Egilea: A. Gostin / I. Murua
Emil Zatopek-ekin elkarrizketan.
Gerraondoko Olinpiadetako garaipen sonatuek egin zuten 'giza lokomotorea', Emil Zatopek, munduan famatu. Helsinkiko bere balentria5.000 eta 10.000 metroko lasterketak ez ezik maratoia ere irabazi zuen 1952ko Olinpiadetanez du oraino inork errepikatu. Ofizioz militarrakoronel izatera heldu zen, bere emaztearekin Pragan bizi den 68 urteko pentsionista da gaur egun. Zubietako krossa medio etorri da Donostiara.
Maria Cristina hotel donostiarrean hartu gaitu Emil Zatopek-ek, bertako kafetegian, bakarrik uzten ez duen azafata alboan duela. Gazteleraz oso ondo hitzegiten duela segurtatu digu neskak, eta politikaz hitzegiteko botere beldurrik ez duela. Arazo bat: ulertu ez omen du hitzegin bezain ondo egiten.
Komunista ez zen Txekoeslovaquia ezagutu zenuen, eta 11. Gerrate Mundiala ere bai. Nola bizi zenituen garai haiek?
Gerra garaian ez zuten korrika egitea debekatu, bai ordea dantzatzea, kantatzea edo bizitza zoriontsua burutzea. Gerra bukatu ondoren, ejerzitora sartu eta gutxinaka graduazioak eskuratzen hasi nintzen; Londongo Jokuetan urrezko domina eskuratu nuen 10.000 metroko lasterketan eta lehen teniente izendatu ninduten, eta munduko errekordak gainditu bezain pronto, kapitain; 'mayor' Helsinkiko garaipenen ostean, 5.000 eta 10.000ko markak ontzean teniente berriz, eta azkenik koronel gradura iritsi nintzen. Egoera hau ez zen zuzena, konpainia edo bataloirik gabeko koronela bait nintzen, 'coronel honoris causa' besterik ez baita. Geroxeago, 1968an, ejerzito sobietarra barneratu zen Txekoslovaquian eta ez zitzaidan batere gustatu, suntsiketa bihurtu bait zitekeen munduko mugimendu komunistarentzat. (...)
Ikusi artikulua (HTML)
Ikusi artikulua (PDF-2,37 MB)
Ez dago erantzunik.
© 2009 ARGIA.com