Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa
Laburrean
Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Euskal kazetaritza independentea babesteko

Itziartik Pablo

Espainiako Estatua da pertsona gehien bide bazterretan botata dituen herrialdeetako bat munduan. Faxismoaren atzaparren ondorio horiez hemen badakigu zerbait. Gutxienez 3.700 nafar hil eta 30.000tik gora errepresaliatu zituzten frankistek 36ko estatu kolpearen ostean. Min hori ez da sendatu, bertoko nazien ondorengoak horretaz arduratu direlako. Beraz, 80 urte baino gehiagoz zure hiriaren erdigunean Europan dagoen monumentu faxistarik handiena edukitzeak askorengan eragiten duena ezin da adieraberritu, eraikinari milaka biktimetako baten izena jarrita ere. Faxismoak bere burua betikotzeko eraiki zuen monumentua. Hamarkadak pasa dira eta faxismoak hortxe dirau. Trump, Netanyahu, Le Pen, Abascal… itxura aldatuta, baina adiera berarekin.

Argazkia: Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko manifestazio jendetsua egin dute larunbatean. Jagoba Manterola / Foku
Testua: Axier Lopez

ARGIA digital newsletter
Monday to Friday at 21:00 in your e-mail
Azoka
ARGIA Solasaldiak ARGIAko egileekin hitzaldi, liburu aurkezpen, tailer edo bestelakorik antolatzeko aukera duzue: solasaldiak@argia.eus