Amurrion kontsumoaren aurkako mobilizazioa hasi dute.
Hasi da Amurrioko kontsumoaren aurkako mobilizazioa #AiaraldekoGrebaFeminista pic.twitter.com/f4ByTDN7sO
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 8, 2019
Belaunaldi ezberdinetako emakumeak batu dira Usurbilen, lehenengo kalejira egiteko abiapuntuan.
#Usurbil #GrebaFeminista laster abiatuko da lehen kalejira. Belaunaldi ezberdinetako emakume mordoa batu da. @M8EuskalHerria pic.twitter.com/tFOSgPQqv5
— noaua (@noaua) March 8, 2019
Iruñeko pikete feminista gertutik jarraitzen ari zen polizia. Talde osoa identifikatu du azkenean Espainiako Poliziak. Grebalariek dantzan erantzun diote jazarpenari, Euskalerria Irratiko Haritz Pascualek bideo honetan jaso duenez.
Espainiako poliziak @NafarroakoM8 ko zabalguneko piketea atxiki egin du. Emakumeek dantza ta barreekin erantzun @fm983irratia #GrebaFeminista pic.twitter.com/RfEMSnx1QG
— Haritz Pascual (@haritzpg) March 8, 2019
Hondarribian ere martxoak 8 ditu gaur eta herrian urtero zeresana eragiten duen gaiarekin lotu dira bertako feministen aldarriak. Herriko alde zaharraren sarreran Alardeko hatxeroei eskainita dagoen monumentua morez pintatuta agertu da –emakumeei gizonen baldintza berdinetan parte hartzen uzten ez dien Alarde baztertzaileko figura nagusietako bat dira hatxeroak–.
Ez da izan Alardearekin lotuta herrian egin den aldarrikapen bakarra. Desfile baztertzailea antolatzen duen Alarde Fundazioaren logotipoa moldatu dute pankarta batean, "Alarde Feminista" hitzak jarriz.
Kerman Garraldak zabaldutako irudi hauetan ikusten den moduan, Urretxun dagoen Iparragirreren monumentuan ere jarri dituzte grebarekin lotutako aldarriak: "Heteropatriarkatu kapitalistari planto!" dioen pankarta jarri dute Gernikako Arbola kantatzen zuen musikariaren omenezko estatuan.
Karabana feministak Urretxu eta Zumarragako kaleak zeharkatu ditu. #M8GrebaFeminista @goierriHitza pic.twitter.com/sNB1NHaTuk
— Kerman Garralda (@kaguendix) March 8, 2019
Beste leku askotan bezala, piketeak egiten ari dira Gasteizen ere. Bertako mugimendu feministak, baina, jazarpen polizial handia jasaten ari direla salatu du. Kide asko identifikatu dituztela eta beste hainbat miatu edo katxeatu dituztela kritikatu dute. Argazkia: @M8Gasteiz.
Euren baldintza esklaboak azaleratzen ari dira etxeko langileak Bilbon.
Etxeko langileek beraien lan baldintza esklabuak azaleratu dituzte. Ba al zenekien etxeko langile askok eta askok 60 ordutik gorako lan jarduna dutela? #M8GrebaFeminista #M8 #FeministokPlanto #Bilbo @argia pic.twitter.com/Rnn7O31N2u
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2019
Goizetik ari dira piketeak Iruñeko erdigunean barrena. Euskalerria Irratiko Haritz Pascualek zabaldu duen bideo honetan ikus daitekeenez, polizia gertutik jarraitzen ari da haien urratsak.
Zabalgunean barna @NafarroakoM8 ko piketea foruzain eta espainiako poliziak gertu dituela @fm983irratia #m8GrebaFeminista #GrebaFeminista pic.twitter.com/HYu7D4pwnf
— Haritz Pascual (@haritzpg) March 8, 2019
"Lana bai, soldata ere bai!" aldarrikatuz, Basauriko Lanbideren bulegoan sartu dira.
Lana bai, soldata ere bai! Basauriko Lanbide bulegoan sartu gara #GoraBorrokaFeminista pic.twitter.com/7acHapCP8T
— Iraide Lejarreta Goyarzun (@lapurriana) March 8, 2019
Nafarroako LABek zabaldu duen irudi honetan ikusten denez, Iruñeko entzierroaren monumentuan ere martxoaren 8aren aldeko pankartak jarri dituzte.
“Emakumeak Frantziako populazioaren %52 gara. Etxeko lanetan bataz besteko 20 ordu egiten dugu astean. Lan hori ikusiezina da. Gure soldata gizonen %26 baino apalagoa da. Hau da, 15:40tik goiti muxu-truk lan egiten dugu. Gure pentsioak gizonena baino %40 apalagoa da”, adierazi du Frantziako Mugimendu Feministak.
Emakumeak 15:40etan biltzera deitu du Frantziako hiri nagusietan. #
Greba feminista kontsumo greba ere badela gogoratuz, piketeak auzoetako komertzioetara sartzen ari dira Gasteizen, Hala Bedik kontatu duenez. (Argazkiak: Hala Bedi)
Basaurin, piketeak Mercadona saltokian sartu dira:
Basauriko piketeak Mercadonan sartu dira!! Pikete de #Basauri entra en Mercadona!!🛒🛒🛒#FeministokPlanto #M8GrebaFeminista @M8EuskalHerria pic.twitter.com/3mdnmsC8Nf
— M8 Bizkaia (@M8Bizkaia) March 8, 2019
Ezohiko irudia ikusi da ostiral honetan EAEko Legebiltzarrean: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko emakume legebiltzarkideek greba egingo dutela jakinarazi dute eta horren ondorioz, gaur egitekoa zen osoko bilkura bertan behera geratu da. 36 emakume legebiltzarkide dira guztira greba egin dutenak. Horiei beste hiru gizon gehitu zaizkie, arrazoi ugarirengatik gaurko saioan parte hartu ez dutenak.
Bilbon, etxeko langileek trapu eta eskularruak zintzilikatu dituzte, eta euren historiak kontatzen dituzten orriak ere eskegi dituzte. Historia horietako bat da Esperanzarena:
"Esperanza naiz, Nikaraguakoa. 45 urte ditut. Nire herrialdean soziologia ikasketak egin nituen eta kontabilitate laguntzaile karrera. Han 10 urtez lan egin nuen Hezkuntza Ministerioan eta 14 urtez Somotoko Udalean, Administrazio sailean. Alaba bat eta seme bat ditut, eta han bizi dira. Nire eta nire amaren mende daude.
Gaueko 21:00etatik 15:00etara lanean
Herrialde honetara iritsi nintzenetik etxeko langilea eta zaintzailea naiz. Ez daukat paperik eta urtebete falta zait horiek izapidetu ahal izateko. Bi urte daramatzat barneko langile gisa familia batentzat lanean, garbiketa lanak egiten ditut eta adineko pertsona bat zaintzen dut. Barneko langile gisa egiten dut lan, gaueko 21:00etatik, hurrengo eguneko 15:00ak arte. Ez daukat niretzako logelarik. Zaintzen dudan emakumearen logelan egiten dut lo, eta ez dut ongi atseden hartzen. Askotan gauetan garbitu behar dut emakumea, eta batzuetan esnatu eta hizketan hasten da…
Elkarrizketa egin zidatenean esan zidaten 1.000 euro ordainduko zizkidatela, aparteko ordainsariak barne, eta lana onartu nuen. Ez nekien ezer nire eskubideei buruz, baina orain gauza batzuk dakizkit eta ikusten dut 18 orduko lanaldiak egiten ditudala eta soldata hori ez da nahikoa, ezta pentsatu ere!
Gero eta nekatuago nago..."
Etxeko langileak ere Bizkaiko Diputazio parera heldu dira, manifestaziora. "Gu nork zaintzen gaitu?" galdera irakurri daiteke pankartetan, Amaia Lekunberrik kontatu duenez:
Etxeko langileak ere heldu dira diputazio parera. "Gu nork zaintzen gaitu?" galdera irakurri daiteke pankartetan #M8GrebaFeminista #FeministokPlanto #m8 @argia pic.twitter.com/cJpPFhiwob
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2019
Euskal Herriko Mugimendu Feministak deia egin die emakumeei herrietako antolatu ekimenetan parte hartzeko. Mobilizazio nagusia Baionan eguerdian eginen dute: Merkatu plazan bazkaria. 18:30etan Errepublika plazan konzentrazioa izanen da eta segidan manifestazioa hirian barrena.
Aurtengo greba feministak "bost esparrutan” eragitea du xede: pentsionistengan, ikasleengan, zaintzan, enplegu eta kontsumoan".
Bilbon, Juan de Garaytik eta EITBtik abiatutako zutabeak Bizkaiko Diputazio parean batu dira, Amaia Lekunberri Argiako kazetariak kontatu duenez:
Juan de Garaytik eta EITBtik abiatutako zutabeak Bizkaiko Diputazio parean batu berri dira #Bilbo #m8 #M8GrebaFeminista #emakumeokplanto @argia pic.twitter.com/NeUXAXfsHZ
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) March 8, 2019
Bizitzak erdigunean jartzeko helburuz, auzoz auzo Gasteiz esnatzen hasi da Mugimendu Feminista. Argazkiak: @M8Gasteiz
Ekintzaile talde bat Bilboko udaletxean izan da gaur goizean, politika publiko feministak eskatzeko. Alba Fatuartek zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, haur itxura duten panpinekin eta mozorrotuta egin dute protesta ekintza.
Hasi dugu #M8GrebaFeminista @bilbao_udala bisitatuz! zaintza taldeak bere eskakizunak erroldatu ditu. Gero ez dezalela esan ez dakitela zer egin! Politika feminista publikoak behar ditugu! pic.twitter.com/UokS9Z8Uvy
— Alba Fatuarte (@albafatu) March 8, 2019
Bart gauean eltze-jotzea deitu zuen Mugimendu Feministak Gasteizen, grebarako motorrak berotzeko. Mugimendu Feministak berak jakinarazi du protestan ari ziren hainbat emakume identifikatu zituztela ertzainek eta Mozal Legearekin mehatxatu zituztela. Argazkia: Hala Bedi.
Ahotsa.infok zabaldutako irudi hauetan ikus daitekeenez, grebalari feministek errepidea moztu dute Lizarran martxoaren 8ko goizean. Udaltzaingoak hiru manifestari identifikatu ditu.
[LIZARRA] Gaur goizean, bide mozketa pic.twitter.com/mshk8l9nIc
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) March 8, 2019
Eguna argitzearekin batera eltze-joka esnatu dituzte Durangoko (Bizkaia) herritarrak grebalari feministek.
#Durango
— Emakumeok* planto Durangon! (@M8Durango) March 8, 2019
Kazerolada eta txapligu hotsean itzartu ditugu durangarrak#m8grebafeminista#EmakumeokPlanto pic.twitter.com/JRDViGKfLD
Barakaldoko Arrondo auzoan, pikete baten hasierako argazkia bidali du @M8Bizkaia-k:
Bilbon ere abian da Euskal Herriko Mugimendu Feminista:
https://twitter.com/M8Bizkaia/status/1103918599792558080
🚀Así de rápido avanza el feminismo anticapitalista, antirracista y anticolonialista!!! @M8EuskalHerria pic.twitter.com/6is7rM32PY
— M8 Bizkaia (@M8Bizkaia) March 8, 2019
https://twnatorra/status/110391759005577Greba feminista aGreba feminista abiatzeko, joaldunek hartu dituzte kaleak Donostian:
#8M2019 EMAKUMEOK PLANTO! #grebafeminista #EuskalHerria erein dezagun askatasuna✊🏽 #Egia #EuskalHerria @EgiakoNeskGazte @DFeministak pic.twitter.com/5OlSBZH3pk
— MariPetralin (@ekhi_atorra) March 8, 2019
Mota askotako mobilizazioak espero dira martxoaren 8 honetarako. Oiartzunen (Gipuzkoa), adibidez, auto-karabana batekin trafikoa geldiaraziz hasi dute eguna Garazi Aldarabordak kontatu duenez.
@M8EuskalHerria Oiartzungo kotxe karabana ateratzen... Bagoaaaaazzzzz!!! #M8GrebaFeminista #FeministokPlanto pic.twitter.com/HDS0Z3SIOy
— Garazi Aldaraborda (@garazi_) March 8, 2019
Parisko karrikak ez dira more kolorez esnatu, ez oraingoz bederen. Hedabideak normal ari dira eta informazioak ohiko berriak dakartzate. LCI telebistak: “Emakumeen eskubideen nazioarteko eguna: martxoaren 8a baliagarria da gaur egun? Ez al genuke urte osoan eskubideez hitz egin eta ez eguna baztertu?”, galdetzen du.
Emakumeen Fundazioko presidente Cécile Mailfertek eta Osez le féminisme eledun Raphaëlle Rémy-Leleuk honela erantzun diote galderari: "Ideala hori litzateke, baina eguneroko egitateek ez dizkigute martxoaren 8ko borroka bertan behera uztera bultzatzen. Alderantziz!".
Martxoren 8a hasi eta berehala, gauerdian, eltze-jotze baten bidez hasi da greba feminista Iruñean. Ahotsa.info hedabideak jaso du iruditan.
Ao cabo dun mes, as feministas sairemos a tomar as rúas o día das mulleres* traballadoras. Temos unha cita anual que organizamos e preparado con entusiasmo cada ano. A semana pasada fixemos unha mirada retrospectiva na asemblea de Portugalete, lembrando as folgas feministas de... [+]
Azken urteetan mobilizaziorako gaitasunari dagokionez nabarmendu den mugimendurik bada, feminista da horietako bat. Bi urtez segidan, greba tresnatzat, martxoaren 8 arrakastatsuak burutu ditu; kapitalaren logikari bizitzarena gainjartzea exijitzeko, milaka emakumek lan orori... [+]
O 2 de febreiro de 2018, a kazkaba polas rúas de Donostia-San Sebastián cun forte estrondo. O Movemento Feminista de Euskal Herria convoca unha folga feminista para o 8 de marzo. Aquilo foi un recoñecemento á loita dos cigarreros de Tabakalera: decenas de mulleres*,... [+]
Ao estudar economía nunca vin o concepto de folga, a pesar de que o vínculo entre eles é moi directo. A razón é evidente: o poder económico define o que é a economía. Na folga de mulleres a invisibilidad é dobre, porque a análise se fai coas lentes de capital e homes... [+]
Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek... [+]