Goizeko 08:00etan abiatu dira Marxes per la Llibertat ibilaldiaren bost adarrak Tarragona, Tarrega, Berga, Vic eta Gironatik. Hiru eguneko ibilaldiko partaideak ostiralean elkartuko dira Bartzelonan, greba orokorrarekin bat eginez.
#MarxesXLlibertat 🎗 pic.twitter.com/c5ocoCCDYt
— Roger Buch 🎗 (@Rogerbuch) October 16, 2019
Després d'una mala nit, avui serà un gran dia!!! Molt bon ambient a la sortida cap a la llibertat!!! a #girona #MarxesXLlibertat#tsunamidemocractic#CatalanPoliticalPrisoners pic.twitter.com/O7xylh3RlT
— Núria Serrat (@nuriaserrat) October 16, 2019
#MarxesXLlibertat https://t.co/LwBaTrdgqD
— Antoni Carbonell (@antoni_tonicmas) October 16, 2019
Kataluniako Errepublikaren Defentsarako Komiteek komunikatua argitaratu dute asteazken goizaldean. “Atzerabueltarik gabeko bidea” hasi dutela diote CDRek: “Kalera irten gara bertan geratzeko”. Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, eta “biolentziaren argudio faltsuarekin” desmobilizazioa bilatzen dutenen “tranpan” ez erortzeko eskatu dute.
Kataluniako Gobernuari eta autodeterminazioaren alde dauden alderdiei errepublikaren alde urrats sendoagoak ematea exijitu diete CDRek.
Istiluak eta polizien kargak izan dira ondorengo hirietan: Girona, Tarragona, Lleida eta Bartzelonan. Egoera bereziki aztoratu da Bartzelonan. Bertan Esquadra Mossoek eta Espainiako Poliziak hainbat aldiz kargatu dute, foam jaurtigaiak tiro eginez. Bitartean manifestari ugarik barrikadak altxa dituzte Gràcia etorbidean, Diagonalean eta Pau Claris kalean. Hainbat orduz luzatu dira istiluak eta edukiontzi askok amaitu dute sutan.
Azpiko bideoan istiluak hasi diren unea, Zigor Oleagaren eskutik.
AZKEN ORDUKOA | Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen ordezkaritzara heldu nahi zuten manIfetarien aurka oldartu da polizia. Bartzelona osoan zehar hedatzen ari dira, barrikadak, korrikaldiak, polizia kargak, eta suak. pic.twitter.com/DjLIG4oWNv
— ARGIAk 100 urte (@argia) October 15, 2019
Ondorengoetan istiluen irudiak:
Deskontrolatu da egoera. Esquadra Mossoak eta Espainiako polizia kaleak husten hasi dira. Barrikadak sutan Bartzelona erdialdean. pic.twitter.com/G9htX8kBv6
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) October 15, 2019
Mossoek gutxigatik ez dute azpian hartu jendea.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) October 15, 2019
Momento en el que los Mossos casi atropellan a manifestantes. pic.twitter.com/DCs7tKZ8Ex
Hau panorama Bartzelona erdialdean oraintxe bertan. pic.twitter.com/iXA5mbQ188
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) October 15, 2019
"Lliures o morts, fuck Spain". pic.twitter.com/9eHIO9dRpE
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) October 15, 2019
Ezker Independentistaren Erakunde Antierrepresiboa den Alerta Solidariaren arabera, Katalunia osoan gaur 150 zauritu inguru izan dira. Generalitateak 70 artatu ditu Sanitaris per la Republica herri mugimenduak 70 eta 80 artean.
⚠️actualització ferits 23:55⚠️: Segons el @semgencat han atès 70 persones i @SanitarisxRep entre 70 i 80. De moment amb les dades oficials arreu del principat s'haurien atès entre 144 i 154 persones ferides per càrregues policials de Mossos i del CNP
— Alerta Solidària (@AlertaSolidaria) October 15, 2019
Tarragonako Santa Tecla ospitaleak informatu duenez, 22 urteko gazte bat bularrean jasotako kolpe batengatik ospitalean dago zaintza unitatean. Gaueko argazkietako bat. Espainiako Poliziaren istiluen aurkako poliziak ospitale horretako egongelan gazte ugari identifikatzen eta beste hainbatengatik galdezka ibili dira.
Imatge d'aquesta nit. Antiavalots de la PN entrant a la sala d'espera de l'hospital Santa Tecla (Tarragona), identificant joves i preguntant per diverses persones. pic.twitter.com/MofkfpbmCe
— Fran Richart (@maskoni2) October 15, 2019
Hemen zauritu baten argazkia.
Tot bé, gràcies per el suport pic.twitter.com/1AgU5BMo5f
— Joan ll*ll (@garbi24) October 15, 2019
PPko presidente Pablo Casadok Pedro Sanchezi eskatu dio Segurtasun Nazionalerako Legea aktibatzea, iluntzeko "istilu biolentoak" direla eta. Segurtasun Nazionalerako Legea aktibatzeak 155. artikuluak, ez bezala, ez du aurretiko prozedurarik eskatzen kongresuan edo senatuan. Besteak beste, Esquadrako Mossoak Espainiako Gobernuaren agindupean geratzea suposatuko luke.
Ante los violentos disturbios que elevan la tensión en Cataluña, Sánchez debe activar la Ley de Seguridad Nacional para que ningún Cuerpo policial esté sujeto a directrices de los independentistas y se proteja su integridad. Es urgente garantizar la seguridad y el orden público.
— Pablo Casado Blanco (@pablocasado_) October 15, 2019
Kataluniako hainbat hiritan gertatu diren istiluen ondoren Espainiako Gobernuak urgentziazko komunikatua argitaratu du. “Gutxiengo batek Kataluniako hirietan biolentzia inposatu nahian” ari dela dio Pedro Sanchezen gobernuak, eta, horren aurrean, “beharrezkoa bada”, neurriak hartuko dituela “segurtasuna eta elkarbizitza” bermatzeko. Gobernuaren iritziz biolentzia “orokortua” izan da eta “talde koordinatuek” burutua.
Komunikatu berean, Esquadra Mossoen, Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren elkarlana “oso positiboki” baloratu du gobernuak.
Espainiako Gobernuak dituen ordezkaritzaren eta azpiordezkaritzen aurrean kandelak piztu dituzte Bartzelonan, Lleidan, Tarragonan eta Gironan. Horrez gain, hainbat hiritan kontzentrazioak egin dituzte, hala nola, Matarón, Igualadan, Vicen, Tortosan, Terrassan y Puigcerdàn, La Directan irakur daitekeenez. Bartzelonan gobernuaren eraikina blindatu dute Mossoek, bertara heltzen diren kaleak moztuz. Dozenaka milaka lagun batu dira bertan, eta CDRek, besteak beste, bertara dei egin dute.
Kataluniako egoera eta preso politikoei ezarritako zigorrak salatzeko Gure Eskuk manifestazio nazionala deitu du Donostian, Antiguako tuneletik aterata 17:30ean.
Ezker abertzaleak Bilbon balorazioa egin du Katalunian sortutako egoera politikoaz. Adierazi du "Estatu sententzia" gisa ulertzen duela "hautetsontzien bidez autodeterminazio eskubidea egikaritzeagati". Arkaitz Rodriguezek dei egin ditu herritarrak "gure haserrea indar askatzaile bihurtzera, oztopoak gaindituz", Naizen irakur daitekeenez.
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak hartu du hitza Bilboko Euskaldunan egindako prentsaurrekoan, 78ko Erregimena irudikatu asmo duten hiru argazkiren aurrean. "Estatu arrazoia bakarrik dago sententzia honen atzean. Eta estatu arrazoia da de facto bertan behera utzi dituztela demokraziaren oinarriak eta salbuespen egoera inposatu dutela". "Argi eta garbi diogu: Euskal Herriari inposatutako salbuespena Kataluniara zabaltzen ari da".
Horrez gain, esan du ezker abertzaleak historikoki egin duen irakurketa zuzena dela. "Errepresioa ez zen ETAren ekimen armatuari erantzuna, baizik eta Espainiako Estatuaren ezaugarri estruktural bat. ETAren biolentzia politikoa desagertu arren, Espainiako Estatuak proiektu politiko zilegien defentsa espetxearekin zigortzen jarraitzen du", adierazi du.
"Astelehenean festa bat egingo dugu, nola duzu?", zioen 1.200 kotxetan tsunami demokratikoa Madrilgo Adolfo Suarez Aireportura eramateko helburua zuen herritar taldeari zuzendutako mezuak. Behin epaia jakinda, operazioa aktibatzen da eta mailakatutako irteera eginez, auto karabana luzea Kataluniatik ateratzen da Madrilera bidean. Espainiako segurtasun indarrak ez dira ohartu operazioaz, naiz eta hainbatetan egiten duten topo guardia zibilaren autoekin. Ez daramate ez banderarik, ez bestelako sinbolorik.
18:30etan elkartu dira guztiak aurreikusitako lekuan eta abiatu dira aireporturantz, jakin gabe erabat ongi operazioaren hari guztiak. Antolatzaileen esanetan, Madrileratzean dena ondo atera bazen ere, Madrilen bertan izan dira akatsen batzuk eta auto talde batzuk galdu egin dira, eta kosta egin zaie berriz ere bat egitea talde nagusiarekin. Edozein kasutan, helburua lortu dute eta martxa geldo bati ekin diote aireportu inguruetan ordu eta erdiko tartean, kalapita handia sortuz. Helburua betetzat jota, 20:00etan ekin diote itzulerari. Kronika guztia, Vilaweb-eko albiste honetan.
Martxa bana irtengo da Tarregatik, Bergatik, Tarragonatik, Vicetik eta Gironatik asteazkenean. Ostiralean, Intersindical eta IAC sindikatuek deitutako greba deialdiarekin bat eginez, Bartzelonan batuko dira.
⬛️⬜️👫 Demà comencen les Marxes per la Llibertat. A punt per a una resposta de país? Tothom a les carreteres!
— Assemblea Nacional 🧭 (@assemblea) October 15, 2019
📢 Sortides
➡️ Tàrrega: 7 h
➡️ Tarragona: 7.30 h
➡️ Berga: 8 h
➡️ Vic: 8.30 h
➡️ Girona: 9 h
ℹ️ Més informació a https://t.co/j8XZZ1F2im#ObjectiuIndependència pic.twitter.com/mUJN8ze9BV
Generalitateko eledun Meritxell Budó-k RAC1 irratian adierazi du astelehenean Eskuadra Mossoek haien lana bete dutela herritarren protesta masiboen aurrean. "Uneren batean poliziek ezarritako zenbait lerro ez apurtzea bermatu behar izan zuten, betiere manifestariak beraiek babesteko". Oldarraldiren batean poliziak ez direla "behar bezala aritu" gehitu du. Barne Saila ikertzen ari da ea neurririk hartu behar duen, "beste batzuetan egin duen bezala".
Prateko okupazioaz esan du "azpiegitura oso garrantzitsu eta estrategiko baten funtzionamendu arrunta baldintzatu dute era baketsu eta zibikoan. Horrekin geratzen naiz eta ez ondorengo istiluekin, minoritarioak izan baitira".
Honela dio kanpainaren argudioan: "Preso politikoei ezarritako sententzia da frankismoaren amaieratik gaurdaino oinarrizko eskubideei egin zaien erasorik larriena. Baldin eta manifestatzea, adierazpen askatasuna baliatzea edo bozkatzea delitutzat jotzen baldin baditu Espainiako estatuak, orduan gu ere bagara sasi-delitu honen egile. Bete ditzagun kataluniako epaitegi guztiak autoinkulpazioz. Geuk ere gure buruak kulpatzen ditugu, zeren eta demokrazia kondenatzen badute, denok kondenatzen gaituzte".
Kataluniako hainbat hedabidetan zabaldu dutenez, atzo larri zaurituriko manifestarietako batek begiko ikusmena galdu du. 22 urteko gaztea Prat aireportuan ari zen protesta baketsuan beste milaka lagunekin eta poliziak jaurtitako gomazko pilota batek jo zion begian.
Gaztea Bellvitge ospitalera eraman zuten astelehen arratsaldean eta begi-globoa lehertuta zuela ikusi zuten hura artatu zuten medikuek, gomazko pilota batek jo izan balio bezala. Horrez gain, aurpegia desitxuraturik dauka bestelako zauriekin eta operazio kirurgikoa egin beharko diote.
Mossoen borrakada batek 30 urteko pertsona bati barrabiletan traumatismoa eragin dio eta horren ondorioz barrabil zati bat galdu du.
Prat aireportuan Espainiako Poliziak gomazko pilotak jaurti zituen milaka lagunen kontra –mossoek debekatuta dute material horrekin erasotzea, baina espumazko balak erabili zituzten–. Denera 75 lagun artatu zituzten osasun zerbitzuek atzo arratsaldean Bartzelonako aireportuko lehen terminalean polizien bortizkeriak zaurituta.
El Prat aireportuan izan ziren astelehenean etxe honetako Zigor Oleaga eta Lander Arbelaitz kazetariak. Jarraian bertan bildutako irudiak:
Kataluniako Osasun Saileko Emergentzia Medikuen Zerbitzuak emandako datuen arabera, asteleheneko mobilizazioetan 131 pertsona artatu zituzten. Horietatik 123 aireportuan, 8 Bartzelonan, 4 Maçaneten, 3 Lleidan eta 1 Reusen. Aireportuan artatuen arteko bat larriki zauritu du poliziak, jaurtigai batekin begian jota.
Ahir 14 d'octubre, el #SEM va realitzar 131 assistències sanitàries.
— SEM. Generalitat (@semgencat) October 15, 2019
Terminal 1 de l'Aeroport del Prat
▪91 altes in situ
▪24 trasllats i un d'ells amb lesió ocular a Bellvitge
Barcelona
▪7 altes
▪1 trasllat
Maçanet
▪4 altes
Lleida
▪1 alta
▪2 trasllats
Reus
▪1 alta
Zaurituen artean kazetariak ere badira, ARGIAko kazetari Zigor Oleaga horietako bat.
Directak jakinarazi duenez, hiru dira beren etxeko kazetari zaurituak: Joan Giralt, Núria Gebellí eta Freddy Davies. Akreditazioa bistan izanik, Mosso d'Esquadrek eraso egin zietela salatu dute.
Generalitateko gobernuak omenaldia egin dio gaur Lluis Companys duela 79 urte Francoren aginduz fusilatu zuten lehendakariari. Aurretik, gobernuan dauden bi alderdiek bakoitzak bere aldetik ospatu dute eta Carles Puigdemontek mezua bidali du.
15 d'octubre: Van afusellar el president Lluís Companys https://t.co/q1ECsQhKtO
— Esterminioproduccion (@EsterLlena) October 15, 2019
📸 Cada 15 d’octubre, ens trobem al Fossar de Santa Eulàlia, on avui fa 79 anys va ser afussellat el president Lluís Companys. Avui més que mai, no oblidem la lluita de tots els qui ens han precedit. pic.twitter.com/yD5Zk63A4X
— JuntsxCat Barcelona (@JuntsxCatBCN) October 15, 2019
1940.Sentència de mort de Lluís Companys.Fou executat a les 6:30h del 15/10/40 a Montjuic amb el crit:PER CATALUNYA! pic.twitter.com/wvVuc4rUo7 🌹No defallirem!! Visca Catalunya Lliure!! 🎗🌹 pic.twitter.com/I7KGbBDco1
— El meu país 🎗🎗🎗🎗 (@Laia1961) October 15, 2019
ERC es conjura recordant Companys: "Estem preparats per persistir i guanyar" via @elnacionalcat https://t.co/AICD5OiV28
— Josep-Lluís Domènech🎗️ (@JosepLDomenech) October 15, 2019
Bartzelonako El Prat aireportuko mobilizazioan, ARGIAko kazetari Z. Oleagak zauritua egin da arin karga baten ondorioz. Poliziaren oldarraldietako batean jendea korrika hasi da eta pilaketaren ondorioz kristal bat hautsi da, kazetariari hainbat zauri eraginez bizkarrean eta besoetan.
Horrez gain borrakada ugari jaso dituzte hedabide ugaritako kazetari askok, ARGIAkoak barne.
Hedabide bat bereziki kolpatua izan bada, hori La Directa kataluniarra da: Etxe hartako hiru kazetari zauritu dituzte operazioaren berri ematen ari zirela: Joan Giralti Mossoek foam bala batez jo dute tripan, Núria Gebellí Espainiako Poliziak borraz jo du eta Freddy Daviesek ere borrakadak jaso ditu Via Laietanako mobilizazioan.
SEM erakundeak 75 zauritu zenbatu ditu Bartzelonako El Prat aireportuko gertaeretan, La Directan irakur daitekeenez. Pertsona bat larri zauritu dute gomazko pilota batekin begian jo ostean. Urteak dira Kataluniako Parlamentuak arma hauek debekatu zituela legez.
Euskal Herriko gainerako 200 herritan bezala, ehunka lagun bildu dira Iruñeko Udaletxe plazan epaia salatzeko. Deian Gure Eskuk zarata egitera deitu duenean, zaratatsua izaten ari zen mobilizazioa, herritarren haserrea agerian zela. Amaieran, Gure Eskuko kide batek agiri bat irakurtzen amaitu duenean, Espainiako polizia talde bat sartu da plazara. Hiru hurbildu dira pankartara eta batek Gure Eskuko kide baten datuak hartu ditu, geroago salaketa jartzeko, mobilizazioa baimenik eskatu gabe egin baita. Bitartean, herritarrek oihu ugari jaurti dizkiete poliziei, batez ere "Alde hemendik". Beheko txioetako batean ikus liteke unea.
Iruñean tentsio handiko unea bizi izan da Polizia talde bat hurbildu denean pankartara eta antolatzaileetako bat identifikatu duenean, bilkuraren baimenik ez zutelako. Orain Gure Eskuko kidearen aurkako isuna bideratuko du pic.twitter.com/2dtnGqVMur
— Xabier Letona (@xletona) October 14, 2019
Ehunka pertsona bildu da Iruñeko Udaletxe plazan Kataluniako epaia salatzeko: Erreferenduma ez da delitua eta Katalunia-Altsasu aurrera oihuka besteak beste.#epaiaKat #TsunamiDemocràtic pic.twitter.com/3K7kxpiFUR
— Xabier Letona (@xletona) October 14, 2019
Mugimenduak balorazio ona egin du gaur arratsalde-gaueko mobilizazioez eta, ondoko txioan adierazi duenez, gaur herriz herri bildutako jende guztiarekin larunbatean kaleak beteko dira Donostian, nazio mailarako deitu duen mobilizazioan.
200 elkarretaratzeetan pilatutako 🌊#JendearenIndarra larunbatean Donostian elkartuko dugu. Euskal Herrian ere behar beste aldiz mobilizatuko gara oinarrizko eskubide eta askatasunen defentsan! #EnsCondemnenATotes #ErreferendumaEzDaDelitua📢 pic.twitter.com/0Up1YGzILp
— Gure Esku (@Gure_Esku) October 14, 2019
"Guar tsunam ia izan gara. Mobilizazio bakoitza garaipen bat bihurtuko dugu. Desobedientzia zibil ez biolentoaren zikloa ireki dugu. Ekintza bukatutzat ematen dugu, arrakastaz eta helburuak beteta. Eta bihar berriz egingo dugu, erronka berri bat iragarriz.
(1/2) Avui hem estat un tsunami. Farem de cada mobilització een una victòria. Hem començat un cicle de desobediència civil noviolenta.
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
Donem l'acció per finalitzada amb èxit i els objectius assolits. I demà ho tornarem a fer anunciant un nou repte.
Arratsalde osoa El Prateko aireportuan izan da @larbelaitz eta Zigor Oleaga ARGIAko kazetariak eta orain Bartzelonarantz doaz oinez, milaka lagunekin batera, "ez dut ikusten hasiera eta bukaera" diosku Arbelaitzek.
ADI: Tsunami Democratik ekimenak amaitutzat eman du Bartzelonako aireportuaren blokeoa. Milaka lagun etxeruntz goaz autopistatik oinez.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) October 14, 2019
"Mobilizazio bakoitza garaipen bilakatuko dugu. Desobedientzia zibil ez biolentoaren ziklo bat abiatu dugu gaur"#Tsunamidemocratic #epaiaKat
Hona nazioartean Kataluniako gatazka eta gaur Madrilgo auzitegiek politikari presoei ezarritako zigorra azaltzeko Tsunami Demokratikoak zabaldutako mezua, Pep Guardiola futbolari-ohi eta entrenatzaile famatuak irakurria, ingelesez (katalanez eta espainolez azpititulatuta):
🔴DIRECTO | Un total de 108 vuelos que salían del Aeropuerto de Barcelona - El Prat han sido cancelados por las protestas. Según ha informado Aena https://t.co/KGbjaDM1BC
— El Periódico (@elperiodico) October 14, 2019
Elkarretaratzea Baionan, Espainiako kontsulatuaren aurrean. #epaiaKat #Catalunya pic.twitter.com/fIgXgj7Max
— Oihana (@oi_tsr) October 14, 2019
Primeras imágenes de atascos en los accesos a Barajas. #LaForçaDeLaGent pic.twitter.com/Hl1xO0U0VB
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
Judici a la Democraciak iluntzeko 20:00etan Kataluniako herritarren herri guztietako plazetan elkartzera dei egin die eta Tsunami Democraticek 18:30etatik aurrera Madrilgo Barajaseko aireportua blokatzera.
Aquest vespre no et quedis a casa. Hem d'exigir l'autodeterminació i la llibertat! Mobilitza't contra la repressió i participa a totes les convocatòries que defensen la lluita noviolenta!
— Judici a la Democràcia (@ElJudici) October 14, 2019
⏰ 20 h
📍 A totes les places! pic.twitter.com/cWsIS7z1uh
1200 cotxes col•lapsen ara mateix els accessos a Barajas! pic.twitter.com/8jYI2XbGg3
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
Ongi kostata iritsi gara arratsaldez Bartzelonako El Prat aireportura eta une honetan ikusten ari garena itzela da. Dozenaka mila pertsona daude El Prat aireportua blokeatzen, Tsunami Democratic mugimenduaren deia jarraituz. Espainiako Polizia eta Mossoak gaindituta daude, eta ate nagusietako sarrera eta irteerak kontrolatzen badituzte ere, aireportuaren hainbat atetatik jende andana barrura sartzen ari da, besteak beste, larrialdi ateak erabilita.
Aireportuko ate birakariak turistentzat ere itxita daude eta, ondorioz, hauetako hainbat negarrez ikusten da hegaldia galduko dutela esanez. Beste asko oinez ikusi ditugu maletekin autobidean, Bartzelonako norabidean, garraio publikoa ere blokeatuta dago eta.
Espainiako Poliziek zein Mossoek egin dituzte hainbat karga dagoeneko eta horietako batean foam balak erabili dituzte. Arratsaldeko une batean, tentsio handia bizi izan da T1eko sarreretako batean, Espainiako 40 bat poliziek blokeatzen zuten sarreretako bat, baina ezin izan diote eutsi aurrez aurre ziren milaka manifestariri eta hauek aurrera egin dute.
Une honetan tentsio handia dago aireportuan eta begien aurrean ditugu polizien 35 furgoneta. Litekeena da blokeoak gau osoan zehar jarraitzea.
(Zigor Oleaga eta Lander Arbelaitzen kronika Bartzelonako aireportutik)
Espainiako Poliziak kargatu egin du aurpegira Els Segadors abesten zieten manifestariak hurbildu zaizkienean. Tentsioa altua da eeaikinaren kanpoaldean.#Tsunamidemocratic #epaiaKat #ThisIsTheRealSpain #SentenciaProces pic.twitter.com/GqRafH3K1s
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) October 14, 2019
Tsunami Democratic mugimenduak jakinarazi du ezusteko berri bat daukatela prestatua 18:30etarako.
Estem guanyant i és per això que ens volen dissoldre. Tenim molt clar com estem actuant: des de a noviolència.
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
Atenció: a les 18:30 h tenim una sorpresa! https://t.co/eW7b8MlZPC
Bertara hurbildu diren milaka pertsonak momentuz hogei hegalditik gora bertan behera geratzea lortu dute. Tsunami Democratic izeneko mugimenduak aireportura martxa deitu ostean, bertako sarrerak moztu dituzte. Aena aireportuen kudeatzaileak hegaldietako bidaiariei garaiz iristeko gomendioa luzatzen ari da. Hemen aireportuko argazki batzuk:
Quim Torra presidenteak gogor salatu du epaia esanez akusatuez gain Kataluniako gizarte osoa zigortzen dela, eta baita ere autodeterminazio eskubidea eta independentismoa.
Parlamentuak gidatuta egin zela erreferenduma, beti modu baketsuan, hauteskundeetan hala egingo zutela iragarriz eta herritarren babesarekin. Bere esanetan, erreferenduma bultzatzeaz gain, Kataluniako instituzioek hamaika ahalegin egin dituzte gatazka politikoa negoziazioaren bidetik konpontzeko, baina Espainiako Estatuak uko egin dio bide horri, eta zigorra eta mehatxuaren aldeko hautua egin du. Presidenteak amnistia eskatu du espetxean eta erbestean diren errepresaliatu katalanentzat.
Hala ere, Generalitateak negoziatzeko prest jarraitzen duela iragarri du eta iragarri du Pedro Sanchez presidenteari eta Espainiako Erregeari gutuna bidali diela bilera eskatuz. Agerraldian, Pere Aragonés lehendakario ordea, Roger Torrent Legebiltzarreko lehendakaria eta hainbat sailburu izan dira.
Dozenaka errepide eta trenbide moztu dira, bilkurak udal plazetan, ikasle grebak, Tsunami Democratic-ek El Prat aireportua geldiarazteko egindako deialdia; milaka lagunek manifestazioak egin dituzte hiriburuetan; Lleidako Udalak urriaren 16ra arte bere jarduera eten du eta, besteak beste, ehunka lagunek oinez jarraitzen dute Prat aireporturantz. Ehunka mobilizazio egiten ari dira Katalunia osoan, seguruenik 2017ko urriaren 1a eta 3aren ondoren, Katalunian egiten ari diren handienak.
Seguim camí de l’aeroport! #Tsunamidemocratic pic.twitter.com/HXX02GQv5M
— Bertu Martinez (@bertu_martinez) October 14, 2
EN DIRECTE Centenars de persones segueixen arribant a peu a l'aeroport del Prat, on es concentra una de les protestes més intenses de tot el territori català. Els @mossos segueixen blindant els accessos; informa @martiurgell https://t.co/AZpgD5soRm #SentènciaProcés pic.twitter.com/3sBlz6K6ep
— NacióDigital (@naciodigital) October 14, 2019
LaFedecat koordinakundean biltzen diren 120 elkarte eta erakundek baino gehiagok Gorenaren epaia gaitzesten duen manifestua eman dute ezagutzera gaur 13:00 Bartzelonako Sant Jaume plazan egindako protesta bilkuran. Idazkian salatu dute, "epaiak ondorio larriak dituela herritarren eskubide poitikoetan, besteak beste, manifestazio, adierazpen, erakundetze edo disidentzia politikorako eskubideetan. Epaiak gure gizartearen kalitate demokratikoan atzera egitea ekarri du".
▶ VÍDEO | Els Mossos comencen a carregar a l'Aeroport del Prat https://t.co/2Rdt7Wzkwi pic.twitter.com/MDJuAMXAUd
— ElNacional.cat (@elnacionalcat) October 14, 2019
Espainiako Auzitegi Gorenak epaia jakinarazi bezain laster, auziaren sumarioa landu duen Llanera epaileak Carles Puigdemont lehendakari-ohia atxilotzeko nazioarteko agindua eman du.
#ÚltimaHora El jutge Llarena reactiva l'euroordre contra Carles Puigdemont i en demana la detenció immediata https://t.co/qQIb9cJH48 #SentènciaProcés pic.twitter.com/yDDtWtj0mt
— 324.cat (@324cat) October 14, 2019
Aturem l'Aeroport de Barcelona! Ens veiem a la T1! pic.twitter.com/z1UO3BVT5U
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 14, 2019
Twitterren mundu mailako Trending Topic zerrendan dago #SpainIsAFascistState.
Tsunami Democratic ekimenak desobedientzia zibilerako deia egin du: herritarrak Bartzelonako El Prat nazioarteko aireportura deitu ditu honen jarduera gerarazi asmoz. Herritarrei azaldu diete nola lor ditzaketen gaurko hegaldien txartelak Telegrameko "Bitllets Tsunami" kontuaren bidez, horrela poliziaren kontrolak gainditu ahal izateko.
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]