Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa
Laburrean

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia guztiek –gurea ei dena barne–, epaileek, mediku forentseek, agintean izan diren indar politikoek, eta kazetari eta hedabide askok egin dituzte posible elektrodoak eta bortxaketak. Makineria horrek koipeztuta jarraitzen du, eta arduradun askok –Espainiako barne ministro Marlaska kasu– botereguneetan diraute, goxo, gezurretan eta zigorgabe. Bizi gaituen sistemaren egiturak alda gabe nekez desagerraraziko dugu torturaren mamua, Espainiako demokraziaren gezurra torturatuen oihuen gainean eraikita dagoelako. Gaur egun ere entzun ez ditzagun. Itziarren semea ez da existitzen. Antolaketa, elkar zaintza eta egia, ordea, bai.

Argazkia: Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpena larunbatean. Dani Blanco / ARGIA
Testua: Axier Lopez

Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Euskal errepublikara bidean herri honek aldizkari eta hedabide euskaltzale, antifaxista, ekologista, feminista, ezkertiar eraldatzailea eta independentea behar duelako.

Bilbotik Ekaitz
Boletín dixital ARGIA
De luns a venres ás 21:00 no teu correo electrónico
Azoka