|
||
|
Nafarroaren erdialdeko eremuan, baina jadanik
Erriberako lautadetara begira, zama historiko handiko lurrak ditugu. Horrela,
zonalde hau Antzinako Erresumaren defentsarako hain garrantzitsua
izateak, Aragoirekiko hurbiltasunagatik hain zuzen ere, monumentu eta
herri askoren izaera azalduko luke. Hala izanik, gazteluak (Xabier), defentsarako
prestaturiko monasterioak (Leire), mendi estrategikoen gainean kokaturiko
herriak (Galipentzu, Uxue, Kaseda...) eta harresiek sendotutako hiriak
(Erriberri, Zangoza) bisitatuko ditugu. Hori guztia ibilbide honen garrantzi
historikoaren froga da, baina horrez gain, pare bat mirari natural ere
gehitu behar dizkiogu. Izan ere, natura bera ere gizakiarenak baino harresi
menperaezinagoak eraikitzeko gai dela erakusteko hortxe ditugu Irunberri
eta Arbaiungo Zintzurrak, milioika urteko lanaren osteko mirari naturalak. |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |