Joan den ostegunean, martxoaren 24an, Azerbaiyango indar armatuak Parukhen sartu ziren, eta tentsioak gora egin du Kaukason. Honen ostean, borrokak egon dira Armeniako eta Azerbaiyango indarren artean, eta informazio iturri batzuen arabera, hiru soldadu armeniar hil dira.
Hala ere, Errusiako bakerako tropak Parukhen daude, eta Azerbaiyango tropekin negoziatzen ari dira.
Ukrainako Segurtasun Kontseiluak adierazi du Errusiarekin fronte gehiago irekitzea oso erabilgarria izango dela.
?????? El jefe del Consejo de Seguridad de Ucrania ha declarado que "la apertura de segundos frentes a Rusia sería muy útil". Danilov mencionó los enfrentamientos en Nagorno Karabakh. También ha señalado las Kuriles, Kaliningrado, Transnistria y Georgia.https://t.co/67jqKiCbSW
— Descifrando la Guerra (@descifraguerra) March 27, 2022
Poloniako mugatik gertu, Lviv hirian, Errusiako armadak zehaztasun handiko misilekin erregai biltegi bat eta azpiegitura militarrak suntsitu ditu; Errusiako gobernuak eman du informazioa. Antza denez, sistema antiaereoak eta radarrak konpontzeko lantegi bat ere suntsitu dute misilekin.
Bestalde, Plesetskoye hiriko misil antiaereoen biltegi bat ere suntsitu dutela adierazi du Igor Konashenkovek, Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaileak.
Joe Biden AEBetako presidentea Polonian da, hainbat bilera diplomatiko egiteko. Gaur goizean Ukrainako Kanpo eta Defentsa Ministroekin, Dmitro Kulebarekin eta Olekseio Reznikovekin, elkartu da Biden. Etxe Zuriak argitaratutakoaren arabera, Ukrainako lurraldea defendatzeko etorkizuneko erronkei buruz hitz egin du Bidenek ministroekin, baina ez dute neurri zehatzik sinatu.
Itsaso beltzeko gerraontzi batetik botatako misilekin suntsitu du Errusiako armadak Ukrainako paraxutisten 199. entrenamendu zentroa. Kiev mendebaldeko Zhytomyr hirian dago kokatua entrenamendu zentroa.
???? El 199º centro de entrenamiento de paracaidistas del ejército ucraniano, ubicado en la ciudad Zhytomyr, ha quedado gravemente dañado tras un ataque con misiles. pic.twitter.com/6LdnfHjPvB
— Descifrando la Guerra (@descifraguerra) March 26, 2022
Ukrainako gobernuak adierazi duenaren arabera, atzo 7.331 pertsona izan ziren ebakuatuak hainbat hirietatik, korridore humanitarioei esker. Ostegunean ebakuatu zituztenen bikoitza baino gehiago da; izan ere, 3.343 pertsona ebakuatu zituzten ostegunean.
.
Ukrainako presidenteak, Zelenskik, munduko dozena bat lider baino gehiagoren aurrean hitz egin du urteroko Dohako Foruan, Al Jazeeraren esanetan. Qatarreko hedabideko Jamal Elshayyal kazetaria egon da bertan, eta antza denez, foruaren programazioan ez zen iragartzen Zelenskiren hitzartzea.
Kazetariaren esanetan, Zelenskik hitzartzea aprobetxatu zuen mundu mailako liderrak presionatzeko, eta Ukrainako inbasioa amaitzeko neurri energetiko gehiago hartzea eskatu zieten. Errusiako erregaiak boikoteatzeko neurriak hartzea eskatzeaz gain, hutsune hori Qatarrek betetzea proposatu du. Hala ere, kazetariaren arabera, ezinezkoa litzateke Qatarrek Errusiak Europara bidaltzen duen erregaien kopurua, kontsumo guztiaren %30a, ordezkatzea.
Errusiako armadari lotutako Estatu nagusiaren buruak, Sergei Rudskoik, adierazi du "operazio militarraren lehen fasearen helburuak" arrakastaz lortu dituztela, "Ukrainako indar armatuen potentzial handiena suntsituz". Hau dela eta, hemendik aurrera indarrak "ekialdeko Donbass eskualdea askatzean" jarriko dituztela adierazi du.
Errusiako armada Donbasseko lur asko ari da hartzen azken asteetan, eta Mariupol eredu garbia da; izan ere, setiatutako hiri honen gero eta barruti gehiago daude Errusiako armadaren eta Donetsk Herri Errepublikaren milizien kontrolpean.
Bestalde, Kieven dauden erreportari askok diotenaren arabera, iparraldeko frontean indarra galtzen ari da Errusiako armada, eta indar ukrainarrak gero eta lur gehiago ari dira berriro kontrolpean hartzen.
Egun on! Larunbat honetan Ukrainako gerrako albiste nagusiak egiteari ekingo diogu.
On 19 September the majority of the European Parliament voted in favour of: "That all restrictions on the use of arms systems granted to Ukraine should be lifted immediately on Russian territory," he added. In common terms: "Launch missiles long across Russia." This Parliament is... [+]
For the powers, the salami tactic is attractive. It consists of cutting steaks progressively. With the enlargement of NATO, violations of international law, regime changes and the international proliferation of its military bases, the United States reduced the security and... [+]
Kursk is a historic region of Russia. He lived in peace until 6 August, when the Ukrainian army entered the city. About 15,000 men entered. Hundreds of tanks, armoured vehicles, artillery pieces, air defense radars… the most modern weapons that exist today, brought from all... [+]
Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.
The last elections have sent us a clear message. We Europeans do not want wars. Ukraine has to end and the politicians have to take steps in this direction as soon as possible. In France and Germany, the far-right has been loosely imposed and the reason is in the war in Ukraine:... [+]