June Fernandez kazetari eta ekintzaile feminista elkarrizketatu dugu Euskaraldia dela-eta. Onintza Iruretaren blogean irakur ditzakezu 11 egun euskaraz bizitzeko hartutako erronkak eragin dizkion bizipenak.
Tokioko Waseda unibertsitatean euskara ikasten ari den talde baten bideoa argitaratu du Azpeitiko Uztarria hedabideak. Hiromi Yoshida itzultzailearen ikasleak dira –japonieratik euskarara hainbat lan itzuliak ditu Yoshidak eta harreman estua du Azpeitiarekin–.
Iritzi artikulu honetan Bea Salaberrik Euskara Elkargoa Je Suis Trambus autobus zerbitzuarekin egiten ari den hizkuntza politika salatzen du:
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Lehendakaria da eta honako txioan onartu du pertsona askorekin ohiturak aldatzea gaitza dela.
@euskaraldia-ren bi egun pasa dira ta pentsatzen nuena baino zailagoa egiten ari zait. Zenbat kostatzen dan pertsona batzuekin ohiturak aldatzea eta euskaraz egitea, ze barne eztabaida sortzen dan norberaren buruan, aberasgarria izango da ariketa sozial hau? baietz uste dut! pic.twitter.com/5O9uxz8GDX
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
#HizkuntzaOhiturakAldatzenAriGara Kuadrillako lagunarekin 40 urtetako harremana, orain artean erdara hutsean. Atzo #Ahobizi eta #Belarriprest aritu ginen, arazorik gabe. #Euskaraldia geratzeko etorri da.
— Karmelo Aiesta (@KarmeloAiesta) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Atzo Galdakaoko hospitalean egon nintzen. Euskaraldiko txapa gutxi ikusi nituen. Emaztearekin bazkaltzen nengoela, zerbitzariari galdetu nion ea euskaraz moldatzen zen. Euskararik ez zekiela esan zigun, Bilbokoa zelako. Nire emaztea kubatarra da, eta euskaraz daki. #Euskaraldia
— Ander Lipus (@HutsTeatroa) 2018(e)ko azaroaren 24(a)
El Salto Hordago hedabidean, Iruñeko Nerea Fillatek batetik Euskaraldia eta bestetik Black Fridayk transmititzen dituzten baloreen talka irudikatu du. Lotura honetan osorik irakurgai.
[BIDEOA] Berak jakin gabe, Euskaraldiaren aitzindari bilakatu zen Lutxo Egia. Entzun egunotarako zenbait gomendio #ahobizi #belarriprest #Euskaraldia https://t.co/bLebGd5Wqe pic.twitter.com/CpLciSi4CT
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Txapa digitala erabiliko dugu? #euskaraldia
— Azkue Fundazioa (@AzkueFundazioa) November 23, 2018
*Euskaraz konfiguratzea [ordenagailuko nabigatzaile+mugikor+webgune]
*EuWikipedia erabiltzea+wikilari aktibo bihurtzea
*https://t.co/IWg3i7W167 euskal sare sozial libre+ deszentralizatuan erabiltzea @puntueus @euwikipedia @Euskaraldia pic.twitter.com/GI0DyUAQYd
Europako hizkuntza gutxituen babes eta sustatzea sustatzen duen ELEN Europako Hizkuntzen Berdintasun Sareak (European Language Equality Network) elkartasun mezua zabaldu die Euskaraldian parte hartzen ari diren 200.000 herritarrei:
Segurtasun Sailak, ertzainei uniformean Euskaraldiako 'txapak ' jartzeko debekua ezarri diela zabaldu du ELA-Ertzaintzak. Sindikatuak debeku hau deitoratu du, eta erabaki hau "harriduraz eta penaz" jasotzen duela adierazi dio Segurtasun Sailari, Eusko Jaularitza Euskaraldiaren sustatzaile nagusienetako bat dela jakinik.
"ELA -Ertzaintzak Segurtasun Sailari erabaki hau, gaur bertan, alda dezan eskatzen dio. Honela ertzainek bere lanean euskararen sustatzaile, ahobizi eta belarriprest direla bisibilizatzeko aukera eduki dezaten".
ELAk zabaldutako irudian, agindua gaztelania hutsean ematen du Segurtasun Sailak.
LehenHitza.eus webgunetik hau ere, aplikazio eta webguneek zure gailuaren hizkuntza neurtzen dute eta horren arabera garatzen dituzte beren zerbitzu eta edukiak.
Zoritxarrez, mugikor asko erdaraz etortzen zaizkigu. Mugikor berria erosteko orduan, kontuan izan dezakezu ea euskaratzeko modurik ote duen. Hala bada:
ezarpenetara joan,
eta "euskara" aukeratu dezakezu mugikorraren hizkuntza bezala.
Edo errazagoa: ondorengo aplikazio hau jaisten baduzu, berak lagunduko dizu mugikorra euskaratzeko prozesuan (mugikorrak horretarako aukera ematen badu, noski: ikus mugikorren estatistiken atala). Oso erraza da! Pare bat minutuko kontua! Jaitsi eta probatu!
Aplikazioa instalatu dutenei esker dakizkigu mugikorren estatitika hauek, zein jar daitezkeen euskaraz eta zein ez.
ETBk Euskaraldiaren harira egindako saioan, Edurne Azkaratek elkarrizketatu du Amets Arzallus Saran. Bertan eginiko adierazpen hauek asko zabaltzen ari dira sare sozialetan:
Amets Arzallus "Orain, eta Euskaraldian zehar ikusiko da, mundu guztia dago euskararen alde, baita euskararen heriotza diseinatu eta praktikatu zutenak, eta haien oinordeko denak ere.
Baina diskurtso horiek badute tranpa bat erdian, euskara onartzen dute baina bere eremutxoan, bere bazter horretan. eta ahal baldin bada trabarik egin gabe besteei. Hortik ateratzen denean, eta besteen pare jarri eta erdiguneratzen denean, orduan gatazkak sortzen dira. Eta gatazken aurrean, guk ere askotan konplexuz betetako diskurtsoak eta argumentuak ditugu.
Euskaldun batek beti bere burua justifikatu behar duela dirudi. Bai bere lagunarte hurbilean, edo parlamentu batean... euskaldunak beti darama berekin bere burua justifikatu beharraren zama. Eta zama hori benetan da nekagarria eta harrigarria. Nire ustez, justifikatu beharko balu norbaitek bere burua, ez dakienak justifikatu beharko luke. Baina ez, hemen erantsi diote zama hori, dakienari.
Gutxiagotasun horretatik atera behar badugu, eta menperakuntza honetatik behingoz, gure burua gutxiago justifikatu eta konplexurik gabe egin beharko dugu euskara erdigunera ekartzearen pauso hori, hierarkia kultural eta linguistikoak hautsi egin behar dira eta elkarren parean jarri behar dugu eta euskara ardatzera ekarri".
Laugarren minutuan dago irakurri berri duzun pasartea. Baina merezi du elkarrizketa osorik entzutea. 7 minutu dira guztira.
Interneten nabigatzean, eman lehen hitza euskaraz, eta lehenetsi euskarazko edukia beste hizkuntza batzuen aurretik. Horretarako LehenHitza.eus webgunean, ordenagailua nola konfiguratu erakusten dute. Jarraian bertatik ekarritako azalpenak.
Zuk jakin ez arren, zure ordenagailuko nabigatzaileak lehenetsitako lehenengo hizkuntza erdarazkoren bat izan daiteke. Hala da euskaldunen gehiengoaren artean (%80-90etik gora). Zer egin dezakezu hori aldatzeko? Interneten lehenengo hitza euskaraz emateko, eta Interneteko edukien artean euskarazkoa lehenesteko?
Horretarako, zure nabigatzailearen ezarpenetara joan beharko duzu eta hantxe aukeratu "euskara", lehenetsitako nabigazio-hizkuntzen artean. Edo askoz errazagoa: instalatu "Lehen hitza euskaraz" plugina (oraingoz Firefox eta Chrome; laster Opera eta Edge). Oso erraza da; doan eta minutu batean!
Egin klik zure nabigatzailearen ikonoaren gainean eta instalatu plugina:
Juantxo Rodriguezek piztu dit argia 2019ko Euskara Ari Du-rako nire erronka zehazteko. (Udazken honetan Euskal Herria blaitu duen euskararekiko atxikimendu kanpaina tsunamitsuaren espejismoa amaitutakoan, lehen bezaintsu maizter segitu bainezake urtarrilaren 1ean nire buruari disziplin zorrotza ez jartzekotan). Hernaniko Rugby Elkarteko lehendakaria da Juantxo. Erretretan sartu ostean euskaltegian abiatuta, benetan euskara ikasi eta erabiliko duela bermatzeko bigarren urte honetan bere buruari ariketa zorrotza ezarri dio, horrelakoak dira kirolzale lehiakorrak: ostiraletan euskaraz hitz egingo du, ahal duen eran eta ahal duenarekin. Bilobarekin hasi da baina ezagutzen dutenei ere dei egin die laguntza eske. “Euskarazko black friday egin nahi dut ostiralero”. Mila esker, Juantxo. Nik ere nahi dut, baina ez dakit ausartuko naizen.
Baionan egin dute Euskaraldiaren hasiera ekitaldia.
Izena emateko bi baldintza bete behar zituzten partaideek: 16 urte baino gehiago izatea eta euskara ulertzeko gai izatea. Euskal Herriko 405 herritan eta ehunka entitatetan egon da izena emateko aukera, batzordeetan aritu diren milaka boluntarioei esker.
Guztira 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian. Hasiera batean antolatzaileek ahobizi bakoitzeko lau belarriprest lortu nahi bazituzten ere, partaideetatik %74ek ahobizi izango dira eta %26 belarriprest.
Lurraldez lurralde, hauek dira partaidetza datuak:
Partaideen ezaugarriei dagokienez, izena eman dutenen %63a emakumezkoa da, eta, adinari dagokionez, 16 urtetik gorako adin guztietako jendeak egingo du ariketa. Antolatzaileek azpimarratu dute gazteen artean harrera oso ona izan duela ekimenak. Honela banatu dira izen-emateak adin tartearen arabera:
Ariketa prestatzeko aurrelanetan milaka lagun prestaketa saioetan aritu direla ere azaldu dute Euskaraldiko bozeramaleek, ahalduntze ariketa garrantzitsu bat izaten ari denaren erakusgarri modura.
Koordinazio taldean Euskaltzaleen Topagunea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Hirigune Elkargoa aritu dira. Baina, hortaz gain, era guztietako 180 entitatek osatutako sustatzaile sarea izan du Euskaraldiak.
Berriak mapa batean txertatu ditu datuok.
#Euskaraldia datutan. Adierazgarria da emakumeen parte hartzea: hirutik bi dira. Euskararekin lotutako beste hainbat esparrutan ere hala da. @berria @euskaraldia pic.twitter.com/udzR2T8Vp2
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Euskaraldia comes back. Apparently, it will be in the spring of next year. They have already presented it and the truth is that it has surprised me; not Euskaraldia himself, but his motto: We'll do it by moving around.
The first time I have read or heard it, the title of the... [+]
The Basque country is about to finish writing these lines, the end is still insufficient. They will certainly be beautiful, similar to those of a great party.
In Bizkitarte I have carefully read, here or in other publications, lines written by people more expert than I, let us... [+]
On November 18, the “Euskaraldia” began, an initiative that aims to promote the use of Euskera among Basque speakers and non-Basque speakers for two weeks. Although I believe that this initiative has shortcomings in some contexts and there is no better veneer than “Good... [+]
Ariketa kolektibo bat egingo du Gazte Euskaltzaleen sareak azaroaren 14tik 18ra, gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua bultzatzeko eta horretarako oztopo diren "egiturazko baldintzak" azaleratzeko.