|
||
|
Nafarroako herrialdeko seigarren merinaldea Ipar Euskal Herriko lurralderik zabalena da, baina bere populazioa ez da 30.000 pertsonara iristen, nekazaritzarako lurra izanez emigrazio handia ezagutu du-eta. Jende gehiena baserri eta nekazaritza-gune txikitan isolatuta bizi da, eta erliebe zailak, bailara txiki eta maldatsuek, are gehiago zaildu dute ogibide hori. Ez dago ia industriarik, eta turismoari dagokionez, azpiegitura txarrek ez dute batere erraztu. Agian eskertzekoa izan da. Zeren, isolamendu horren ondorioz, Nafarroa Beherearen historia, ohitura, monumentu eta jendearengana diren bezala iritsi ahal izango dugu, kanpoko eragin folklorizatzailerik gabe. Gure nazioko probintziarik euskaldunena den honek sekulako altxorrak gordetzen ditu bere baitan: Izturitzeko Haitzuloak (agian Euskal Herriko izugarrienak), Bidarraiko inguruak, Baigorri eta Garaziko herriak... dena paisaia orlegi eta ederrez jantzia. Eta kontuan hartu Irati beste baterako utzi dugula... |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |