|
||
|
Euskal Herriko erdigune geografikoaren inguruan hiru mendi lerro hauek altxatzen dira, aipatutako herrialdeen mugak markatuz. Aizkorri harkaiztsuaren pean aurkituko dugun San Adrian haitzulo edo tunel natural ikusgarria mende askotan zehar Gipuzkoa eta Arabako, eta ondorioz, Frantzia eta Gaztela arteko lotura garrantzitsua izan da. Harreman horri esker, tunelaren alde bateko zein besteko herriak (Segura, Zalduondo...) indartu egin dira, eta hala, ondare aberasgarria utzi digute. Bestalde, Nafarroan, goi-lautada itxura duen Urbasa mendilerro zelaitsuan, Euskal Herriko txokorik zoragarriena izan litekeen Urederra ibaia jaio eta goitik behera isurtzen dira bere urak, izenak berak dioen moduan ikuskizun eder horretan ur-jauzi eta uharka multzo izugarria osatuz. Halere, Urederra bertako miraririk handiena bada ere, sekulako ibilaldiak egiteko aproposak diren hainbat eta hainbat leku aurkituko dugu Urbasa osoan. Azkenik, Entzian, Urbasak Araban duen luzapenean, paseatzeko zelai eder gehiago ditugu, Legairekoak adibidez; eta amaitzeko, Agurain aldean, historiaurreko euskal monumenturik ederrenetako bi behatzeko aukera izango dugu. |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |