Egilea: Joxe Luis Alvarez 'Txillardegi'
Orain dela urte terdi, 1994ko abuztuaren 31n, urrats harrigarria eman zuen IRAk: britaindarrengandik inolako bermerik gabe, su etena aldarrikatu zuen bere buruz, ordainetan Londresengandik inolako segurantzia politikorik izan ez arren.
Askok pentsatu genuen, garantiarik gabe IRAk horrelako urratsik ematea, sinetsezina zela, eta izkutuan bazegokeela segurantziaren bat edo: autodeterminazio prozesua bideratzeko egutegi isil bat agian, edo horrelako zerbait. Ondoko aste eta hilabeteotan ordea, apurka apurka, gauza bat joan da garbituz eta nabarmenduz: britaindarren borondate onean finkaturik IRAk beste keinu simetriko bat espero zuela Londrestik, beste su eten bat eta autodeterminaziorako prozesuaren abiadura. (...)
Ikusi artikulua (PDF-1,90 MB)
© 2009 ARGIA.com