Nekane Balluerka EHUko errektore aukeratuko dute gaur. Horretarako baina, erroldaren herenak parte hartu beharko du, eta ikasle mugimenduko hainbat taldek abstentziorako eta mobilizaziorako deia egin du. Hauteskundeen eta mobilizazioen inguruko albiste eta iritzien jarraipena egingo dugu hemen.
Ikasle mugimenduak prentsaurreko jendetsua egin du Arriagan, eguerdiko gertakerak baloratu eta errektoretzarako hauteskundeez eta unibertsitate publikoaz duen iritzuia emateko.
Prentsaurrerkoan, era berean, polizia Leioako campus barrura sartu izana salatu dute, baita zenbait hedabideren "manipulazioa" ere.
Gaur goizean Leioan gertutakoaren harira ikasle mugimenduaren prentsaurreko indartsua Arriagan! #GureaEraiki pic.twitter.com/MZ2nAubjwV
— Buiaka! (@buiakainfo) 2016(e)ko azaroak 24
— MONSTER withøut name (@HausofMai) 2016(e)ko azaroak 24
Manifestazioaren amaieran ikasleek gutuna irakurri dute eta errektoretzara eraman nahi izan dute. Momentu horretan Ertzaintzarekin enfrentamenduak hasi dira Berriako kazetari Garikoitz Goikoetxeak jaso duenez:
Kazetari bat zauritu dute buruan. Kargak pic.twitter.com/Yri4D4z60H
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) 2016(e)ko azaroak 24
Harrikadak eta kargak izan dira eta Berriako kazetariak Twitter bidez zabaldu duenez kazetari bat zauritu dute buruan.
[ #GureaEraiki ] Errektoretzara hurbildu diren ikasleen aurka oldartu da Ertzaintza pic.twitter.com/iOEejBrE7z
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko azaroak 24
— Asier B. ⁶𓅓 (@asierbernabe) 2016(e)ko azaroak 24
Ikasle Abertzaleak-ek azaldu duenez Ertzaintzak bi aldiz kargatu du manifestazioan eta horietako batean pertsona bat atzeman du. Hainbat muinutuz manifestazioa geldirik egon da eta tentsioa izan da ikasle eta ertzainen artean, baina momentu honetan mobilizazioak aurrera darrai; ehunka lagun ari dira bertan.
Europa Pressek Pericope zerbitzuaren bidez erakusten duenez Ertzaintzak pertsona bat atzeman du eta tentsio handia dago une honetan manifestazioan:
[#GureaEraiki] Manifestazioa eten du Ertzaintzak. pic.twitter.com/hiJBCYpOes
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko azaroak 24
Topatu.eus-en arabera Ertzaintzak manifestazioa geldiarazi du eta gazte bat atxilotu du.
Informazioa eguneratzen ari gara.
"Indar polizialak kanpusetik kanpora" ohiuekin hasi da manifestazioa #GureaEraiki pic.twitter.com/pjwRShIm3v
— Ikasle Abertzaleak (@IAbertzaleak) 2016(e)ko azaroak 24
[#GureaEraiki] Ehundaka ikaske eta hamaika aldarri Leioan orain. pic.twitter.com/rkA8VaBiry
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko azaroak 24
Manifa hastear eta Leioa ikaslez beteta. Guk Euskal Eskola Nazionala, guk #GureaEraiki pic.twitter.com/Rv67JJSfBe
— Ernai Antolakundea (@Ernaigazte) 2016(e)ko azaroak 24
[#GureaEraiki] Ehundaka ikasle Leioan manifestazio nazionalari hasiera emateko prest. pic.twitter.com/ZmclrJV8iW
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko azaroak 24
Leioan ikasle m,anifestazioa hasi aurreko uneeetan Ertzaintzaren agente ugari sartu da. Iñaki Goirizelaiak iragarri zuen segurtasun neurri bereziak hartuko zituztela. Argazkia Buiaka!-k zabaldu du Twitter bidez:
Hara Ba! hedabideak azaldu duenez Gasteiztik Leioara abiatutako lau autobusetako ikasle guztiak identifikatu ditu Guaria Zibilak, hiorren ondoren aurrera egiten utzi diete:
Autobusetako ikasle guztiak identifikatu ondoren, gainontzeko 3 autobusak ere Leioara bidean dira. 12etan manifestazioa! #GureaEraiki
— HARA BA! (@hara_ba) 2016(e)ko azaroak 24
Botoa ematen! #B4llu3rk4 pic.twitter.com/uDVgl8rzMQ
— Nekane Balluerka (@NBalluerka) 2016(e)ko azaroak 24
Gasteizko Ikasle Abertzaleak Twitter bidez zabaldutako irudia. Guardia Zibila autobus barruan sartu eta nortasun agiria eskatzen ari da ikasleei:
EHUk ohar bidez jakinarazi duenez, gaurko errektoretzarako hauteskundeen emaitzak 20:30ak inguruan jakingo dira. Hona hemen unibertsitateak emandako datuak:
"Errektorea sufragio unibertsal haztatuaren bidez hautatzen da. Unibertsitateko komunitatea osatzen duten 47.705 pertsonak bost taldetan banatzen dira: unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten 2.239 irakasle doktore; unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten 311 irakasle ez doktore; gainerako 2.965 irakasle eta ikertzaile; 40.352 ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako 1.879 langile. Esan bezala, botoa haztatua da: irakasle doktore iraunkorrei % 56,25 dagokie; irakasle iraunkor ez-doktoreei, % 7,50; gainerako irakasle eta ikertzaileei, % 2,09; ikasleei % 22,08; eta, azkenik, administrazio eta zerbitzuetako langileei, %12,08."
Gasteizko hiriburutik gutxienez hiru autobus abiatu dira Leioara, bertan 12:00etan egingo den manifestazioan parte hartzeko. Ikasle Abertzaleak jakinarazi duenez Guardia Zibilak geldiarazi egin ditu Leioako campusera doazen autobusak.
G. Zibila Leioara datozen busak gelditzen ari da. Oztopoen gainetik #GureaEraiki pic.twitter.com/aud6ex4s2O
— Ikasle Abertzaleak (@IAbertzaleak) November 24, 2016
Guztira 41 dira jada joan den urteko martxoan San Mamesko Herri Unibertsitatean parte hartzeagatik isuna jaso duten ikasleak. Buiaka.info-k jakinarazi duenez, hain zuzen, beste sei ikasleri iritsi zaie isuna aste honetan. Jakinarazpenik gabe heldu zaiela adierazi dute.
25.000 eurotik gorakoa izan liteke isuna orotara, beraz. Mozal legea oinarri hartuta jarri diete isuna guztiei.
Zigorraren kontra Herri Unibertsitateari Mozalik Ez dinamika jarria dute martxan. Ostegunean Leioako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Albiste hau Topatu.eus argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
EHUko errektoretzarako hauteskundeak direla-eta Nekane Balluerkaren hautagaitzari agiria igorria dio Steilas sindikatuak, unibertsitateak aurrean dituen erronkak nabarmenduz.
http://www.argia.eus/albistea/zer-eskatzen-diogu-errektoregaiari
Nekane Balluerka EHUko errektore izateko hautagai bakarraren alde botoa eman edo ez erabaki beharko dute gaur ikasle, irakasle eta langileek. Leioan mobilizazio jendetsua antolatu dute 12:00etan.
Informazio gehiago:
http://www.argia.eus/albistea/ehuko-errektoretzarako-bozak-gaur-kritika-eta-protesta-artean
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
Modu iraingarri eta mespretxagarrian, komunismoari loturiko ustezko atxikipen-politikoak egozten zizkion, besteak beste, Guillermo Quindós egungo errektoreordeak eta Eva Ferreiraren hautagaitza zerrendan dagoen kideak hauteskundeetara aurkeztuko den beste taldeari,... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.
Ikasturte hasieran hauteskundeak izan behar ziren EHUko agenda informatiboko gertaera nagusia. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, gainera, hitzordu bikoitza dugu, gure zentroko batzarra ere urrian hautatuko baita. Aukera zabaldu da kudeaketa-eredu ezberdinak ezagutu... [+]
Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]
Egoera juridikoki aztertu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki du Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko irakaslea lanpostutik kentzeko prozesua martxan jartzea. Irailaren 27an hasi ziren irakaslearen aurkako salaketak. Orduztik ehundaka izan dira auzi honen... [+]
Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]
Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]
Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.
Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.