Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

FOLLOW | The murder of African-American Floyd provokes a social explosion against racism

Zuzeneko jarraipena
  • In the American city of Minneapolis, four police officers killed African-American George Floyd on 25 May, who was arrested for shooting. In a few days, the event has caused great indignation and a protest movement across the United States against racism, xenophobia and police abuse.
Mineapolis hiriko poliziaren aurka gogor egin dute protesta afroamerikarrek bultzatuta.
Jarraipena bukatuta

George Floyden hilketa gertatu ondoren AEBetan sortu den egoera jarraitzeko maiatzaren 27an abiatu genuen albiste hari hau ekainaren 17tik aurrera ez da berrituko. Hemendik aurrera, gaiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu gure nazioarteko kanalean.

Dozenaka atxilotu Brooksen omenezko protestetan

The Guardian egunkariak azaldu duenez, gazte beltza hil zuten jatetxeari su eman diote eta estatu arteko autobidea moztu dute Atlantako hainbat bizilagunek. Poliziak 36 lagun atxilotu ditu gutxienez.

Rayshard Brooksen heriotza homizidioa izan zela ebatzi du mediku probak
Brooksen hilketan parte hartu zuten bi poliziak.

The Guardian egunkariaren arabera, ostiralean zendu zen Rayshard Brooks afroamerikar gaztea poliziek zuzenean hil zuten. Azterketa mediku batek baieztatu du gertakaria: odolustuta eta organoetako kalteengatik hil zen 27 urteko gaztea, bizkarrean bi tiro jaso ostean.

AEBetako protestak indartu dira, poliziak beste pertsona bat hil ondoren

atlanta

CNNk jakinarazi duenez, Rayshard Brooks izeneko 27 urteko afro-amerikarra hil zuten iragan ostiralean, Atlanta hirian. Horren ondorioz, protestak eta istiluak areagotu dira asteburuan.

Thomas Lane, George Floyden hilketan parte hartu zuen polizietako bat, aske geratu da fidantza ordaindu ostean
Thomas Lane agentea fitxa polizialeko irudian. Argazkia: Hennepin Konderriko Polizia Etxea

Minneapoliseko Star Tribune egunkariak jakinarazi duenez, 750.000 dolar ordaindu eta fidantzapeko askatasuna eskuratu du Lanek. Internet bidez egin zuen diru-bilketa, PayPal kontu batean.

 

Colonen estatuak bota dituzte AEBetako hainbat hiritan

Virginiako Richmonden, Massachusettseko Bostonen eta Minnesotako Saint Paul hirietan konkistadorearen irudien aurka jo dute azken orduetan. “Genozidioa” irudikatzen duela aldarrikatu dute manifestariek.

 

Manifestariek okupatutako eremutik erretiratu da polizia Seattle hiriburuan

Seattle-eko bizilagunek sare sozialetatik partekatu dutenez, agenteek Capitol Hilleko Gune Autonomotik ihes egin behar izan zuten bart, manifestarien oldarraldi antolatua zela eta.

 

 

"Ez erabili bizikletak arma gisa", esan diote fabrikatzaileek Floyden hilketaren aurkako protestetan dabiltzan poliziei

George Floyden hilketak protesta-oldea eragin du AEBetan. Poliziak eskura zeukan guztia erabili du manifestarien kontra, baita bizikletak ere. Horren kontra agertu dira bizikleten fabrikatzaileak. Jon Tornerrek jaso du bere blogean.

 

Angela Davis "esker oneko" azaldu da AEBetako protesta antiarrazisten zikloaren lekuko izateagatik

Angela Davis aktibista afroamerikarrak joan den larunbatean Rising Majority-k eta Bizitza Beltzen aldeko Mugimenduak Internet bidez antolatutako eztabaidan parte hartu zuen. Pentsalari ospetsuak garatzen ari den eztanda sozialaren inguruan bere ikuspuntua partekatu zuen, eta kausen inguruan zenbait hausnarketa egin zituen, hala nola, aktibismoaren zereginei buruz edota uneotan mugimenduak egin dituen eskaeren inguruan. 76 urteko emakumea “zorioneko” sentitzen da eskubide zibilen aldeko borrokan bizi osoa eman ostean halako fenomenoa ikusteko aukera izateagatik.

Horrez gain, kultura dominantearen baitan “arrazismo sistemiko, estruktural eta instituzionalaren inguruko diskurtsoak” zabaltzen hasi direla ohartarazi du Davisek. Bitartean, herrialdeak arrazakeriaren aurkako “sentimendu kolektiboaren adierazpen gogorrena” bizi duela gaineratu du Davisek beste hitzaldi batean. Dena den, 10 egun baino gehiago protestan jardun ostean, "eta orain zer?" galderarekin topo egin dutela azpimarratu du.

Poliziak tirokatuta hildako Erik Salgado gaztearen omenez 1.500 pertsona batu dira Oklanden
Erik Salgadoren omenez jendeak utzitako oroigarriak.

Larunbat gauean Oaklanden (Kalifornia) poliziak tiroz hildako 23 urteko gaztearentzat justizia exijitzeko protestak mila pertsona baino gehiago bildu zituen, antolatzaileen arabera, The Guardianen irakur daitekeenez.

Lekukoek kazetariei azaldu zietenez, ofizialek Salgadoren autoari 20 eta 40 tiro artean bota zizkioten. Autoan haurdun dagoen bere neska laguna ere bazihoan eta ospitalean dago tiroz zaurituta. Salgadok hiru urteko alaba zuen.

Artistek kanpaina abiatu dute AEBetako antzerkiaren munduan bizi den arrazakeria salatzeko

Ehunka antzerki-sortzaile eta artista beltz eta amerindiarrek gutun irekia idatzi diote "Amerikako Antzerki Zuria"-ri, elkar laguntzeko konpromisoa hartuz "beldurrik gabe partekatzen dituzten egiak ugari" direlako. Arrazakeria bizi izan dutela salatzen dute lider exekutiboekin harremanetan, kritikoekin, casting-zuzendariekin, eragileekin, sindikatuetan, produktore komertzialetan, unibertsitateetan eta trebakuntza-programetan.

"Zuek guztiok karta-dorre honen parte zarete, hauskortasun zuriaren eta nagusitasun zuriaren gainean eraikia", idatzi dute artistek. "Zeuen burua aukeztuko dizuegu... zuei".

Gutun irekiak ez du gertaera zehatzik kontatzen, ezta izenik ematen ere.

Kanpainak webgune bat du, Change.org webgunean sinadura bilketa bat eta #WeSeeYou (#BegiraGaituzue) traola. Aktore ezagun, zuzendari, antzerkigile eta beste artista batzuek beren babesa adierazi dute dagoeneko.

 

 

Floyd hiltzeaz salatutako poliziari milioi bat dolarreko fiantza ezarri diote baldintzapeko askatasunerako

1,25 milioi dolarreko fiantza ezarri diote George Floyd hiltzea egozten dioten Derek Chauvin poliziari, epaiketa baino lehen baldintzapean aske ateratzeko. Hainbat baldintza beteta, ordaindu beharrekoa milioi bat dolarrera murriztu ahalko du.

 

Arrazismoaren aurkako eta Floyden omenezko mobilizazioak Euskal Herrian

Jarraipen jendetsua izan dute George Floyden omenez deitutako manifestazio antiarrazistek Euskal Herrian. Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan kalera atera dira milaka lagun.

Bortizkeria poliziala, Atzerritarren Legea eta pertsona beltzen aurkako beste hainbat eraso izan dituzte ahotan arrazismoaren aurkako aldarrikapenek.

 

Minneapoliseko Udalak Polizia desegiteko mozioa onartu du

Minneapoliseko Udal Kontseiluko kide den Steve Fletcherrek Time aldizkarian azaldu duenez, Polizia Saila desegin eta komunitateak ikuskaturiko segurtasun publikoan inbertitzeko konpromisoa ontzat jo dute Udal Kontseiluko hamabi kidetik bederatzik.

Honakoa adierazi zuen bart Minneapoliseko Udal Kontseiluko lehendakariak:

"Minneapolisen eta AEBetako hirietan argi dago gure zaintza eta segurtasun publikoko sistemak ez dituela gure komunitateak babesten. Erreforma areagotzeko egin ditugun ahaleginek huts egin dute". Ondorioz, posible da Udal Kontseiluak hiriko aurrekontuaren bidez neurriok aurrera eramatea. Erabakiak alkatearen borondatea gaindituko luke, hark uko egin baitzion Polizia Saila desegiteari.

Neurriak

Fletcherrek Polizia Sailaren desegiteari buruzko iritzi artikulu bat idatzi zuen duela gutxi. Bertan Sailaren jokabide desegokiaren historia luzea eta Minnesotako Giza Eskubideen Departamentuak abian jarritako ikerketak aipatu zituen. Ondorioz, hartu beharreko neurrien inguruko hipotesiak aurkeztu zituen: "konderriko osasun mentaleko profesionalak osasun mentaleko deietara bidaltzea, eta suhiltzaileen saileko larrialdietako teknikariak gaindosiko deietara".

Mobilizazio jendetsuak AEBetako eta bertako arrazakeriaren aurka Euskal Herriko hiriburuetan

Igandean Gasteizen, Bilbon eta Donostian egin dira kontzentrazioak, larunbatean Iruñean, eta Baionakoa ostegunean burutu zen. Iruñean George Floydena ez ezik, Elhadji Ndiayeren heriotza ere salatu dute. Euskal Herriko arrazakeria borrokatu beharra azpimarratu dute deialdietan.

 

Elhadji Ndiaye gogoratu dute Arrotxapea auzoan, poliziak Iruñean hildako senegaldarra

[Euskalerria Irratia] Estatu Batuetan, George Floyden heriotzarengatik piztutako arrazakeriaren kontrako protesten harira, Iruñean ere, antzeko kasu bat izan zela gogorarazi dute Africa United eta Sortuk. Poliziak Ndiaye atxilotu zuen tokian lore eskaintza egin dute.

 

Gasteizen mobilizazioa igandean George Floyden alde eta arrazakeriaren aurka

Euskal Herriko gainontzeko hiriburu gehienetan bezala, Gasteizen ere mobilizatzera deitu dute “George Floyden eta bizitza beltzen omenez, eta arrazakeriaren aurka”. Igandean izango da, goizeko 11:00etan, Andra Mariaren plazan.

 

 

Poliziak gizon bat lurrera bota eta belarritik odola dariola utzi du Buffalon

Atzo, ekainak 5, polizia batek 75 urteko gizon bati bultza egin eta lurrera bota zuen Buffalon (AEB) manifestazio baketsu batean. Gizona berehala hasi zen belarritik odola isurtzen, baina poliziek aurrera jarraitu zuten lekukoen oihuei kasurik egin gabe. Segundu batzuk behar izan zituzten egoeraren larritasunaz jabetu eta medikuei deitzeko.

Poliziaren hasierako informeak gizona trabatu eta erori egin zela zion arren, WBFO hedabideak grabatutako bideo honek gezurtatu egin du hori eta gizonari bultza egin zioten bi poliziari behin-behinean lanpostua eten diete. Hedabide honek jakinarazi duenez, 75 urteko gizona egonkor dago ospitalean, nahiz eta bere egoera larria den oraindik.

 
Floyd hil zuen poliziaren aurkako karguak larriagotu dituzte

Keith Ellison Minnesotako Fiskal nagusiak larriagotu egin ditu George Floyd hil zuen poliziaren aurkako karguak. Derek Chauvin agenteari nahi gabeko hilketa leporatu diote orain arte, baina Ellisonek bigarren graduko hilketa leporatu dio, 40 urte arteko kartzela zigorra ekar dezakeen akusazioa.

Horrez gain, Floyden atxiloketan parte hartu zuten Tou Thao, J. Alexander Kueng eta Thomas Lane poliziei hilketan parte hartu izana ere leporatu diete. Ondorioz, hiru agente horiek hamar urte artekoa izan daitekeen espetxe zigorrari egin beharko diote aurre.

Floyden familiaren abokatuak adierazi duenez, zendutakoaren senideek Chauvini lehen graduko hilketa egoztea nahiko lukete.

Polizia gehiegikeriek ez dute etenik AEBetan

AEBetan ez dira protestak eten, ez eta istiluak ere. Manifestariak eta polizia aurrez aurre daude kalean, eta bideo honetan bildu ditugu egunotan ikusitako hainbat polizia gehiegikeria: nagusia jendea jipoitzeko agindua ematen, polizia agenteak manifestarien ur botilak apurtzen, zein atxilotuei txistua botatzen harrapatu dituzte kamerak eskuan zituzten lekukoek. Redfishen bidez jasotako bideoen bilduma bat duzue honakoa.

Mobilizazioak eta molotov koktelak Atenasko AEBetako enbaxadaren aurrean
George Floyden aldeko mobilizazioa atenasen. Argazkia: Savvas Karmaniolas

George Floyden omenezko manifestazioa poliziaren eta manifestarien arteko talkekin amaitu zen Greziako hiriburuan. Honako lemarekin kalea hartu zuten milaka lagunek: “estatu amerikar hiltzaileailearen, pobreziaren, arrazismoaren eta inperialismoaren aurka borrokatu. AEBetako errebeldeekin elkartasuna". Zenbait manifestarik artefaktu su-emaileak jaurti zituzten poliziaren aurka AEBetako enbaxadaren aurrean.

Mobilizazio eguna izan zen atzo Grezian, Atenasen hainbat eragilek protestak deitu baitzituzten George Floyden alde eta arrazismoaren aurka. Manifestazioa AEBetako enbaxadatik gertu zebilela, polizia gasa jaurtiz oldartu zen manifestarien aurka. Horiek molotov koktelak jaurtiz erantzun zieten agenteei.

 

Puerto Ricon gillotina bat eraman dute gobernadorearen egoitza aurrera

Puerto Ricora ere iritsi da George Floyden heriotzak eragindako haserrea. Ekainaren 3an, asteartea, ehunka lagun bildu dira San Juan hiriko kaleetan. George Floyd izan dute gogoan, baina bide batez, irlan bertan egunerokotasunean bizi duten arrazakeria ere salatu dute. Ekintza sinboliko moduan, gillotina bat eraman dute Wanda Vázquez gobernadorearen egoitzaren ate aurrera.

Floyden alaba eta honen ama lehen aldiz publikoki agertu dira eta justizia eskatu dute
Mark Felix/AFP/Getty Images

Dozenaka milaka lagun George Floyden omenez bere jaioterrian, Houstonen jarritako memorialean bildu ziren. Floyden familiako kideak bertan ziren, alkatearekin, polizia buruarekin eta protestariekin batera, hildakoaren omenez.

Roxie Washington emazteak adiearzi du Floydentzat justizia nahi duela, eta bere alaba aitarik gabe geratu dela azpimarratu.

Hamaika dira Floyden protestetan hildakoak, gehienak afrikar amerikarrak

Bat St Louis hiriko polizia erretiratua zen, bere lagun baten denda gainbegiratzen ari zena. Bestea Louisville hiriko barbakoa jatetxe baten jabea, poliziei jana doan ematen ziena. Beste bat Mr Indianapolis gisa ezaguna, futbol amerikarreko jokalari ohia.

George Floyd hil zutenetik astebetean protestetan hildako pertsona batzuk dira goikoak, guztira hamaika. Gehienak komunitate beltzeko kideak dira. The Guardianen artikulu honetan hilketa bakoitza non gertatu den eta horri buruz publikatu den informazioa irakur daiteke.

Atlantako polizia atxilotuei listua botatzen grabatu dute

 

Tamika Mallory: "Indarkeria da zuengandik ikasi duguna"

George Floyden hilketak protestak piztu ditu AEBetan, arrazakeriaren eta polizia indarkeriaren aurka kalera atera da jendea. Entzutekoak manifestazio hauetako baten amaieran Tamika Mallory ekintzaileak esanak: "Ez guri lapurretez hitz egin, AEBek lapurtu die beltzei, AEBk lapurtu die Ameriketako herri indigenei".

Milaka pertsona Amsterdamen Floyden omenez eta arrazakeriaren aurka

 

8 minutu eta 46 segundu (New York Times-en erreportajea George Floyden kasuaz)

 

George Floyden autopsiaren arabera, poliziak inmobilizatuta zeukan bitartean arnasik hartu ezinik utzi zuen eta itota hil zen. Baina galdera asko daude airean bertan zeuden polizia agenteen jokabidearen inguruan. New York Timesek honako erreportaje hau egin du Floydi gertatu zitzaionaren argazkia osatu asmoz eta ARGIAn euskaratu egin dugu. Azpitituluak ikusteko, sakatu "azpitituluak (c)" botoia bideoaren beheko eskuin aldean.

Lekukoen grabazioak, segurtasun kamerenak, poliziaren irrati audioa eta autoritateek egindako dokumentuak ikertuz osatu dute urratsez urrats gertatu zena azaltzen duen bideo kronologiko hau. Honen arabera, 8 minutu eta 46 segunduz estutu zion lepoa belaunaz Derek Chauvin polizia agenteak Floydi.

 

Bortizkeria polizialaren aurkako mobilizazioak eta istiluak atzo Parisen
Atzoko mobilizazioa Parisen. Argazkia: Redfish

Hiriburuko epaitegien aurrean 15.000 lagunetik gora elkarretaratu ziren 2016an poliziak erail zuen Adama Traoré gogora ekartzeko. Indar polizialak kontzentrazioa desegiten saiatu zirenez, hamaika talka eta barrikada piztu ziren.

Argitaratu berri den Auzitegiko mediku txostenaren arabera, Adama Traoré poliziak erail zuen, atxilotuta zegoela.

Parisez gain, Marsellan, Lyonen eta Lillen ere manifestazio jendetsuak izan ziren.

 

George Floyd poliziak itota hil zen, familiak eskatuta egindako autopsiaren arabera

Maiatzaren 25ean Mineapolisen hil zuen poliziak Jeorge Floyd, atxilotzen ari zela. Autopsiaren arabera, poliziak inmobilizatuta zeukan bitartean arnasik hartu ezinik utzi zuen eta itota hil zen. Familiak Michael Baden mediku ohia kontratatu du bigarren autopsia egiteko, izan ere Minnesotako forentseak egindako lehen autopsiak adierazi zuen "aurretik zuen bere osasun egoeraren" ondorioz hil zela.

Baden medikuaren adierazpen hauek jaso ditu BBC hedabideak: "Heriotza eragin zuena asfixia izan zen, nire ustez: lepoa estutu izanagak (burmuinera doan oxigenoa trabatu dezake horrek) eta bizkarra estutu izanak (arnasketa eragozten duena) eraginda".

 

"Terrorista" izendatu nahi du Trumpek mugimendu antifaxista

Twitter bidez iragarri du bere asmoa AEBetako presidenteak. Igandeko protestetan hiru herritar gehiago hil dira behintzat. Asteartetik 4.000 atxilotu zenbatu ditu CNN kateak.

Donald Trump AEBetako presidenteak igandean idatzi du mugimendu antifaxista ituan jartzen duen txioa: “AEBek ANTIFA erakunde terrorista izendatuko dute”. Asteartetik lurralde osora zabaldu diren protesta eta istilu jendetsuen erantzule egin du mugimendua. Trumpen adierazpenen ondoren, William Barr AEBetako fiskal nagusiak esan du FBIak “muturreko taldeak eta kanpoko asaldatzaileak” identifikatzeko lan egingo duela: “Antifak eta antzeko taldeek liskarrekin lotuta bultzaturiko eta gauzaturiko indarkeria etxeko terrorismoa da, eta horren arabera izango da tratatua”.

Jarraitu albiste irakurtzen hemen.

AEBetatik kanpo ere mobilizazioak ugaritzen ari dira

Zeelanda Berrian, Alemanian, Danimarkan eta Quebecen mobilizazio jendetsuak izan dira AEBetako poliziaren bortxa salatzeko. Quebecen, manifestarien eta polizia agenteen arteko talkak jazo dira Montrealen.

Etxeratze agindua ezarri dute AEBetako 40 hiritan istiluen ondorioz

Aurrera darrai George Floyden hilketaren ondorioz piztutako manifestazio, istilu eta lapurreten olatuak. Hamabost estatutan Guardia Nazionala kalean da dagoeneko, eta 50 hiritan protestak mantentzea espero da.

Asteburuan gordindu egin dira George Floyden heriotzaren harira sortutako liskarrak. 40 dira jada istiluen ondorioz etxeratze-agindua ezarri duten hiriak.

Oldarraldia kontrolatzeko Guardia Nazionala atera dute hamabost estatutan eta Columbiako (Washington) barrutian. Horrez gain, armada mobilizatzearen mehatxua mantentzen du Trump presidenteak.

Auzi federala

William Barr Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez, FBIko talde antiterroristak “istiluen antolatzaileak identifikatzeko" lanean dira. Antifaxistak eta beste zenbait “elementu erradikal" identifikatu dituzte erantzuletzat.

Potentzia atzerritarrei so

Robert O'Brien Donald Trumpen Segurtasun Nazionaleko aholkulariak potentzia atzerritarrak jarri ditu jo puntuan; Iran, Txina eta "atzerriko beste zenbait aurkariri” egotzi die Estatu Batuetako protestetatik “etekina ateratzen saiatzea". Mehatxu argia jaurti die O´Brienek: "Ez zaie dohainik aterako”.

 

Polizia geroz eta oldarkorrago

Poliziak ehunka pertsona atxilotu du lurralde osoan –1.500etik gora lau egunetan, Redfish-en arabera–. Manifestarien aurkako bortizkeria erakusten duten irudiak zabaldu dira estatu ugaritan. Kazetarien aurkako hainbat polizia eraso ere salatu dituzte. Entzutetsuenetarikoa CNNko kazetari taldearen atxiloketa izan da, baina gehiago ere izan dira. EFE agentziak jakinarazi du bere kazetarien aurka egin duela poliziak Minneapolisen. Linda Tirado argazkilariak berriz, begi bateko ikusmena galdu du poliziaren pinturazko bala baten ondorioz.

AEBetako Amnesty Internationalek (AI) adierazi du polizia protesten aurka gehiegizko biolentzia erabiltzen ari dela. Jarrera arrazistak izatea ere leporatu dio poliziari: “Protesta baketsurako eskubidea errespetatzeko eta errazteko duen eginbeharra ez da betetzen ari Polizia, egoera tenkatuz eta manifestarien bizitza arriskuan jarriz". AI-k Trump presidenteari eskatu dio orain arteko jarrera “biolentoa eta baztertzailea” albora dezala.

Bigarren pertsona bat hil dute protestetan, gutxienez

Ostiralean Detroiten 19 urteko manifestaria hil ondoren, larunbatean heriotza berri bat bat izan da, gutxienez. Indianapolisen pertsona bat hil da tirokatuta eta beste bi behintzat balaz zauritu dituzte. Chris Beaty da poliziak tirokatuta hil den pertsona, 38 urteko NFLko jokalari ohia. Poliziaren arabera manifestazio batetik gertu izan da tiroketa, baina ez da ziurra protestekin lotura duenik.

Redfish hedabidearen arabera, lau egunetan zortzi lagun hil dira dira protestekin erlazionatuta.

AEB guztira hedatu dira manifestazioak eta istiluak

Larunbat gauean bigarren manifestari bat hil da, gutxienez. Istiluak izan dira dozenaka hiritan, eta ehunka pertsona atxilotu ditu poliziak. Armada ateratzeko Trumpen mehatxuak eta etxeratzeko aginduek ez dituzte George Floyd-en heriotza salatzeko mobilizazioak baretu.

George Floyden heriotza salatzeko protestak areagotu egin dira larunbatean. Manifestazioak, adierazpenak eta istiluak AEB osora zabaldu dira. Polizia eta manifestarien arteko enfrentamenduak gertatu dira dozenaka hiritan. Istiluak Etxe Zuri pareraino edo Los Angeleseko Beverly Hills auzo diruduneraino ere heldu dira. Hainbat estatu eta hiritan etxeratze aginduak ezarri dituzte agintariek, baina herritarrak ez dira horiek errespetatzen ari eta debekatutako orduetan egin dituzte manifestazioak. Hamahiru estatutan atera da kalera Guardia Nazionala, eta Trumpek armada “oso azkar” aktibatu dezakeela egin du mehatxu.

19 urteko gaztea hil dute Detroiten, Floyd-en hilketa salatzeko protestetan

Polizia iturrien arabera, autoan zihoan pertsona batek hainbat bider egin du tiro protestetan parte hartzen ari ziren pertsonen aurka. Detroiteko polizia hiltzailea bilatzen ari da.

Minneapoliseko poliziak hil duen George Floyden heriotza salatzeko protestak AEBetako geroz eta hiri gehiagotara ari dira zabaltzen. The Guardian egunkarian irakurri daitekeenez, Detroiteko protestak lasai antzean egin dira egunez, baina gaua iristean tentsioak gora egin du.

Bestalde, Floyd belaunpean hartu zuen Derek Chauvin poliziari, erailketa eta nahi gabeko heriotza leporatu dio fiskaltzak. Bera eta beste hiru polizia kargugabetu dituzte, Floyden atxiloketaren bideoa zabalduz geroztik.

Twitterren aurka egin ahal izateko agindua sinatu du Trumpek

AEBetako presidenteak, Twitterren 80 milioi jarraitzaile dituena, sare sozialaren aurka egin du. Haren esanetan, Twitterrek zentsuratu egin duelako. Korreo bidezko botoari buruz Trumpek idatzitako txio bat gezurtatu izanak piztu du kalapita. Sare sozialen kudeatzaileek duten immunitatea deuseztatuko du Trumpek sinatutako lege berriak.

Presidente bilakatu aurretik, Twitter izan zen bere kanpaina politikorako tresnarik garrantzitsuenetako bat; eta bere agintaldia bukatzear denean funtsezko tresna izaten jarraitzen du. Hautsak harrotu ditu Twitterren izan dituen polemikek, eta nolabaiteko immunitatea izan du berak ere; izan ere, Twitterrek  agintarien kontuak ez blokeatzeko erabakia hartu zuen. Hala ere, mingarriak suertatu daitezkeen txioak ezabatu edo informazio gehigarria sartzeko konpromisoa hartu zuen sare sozialak.

Agintariak posta bidezko botoa fartsa hutsa zela idatzi zuen sarean, ez zela eraginkorra. Sare sozialak, jendearen botoa baldintzatu zezakeela jakitun, Trumpen txioaren azpian posta bidezko botoari buruzko informazioa sartu zuen. Horrek presidentearen haserrea piztu zuen, “adierazpen askatasuna zapaldu” eta “datozen hauteskundeetan eragitea” leporatu zion sare sozialari.

Jarraitu albistea irakurtzen hemen.

Analisia: Itolarria
Richard Song (Star Tribune)

AEBetako polizia batek hil du pertsona bat atxiloketa batean. Bat gehiago. Minneapolis hiriko erdigunean, kalean, egun argiz, kamera aurrean eta lekukoen protesta artean. Beste hiru poliziaren begiradapean. Alferrikakoak 46 urteko George Floyden “ezin dut arnasa hartu” oihuak, Derek Chauvin poliziaren belauna lepoan zuela. Ito arte. Boterekeriaren bertsio gordinena. Baina harago doa. Enegarren kasua baita, hildakoa herritar beltza eta hiltzailea zuria eta plakaduna. Protestak eta suak hartu dute kalea. Arrazakeria sorreratik DNAn daraman herrialdean. Itolarrian den munduko indar hegemonikoan.

Testua: Axier Lopez

Protestak piztu dira AEBetan, Poliziak George Floyd hil ostean

AEBetako Minneapolisko estatuan poliziak George Floyd gizonezko beltza hil duela salatzeko protestak sortu dira Minneapolisen eta Los Angelesen. Heriotzarekin zerikusia izan duten lau poliziak kargugabetu dituzte, baina kartzelan egon beharko luketela aldarrikatu dute protestetan.

“Ezin dut arnasa hartu” oihukatzen zuten manifestariek, Floyden azken hitzak errepikatuz. Bederatzi minutuz izan zuten lurrean, Derek Chauvin poliziaren belaunak bere lepoa estutzen zuen bitartean, konortea galdu zuen arte. Bideoa mundu osoan zabaldu da, eta jendearen haserrea piztu du; beltz estatubatuarren aurkako gehiegikeria kasu berria salatu dute.

20 dolarreko billete faltsua erabiltzea leporatuta hartu zuten atxilo Floyd, eta handik gutxira galdu zuen bizia. “Agente horiei nire nebaren heriotza leporatzea gustatuko litzaidake, horixe baita egin dutena. Hil egin dute. Bera laguntza eske zegoen”, adierazi du Bridget Floyd, biktimaren arrebak. Iritzi berekoa da Minneapoliseko alkatea, Jacob Frey: “Zergatik ez dago George Frey hil duen gizona kartzelan?”.

Black Lives Matter protestak         

Floyden heriotzak haserrearazita, eta bere familiaren hitzek hauspotuta, Minneapoliseko eta Los Angeleseko kaleak hartu dituzte manifestariek. Poliziek gas negar eragilearekin, gomazko bolekin eta argiztapen granadekin erantzun diete. Gutxienez zauritu bat eraman dute ospitalera, poliziak botatako zerbaitek buruan kolpe larria emanda. Zenbait dendari su eman diote istiluetan.

Kasua daraman fiskalaren eta Floyd hil zuen Dereck Chauvin poliziaren etxeen inguruetan bildu da jendetza; lehenengoari justizia eta erantzuleak kartzelaratzeko eskatu, eta bigarrenari buila egin diote.

Joe Biden, AEBetako alderdi demokratako presidentegaiak ere hitz egin du gaiaren inguruan. “Floyden biziak beste edonorenak beste balio zuen, nireak beste; edo horrela behar luke izan. Hau ez da kasu isolatu bat izan, injustizia ziklo sistematiko baten parte baino”.

Dena den, Floyden familiako abokatuek etxean gelditzeko eskatu diete manifestariei; konfinamendu garaian "erantzukizuna" izan behar dutela eta birusaren hedapena geldiarazi behar dutela gehitu dute.

<< <
1 2
> >>

You are interested in the channel: Arrazakeria
2025-01-14 | Leire Ibar
You can freely say that Instagram and Facebook women are “objects”, LGTBIQ people are “mentally ill” and “wrongful” migrants.
Meta leader Mark Zuckerberg has decided to withdraw censorship of issues such as immigration, gender and sexual orientation in the name of freedom of expression and return to roots. The president has assured that he will work together with Trump and that it will be "an... [+]

Ararteko believes that the operation developed in the Martutene Augustine building was carried out to identify the inmates
On 14 March last year there was a major police operation in the occupied building of the Augustinians of Martutene, at the hands of the Municipal Police, the Ertzaintza and the National Police: A total of 56 people were taken from the building and 29 were transferred to the... [+]

2025-01-07 | Gedar
Other racist aggression in Biarritz
The assault was committed by an uber pilot, who was brutally insulted by a young client. Baiona and Arrigorriaga have also been the localities most affected by racist attacks in recent years.

2025-01-03 | Gedar
An African-American person is beaten to death by jailers in a US jail
Robert Brooks was beaten by three officials with his hands tied behind his back. He died the next day, and the autopsy indicates that the cause of death was asphyxia.

2024-12-30 | Leire Ibar
Report racist assaults in Arrigorriaga and Baiona
The Town Hall of Arrigorriaga has concentrated this Sunday on the seat of the council to denounce the aggression suffered on Friday by a merchant of Chinese origin in its establishment and to show its support to the victim. Furthermore, the Socialist Council organised a rally... [+]

2024-12-20 | Leire Artola Arin
ANALYSIS
Does your village's Baltasar also blackface?

The most magical weeks of the year, or rather, the most consumerist, come. Many would like to receive gifts from Olentzero's bag, as if it fell from the sky, but the reality is that at Christmas it is our bags that suffer the most, we start the year with empty pockets. In the... [+]


2024-12-18 | Leire Ibar
Creating the Anti-Racism and Xenophobia Council in Navarre
Among the main functions of the body that have just been set up are the creation of anti-discrimination policies, the promotion of the participation of migrant and ethnic minority associations, the analysis of the global situation of racism in Navarre and the monitoring of the... [+]

SOS Racism denounces that a migrant woman has been mistreated by the administration
Consideration is being given to bringing the case to the courts of justice.

2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
How do we deal with racism from journalism?
Irutxuloko Hitzak participated last Tuesday in a round table organized by Hordago - El Salto with the presence of journalists Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramírez and Miriam Najibi.

Also in the Bilbaíno neighborhood of San Ignacio at the risk of racist messages
In recent times, racist messages have multiplied in the Facebook group of the San Ignacio neighborhood. Faced with the proliferation of burglaries on the street, the response of the neighbors has been to criminalize people in situations of exclusion and misery, to ask for more... [+]

The students of Leizaran Institute have come to the Pape Niang Tertulia with lots of questions
Pape Niang has been at the Andoain Institute, where he has told his migratory experience. The 16-18 year-olds, Pape Niang, who had previously read the book A New Beginning, filled the curiosity room, reflections and questions. One of the main functions of the school is the... [+]

Francis Williams Excellence Test

London 1928. At the Victoria and Albert Museum there was a very special painting: in the painting there is a black man, with wig and Levite, surrounded by books and scientific instruments. Thus it was catalogued in the Museum: “Unique satirical portrait representing a failed... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
Close the case of racialized woman assaulted by the Ertzaintza in police station after the prosecutor “forgot” to appeal
Silvia, a migrated and racialized woman, was assaulted in May 2018 at the Ertzaintza police station in Getxo, after being unjustly arrested. The trial imposed a mild penalty on an ertzaina, but the woman was also convicted of a crime of disobedience. Silvia wanted to file an... [+]

“If the solution was to increase the number of police officers, the problem would already be solved”
The Vitorian neighborhood of Errota has been news in recent weeks, as since 8 October several neighbors have been mobilizing against crime and in favor of security every Tuesday with the development of some young migrants who occupied two empty camps. The extreme right and the... [+]

The essential thing is people.

We live in a context in which anti-feminist and racist hate speech at the global level is on the rise. Far-right narratives are inserted throughout the world by
social networks and political agendas. Racism and anti-feminism have become two great discursive axes that adapt to... [+]


Eguneraketa berriak daude