|
||
|
Orain dela milioika urteko higadura glaziarrak eta hortik aurrerako ur-higaduraren emaitzek, Pirinioetan aurki daitezkeen bitxikeria natural interesgarrienetako batzuk utzi dizkigute. Izotzek eta uholdeek mendi-bailarak zulatu dituzte, arroilak, haizpitarteak, haitzuloak eta leizeak sortuz, eta ondorioz, abenturazaleari Pirinioetako Xiberoa honetan gera dadin nahiko arrazoi eskainiz. Altueran 400 metroraino iritsi eta zabaleran batzuetan 3 metro besterik ez duten arroila hauek Zuberoako erakarpen turistiko garrantzitsuenak izango dira seguraski, eta ez arrazoirik gabe, Euskal Herrian nahitaez bisitatu beharreko tokiak dira-eta. Haizpitarte horien artean ezagunenetara mugatuko gara, albo batera utziz iristeko edo bertatik ibiltzeko zailagoak direnak. Horrenbestez, lehenbizi turistikoenak bisitatuko ditugu (ordaindu beharreko sarrera dute eta barruko ibilbidea erabat prestaturik dago), hots, Kakuetakoak. Baina ez pentsa horrek edertasunik lapurtu dienik, izugarriak izaten jarraitzen dutelako. |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |