Tsunami Democrátic taldeak Herrialde Katalanak banatzen dituen Frantziar eta Espainiar estatuen arteko muga blokeatzeko deia egin zuen astelehenean. Asteartean, Euskal Herria eta Frantzia banatzen dituen Behobiako muga ixtera ere dei egin du.
Tsunami Democratic-ek astelehenean abiatutako ekimenak Espainiako Estatua iparraldeko mugan Europatik bakartua uztea lortu duela adierazi du sare sozialetan zabaldu duten azken oharrean.
Hilaren 11tik 13ra Espainiaren eta Frantziaren arteko bi bide nagusiak blokeatu dituzte Katalunian, eta horri Behobiako blokeoa gehituz gero, Espainiako Estatua aislatuta geratu dela ospatu dute.
Urruñako Leclerc saltegian biltzeko deia egina zuen Tsunamic Demokratikoak 18:00etarako, “Barraskilo operazioa” izenpean. 100 laguneko talde batek bilkura egin ondoren –jendarmeak inguruan zebiltzan, irriz– autobiderako bidea hartu zuen. Biriatuko ordainlekua 50 auto inguruk 20-30 minutuz blokeatu zuten pasabidea. Frantziar poliziak “erraz” desegin zuen bost kilometroko ibilgailu ilara.
18:00etan zegoen deialdia egina, eta ordurako auto ilarak nabarmenak ziren. Ez-ohiko kamioi trafikoa ibili da egunotan Behobiako mugan, asko Nafarroan barrena etorrita. Ziurrenik Katalunian Jonquerako muga moztu izanak izan du zerikusirik.
Tsunami Demokratikoak egindako deiari erantzunez, hainbat gidarik A8a moztu dute Oiartzungo ordainlekua igaro berritan. Talde txiki ugaritan hainbat orduz luzatu da blokeoa, azpiko txio eta bideoetan ikus daitekeeenez.
Behobia-Pausuko Peagea blokeatua Tsunamic Democratic mugimenduak deituta... pic.twitter.com/iCIHSlJesf
— Mikel Asurmendi (@masurmendi) November 12, 2019
Irun aldetik mugaren panorama: bide bat hutsik, beste bidean (Lapurditik Gipuzkoara) kamioiak geldi #EuskalTsunamia #OcupemBehobia #Tsunamidemocratic #TsunamiDemokratikoa @argia pic.twitter.com/3lkhuUEwlh
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) November 12, 2019
Lapurdira bidean ibilgailuak multzo txikietan sakabanatuta, orain geldi orain barraskilo abiaduran. Aurkako norabidean, autopista hutsik. Irudi fantasmagoriko ederra. pic.twitter.com/SR5XGp7JiI
— ARGIAk 100 urte (@argia) November 12, 2019
Autopista bloketatu dute herritarrek Euskal Herrian @tsunami_dem-en deialdiari jarraituz. #EuskalTsunamia#Tsunamidemocratic#TsunamiDemokratikoa pic.twitter.com/xgvpNIE1Hu
— ARGIAk 100 urte (@argia) November 12, 2019
Trafiko astuna dagoela ohartarazi du Twitterreko erabiltzaile batek. Euskal Tsunamiak 18:00tarako jarri du ekimena hasteko ordua, baina lehen kotxeak agertzen hasi dira jada.
#Tsunamidemocratic deialdia gaur arratsaldean Biriatuko mugaldean. Trafikoa motela da dagoeneko. Kamioi ilarak Irungo ordainlekutik gertu Nafarroako N-121 errepidean istripua izan delako. Gerturatzen. @tsunami_dem @HamaikaTb pic.twitter.com/qU8MF0CRny
— Ekhi Atorrasagasti Ugarte (@maripetralin) November 12, 2019
Eider Mendoza Gipuzkoako Gobernantza diputatua eta foru bozeramaleak ez du ez aldeko, ez aurkako balorazioarik egin Behobiako muga blokeatzeko asmoz egindako deialdiaren inguruan. Bai adierazi dio COPE irratiari "protesta egiteko eskubidea errespetatzen" duela. Balorazioak gertakaria burutu ondoren egingo dituela adierazi du.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Behobiako muga libre uztea eskatu du duela ordu gutxi egindako agerraldian, hedabide ugarik argitaratu dutenez. Eskatu du "zirkulazio askearen eskubidea" errespetatzea, eta jakinarazi du Jaurlaritza ez dela horrelako ekintzak egitearen aldekoa.
Egoeraren aurrean zerbait egingo duten ala ez galdetu diotenean, erantzun du "itxaron"egingo dutela, mugimenduak ekarriko duen eraginaren arabera, eta "elkarretartzeak baimenik baduten ala ez jakin arte".
Mugikorreko Telegram aplikazioan Euskal Tsunamia kanala sortu dute.
Bertan deialdien berri ematen ari dira.
Telegram aplikazioko Euskal Tsunamia kanala sortu dute, eta bertatik Euskal Herriko hainbat puntutan Behobiako muga blokeatzera joateko egingo diren elkarretaratzeen berri eman dute. Hona herrietako elkarretaratzeak:
- Oiartzunen, 18:00etan ordainsaria pasata.
- Donostian, 17:30ean Garbera merkatal gunean elkarrekin joateko.
- Deustun, 16:20an Erriberan, arraun taldeko pabelloian.
- Bilbon, 16:30ean Miribillako parkinean, Bilbao Arenaren goiko partean.
- Ondarrun, 16:00etan Zaldupetik.
- Lekeition, 16:15ean Mandaskan.
- Durangon, 17:00etan Tabirako parkinean.
- Gasteizen, 16:00etan Amaian zentroan.
- Urruñan, 18:00etan Leclerc-eko aparkalekuan.
Horrez gain, deialdi gehiago badaude Twitterreko #EuskalTsunamia edo #TsunamiDemokratiko traolen bidez informatzea eskatu dute.
"Barraskilo operazioa" eman diote izena Euskal Herrian deitutako deialdiari, eta 18:00etan biltzera deitu dute jendea, Oiartzungo A8ko peajearen ondoan. Helburua errepidea moztu eta Hendaiarantz bidea egitea da, 60 kilometro orduko abiaduran.
"Katalunia eta Euskal Herriarentzako eskaintza demokratikoaren garaia da. Horregatik estatuari argi esaten diogu Spain sit and talk", irakur daitete oharrean. Nabarmendu dute arazoa ez dela ez Katalunia ez Euskal Herria, baizik eta Espainia, "ez delako gai bizi duen lurralde auziari irtenbide demokratikoa emateko". Bi herrion kasuan, gatazkaren irtenbidea autodeterminazio eskubidea errespetatzean datza, beren hitzetan.
Kataluniako hainbat herritarrek astelehenetik dihardute Jonquerako muga blokatzen. Asteartean Frantziako Polizia oldartu zaie, muga desbloketatzeko saiakeran; Espainiako Estatuko aldean Mosso d' Esquadra eta Guardi Zibila elkarlanean ari dira ekintzaileen aurka eta autopista libratzeko saiakeran.
Egoera hori izanik ere, Tsunamiak ekintza mantentzen duela adierazi du: Sare sozialen bitartez, N-II errepidearen eta AP7 autopisten arteko bidegurutzean elkartzeko deia egin du blokeoari jarraipena emateko; eta aurki helarazi duten ohar bidez Euskal Herria eta Frantzia arteko Behobiako muga ixtera ere dei egin dute.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]
Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]
Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]
Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]
Espraiarekin estali dituzte Ipar Euskal Herrian gutxienez 25 frantsesezko izendapen panel. Uztailaren 10ean hasi zuten ekintza, eta U14 kolektiboak egiletza aldarrikatu du. Bihar manifestazioa deitua dute Donibane Lohizunen.
Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]
Belgikaren argudioa indargabetu egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta beraz, buruzagi independentistak Espainiaratzeko Goreneko epaileak eginiko eskariak atzera ere balioa hartu du. Hala ere, Espainiako Justiziak "gabezia sistemikoak" dituela dio... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]