Egilea: Mari Karmen Garmendia
Rudolf De Rijk, Nederlandeko euskaldunari elkarrizketa
Gaur, ZERUKO ARGIA'ra Nederland'eko euskaldun batekin izan degun alkar-izketa dakargu. Ta ez degu uste au esatekin iñolako utsik egiten degunik. Eusko-ele-dun bai da...
Ia ba da urte mordoxka bat Rudolf De Rijk Euskalerri aldera etortzen dala. Enda baita etorrera oietan gure erria ezagutzen saiatu ere. Nederlandar gazte onek, Amsterdam'en jaioa bera, euskera ta beste zazpi izkuntza dakizki: Nederlandera, prantzera, alemana, gaztelera, esperantoa ta azkenik ikasi duna, ebreotarra.
Jerusalen'dik Euskalerrira etorri da zuzenean azkenengo biaje ontan. Israel'en lau illabete igaro bai ditu ebreotarren izkuntzan egindako ikasketak sakontzen.
Gazte onek Amsterdam'go Unibersidadean egin zitun bere ikasketak, eta Unibersidade ortan bertan azkenengo bi urte auetan inbestigazioko lana egin du. Orain IparAmerikata dijoa bere ikasketak jarraitzeko asmoz, bañan ikusi, irakurri berak zer esaten digun. Egindako galdereeri ara zer erantzun dien. Guk, ez degu ezer ez erantsi ta ezda ere kendu, baizik berak esandakoa jarri degu.
Nolatan sortu zitzaizan euskeraganako zaletasuna?
Zuk neri olako galdera bat egitea ez da batere arritzekoa danak orixe galdegin oi didate ta. Esango dizut ba aspalditik izkuntza-zalea naukazula, ta orain zortzi urte asi nintzala "Lingüística general", deritzaiona ikasten. Jakintza onek nai ditu izkuntzaren legeoiturak aztertu. Beraz. asmo onekin dabiltzanari oso egokia zaie besteren antzik ez duan izkuntza bat ikastea. Olakorik pranko ba dira oraingo munduan: Japondarra, Ainua (1), Buruxaskia (2), ta abar. Nik euskera aukeratu, au gertuena zalarik, esku aldamenean nualako. Eta auxe arrigarria: nik eztakit zergatik, euskal kantak oien politak diralako, ala euskerak berak alako indarra dualako, bañan jakinai utsak eraginda asi banintzan ere, izkuntza onen ikasteari ekitean gero ta euskalzalegotzen ari zitzaidan biotza. Esan diteke, ba nere euskera ganako zaletasuna biotzak sortua dala. (...)
Ikusi artikulua (HTML)
Ez dago erantzunik.
© 2009 ARGIA.com