Pribatutasun politika

Lege Oharrak

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu argia.eus webgunearen titularra honako hau dela:

Erantzukizunak eta bermeak

Argia.eus, webgunera erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika.

Webgune honetako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizun pekoa izango da. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

ARGIAk ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. ARGIA-k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizun pean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Jabetza intelektuala

Webgune honetako edukiek Creative Commons Aitortu – Partekatu berdin (CC-BY-SA) 4.0 lizentzia dute. Lizentzia hau baliagarria da testuentzat eta, argazkien eta ilustrazioen kasuan, ARGIAren sinadura daramatenentzat soilik.

Lizentzia honek eskubide hauek ematen dizkio erabiltzaileari:

Beti ere baldintza hauek betetzen badira:

Webguneko edukiak erabiltzean lizentziak ezartzen dituen baldintzak bete ezean, ekinbide legalak hartzeko eskubidea izango dugu.

Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta ARGIA-k noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera.

Datuen babesa eta pribatutasun politika

Datu pertsonalen babesa

Datuen Babeserako Araudi Orokorreko 13. artikulua betez (Europar Batasuneko Arautegia 2016/679), honako informazioa ematen dugu www.argia.eus webgunearen bidez jasotzen diren datuen tratamenduari dagokionez:

Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?

Zure datuak gurekin harremanetan jartzean jasotzen ditugu soilik eta zurekin harremanetan jartzeko baino ez ditugu erabiliko.

Zenbat denboraz gordeko dira datuak?

Zure datuak ezabatzea agintzen ez diguzun bitartean ARGIAren erregistro pribatuan gordeko dira.

Nori utziko zaizkio zure datuak?

Zure datuak ez dizkiogu inori emango.

Trafiko-datuak

ARGIAren webguneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzaileen IP helbideak erregistratzen ditu anonimoki Matomo tresna librea erabiliz. Hala webguneko bisiten estatistikak osatzen ditugu (ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta abarrak).

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Datu-emaileak honako eskubideak dauzka emandako datuen gainean:

Sarbide eskubidea: Datu-emaileak ARGIAri emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.

Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio ARGIAri, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.

Ezabatzeko eskubidea: Datu-emaileak ARGIAri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako beharrezkoak ez badira.

Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea ARGIAk bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra ager daiteke. Kasu horretan ARGIAk soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak ARGIAri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan ARGIAk soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Eramateko eskubidea: Datu-emaileak ARGIAri bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.

Baimena ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez eskuratu ditu ARGIAk, baina datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.

Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki uste badu bere eskubideak ez direla egoki kudeatu izan. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.aepd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)

Aipatutako edozein eskubide bideratzeko, datu-emailea ARGIArekin harremanetan jar daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.