Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

2001-11-18

Joseba Sarrionandia: "Angustia eta konfusio handiarekin idatzi dut nobela"

Izoztuta, "Lagun izoztua"ren egileari, laguna ez ezik, irudia geratu zaio, 1985ean eta Martuteneko kartzelan adiskide batzuek egin zioten argazki sorta hartan. Duela hamasei urtekoa da, beraz, idazlearen irudi ofiziala; bere egoeraren metafora azken batean, "klandestinitatean" eta "beste identitate batekin" bizi beharraren plasmazioa. Egoera horretan barneratzen du irakurlea "Lagun izoztua" nobelak, zalapartarik gabe, ozen baino ahopeka gehiago, dramatismo bareaz, eta gupidarik gabe aldi berean, hotzaren –hotz mota ezberdinen– desolazioa hezurretaraino sartuz.

Le Carréren nobela bat betetzeko adina istorio bizi izan ditu dagoeneko iheslariak, baina horiek isilpean utziko ditu oraingoz, ezinbestean, erbestearen zakuan. Hortaz, «Lagun izoztua»ri buruz bakarrik hitz egingo digu Joseba Sarrionandiak aspaldiko partez emandako elkarrizketa bakanean; ordainetan, interlokutorea izango da identitatea ezkutuan utziko duena.

Hamabost urte daramatzazu exilioan, exilioko nobela atera zaizu. Aukeratu duzun abiapuntua da hau ala ezin zitekeen besterik izan?

Angustia eta konfusio handiarekin idatzi dut nobela hori; autobiografikoa ez den arren, fikzioa eginda ere, pertsonaia eta egoeretan inplikatuta sentitu naiz.

Autobiografikoa ez bada, testimoniala izango da orduan?

Ez da ez autobiografikoa ez testimoniala. Baina esperientzia pertsonalean oinarritzen da, ez nire esperientzia pertsonalean bakarrik, beste batzuen esperientzia pertsonalean ere bai, nobelan zehar kontatzen diren esperientzia pertsonalak imajinarioak diren arren.
Literatura imajinazio eta hizketa jokoa baino zeozer gehiago da, literaturak inoren esperientzia pertsonala zabaltzeko balio du. Bizitzaren bitarte batzuk argituz eta gertaerei zentzu bat antzemanez, literatura, esperientzia pertsonal horiek esperientzia kolektiboa bihurtzeko modu bat izan daiteke.  (...)

Ikusi artikulua (HTML)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan