Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

No existeix protecció contra el bombardeig de Rafah

Zuzeneko jarraipena
  • Israel ha causat més de 29.000 morts en Palestina des del 7 d'octubre i altres milers han desaparegut o han estat greument colpejats. Estem fent el seguiment.


02 de maig de 2024 - 12:08
Última actualització: 2024-09-03 10:18
Gakoak
Hegoafrikak Hagan eskatu du Israel Rafah-n egiten ari den sarraskia geldiarazteko esku har dezala

Rafahko biztanleria, Gazako Zerrenda hegoaldean, boskoiztu egin da urriaren 7az geroztik eta bertan Israelek martxan jarri duen erasoa hondamendia izango dela ohartarazi dute laguntza taldeek. Hegoafrikak berriz ere Nazioarteko Justizia Auzitegira jo du: auzitegiak esku har dezala eta erasoa geldiarazi dezala eskatu du, urjentziaz. Egoerak hala eskatzen badu, neurri gehigarriak erabaki ditzake auzitegiak, eta hori baliatuta egin du Hegoafrikak eskaera.

Hegoafrikak Hagan aurkeztutako salaketaren harira, genozidioa eragozteko neurriak har ditzala eskatu zion Israeli nazioarteko auzitegiak, joan den urtarrilaren 26an. Ebazpena bete-betean urratzen ari da Israelgo Estatua, Hegoafrikak salatu duenez.

Uneotan gutxienez 1,5 milioi palestinar bizi dira Rafahn, gehienak etxe inprobisatu eta oihal-etxeetan, urriaren 7az geroztik Israel egiten ari den genozidioaren eraginez Gaza ipar eta erdialdetik Rafahra desplazatuta. Herritarrek aukera guztiak agortu dituzte: Rafah zuten azken helmuga, eta orain ez dute leku segururik.

Bertatik bertara laguntzen ari diren talde eta erakundeek ohartarazi dutenez, benetako katastrofea litzateke Rafahren aurkako erasoarekin aurrera jarraitzea. Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen buru Volker Turk-ek adierazi du Rafahren aurkako erasoa luzatzea “beldurgarria” izan daitekeela.

Nazioartean, genozidioaren kontrako hitzak ugaritzen ari dira agintarien ahotan, horren kontrako behar bezalako neurriak hartu ez arren. Italiako Kanpo ministroak esan du Italiak neurrigabetzat jotzen dituela Gazaren aurkako Israelen bonbardaketak eta gehitu du Hamasekin zerikusirik ez duen biktima gehiegi izaten ari dela.

Hitzez baino ez du presionatzen Europak: Borrellek iradoki du Israeli armak ez bidaltzea

Joe Biden AEBetako presidenteak Israelgo Netanyahuri eskatu dio Rafah ez erasotzeko, baina, era berean, AEBek milaka milioi dolarretako arma munizioak bidali dizkio Israeli. Netanyahu ez da arma bidalketaz mintzo, baizik eta bere erasoak gelditzea eskatzeaz: "Rafah ez erasotzeko eskatzea gerra galtzeko esatea da".

Era berean, Europar Batasuneko diplomazia buruak, Josep Borrellek, beste behin ere Netanyahu asaldatzeko moduko adierazpenak egin ditu: "Gehiegizkoak dira Israelek erasoak, Biden berak ere esan du. Beraz, nazioarteari zuzentzen natzaio; gehiegizkoa baldin bada, agian arma gutxiago bidali beharko litzaizkioke".

Horrez gain, Israelera bisitan joan diren nazioarteko agintariei ere zuzendu zaie, "esatea utzi eta gehiago egin" esanda, eta Netanyahuk Rafah ebakuatzeko agindua eman izanari, honakoa erantsi dio Borrellek: "Nora ebakuatuko dituzte? Ilargira?".

Dena den, gogor gisa kontsidera daitezkeen Borrellen adierazpen horiek ez dute forma praktikorik hartzen, ezta bere etxe barruan ere. UNRWAri laguntza ematea utzi zioten dozenaka herrialdek, eta dagoeneko agenda mediatikotik ezabatu den gaia den arren, arazoa ez da konpondu: UNRWAk finantzaketa arazo larriak izango ditu martxoan.

UNRWAko beste langile bat erail du Israelek; guztira, 154

Nazio Batuen Erakundearen parte den UNRWA (Palestinako Errefuxiatuen Agentzia) taldeak jakinarazi du beraien beste langile bat erail duela Israelek azken orduetan, Khan Yunisen. Tiroz hil dute lanean ari zela. Philippe Lazzarini organizazioko buruak jakinarazi du sare sozialen bitartez. Urriaren 7az geroztik, dagoeneko, UNRWAko 154 langile hil ditu Israelek.

"Nazioarteko langile humanitarioei ezin zaie eraso egin, babestuak izan behar dute", jakinarazi du mezu bidez.

Espainiako Gobernuak baimendu zuen genozidio betean Israeli armak bidaltzea

Espainiako Gobernuko Kanpo ministro José Manuel Albares-ek urtarrilaren 23an ziurtatu zuen Israeli arma-blokeoa ezarri ziotela urriaren 7tik, eta ez direla inongo muniziorik bidaltzen ari palestinarren aurkako genozidioa egiten ari direnei. EH Bilduk Espainiako Gobernuari eskatu zion arma-blokeoa ezartzeko, eta Albaresek abenduaren 5ean zera erantzun zion: "Urriaren 7tik ez dira Espainiako armak esportatzen Israelera". Dena den, elDiario.es hedabideak baieztatu duenez, azaroan 987.000 euroko balioa zuen munizioa esportatu zen Espainiatik Israelera.

Gobernuak azalpenak eman ditu: argitu du azaroan bidalitako armak urriaren 7a baino lehen baimendu zituztela, eta materiala "probetarako" soilik dela eta ezin dela gatazkan erabili. Baina elDiario.es-ek jakinarazi duenez, baimen hori atzera botatzeko aukera izan du urriaren 7az geroztik, defentsa-materialaren merkataritza kontrolatzeko erregelamenduak hala ezartzen baitu, arrazoi hauek tartean badaude: "Bakea nahasteko", "tentsioak areagotzeko" edo "gizakiari dagokion errespetu eta duintasunaren aurka erabil daitezkeen" ekintzetan erabiliko diren "arrazoizko zantzuak" badaude, besteak beste, baimena ezeztatu daiteke. Nammo enpresako Palentziako filialari ez dio baimena ukatu gobernuak.

Genozidioaren erantzule?

Israeli armak bidaltzen ari diren gobernuak genozidioaren erantzule izan daitezkeela iritzi dute nazioarteko aditu ugarik. Nazioarteko Zigor Auzitegiaren sortzaile den fiskal ohi Luis Moreno Ocampok dio auzitegi horrek Genozidioaren Arauak "konplizitateari" dagokiona zehazten duela. Moreno Ocampok elDiario.es-i zera azaldu dio: "Nazioarteko Justizia Auzitegiak Gazan genozidioa dagoela uste badu, [Israelera egindako arma] bidalketak genozidiotzat har daitezke".

Netanyahuk dio Rafah ez erasotzeko eskatzea dela "gerra galtzeko esatea"

Israel Rafah-ko lurreko ofentsiba prestatzen ari da eta bitartean aire erasoak egiten. Nazioarteko hainbat agintarik Benjamin Netanyahu lehen ministroari ohartarazi diote "giza ondorio katastrofikoak" eragingo dituela Rafah-n sartuz gero. Izan ere, Israelen bonbardaketatik ihesi hegoalderantz joan diren milioi bat palestinar baino gehiago daude Rafah-n, Gazako biztanleen erdia baino gehiago, alegia. Joe Biden AEBetako presidenteak igandean Netanyahuri eskatu zion Rafah-n ofentsibarik ez hasteko hirian desplazatuta dauden pertsonen segurtasuna bermatzeko "plan sinesgarri eta egingarri" bat izan gabe.

Netanyahuren erantzuna argia izan da: Israelek ofentsiba indartu behar du, bahitu gehiago askatzeko. Hamasen aurkako "presio militarra erabateko garaipenera arte" egiten jarraitzea Israelen segurtasunerako oinarrizkoa dela ziurtatu du. Lehen ministroak hitz eman du palestinarrentzako "pasabide segurua" dagoela Rafah-n, baina ez du ebakuaziorako argibide zehatzik eman, eta espero da Rafah-n pilatuta dauden palestinarrak Egiptoko Sinai penintsulara botatzeko asmoa izatea, mugan baitago. Netanyahuk AEBetako ABC telebista katean adierazi du Israeli Rafah-n ez sartzeko eskatzea dela "gerra galtzeko esatea".

Israelek beste sarraski bat egin du, Rafah-n, eta bi bahitu askatu

Igandetik astelehenerako gauean Israelek aire erasoak egin ditu Rafah-n, eta dozenaka palestinar hil ditu: 67 lagun, Reuters-ek eta Al Jazeerak Gazako Osasun Ministerioaren iturria aipatuta zabaldu dutenez; 100 baino gehiago, Hamasen esanetan. Israelgo Armadak ziurtatu du gau horretan Hamasek bahitutako bi pertsona askatu dituela, eta "egoera onean" topatu dituztela Rafah hiriko etxe batean.

Palestinako Kanpo Ministerioak "modurik gogorrenean" gaitzetsi ditu Israel palestinarren aurka egiten ari den "sarraski masiboak". "Israelek jarraitzen du zibilei eraso egiten eta gerra Rafah-ra bideratzen, herritarrak bonbapean tokialdatzera bultzatzeko".

Israelen erasoak Rafah-ra zabaltzeak dakartzan arrisku katastrofikoez ohartarazi dute nazioartetik zein bertatik, eta azken sarraskian horren emaitzak ikusten ari direla dio Ministeritzak. Rafah-n 1,3 milioi palestinar inguru daude desplazatuta, Gazako biztanleen erdia baino gehiago; Israelen bonbetatik ihes joan dira hara, eta Gazako gunerik seguruenetakoa zela zioten giza laguntzako erakundeek. Orain, ordea, Israelgo Armada lurreko erasoa prestatzen ari da, eta bitartean airetik eraso egiten.

Dozenaka palestinar hil dituzte otsailaren 11 gaueko erasoetan. Argazkia: Mohammed Salem / Reuters.
Rafah airetik eraso du Israelgo Armadak. Argazkia: Ibraheem Abu Mustafa / Reuters.

 

Askaturiko bahituen mezua: "Hamas suntsitzeko bidetik segituz gero, ez zaigu askatzeko bahiturik geldituko"
Avshalom Sassoni / Maariv

Ezohiko prentsaurrekoa burutu dute Hamasek bahitu eta askaturiko bost emakume israeldarrek. Ondoko mezu argia luzatu diote Benjamin Netanyahu Israelgo Lehen ministroari: "Hamasen suntsitzeko bide horretatik segituz gero ez zaigu askatzeko bahitu bakar bat ere ez geldituko". Bahituak etxeratzeko baldintzak "garestiak" izan arren, horren alde egiteko deia luzatu diote Lehen ministroari.

Komunikabideek zabaldutakoaren arabera, bahitu ohien eskaera ez da palestinarren aurkako sarraskia gelditzeko edota giza eskubideen errespetatzeko betebeharrean oinarritu.

Su-etenerako baldintzak ez ditu onartu Israelek

Qatartarren, estatubatuarren eta egiptoarren azken asteetako adierazpenei fidatuz gero, bazirudien su-etena lortzeko bidean zirela Hamas erakundea eta Israelgo Gobernua, baina azkenean ez dute adostasunik lortu. Urtarrilaren 28an bi aldeei luzatu zieten adostasun batera heltzeko proposamena, eta bere aldetik, kontra-proposamen bat egin zien Hamasek. Hamasek jarritako "eldarniozko baldintzak" ez ditu onartu Israelek, ordea.

Ondokoa zekarren bitartekariei helarazitako proposamenak: 135 egun iraungo lukeen su etena indarrean sartzea; bahitu guztiak eta preso palestinar batzuk trukatzea; laguntza humanitarioaren emendioa; Gazaren berreraikuntzaren abiatzea; Israelgo armada zerrendatik ateratzea eta "gerraren behinbetiko bukaerari buruzko zeharkako elkarrizketak" abiatzea. 45 eguneko hiru fasetan aurreikusia zen guztia, hirugarrenaren bukaeran "gerraren bukaerako akordio" bat lortzeko helmuga argiarekin.

Oraindik ere akordio batera heltzeko aukera ikusten du Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak, nahiz eta dioen, "argiki onartezinak" diren puntu batzuk daudela Hamasen proposamenean.

 

1,3 milioi palestinar metaturik dituen Rafah hiria bonbardatzeko mehatxu kaotikoa

Urriak 7aren bezperan baino bost aldiz herritar gehiago daude gaur egun Gazako Rafah hirian, Israelen erasoetatik ihesi. Bertan kokatu dira milaka eta milaka palestinar. Orain, Rafahn metaturiko 1,3 milioi herritarren gainera jaurtiki nahi ditu bonbak Israelek. Yoav Gallant Defentsa ministroak argi utzi du: « Errendizioa edo heriotza; ez dago hirugarren aukerarik. (…) Lurretik erasotzea da Hamas gailentzeko modu bakarra. Rafahn gorderik dauden terroristek ulertu dezatela Khan Yunis, Gaza hiria edota izan garen leku guztietakoek bukatu duten modura bukatuko dutela». Hiri honen aurkako hainbat bonbardaketa burutu ditu jadanik Israelgo armadak, eta dagoeneko hamalau lagun hil ditu, tartean, bost ume. « Israelen genezidio xedea » salatu du Hamas erakundeak.

Kezkati, mehatxua gogor salatu du UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak ere: Gazan zutik dauden aterpe bakarretan ez dago gehiago lekurik eta Rafahtik ihes eginen duten 1,4 milioientzako ez dago ezer ere. Israelen mehatxua salatzeko adierazpenak egin ditu NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresek ere, eta argi utzi du gatazka eskualde mailara zabaltzeko arriskua emendatuko duela jomuga berri horrek.

11.000 gaixo eta zauritu berehala ebakuatu beharko lirateke Gazan

Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, Israelgo erasoaren ondorioz Gazako Zerrendan harrapatuta geratu diren 11.000 gaixo eta zauritu "muturreko egoeran" daude eta berehalako ebakuazioa behar dute, "medikuen laguntza jaso eta euren bizitza salbatzeko".

Ilargi Gorriak jakinarazi duenez, 77 urteko gaixo bat hil da asteazkenean Khan Youniseko ospitale batean oxigenorik ez zuelako.

Ministerioaren arabera, Gaza iparraldeko ospitale batzuk erdizka ari dira lanean, baina hegoaldekoetan denetarik falta da, botikak eta hornidura tarteko. Beste zifra bat ere eman du iturri berberak: 350.000 pertsonak behar dituzte botikak momentu honetan.

Hainbat kontaketaren arabera, 70.000 lagun baino gehiago zauitu ditu Israelen sarraskiak Gazan, baina horietako gutxi batzuri soilik utzi diete Zerrendatik irteten Rafah-ko pasabidetik.

 

Hamasek ontzat eman du beste su-eten bat, palestinar preso guztiak askatzearen truke

Hamas erakundeak bere Telegram kanalean adierazi du Quatar eta Egiptori bere erantzuna eman diela, hauek lehenagotik beste su-eten baterako egindako proposamenaren harira. Bere esanetan, proposamena "erresistentziako alde ezberdinetako" kideekin kontrastatu du eta "iritzi positiboa" jaso du haiengandik.

"Gure herriaren kontrako erasoari amaiera eman, laguntza eta babesa bermatu eta Gazako Zerrendako setioarekin bukatzeaz gain, presoen arteko trukea ekarriko luke", azaldu du, Al Jazeeran irakurri daitekeenez.

Hainbat iturrik zabaldu dutenez, tartean Reuters agentziak eta Libanoko Al Akhbar egunkariak, Hamasek 45 eguneko hiru fasetako su-etena proposatu du erantzun moduan: epe horretan Israelek hilabeteotan preso hartu dituen milaka palestinar trukatuko lituzke bere esku dauden bahituengatik, baita Palestinaren berreraikuntzarako habeak jarri ere.

Hain justu, Hamasen proposamenaren berri jakin da AEBetako estatu idazkari Antony Blinkenek Ekialde Hurbilera beste bidaia bat hasi duen une berean, nahiz eta urtarrila amaieran idatzia izan, Middle East Eye-ren webgunearen arabera.

 

Nikaraguako Hagako auzitegira eramango ditu Alemania, Kanada, Herbehereak eta Erresuma Batua, genozidioaren "konplize" izateagatik

Daniel Ortegaren gobernuak Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian eserarazi nahi ditu Kanaka, Erresuma Batua, Herbehereak eta Alemania, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa babesteagatik eta "konplize" izateagatik.

Prentsa ohar batean Nikaraguako Gobernuak azaldu duenez, herrialde horiei eskatu die utzi diezaiotela Israeli armak, munizioa eta bestelako teknologiak emateari: "Tamalez, arma militarren hornidura eta genozidioan erabili daitekeen bestelako laguntza ez dira gelditu", azaldu dute.

Nikaraguako Gobernuak dio herrialde ororen ardura dela genozidioa bat dagoela edo izateko arriskua dagoela jakitean neurriak hartzea: "Genozidioa prebenitzeko betebeharra, hori gertatzeko arriskua dagoenean hasten da".

UNRWA erakundeari funtsak etetea ere kritikatu du Ortegaren exekutiboak. Bere esanetan Erresuma Batua, Kanada, Herbehereak eta Alemania euren ardurei uko egiten ari dira eta Israelek Nazioarteko Zuzenbidearen arauak urratzea errazten ari dira gisa horretan, Palestinako herriari "zigor kolektiboa" eraginda.

Herrialde horien gobernuaei idatziz jakinarazi die egoki iruditzen zaizkion neurriak hartuko dituela, baita Hagako uaiztegira joatzea ere, Nazioarteko Zuzenbidea errespetatu dadin.

Palestinaren alde, otsailaren 7rako lanuzteak deitu dituzte Katalunian

Kataluniako CGT, IAC eta Intersindikalak bi orduko bi lanuzte deitu dituzte Palestinari elkartasuna adierazteko. Palestinako langileen batasunak egin du nazioartera deia, eta beregain hartu dute deialdia. Israelgo Estatua egiten ari den "masakrea" nabarmendu dute prentsa oharrean, eta gogoan hartu dituzte eraildako 27.000 palestinar baino gehiago.

Robert Bonet / El Salto CC

 

Errusiak eta Txinak "erasoak interes propioen arabera handitzea" leporatu diote AEBei

Nazio Batuen Erakundeko estatuen enbaxadek biltzarra egin dute astelehenean, Errusiak urgentziaz eskatuta, AEBek eta Erresuma Batuak Jordaniako eta Yemengo erasoak areagotu dituztela ikusita.

Errusiak ez ezik, Txinak ere gogor hitz egin du AEBen aurka. Etxe Zuria gerra eskalaz igotzearen arriskua areagotzen ari dela seinalatu dute, eta gertakari horiek Bidenen beraren hauteskunde kanpainarekin lotu: "Trump-ekin lehiatu nahi du eta botere eta segurtasun maila bat eman nahian ari da".

100 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek azken 24 orduetan

Gazako hamabi punturi eraso egin dio Israelek astelehenean. Gazako osasun agintarien arabera, 107 pertsona hil eta 143 zauritu dira erasoaldietan azken 24 orduetan.

Zifra orokorrak eguneratu ditu:

  • Urriaren 7az geroztik, 27.585 palestinar erail ditu Israelek.
  • Zaurituak, berriz, 66.978 dira.
Gazako ospital bat nola txikitu duten erakusten duen bideoa

Sheikh Hamad Ospitaleko irudiak dira Qatarreko Al Jazeera hedabideak erakutsi dituenak eta bertan ikus daitezke nola birrindu duten ospitalea handik pasatutako Israelgo soldaduek. Era berean, era guztietako pintaketa iraingarriak utzi dituzte. Israelek ospitaleari eraso egin zion han Hamasen tunel bat zegoela argudiatuta. Al Jazeerak egin duen ikerketaren arabera, ur biltegia da tuneltzat saldu dutena.

Itamar Ben-Gvbir Israelgo ministroa: “Palestinarrak emigratzera animatu behar ditugu”

Hori da eskuin muturreko Israelgo Gobernuko Segurtasun ministroak igande honetan Wall Street Journal egunkari estatubatuarrari emandako elkarrizketan adierazitakoa. Hori litzateke, bere ustez, “egiazko irtenbide humanitarioa”, eta nazioarteko konferentzia antolatu beharko litzateke hori bideratzeko.

Judutar Boterea eskuin muturreko alderdiaren burua da Ben-Gvbir eta elkarrizketan AEBetako lehendakari Joe Bidenen aurkako kritikak egiten ditu haren administrazioa “Israelen gerra ahalegina kaltetzen ari delako”, eta uste du Donald Trumpek “eskuak libreago” utziko lizkiekeela Hamas erreprimitzeko. Wall Street Journal-ek itxita du egunkaria publiko orokorrarentzat eta Ynetnews hedabidetik jaso ditugu elkarrizketaren aipatu osagaiak.

Yair Lapid Israeleko oposizioko buruak gogor kritikatu du Ben-Gvbiren elkarrizketa, Israel nazioartean ahultzen duela eta Israelgo segurtasunaren aurkako mehatxua delako. Benny Gantz kartera gabeko ministro eta Israelgo Armadako buru ohiaren ustez, Benjamin Netanyahu lehen ministroak ordenera deitu beharko luke Ben-Gvbir.

Ben-Gvbir-ek, eskuinean, Joe Biden AEBetako lehendakaria kritikatu du, "eskuak behar bezain libre" uzten ez dizkielako.

 

Israelek Gazako 176.000 etxebizitza hondatu ditu Gazan, The Guardianen arabera

Hori da The Guardian egunkari britainiarrak atera duen ondorioa, satelite irudiak, unibertsitate adituak, argazki agentziak eta kazetarien lanetan oinarrituta egin duen ikerketarekin.

Etxebizitzen suntsiketaren analisiak Corey Scher-ek eta Joamon Van Den Hoek-ek egin dituzte, hurrenez hurren Oregongo Estatuko unibertsitateko eta New York Hiriko unibertsitateko irakasleak. The Guardian-ek, halaber, nekazaritzan eragindako kalteak ere neurtu ditu.

The Guardian-eko ikerketak Gazako hiru auzo zuzenean aztertu ditu eta ikusi du 250 etxebizitza baino gehiagotan kalteak daudela, berdin hamazazpi eskola eta unibertsitatetan, hamasei eskoletan, hiru ospitaletan, hiru hilerritan eta 150 nekazari negutegitan.

Israelek suntsitutako eraikinen mapa. Egilea: The Guardian

Egunkariaren arabera, Gazako suntsiketak 1,9 milioi pertsona beren etxeak utzi behar izatera behartu ditu, eta ondorioz, ezinezko egin du horietako asko beren auzo eta etxeetara itzultzea. Hainbat adituk “domizidio” deitu diote gertaera horri, hots, etxebizitzak apropos suntsitzea leku horiek bizitzeko modukoak izan ez daitezen. Horrela bertako herritarren itzulera saihestuko litzateke. Kontzeptua ez dago oraindik legez onartuta.

Corey Scher eta Jamon Van Den Hoek-en kalkuluetan, 142.900 eta 176.900 eraikin kaltetu izan dituzte urtarrilaren 17ra arte. Haien ustez, horrek zalantza handiak uzten ditu airean gerra ondoren leku horien birgaitzeaz. Londongo Queen Mary unibertsitateko nazioarteko politikako irakasle Martin Cowarden esanetan, Al Zahra, Khan Yunis eta Beit Hanún-en ikus daiteke azpiegitura zibilaren suntsipena orokorra dela, baita eskola, unibertsitate eta merkataritza guneena ere: “Suntsipen horrek zibilak hil eta lekualdatzen ditu, baina horrez gain, leku horiek bizitzeko modukoak diren ideia ere suntsitzen du”.

Metodologia

Satelite irudiak Planet Labsekin hartuta daude nagusiki. Gerraren aurreko irudiak 2023ko maiatzean jaso ziren, eta suntsipena erakusten dutenak urriaren 30ean, abenduren 31n eta 2024ko urtarrilaren 5ean. Irudietako batzuk, halaber, Copernicus Sentinel satelitearenak dira.

Beit Hanún-eko eta palestinar-turkiar adiskidetasunaren ospitaleko bideoak sare sozialetakoak dira, The Guardian-ek egiaztatuta. Autoz hartutako irudiak Reutersek argitaratu zituen, eta beste hainbat irudi Getty eta Associated Press-enak dira. Halaber, bakarrik egiaztatu dute eremu bat kaltetua izan dela, bi kazetarik horrela baietsi ondoren.

NBEko goi mailako zuzendariek UNRWAko laguntza humanitarioa ez etetea eskatu dute

Israelen hainbat estatu aliatuk Palestinako errefuxiatuen laguntzarako UNRWA erakundeari diru-laguntza moztu ondoren, NBEko goi karguek “Gazako herria ez abandonatzeko” eskatu dute.

Israelek UNRWAko hainbat langilek urriaren 7ko Hamasen erasoan parte zutela esanez egindako akusazioak beldurgarriak direla adierazi dute NBEko goi mailako hamalau zuzendarik. Eta azaldu dutenez, “NBEko idazkari nagusiak dioen gisa, terrorismo ekintzetan jardun duen erakunde horretako edozein langilek egindakoaren kontu eman beharko du”.

Dena den, azaldu dute, horrek ezin due eragotzi behar oso larriak dituzten pertsonei laguntza ematea. “Urriaren 7az geroztik milaka pertsona etxerik gabe eta gose larriaren atarian utzi dituzte eta UNRWAk elikagaiak eta babesa eman die, baita erakundeko langileak lekualdatzen eta erailtzen ari ziren unean ere”.

Goi karguen esanetan, hainbat estatuk UNRWAri diru-laguntza eteteko hartutako erabakiak hondamendi humanitarioa ekarriko du, beste inongo erakunderik ez duelako Gazako 2,2 milioi herritarrei laguntza hori bideratzeko ahalmenik. Horregatik, dei egin diete estatu horiei erabakia berraztertzera.

Honako goi mailako agintariek sinatu dute eskaera: Martin Griffiths (OCHA), Jane Backhurst (ICVA), Christian Aid (ICVA), Jamie Munn (ICVA), Amy E. Pope (OIM), Volker Türk (ACNUDH), Paula Gaviria Betancur, Achim Steiner (PNUD), Natalia Kanem (UNFPA), Filippo Grandi (ACNUR), Michal Mlynár (NBE-Habitata), Catherine Russell (UNICEF), Sima Bahous (NBE Emakumeak), Cindy McCain (PMA, elikadura.) Tedros Adhanom Ghebreyesus (WHO-OME).

UNRWAri diru-laguntzak eten dizkioten herrialdeen artean daude AEB, Kanada, Australia, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Herbehereak, Suitza, Finlandia, Japonia, Austria eta Frantzia.

Argazkia: UNRWA

 

Hildako 27.000 palestinarren izenak ozen irakurriko dituzte Gasteizko Judimendin

Ekimena sortu berri den Judimendi-Palestina herri ekimenak antolatu du eta ostiral honetan egingo da Judimendiko parkean, Judimendiko eskolaren parean, 16:00etatik 20:000etara. Palestinan gertatzen ari den sarraskiari buruzko informazio mahai bat jarriko dute eta “gertatzen ari den genozidioa” salatzeko, Israelgo armadak hildako milaka pertsonen izenak ozen irakurriko dituzte.

Irakurketa egiteko auzoko taldeekin txandak antolatu dira eta horiek bost minutuero aldatuko dira zeregin horretan. Judimendi Eskola, Angel Ganivet Eskola, Judimendiko Gazte Asanblada, Sumendi elkartea, Batuta, Judimendiko Auzo elkartea eta Judimendiko euskara taldea izango dira horien artean. Ekimenari amaiera emateko arratsaldeko 19:30ean kontzentrazioa egingo dute. Abenduaren 22an gisa bereko ekitaldia antolatu zuen Azpeitian Elkar-Ekin taldeak.

Abenduaren 22an Azpeitian egindako irakurtaldia. (Argazkia: Elkar Ekin)

 

UNRWAren finantzazioa eteteak “ondorio katastrofikoak” izango dituela eta erabakia birpentsatzeko eskatu dute

Errefuxiatu palestinarrak laguntzen dituen UNRWA taldeari finantzazioa etetea erabaki du hainbat herrialdek, eta erabaki horrek Gaza herriarentzat “ondorio katastrofikoak” izango dituela jakinik, taldea berriz diruz hornitu dezatela eskatu dute Nazio Batuen Erakundearen eta gobernuz kanpoko erakundeen bueltako hamabost liderrek.

Argazkia: UNRWA

Hagako auzitegiak ondorioztatu ostean Israel genozidioa egiten ari dela eta eskatu ostean genozidioa saihesteko neurriak har ditzala, Mendebaldeko herrialdeek Israeli ematen dioten babesa birpentsatuko zutela uste zuen hainbatek, baina bestelako norabidea hartu nazioarteko komunitateak: UNRWAri dirua emateari utzi diote hainbat estatuk, Israelen kanpainari kasu eginez. Izan ere, Hamasekin lotu du UNRWA Israelek.

Hainbat liderrek orain atera duten komunikatuan gogoratu dutenez, ez dago beste erakunderik Gazan 2,2 milioi pertsonak berehala behar duten arreta emateko. Hain justu, eraso militarrak bakarrik ez, pasletinar herriak uneotan bizi duen egoera humanitario muturrekoa nabarmendu zuen Hagako auzitegiak, eta palestinar herriaren genozidioan sakontzea baino ez dakar haiei jana eta oinarrizko arreta eman diezaiekeen erakundearen lana eteteak.

Hala, UNRWAren aurkako erabakia hartu duten herrialdeak genozidioaren konplize izaten ari direla dio Middle East East hedabideak asteazken honetan argitaraturiko artikuluak.

30 gorpu aurkitu dituzte Gaza iparraldeko eskola batean

Desplazatuak hartzen zituen Gaza iparraldeko eskola batean, lehen hezkuntzako Khalifa Bin Zayed eskolan, 30 palestinarren gorpuak aurkitu dituzte asteazken honetan, poltsa beltzetan sartuta eta hondakin mendixka baten azpian.

Al Jazeerak eman du berria. Brida bidez lotutako poltsen barruan zeuden gorpuak eta hebreoz idatzitako hitzak zituzten bridek.

Palestinar desplazatuentzako aterpe izan zen eskola, harik eta abendu hasieran indar israeldarrek bonbardatu eta setiatu zuten arte. Bai ospitaleen bai eskolen aurka eraso sistematikoak egiten ari da Israelgo Estatua.

 

Iranek AEBei ohartarazi die irmoki erantzungo diola bere interesen aurkako edozein erasori

Hiru militar estatubatuar hil ziren Jordanian joan den astean, drone bidezko eraso batean. Erasoa Iranek babestutako muturreko talde militarrei egotzi zieten AEBek, eta erantzuna izango duela adierazi du Joe Biden presidenteak. Horren aurrean, Iranek ere egin du oharra: bere lurraldearen, interesen edo herrialdetik kanpo dauden iraniarren aurkako edozein erasori irmoki erantzungo diote.

Ohartarazpena Amir Saeid Iravani-k egin du, Iranen ordezkaria Nazio Batuen Erakundean.

Gatazka areagotu egiten ari da Ekialdi Hurbilean. Urriaren 7az geroztik Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioaren ondorioz, domino efektuak hainbat eraso eragin ditu inguruko herrialdeetan.

Amir Saeid Iravani, Iranen ordezkaria NBEn.

 

Medikuz mozorrotutako soldadu israeldarrak ospitalean sartu eta hiru paziente palestinar hil dituzte

Hamar soldadu israeldar Jeningo Ibn Sina ospitalean sartu dira, Zisjordania okupatuan, medikuz eta arabiar emakumez mozorrotuta. Lekukoen arabera, ospitaleko langileei eraso egin eta pazienteak zeuden gela batera sartu dira; bertan, zaurituta zeuden hiru palestinar hil dituzte, tiro eginez. Soldaduek isilgailudun eraso-fusilak erabili dituzte.

Ospitaleen aurkako erasoak ohiko bihurtu dira israeldarren estrategiaren barruan. Ospitaleak erasotzea eta zaurituak hiltzea, baina, gerra krimen larria da.

 

Asteburuan gutxienez 350 palestinar hil ditu Israelek

Palestinako Osasun Ministerioak emandako azken datuen arabera, gutxienez 26.422 palestinar hil ditu Israelek urriaren 7an gerra deklaratu geroztik. Zaurituak bikoitza baino gehiago dira: 65.087.

Hagako epaileek Israelen aurkako ebazpena eman ondotik, asteburua erasopean pasatu dute Gazan, batez ere Khan Yunisen,  hegoaldean. 38 eraso zenbatu ditu Palestinako Agintaritza Nazionalak, eta 350 palestinar hil dituzte horietan.

Gazako medikuen egoera: ospitalean bizi eta soldatarik kobratu ez

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen komisariotzak oharra atera zuen Gazako ospitaletako medikuen egoera pertsonalaren inguruan. Hasieratik seinalatzen zuen: "Israelek gerra deklaratu dio Gazako osasun sistemari, eta horretan dihardu". Ospitaleak bonbardatzea eta inguratzea izan da estrategietako bat, baita laguntza humanitarioari sarbidea ukatzea ere; bestea, medikuak ahitzea.

Mediku askok eta askok soldatak kobratzeari utzi diote. Ez borondatez, baizik eta ez dagoelako horiei eusteko modurik. Eta horrez gain, zenbait osasun langile ospitaleetan bertan bizitzen ari dira, haien etxea galdu dutelako. Bakarrik daude asko; erbesterako bidea hartu dute senideek, eta medikuak lanean geratzea hautatu du.

Washingtonek erasoak indartuko dituela hitzeman du, haien hiru soldadu hil ostean

Hiru militar estatubatuar hil eta beste 34 zauritu dituzteigandean, dron baten bidez eginiko erasoan, Jordania eta Siria arteko base militar batean. Joe Biden presidenteak prentsaurreko batean eman du notiziaren berri, eta Iran seinalatu du, milizia huthiek egindako erasoa izan delakoan. Iranek, ordea, astelehenen goizean ukatu du erantzukizuna.

"Haien heriotzekin oroitzearekin batera, hitzematen dut erasoak indartuko ditugula Ekialde Hurbilean", esan du Biden presidenteak. "Marjinarik emango ez dugun borroka da".

UNRWAri finantzazioa eten diote dozena bat herrialdek, Hamas "babestea" leporatuta

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren presidenteak salatu du UNRWAren aurkako kanpainak "errefuxiatuen auzia deuseztatzea" duela helburu.

Nazio Batuen Erakundearen UNRWA (United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East) taldeak errefuxiatu palestinarrekin egiten du lan. Haren kontrako kanpaina abiatu du Israelek eta makina bat herrialdek segitu dute atzetik: besteak beste, AEB, Kanada, Australia, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Herbehereak, Suitza, Finlandia, Japonia, Austria eta Frantziak eten diote finantzazioa UNRWAri. Frantziaren kasuan, gobernuak 60 milioi euro eman zizkion 2023an.

Hagako ebazpenaren eraginez

Hain justu ere, ongi pentsaturiko urratsa bailitzan, Nazioarteko Auzitegiaren ebazpena etorri ondotik abiatu du kanpaina Israelek. Ebazpenak Israeli eskatzen zion "genozidioa saihesteko neurriak hartzea", eta ez zion exijitzen su-etenik.

Hagako epaileen erabakia lau haizeetara zabaldu ondotik, Israelek UNRWA nazioarteko agentzia seinalatzeari ekin zion: "Erakunde horretako langile batzuk Hamas babestu izan dute". Adierazpen horien ondotik, herrialde batzuk harremanak etetea erabaki dute UNRWArekin.

UNRWA agentziko bozeramaile Philippe Lazzarini.
6.285 pertsona atxilotu ditu Israelek Palestinan urriaren 7tik

Ostegunean, Israelgo polizia indarrek Zisjordaniako 24 palestinar eta Khan Younis hiriko beste dozenaka atxilotu zituzten, Gazako Zerrendan, Wafa berri agentzia palestinarrak informatu duenez, Palestinako autoritateak aipatuta.

Jeninen, Israelgo indarrek 12 pertsona atxilotu dituzte, eta Ramalan bat. Gainera, Israelgo indarrek bost palestinar atxilotu dituzte Hebronen, lau Nablusen, bat Tulkarmen eta beste bat Tubas hirian, azken hau, checkpoint batetik igarotzen ari zela.

Gazan, okupazio armadak Khan Yunisetik mendebaldera dagoen eraikin batean zeuden gizon guztiak atxilotu ditu.

Urriaren 7tik, 6.285 pertsona atxilotu ditu Israelek Palestina osoan (Gazako Zerrendan eta Zisjordanian).

 

25.700 hildako gutxienez Gazaren aurkako gerran; 210 hildako azken 24 orduetan

Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, gutxienez 25.700 pertsona hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik.

Gutxienez 210 pertsona hil dira azken 24 orduetan eta beste 400 inguru zauritu.

Oharraren arabera, zaurituak 63.740 dira borrokak hasi zirenetik.

Gazan koloniak eraikitzeari buruz konferentzia egingo dute Israelen datorren astean

Israelgo ministroek, Benjamin Netanyahuren Likud alderdia buru dutela, konferentzia bat egingo dute datorren igandean Jerusalemen, gerraren ostean Gazako zerrendan asentamenduak eraikitzeko aukera aztertzeko.

Yedioth Ahronoth egunkari israeldarraren arabera, konferentziak "Israelen garaipena" izango du izenburua eta milaka israeldar bertaratzea espero dute, tartean 20 ministro eta Knesseteko kide.

 

Ezagutu Tal Mitnick, lehen desertore israeldarra: "Behin eta berriz egingo dut"

18 urteko Tal Mitnick gazteak 30 egun igaro ditu presondegi militar batean, Israelek Gazaren kontrako sarraskia hasi zuenetik zerbitzu militarra egiteari uko egin diolako. "Mendeku gerra" dela dio eta urriaren 7ko Hamasen erasoaz geroztik burutik kendu behar dutela Israel okupazio politikarekin bizi daitekeenik: "Etorkizun justu baten alde borrokan jarraitu behar dugu", azaldu du.

Democracy Now hedabidean elkarrizketatu dute Mitnick, presondegitik atera berritan. Berriz ere deitu dute errekrutatua izateko, baina esan du "behin eta berriz" uko egingo diola soldadutzari, "norbaitek amore eman arte".

Amy Goodman kazetariari erantzunez, presodengi militarrean aurkitu duen egoera azaldu du. Kartzelan desertore ugari daudela dio, baina arrazoi ekonomikoengatik edo zaintza lanak egiteko soldadutzari uko eginda etxetik alde egin dutenak dira: "Itzultzen direnean, beren burua aurkezten dute, baina orain ari gara ikusten zigor oso gogorrak jartzen ari direla desertore hauentzat, pertsekuzio faxistaren eta gerraren testuinguruan. Euren familiak elikatzeko hiru hilabetez lana egitera joandako pertsonak, orain urte erdiz zigortzen dituzte presondegi militarrean", dio.

Hamasen erasoaren ondoren Israelgo mugimendu bakezalea nola dagoen ere galdetu dio Goodmanek: "Erasoen ondoren Israelgo gizartean ikuspegi bat erabat hautsi zen: ezin dugula bizi setioarekin eta okupazioarekin. Eta orain hutsune bat dugu", azaldu du intsumisoak. Bi idea leudeke: "Bata eskuinekoa: 'Horrek esan nahi du denak [palestinarrak] anikilatu behar ditugula', eta beste ideia, moderatuagoa, bakearen alde aurrerapuso bat behar dugula".

Espetxean, ziegakideek eta funtzionario militarrek berak nola pentsatzen duen galdetzean, Mitnickek beti erantzun bera eman izan du: "Borrokatzen jarraitu behar dugu, baina  modu irmoan presionatuz etorkizun hobe bat lortzeko".

Zientoka sionistak Gazara kamioietan doan giza laguntza blokeatu dute

Sare sozialetan zabaldu dutenez, ehunka sionista Gazako Zerrendako mugan elkartu dira, Kerem Shalom pasa bidean, eta palestinarrentzat kamioietan bidalitako giza laguntza blokeatu dute.

Irudietan ikus daitekeenez, ikur judutarrak eskuan dituztela kantuan jarri dira kamioien aurrean, inguruan dauden militarrek ezer egiten ez dutela.

<< <
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
> >>

T'interessa pel canal: Gazaren aurkako sarraskia
2024-11-06 | Andrea Bartolo
Després de l'ofensiva sionista, els interessos de la burgesia occidental

L'ofensiva imperialista israeliana ha entrat en una nova fase: bombardejos a Iemen, Líban i Síria; atacs contra l'Iran; intent d'invasió de Líban… Els sionistes han aconseguit un vell objectiu: Anar més enllà de Palestina i convertir l'atac en una guerra regional.

L'augment... [+]


52 països demanen a l'ONU que no proveeixi d'armes a Israel
La iniciativa turca ha estat recolzada per nombrosos països internacionals, la majoria àrabs o islàmics, així com per països com Sud-àfrica, el Brasil, Cuba, Rússia, Noruega o Vietnam, entre altres.

2024-10-30 | Julene Flamarique
“Gazako iparraldean bizitza bermatuko duen ezer ez dago”

Gazako iparraldeko Beit Lahiya hiria setioan dago eta Israelen etengabeko erasoaldiek gutxienez 120 palestinar hil dituzte azken aldi honetan. Astebete baino gutxiagoan, urriaren 24tik 29ra bitartean, NBEk “biktima masiboak” izan dituzten zazpi eraso erregistratu... [+]


Israel aprova una llei per a expulsar a UNRWA de Palestina
L'agència de l'ONU que treballa en l'ajuda humanitària als refugiats palestins ha estat impedida al país del Carib. La llei ha estat aprovada aquest dimarts pel Parlament israelià, que ha comptat amb una majoria molt àmplia. Israel ha anunciat que derogarà l'acord que es va... [+]

La vida de sis periodistes d'Al Yazira, amenaçats per Israel, corre perill
L'Exèrcit israelià ha assegurat que els sis periodistes són membres d'HAMAS i del Gihad Islàmic, però no ha ofert proves que demostrin que estiguin implicats. A conseqüència d'això, i a la vista dels antecedents policials, l'Aljazeera i els sis periodistes han mostrat el seu... [+]

2024-10-24 | Jon Torner Zabala
Jokin Aperribay, president de la Reial Societat: "Seria injust vincular a Maccabi amb la guerra"
La Reial Societat s'enfronta aquest dijous a Belgrad al Maccabi de Tel Aviv israelià en el Palau blaugrana. Per motius de seguretat, l'Exèrcit israelià no jugarà davant l'Elisi en la Franja de Gaza. Alguns aficionats de l'equip txuri-urdin han demanat a la Real que faci algun... [+]

2024-10-23 | ARGIA
El ministre de Seguretat Nacional israeliana obre les seves portes a les colònies de Gaza, igual que a Cisjordània
Igual que a Cisjordània, la ministra ultradretana del Govern israelià a la Seguretat Nacional ha plantejat assentaments i assentaments en territori de Gaza. Per a això, ha considerat que la millor opció és "promoure l'emigració" dels palestins i el seu país.

2024-10-23 | Lur Atxesburu
Un any ensenyant acudits als palestins

Per al 21 d'octubre, la xarxa, que porta el nom de Guernica Palestina, va convocar mobilitzacions. Es tracta d'una iniciativa per a denunciar el genocidi que sofreix Palestina i lluitar per la pau, i no es pot posar en contra d'aquestes dues causes. La solidaritat ens porta a... [+]


Israel mata a més de 150 palestins durant el cap de setmana
El cap de setmana ha bombardejat de manera indiscriminada el sud de Gaza i Beirut. Des del 7 d'octubre de 2023, Israel ha matat a més de 42.600 persones en Palestina, segons ha pogut constatar el Ministeri de Sanitat de la Franja de Gaza. La revista científica The Lancet va... [+]

Solidaritat amb Palestina, sionisme i partits institucionals

Ha passat un any des que la resistència palestina aixequés el cap i comencés l'ofensiva més brutal que ha comès Israel fins a la data. Desgraciadament, la situació ha empitjorat, ja que Israel ha augmentat la seva ofensiva més enllà de les terres palestines, amb nous... [+]


Després de l'assassinat de Sinwar, la guerra continua
Després de la mort del líder d'Hamàs, Yahya Sinwar, Hamàs parla de com la guerra d'Orient Mitjà seguirà endavant l'endemà de l'assassinat. els Estats Units, per boca de Joe Biden, ha anunciat immediatament que ara l'alto-el-foc pot tenir el seu camí lliure. Pel mateix camí... [+]

Israel diu que és "molt possible" que Yahya Sinwar, líder d'Hamàs, morís després del bombardeig d'una escola en la qual van morir 28 persones
Israel diu que el dijous el cap d'Hamàs, Yahya Sinwar, va ser assassinat en un atac, "l'home més buscat" per a l'Exèrcit israelià. S'estan realitzant proves d'ADN sobre el cadàver, amb la finalitat de confirmar la notícia. En el bombardeig israelià contra una escola a Gaza,... [+]

2024-10-17 | ARGIA
Quatre membres de GKS s'han encadenat en les seus del Govern espanyol a Bilbao i Pamplona per a demanar "el cessament de tot contacte" amb Israel
S'han produït incidents amb l'Ertzaintza i la Policia Nacional a Bilbao i en Pamplona/Iruña. Segons han informat en les xarxes socials, almenys dues persones han estat detingudes en una d'elles i ja han estat posades en llibertat.

Qui o qui són els responsables d'aquesta massacre?

La responsabilitat és de l'Estat sionista d'Israel, que, amb l'ajuda d'una gran part de la població, soldades, colons, etc., està fent neteja ètnica i genocidi contra els països i pobles de voltant.

Els Estats occidentals també els donen suport, els donen armes i els presten... [+]


Periòdics del genocidi

Diuen que ha passat un any. Mai he comprès l'arrogant costum que tenim els occidentals: encara que el conflicte duri gairebé un segle, adaptem les dates al nostre gust, regalant la importància que vulguem. Ha estat diferent l'última època per als palestins que estan presos en... [+]


Eguneraketa berriak daude