C's unionista bortitza lehen indarra, independentziaren aldeko blokea irabazle

Zuzeneko jarraipena
  • Egun garrantzitsua Kataluniaren etorkizuna erabakitzeko orduan. Egunak ematen duenaren minutuz minutuko jarraipena egingo dugu.


2017ko abenduaren 22an - 09:26
Hainbat eurodiputatu: "Dei egiten diegu Espainiako eta Europako agintariei emaitza errespetatu dezaten"
Ezkerretik eskuinera: Ana Miranda, Marie-Pierre Vieu, Mark Demesmaeker eta Martina Anderson Argazkia: Vilaweb / Albert Salamé.

Vilaweb-eko albiste honek agertzen duenez, eurodiputatu talde bat Katalunian ari da hauteskunde eguna jarraitzen. Ez da begirale talde ofiziala, Espainiako Hauteskunde Batzordeak baimenik eman ez dielako, baina bertatik jarraitzea erabaki dute. Hauek dira goizean Bartzelonako hainbat hautesleku bisitatu dituztenak: Martina Anderson (Irlanda) GUEL/NGL talde parlamentariokoa eta Sinn Féin-ekoa; Marie Pierre-Vieu (Frantzia) GUEL/NGL talde parlamentariokoa; Mark Demesmaeker (Flandria) ECR talde parlamentariokoa eta N-VA alderdikoa eta Ana Miranda (Galizia), 2018an eurodiputatua izango dena.

Martina Anderson (Sinn Féin): Espainiako agintariei dei egiten diegu emaitza errespetatu dezaten"

"Etorri gara bertatik bertara zer gertatzen den ikusteko, eta nazioartean horren berri zabaltzeko gure talde parlamentarioen bidez. Katalanen babeserako taldeko kide gara eta nazioarteko elkartasuna adieraztera ere etorri gara. Hau demokrazia ekintza bat da, eta emaitza dena delakoa izanik, errespetatu egin behar da. Bruselak frogatu nahi badu ez duela hipokresia erabatekoa erabiltzen, bozkatzaileak babestu behar ditu. Ez gaude hautagai bat edo bestea babesteko, hemen gaude Europak onartu ditzan emaitzak eta errespetatu ditzan. Hori egiten ez duen edozein gauza mundu osoak erabateko hipokresia gisa hartuko du".

Nazien kontzentrazio eremutik bizirik irten zen 102 urteko emakumea botoa ematen

Eguneko argazkietako bat izan da. 102 urteko Neus Catalàk bere herriko eskolan botoa eman du. Nazien kontzentrazio eremu batetik bizirik irten zen.

Hauteskundeen datuak ematen Generalitatearen izenean, hura kontrolpean daukan Madrilgo ordezkaria

Hedabideen aurrean Kataluniako Generalitatearen izenean agertzen den Juan Antonio Puigcerver Madrilgo Gobernuan Barne ministerioko zuzendari teknikoa den Juan Antonio Puigcerver da. Erreferendumaren eta independendentzia aldarrikapenaren ostean Madrilek Generalitatea kontrolpean hartu zuenean, Puigcerver mallorcarra jarri zuen Kataluniako Barne sailaren buru. 1963an Mallorcako Palman sortua, karreraz Estatuaren abokatu, 2012tik hona Mariano Rajoyren gobernuan Barne sailaren idazkari teknikoa da. Salbuespen egoeran burututako hauteskundeoi dagokien moduan, salbuespeneko sailburu-komisarioa.

 

Atzerrian bizi diren kataluniarren boto-eskubidea urratu den argitzeko eskatu dio ERCk Europari

ERCk Europara eramango ditu atzerriko botoarekin gertatu diren irregulartasunak. Alderdiko eurodiputatuak, Josep-Maria Terricabras eta Jordi Solé Europako Batzordeari zuzendu zaizkio gaur salaketa egiteko. Parlamentuko galdera baten bidez, eskatu dute argitzeko ea "urratu egin den atzerrian bizi diren kataluniarren botoa emateko eskubidea".

ANC eta CDRak zenbaketa paraleloa egiten ari dira

Hauteskudeetan iruzurrik egiten ez dela frogatzeko, zenbaketa paralelo bat antolatu dute ANCk eta CDRek alderdi subiranisten babesarekin. Web orrialde bat martxan jarri dute datuen zenbaketa bertatik jarraitu ahal izateko. Katalunia guztian zehar milaka boluntario ari dira une oro informazioa bidaltzen. Jarraitu hemen zenbaketa: https://cataloniavotes.today/

Bost puntu igo da parte hartzea 18:00etarako

2015eko hauteskundeekin alderatuta bost puntu igo da parte-hartzea. Bozkatzera deituta zeudenen %68,32k bozkatu du jada, 2015eko %63,13rekin alderatuta. Bartzelonan bost puntu igo da, Gironan hiru puntu, Lleidan bost puntu eta Tarragonan zazpi. Herritar gehien bizi diren eskualdeetan egin du gora gehien parte-hartzeak. Barcelones eskualdean, %7 igo da parte-hartzea eta Baix Llobregaten %6.

Gironan igo da gutxien parte-hartzea, hala ere, parte-hartze handiena bertan lortu da. Gehien berriz Tarragonan igo da, zazpi puntu. Lleidan bost puntu igo da eta Bartzelonan bost puntu. 

 

Junquerasen gutuna kartzelatik: "Kataluniaren esku jartzen dut nire burua gobernu indartsu eta eraginkorra zuzentzeko"

Estremerako kartzelan pereso dagoen Oriol Junqueras ERCko buruak eskuz idatzitako gutuna zabaldu du gaur Twitter bidez. Bertan esaten duenez, prest dago hauteskundeen Generalitateko buru izateko.

"Kartzelak ez gaitu ahultzen, indartsuago egiten gaitu", esanez hasi du gutuna Junquerasek. Bere alderdiaren 86 urteko historia aipatu du, gogora ekarriz kartzeletatik pasa izan direla Esquerrako kide ugari lehenago ere. "Ez dut kartzela saihestu nahi izan, hau delako humanismoarekin eta biolentzia ezarekin dugun erabateko konpromisoaren lekukotza onena".

Abenduaren 8ko data daukan gutunean, Junquerasek baieztatu du bere burua "Kataluniaren esku" jartzen duela, "gobernu indartsu eta eraginkorra zuzentzeko".

 

Kataluniako hauteskundeak eta hizkuntza politika

"Espainiako Gobernuak Katalunian deitutako hauteskundeetatik sortutako Parlamentuak, berebiziko garrantzia duten auzien inguruan erabaki beharko duenez, itzalpean geratu dira beste gai batzuk, tartean hizkuntzena", hala dio Daniel Escribano Bartzelonako Unibertsitateko soziologiako doktoreak. Parlantzua.eus atarian idatzi duen artikuluan, alderdi independentistek euren programetan hizkuntza politikaz diotena jaso du. Hemen artikulua osorik: http://parlantzua.eus/2017/12/20/katalunia-eta-aran-hizkuntzen-auzia-abenduaren-21eko-hauteskundeetako-hautagaitza-independentisten-egitarauetan/

Norentzat dira onuragarriak eguerdiko parte-hartze datuak?

13:00etan eman dituzte lehenengo parte-hartze datuak. Espainia zaleek indar gehien duten guneetan igo egin da parte-hartzea, aldiz independentistak indartsuen direnetan jaitsi. Hauteskundeak lan egun batean jarri izanak ziurrenik parte hartzearen bilakaeran eragina izango du. Hemen analisia osorik:

Gaur jakin da Guardia Zibilak Diadako manifestazioa "matxinada" delituan sartzen dituela, besteren artean Pep Guardiola ere izendatuz erruduntzat

Espainiako Auzitegi Gorenetik Pablo Llanera epaileak eskatuta Guardia Zibilak prestatu duen informeak Kataluniako Diada aberri eguneko manifestaldiak ere matxinada delituaren barruan sartu ditu. Lehen albistea Oriol Junquerasen abokatu Andreu Van del Eynde abokatuak barreiatu du sare sozialetatik.

Eta delituaren erantzuleen artean, hainbat buruzagi independentisten artean, izendatu du Pep Guardiola futbol entrenatzaile ospetsua. Nacio Digital hedabideak zabaldu du sumarioaren orria Guardiolaren aipamena dakarrena.

Bozkatzeko gutun-azal batzuk aurrez botoz beteta daudela-eta kezka zabaldu da

Goizean zehar ugariak izan dira batetik eta bestetik iritsitako salaketak, botoa emateko gutun-azal askok aurretik sartutako paperak zeramatzatela eta. CDR Errepublikaren Defentsarako Batzordeek eguerdian zabaldu dute ohar bat mahaietako kideei eta oro har herritarrei eskatuz erne ibiltzeko botoak baliogabetzeko trikimailuekin.

 

Eguerdiko parte-hartze datuen mapa

Azpiko grafikoan, herriz herrikako parte-hartze datuak jaso ditu eldiario.es agerkariak. Urdinez daude 2015eko hauteskundeekiko parte-hartzea handitu duten herriak eta gorriz txikitu dutenak. Biztanle kopuruaren araberako tamaina dute herriek. Erdian ageri den zirkulu handi hori Bartzelonari dagokio. Grafikoan eskuinetara egin ahala independentziaren aldeko botoa ugariagoa izan ohi den herriak ageri dira.

Azpiko mapan berrizaurrekiko hauteskundeekiko parte-hartze diferentzia ageri da. Geografikoki ikus daiteke non egin duen gehien gora parte-hartzeak eta non behera.

 

PSC, PP eta Cs-ek Espainiatik ekarritako militante eta karguak dauzkate hautes mahai askotan

Eta sare sozialetan disimulurik gabe erakusten dute gainera:

 

Girona da oraingoz parte hartzea gehien jaitsi den lurraldea

Katalunian boto emaileen parte hartzea %34,7koa izan da gaurko 13:00 artean, esan denez, 2017a %35,11 izan zenean. Hala ere, lurraldeka harturik, botoa ematera hurbildu direnen urritzea Gironan izan da nabarmenena, 3,5 puntuko galera. Aldiz, Lleidakoa da parte hartzeak gora egin duen hautes barruti bakarra. Ikusi datuak lurraldeka:

Bartzelona:
%34,6 (2017)
%34,72 (2015)

Girona:
%35,2 (2017)
%38,47 (2015)

Tarragona:
%35,1 (2017)
%35,56 (2015)

Lleida:
%34,4 (2017)
%33,75 (2015)

Parte-hartze altua 13:00etako datuaren arabera

13:00etan parte-hartzea 2015eko hautskundeen oso antzekoa. Orduan %35,10 eta gaurkoan puntu erdi bat txikiagoa: %34,62.

Junqueras zigortu dute kartzelan, irratian elkarrizketa egiteagatik

Kataluniako gobernuko lehendakari-orde Oriol Junqueras zigortu dute kartzela zerbitzuek, bost eguneko isolazioarekin, RAC1 irratian emandako elkarrizketagatik, irrati kateak berak jakinarazi duenez.

Puigdemont: "Herri menderaezin baten indarra erakutsiko dugu gaur berriz ere"

Hauteskunde atipiko hauetan, hainbat hautagai kartzelan edo atzerrian daude.

Carles Puigdemont Bruselan da eta ezin izan du botoa eman. Ezin izan du izena eman atzerrian behin behingoz bizi diren herritarren zerrendan izen eman, hori egitera Espainiako kontsulatura joan behar zuelako. Hauek Espainiako lurralde gisa hartuak dira diplomatikoki, eta beraz, atxilotu egin zezaketen bertan. Hala ere, sinbolikoki, lehen aldiz botoa emango duen 18 urteko gazte batek bere izenean botoa emateko eskaini du bere burua.

Twitter bidez mezu hau bidali du.

Jordi Sànchezen mezua Soto del Real espetxetik

ANCko presidente ohi Jordi Sànchezek eta Junts per Catalunyako bigarren zerrendaburuak txio hunkigarria bidali du Soto del Real espetxetik.

8.247 mahai eskuragarri

Goizeko 8:00etan ireki dituzte hauteslekuak. Orotara 2.680 eskolatan 8.247 mahai daude eskuragai.

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude