Alea.eus hedabideak eman du Gasteizko eta Arabako egitarauen berri. Ondoko loturan duzue informazioa: Aldarri feminista hedatuko da igandean, Arabako iparretik hegora.
Euskalerria.eus hedabideak Iruñeko auzoetako egitarauak eta Iruñerriko (Antsoain, Atarrabia, Barañain, Burlata, Esteribar) herrietako egitarauak bildu ditu. Ondoko loturan duzue informazioa: M8a, Iruñerrian.
Uriola.eus hedabideak Bilboko egitarau orokorra eta Deustua, San Ignazio, Santutxu, Alde Zaharra, eta Uribarri auzoetako egitarauen berri eman du. Ondoko loturan duzue informazio guztia: Egitarau oparoa Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren bueltan
Irutxuloko Hitza-k asteburuko egitarau guztiak bildu ditu. Egitarau orokorraz gain, Antigua, Altza, Egia, Morlans, Amara eta Gros auzoko ekintzak jaso ditu. Ondoko loturan duzue informazio guztia: Martxoaren 8arekin lotuta, asteburu osoan mobilizatzera deitu du mugimendu feministak
200dik gora egun daramatzate greban Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek eta itxialdi feministaren bidez salatu nahi dute erakunde publikoek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta patronalek propaganda feminista egiten duten bitartean, emakumeen lan eta bizi baldintzak sistematikoki prekarizatzen dituztela.
Lan gatazka blokeatuta dago eta Martxoak 8 baliatu nahi izan dute haien borroka sozializatzeko. ELA sindikatuak ondorengo loturan eman du itxialdiaren berri: Gipuzkoako erresidentzietako grebalariak Donostiako emakumeen etxean sartu dira ekintza baketsu batean erakunde publikoen propaganda feminista salatzeko
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Cando o sistema colonial capitalista heteropatriarcal cuéstionase e loita, ataca sen piedade. Utilizando todas as ferramentas ao seu alcance para fortalecer, fortalecer e consolidar o poder institucional, os medios, a xustiza, a lingua, a cultura, a violencia...
En Suíza,... [+]