabazi zutela. Besteren artean, Italia NATOtik ateratzeko eskatu zuten manifestariek.
Bideoan ikus daiteke poliziak nola kolpatu zituen manifestariak borrekin. Tentsioa igo egin zen NATOren bandera zekarren kontra-manifestazioa hurbildu ahala, tokiko hedabideek zabaldu dutenez. Manifestari komunistek Bigarren Mundu Gerrako ereserki antifaxista abestuz erantzun zieten: "Bella Ciao".
Benito Mussoliniren diktadura faxistarekiko garaipena festa egun nazionala da Italian. Aktibistek borroka antifaxistak antolatzeko erabiltzen dute.
Liskarrak piztu dira berriro ere Bogotako unibertsitate inguruetan, ikasle militanteen protesten harira. Azken hauek asteak daramatzate hezkuntzan aplikatzen ari diren austeritate neurrien aurka borrokan. Unibertsitaterako finantzaketa handiagoa eskatzen dute, eta ikasketa batzuk bertan behera uzteko hartu duten erabakia, atzera botatzea. Manifestariek errepideak blokeatu dituzte hainbat orduz, eta datozen egun eta asteetarako blokeo gehiago iragarri dituzte. Bideoan ikus daitezke aurpegia estalita duten manifestariak Kolonbiako istiluen aurkako ESMAD unitate ospetsuari aurre egiten. Poliziak ur-kanoiak eta gas negar-eragileak jaurti dituzte. Kazetarien lana ur-kanoien bidez nola oztopatu duten ere jasota geratu da irudietan.
Txileko Poliziak eta militarrek armak nahieran erabili ahal izateko lege berriak protesta gogorrak piztu ditu Santiagon. "Carabineros" Txileko istiluen aurkako unitatearekin talka egin dute manifestariek.
Txileko Parlamentuak joan den astean onartutako legea indargabetzeko eskatu dute manifestariek. Hemendik aurrera, Poliziak eta militarrek armak erabiltzen, ekintza "defentsibo" gisa finkatuta geratzen da legez, kontrakoa frogatzen ez den bitartean. NBEk erantzun kritikoa eman zion: "Ez dator bat giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearekin".
Bideoetan ikus daitekeenez, poliziak ur-kanoiak eta gas negar eragileak jaurti ditu ikasleen aurka, manifestazioa apurtzen saiatzeko. Manifestariek barrikadei su eman eta ahal zuten guztia bota zieten karabineroei.
Txileko istiluen aurkako polizia oso ezaguna da erabiltzen duen gehiegizko indarkeriagatik. 2019ko protesta jendetsuetan, gutxienez 3.461 pertsona zauritu zituen, horietatik 1.986 armen bidez, eta 9.308 atxilotu zituzten.
Manifestariek Parisko Louis Vuittonen egoitza nagusia hartu dute. Munduko pertsonarik aberatsenetako bat den Bernard Arnaultena da LV. Irudietan ikus daiteke nola sartu diren manifestariak bengalekin eraikinaren barrura. Louis Vuittonen egoitzako ekintza, BlackRock multinazionalaren egoitzari egindakotik astebetera etorri da.
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen pentsioen lege proiektuaren aurkako protesta eta greben 12. egunaren barnean egin dute ekimena, erretiratzeko adina 62tik 64ra atzeratzearen aurka.
Yuri Gagarin pilotu eta kosmonauta sobietarraren lorpen historikoaren 62. urteurrena ospatzen da gaur. Gagarinen misioa mugarri esanguratsua izan zen Sobiet Batasunarentzat, AEB garaitu baitzituen gizaki bat espaziora bidaltzeko lasterketan.
Artxibo sobietarreko irudietan Gagarin agertzen da, Moskun bere etorrera ospatzeko ekitaldia hasi baino lehen. Misio espazialaren ondoren esan zituen hitz ospetsuek –"Lurrari urrutitik begiratuta, konturatzen zara txikiegia dela gatazkarako eta nahikoa handia kooperaziorako"–, oraindik pisua dute.
Gagarinen espazioko misioak mundu mailako ospea ekarri zion, ikono bihurtuz. Sobietar Batasunak heroitzat hartu zuen, eta "Leninen Ordena" saria eman zioten egindako lan bikainengatik.
Zenbait pertsonak eten egin dute Frantziako presidente Emmanuel Macron, Herbehereetan egiten ari den bisitaren baitan Hagan ematen ari zen hitzaldi batean. Erretreten erreforma eta Frantzian demokrazia falta aurpegiratu dizkiote.
Amsterdam hirian ere konfrontatu egin dute eta bere bizkartzainek pertsona bati eraso egin diote.
Irlandako gazte errepublikanoek molotov koktelak jaurti zizkioten Derryn polizia auto bati. Haserre zeuden errepublikanoen martxa debekatu zutelako.
Derry 1916ko Oroitzapenen Batzordeak antolatutako martxa azkenean egin zuten eta Ipar Irlandako Poliziak (PSNI) urrutitik jarraitu zuen. Martxa hiriko hilerri aurretik pasa zenean egin zioten eraso PSNIren ibilgailuari molotov koktel eta su artifizialekin, eta hau sutan joan behar izan zen.
PSNIk hilerria itxi du, inguruetan lehergailu bat egon daitekeela esanez. Derryko manifestazioan bildutak oerrepublikano disidenteek Britainiako gobernu kolonialaren aurkako 1916ko Pazko Altxamendua gogoratzen dute egunotan, eta ez dute Ostiral Santuko Akordioa onartzen.
15 minututan 100 suziri jaurti dituzte Libano hegoaldetik Israelera, hedabide israeldarrek zabaldu dutenez. Libanoko segurtasun iturriek, ordea, garrantzia kendu die jaurtiketen eraginari. Hezbolari, Hamasi eta Jihadari egotzi diote erasoa koordinatzea. Erantzun gisa, Israelek Libano hegoaldea bonbardatu zuen, Reutersen arabera.
Libanoko misilak etorri dira Israelgo Poliziak Al-Aqsako meskitan sartu eta fededunei eraso ostean. Gaur bertan, Hezbolak esan du Palestinako taldeen Israelen aurkako "neurri guztiak" babestuko dituela, Al-Aqsako erasoaren harira.
Libanoren eta Israelen arteko mugaz gaindiko kohete erasoak ezohikoak izan dira 2006ko Israel-Hezbollah gerraz geroztik.
Macronen erretiro adina 62tik 64 urtera atzeratzeko asmoen aurka, hamaikagarren ekintza eguna izan dute, non greba eta protestak uztartu dituzten. Nahiz eta Frantziako estatuko herritarren % 70 erreformaren aurka egon, Macronek Asanblea Nazionalean aurrera egin zuen bozkaketara eraman gabe, milioika herritarren artean amorrua piztuz.
Bideoetan ikus daiteke poliziak gas negar-eragileak eta gehiegizko indarkeria erabiltzen manifestarien aurka.
Bengala gorriak zeramatzaten manifestari batzuk BlackRock multinazionalen Parisko egoitzan sartu ziren. Bordelen, irakasle grebalariek hezkuntza administrazioaren eraikin bat okupatu zuten, hezkuntza ministro Pap Ndiayeri mezua bidaltzeko.
Egiten ari zareten lan bikainak herritarren sostengua behar eta merezi duelako, dudarik gabe.
”Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak etxebizitza duina izateko eskubidea aitortzen du, bizi-maila egokia izateko eskubidearen parte gisa. Antzeko terminoetan mintzo da Hego Euskal Herrian inposaturiko Konstituzioa ere bai. Baina, letra txikiak, hain txikia ezen ezin den irakurri, eskubideari gehitu dio ondokoa: "...baldin eta dirutza baduzu". Ezin hobekien laburbildu zuen "sozialista" batek, ustelkeriagatik inputatuta dagoen Espainiako ministro ohi batek: “Etxebizitza eskubidea da, baina baita merkatuaren salgaia ere”. Prezio neurrigabeak, merkatu ultraliberalizatua, lur publikoaren pribatizazioa, espekulazioa, banku eta funts putreak, lan prekarioak, turismo masiboa, etxegabetzeak –2013tik 2024ko irailera bitartean, gutxienez 11.091 izan dira EAEn, haien arrazoi nagusia izanik "alokairua ezin ordaintzea"–... eta horri guztiari aurre egiteko gobernuak 250 euroko bonu bat ematen dizu. Etxebizitzaren bueltan elkartzen dira bizi gaituen eredu ekonomikoaren ezaugarri ia guztiak. Beraz, galdera da, egoera hobetzerik ba al da eredu ekonomiko eta politikoa eraldatu gabe?
Argazkia: Etxebizitzak negozioa izateri utz diezaion eskatzeko manifestazio jendetsua zapatuan, Bilbon. Aritz Loiola / Foku
Testua: Axier Lopez