LESAKA
Olentzero pertsonaia mitikoaren jatorria omen den herri eder
honek era berean Bortzirietako (Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta
Arantza) erdigunea markatzen du.
LABURPEN HISTORIKOA
Bere izena agiri batean lehenengoz 980. urtean aipatzen bada ere,
herri gunea ez dirudi XIV. mende arte sortu zenik, Mendialdeko Bortziriak
jaiotzeaz batera.
Gipuzkoarekiko hurbiltasuna zela-eta, Nafarroako muga hori eraso
eta lapurren aurka defendatu asmoz, hiriak zenbait pribilejio eskuratu
zuen, XV.aren hasieran handituak. Halere, 1444an Gaztelako gudarosteek
hiria suntsitu egin zuten.
Bitartean, mende hauetan Lesakako ekonomia jarduerarik nagusiena
udalerri osoan zehar barreiatutako burdinolak izango ziren. Gaur
egun ere, batez ere industriaz arduratzen den herria dugu.
IKUSTEKOAK
Hiriko monumenturik adierazgarriena XVI. mendeko San Martin de
Tours parrokia da, Berpizkundeko eta barrokoaren elementuak erakusten
dituen eliza.
Gurutze latindar oinplanoaren barrualdean, gurutzeriako sabaia
izardunak ikus ditzakegu, organo erromantiko eder bat eta batez
ere guztiaren erdian den erretaula nagusi errokokoa, XVIII. mendekoa.
Doloretako Ama Birjinaren komentu interesgarria, edo hobe esanda
eliza, hori bakarrik geratzen baita, XVIII. mendekoa da.
Eraikin zibilei dagokienez, lehenbizi zera esan behar da, Lesakak
jauretxe-bilduma luze eta oso interesgarria gordetzen duela, azken
bost mendeetako hirigintzaren adibide adierazgarria suertatuz. Horrela,
Lesaka zerbaitegatik nabarmentzen bada, bere baserri-etxe-multzo
ederrarengatik da, estilo ezberdinetan eraikitakoak.
Plaza Zaharrean dugun Udaletxea barrokoa baina apaingarririk gabekoa
da, XVII.ean eraikia. Arku batzuen gainean harlanduz egina, hiriko
beste eraikin askoren itxurari jarraikitzen dio.
Herria zeharkatzen duen ibaitxoaren inguruan (honen alboetan uztailaren
6an dantzatzen den Zubigaineko ospetsuak bi aldeetako auzoen arteko
aintzinako liskarren amaiera ospatzen du), Zabaleta edo Kaxerna
Dorretxea aurkezten zaigu.
Defentsa-eraikin handioso eta ikusgarri hau XV. mendetik oso ondo
kontserbatu izan den leinu-dorrea dugu. Oso interesgarria den beste
dorretxe bat Miniurineakoa da, XV. mendekoa eta gotiko estilokoa.
XVI-XVII. mendeetako euskal estiloko etxe bildumaren artean ibaiaren
alboan dagoen Etxezarrea edo Mikelainea azpimarratuko dugu. 1541ekoa,
bere balkoi eta leiho gorrixkek horma zuriaren gaineko lerro bertikal
beltzekin eta behealdeko harrizko gorputzarekin osotasun eder-ederra
sortzen dute.
Etxe ederren zerrenda luzetik beste batzuk aipatzearren, Txalainea
(aurrekoaren garaikoa), Domingo Baita eta Txanpalenea beranduagokoak,
egurrezko elementuak hoberen gorde dituen Alzateabaita (erreka ondoan
ere bai). Azkenik, jauretxeei dagokienez, 1700eko Joanederrenea
barrokoa eta Matxikotenea, estilo berekoa, nabarmendu behar ditugu.
Herrialdea
Iruñera
Altitudea
Biztanleak
Euskaldunak
Azalera
Dentsitatea
Jaiak |
Nafarroa
75 km.
77 m.
2.728
%79
55 km2
50 bizt./km2
Ihauteriak
San Ferminak (uztailak 6-10) |
BERA
Bidasoako Bera inguru galantean
barreiaturiko herria da, eta erdigune moduko bi dauzka: elizaldea
eta Altzate auzunea. XV. mendeko gerren eta 1638ko sute handiaren
ondorioz, aurreko aztarnak desagertu eta aurkituko duguna zera da:
XVII-XIX. mendeen arteko jauretxe bilduma zabal eta ederra.
Honela, Legia kalean (aipatutako bi erdiguneak lotzen dituen kalea)
Elzaurpea Etxea dugu, gotiko bakarra. Illekueta auzuneko Zelaia
Etxea, berriz, Berpizkundeko estilokoa da. Azpimarratzeko beste
bat Itzea da, Barojatarren etxea. Dena den, jauretxe bildumarik
ikusgarriena Altzate eta Legia kaleetan zehar dugu.
Eliza XV.ekoa da, eta barruan organo ikusgarria gordetzen du. Tenplutik
gertu Udaletxea dugu. Bere aurrealdean pertsonaia alegorikoen margo
polikromatu ikusgarriak daude.
Herrialdea:
Iruñarera:
Altitudea:
Biztanleak:
Euskaldunak:
Azalera:
Dentsitatea:
Jaiak: |
Nafarroa
75 km.
56 m.
3.480
%66
36 km2
97 bizt./km2 Ihauteriak
San Esteban (abuztuak 3) |
![](images/gezimaroina.gif)
|