Egilea: I. Zubiondo
Santi Brouard, HASIko lehendakariari elkarrizketa
Lan zaila jartzen dio prentsak ezker abertzaleari. Hainbeste aldiz esan diote bati batzuei lana eta erantzunak errezegi jartzen dizkien bezala, bestei gogorregi erasotzen diela; eta azkenean galderetan belarria gehiegi irakutsiko ote duen beldurrez joaten da. Ez alferrik. Txomin Ziluaga eta Santi Brouardek Bilbon eman duten prentsaurrekoa ikusi... zabala dela euskal prentsa, jaun andreok. Prentsa aurreko horretan zenbait kazetariri ikusitako odol gaiztorik ez dugula gure artean ezagutu.
Kongresua egin du HASI alderdiak. KAS blokeko beste indarrek egingo dituzten Biltzarre Nazionaletan jarraipen izanen duena. Eta HASIko lehendakari berriro aukeratu duten Brouardengana jo dugu. Abertzale haundi bat kausitu dugu, iraultzaile bat. Bere Lekeitioko euskarari eusten dion euskaldun bat. Beste batzuek gorrotoa hain garbi azaldu badiote, zergatik ukatuko dugu Santi Brouard barneraino iritsi zaigula? Gizon haundi bat aurkitu dugu, benetan. Irailaren 27-an.
ARGIA.-Zuen linea politikoa zehazten duen ponentzian obrero klaseaz eta langileriaz mintzo zarete. Hizkera hau ez da asko erabilia azken garaiotan.
Santi Brouard.- Prozesua aurrera langileek eraman behar dutela uste dugu. Baina sarritan historia ez da horrela izan. Lenin ez zen langile bat, Marx ere ez, Castro ere ez, ezta Che Guevara ere. Helburutzat jartzen bai dugu langilearen helburuak aurrera eramatea, berdin zaigu beste klase batekoa bada, eta alderantziz ez digu balio langile batek burgesiaren alde ari bada. Garrantzi haundia dauka honek, sarritan esaten bait da «Herri Batasuna interklasista dela». Egia da, bai HB interklasista da, PNV interklasista den legez. Baina klase guztiak langile direkzioarenpera eramateko gara interklasistak gu; besteak interklasistak badira langileak burgesiaren egin dupera eramateko da. Ni ez naiz langilea (medikua da Santi), baina nere helburua langile posizioak defendatzea da. (...)
Ikusi artikulua (HTML)
Ikusi artikulua (PDF-15,1 MB)
Ez dago erantzunik.
© 2009 ARGIA.com