|
||
|
Muga politiko eta artifizialen gainetik, herri eta kultura bakarra bizi da. Horrelaxe laburbil liteke Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdi ikutzen dituen ibilbide hau. Izan ere, Oiartzunaldean hasiko dugun bidea nafar Bidasoaldetik segitu, Lapurdi Garaian barneratu eta azkenik Baztanen bukatuko dugu, hau da, herrialde bakoitzean euskal nortasuna bizi-bizirik mantentzen den eskualdeetan zehar. Oiartzundik ekarriko gaituen Aritxulegi mendate bihurgunetsuaren ostean, Lesaka, Bera eta Etxalar herrietako etxe eta baserri ederrak ikusiko ditugu, geroago azken herri honetako usategi ospetsuak bisitatzera joango garelarik. Lapurdin dagoeneko, bertako herririk polit-ederrenetako batetik pasako gara, Ainhoatik, hain zuzen. Azkenik, ibilaldiaren bigarren zatian batez ere kobazuloak izango dira protagonista, antzinako euskaldunak bizi ziren haitzulo ederrak edota sorgin eta akelarreekin lotutako ingurune magiko eta misteriotsuak.
|
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |