Euskararen aldeko maratoi erraldoia, hizkuntza baten alde munduan egiten den ekimen handiena hasi da. 20. edizioa du Korrikak eta 2.500 kilometro egingo ditu Otxandiotik Iruñera. Martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte emozioz eta gogotsu helduko diote lekukoari euskal herritarrek.
Angela Rico Herreria (Laudio, 1982) Korrikako furgonetan ari da zeharkatzen Euskal Herria. Euskararen aldeko ekimenaren bitxikeriak eta abenturak kontatu ditu.
Ostegunean abiatu zinen furgonetan Korrika. Nolakoa izan zen Otxandioko hasiera zuretzat?
Ostegunean atera ginen Otxandiotik. Oso hunkigarria izan zen, jende mordoa zegoen. Otxandioko jendeak sekulako lana egin zuen, miresgarria da benetan. Gaua luze egin zitzaigun, goizean goiz hasi ginelako, 4:00ak arte.
Bi talde zaudete uneoro furgonetarekin martxan. Zein da zuen zeregina?
Denetarik egiten dugu: gidatu, mikrofonotik animoak eman, kopiloto lanak, behar denean pankarta zabaldu eta jaso...
Euskal Herria puntarik punta zeharkatzen zabiltzate. Zerk harritu zaitu gehien?
Jendearen harrerak. Sekulakoa izaten ari da herri txikietan eta hirietan. Jendeak asko sinistu eta maite du euskara, bestela ez genituzke bidean hainbeste lagun topatuko! Goizeko 3:00etan Bernedon emakume bat agertu zitzaigun menestra lapiko batekin eskutan furgonetakoentzat, guretzako prestatu zuen!
"Sekulakoa izaten ari da jendearen harrera. Goizeko 3:00etan Bernedon emakume bat agertu zitzaigun menestra lapiko bat guretzat prestatu zuela esanez"
Hamaika ikusteko jaioak gara! Zenbat bitxikeria topatu dituzue bidean?
Erriberan polizia forala hurbildu zitzaigun furgonetara korrikako txapa eta pegatina eske. Gasteizen emakume batek hartu zuen lekukoa, eta urduritasunagatik lekukoa furgonetan sartu behar zuela pentsatu zuen. Han ibili zen jauzi eta jauzi gu harrapatu nahian, gure atzetik joan behar zuela ez zuen ulertu!
Lekukoa eskuz esku dabil martxoak 30az geroztik. Hain gertu izanda, hartzeko aukerarik izan al duzu?
Oraindik ez. Laudioko kilometroa AEKko lankideekin batera egin nahiko nuke, baina orain arte ez dut momenturik izan.
Apirilaren 9an Iruñean bukatuko da Korrika. Zein irakaspen utzi dizu esperientziak?
Taldean sekulako giroa dugu. Ni naiz furgonetako talde honetako kide berri bakarra, oso ondo hartu naute. Lana badugu baina oso ondo pasatzen dugu. Garrantzitsua da umorea horrelako momentuetan!
Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra
Ikusi bideoa: www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/nafarroan-aldaketa-euskararen-egoeran-ere-eman-behar-da
Korrika igandean amaituko da Iruñean, eta euskararen aldeko lasterkak aukera paregabea ematen digu Nafarroan gure hizkuntzak duen egoera aztertzeko euskalgintzarekin. Horretarako, Xabi Gartzia (AEK), Zigor Etxaburu (Kontseilua) eta Sergio Iribarren (Sortzen) euskalgintzako kideekin bildu gara Nafarroako Gobernuak bi urte hauetan eman dituen urratsak aztertzeko.
Ondorengo estekan ikusi: www.argia.eus/multimedia/solasaldiak/korrika-xiberoan
Xiberoko euskaldun talde batek proposaturik, euskara eta korrika jorratu dituzte Kanaldude Zuzenean emanaldian.
Maite Davant eta Artzen Letona animatzaileek gomita andana bat izan dute beren aitzinean, besteak beste Bixente Claverie AEKko langile eta Korrikako zuzendaritzako partaidea, laugarren korrikan lekukoa ereman zuen Jakes Agergarai, musika eskolako Soisic Pino, bertsolaritza munduan ezaguna den Xan Alkhat eta abar.
Ibilbidean aurrera doa Korrika eta ostegun honetan izango du segur aski ibilbide osoko egunik jendetsuenetakoa. Bilbora iritsiko da euskararen aldeko lasterkaldia, Euskal Herriko hiririk jendetsuenera. 19:30ean iritsiko da erdialdera, baina guztira sei ordu egingo ditu Bizkaiko hiriburuan.
Munduan hizkuntza baten alde egiten den ekimenik handiena dugu Korrika. Milaka ume, nerabe, gazte eta gaztetasuna pilatuta dutenek egiten dute posible bi urtean behin. Gehienetan jendetzaz inguratuta eta bestetan gauez eta bakarka. Eskurik esku dabilen aldarriak etenik izan ez dezan. Denak dira beharrezko. Eta halaxe erakutsi dute goizaldeko 5:25ean Nafarroako Erriberako Murillo de las Limas herriaren inguruan lekukoa eraman duten bi gazteek.
Argazkia: Gari Garaialde (Bostok Photo)
Testua: Axier Lopez
Hernanin Korrikaren edizio berezia egin dute bertako adinekoek, "Dino Korrika". Astelehen arratsaldean herriko helduenak atera dira kalera, horietako zenbait hastapeneko Korrika antolatzen ibilitakoak. "Duina esan nahi du dino hitzak –azaldu du Urumeako Kronikak–, eta hori da irudikatu nahi dutena: errespetua merezi duena. Izan ere, Korrika berreskuratu eta bizirautea lortu zuen belaunaldia osatzen dute, bertan parte hartuko dutenek".
Hemen argazki batzuk:
Araba, Nafarroa hegoalde, Lapurdi eta Nafarroa Behereko lurrak igaro ditu Korrikak ostegunean Otxandiotik abiatu zenetik. Hona AEK-k sareratu dituen argazki ederren artean hautapen bat.
Otxandion eman diote hasiera 20. Korrikari, Joseba Kanpo Korrikaren sortzailearen omenean. Iluntzerako Gasteizera heldu da eta Arabako hainbat herritatik pasa ostean Nafarroan sartu da goizean, Lizarraldetik. Eguerdian Tafallara helduko da eta handik Erriberara joko du. Erriberatik Tafallaldera joango da berriz ere, larunbat goizean.
Korrikaren lehen egunak utzitako irudiak:
Iturria: Euskalakari AEK
Mezu sekretua lekukoan sartu du Asier Amondok eta hasi da Korrika. Lehen kilometroa egin dute korrikaren sortzaileen omenez eta ondoren hiriburuetako alkateak, Otxandioko haurrak... pixkanaka badoaz aurrera. 2.500 kilometro daude aurrean.
#BatZuk | Otxandio jendez lepo #Korrika-ri ongi etorria emateko. Minutu gutxi barru, #Araba-n pic.twitter.com/4iJ5S3snTT
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2017(e)ko martxoak 30
Lehen korrika hartan zeudenak eta orain ez daudenak gopgoratu dituzte "ideia zoro zoragarri hura" martxan jarri zutelako. Lekukoarekin aurreskua.
Iñaki Urkijo, Bizkaiko AEK: "Mila esker korrika sortzaileei, zuei txalo zaparrada, lasterketa hau 1980an habiatu zenuten karrerak sendo irauten duelako. Eskerrikasko abenduko egun hotz haietan herriz herri euskararen epela zabaldu zenuten herrietako kide guztiei".
Iaz ARGIAk martxan jarritako ekimen bati esker Korrika zer den azaldu genuen munduko hamaika hizkuntzatan. Hizkuntza baten alde egiten den ekimen handiena da eta ikusgarritasun hori emate aldera itzuli genuen testua hainbat txokotako lagunei esker.
Korrikaren gure kanalean aurkituko dituzu guztiak: http://www.argia.eus/korrika
"Gaur euskaraz bizi zaretenon ahalegina eskertu nahi dugu, hori da bat egitea, hainbat talde ari zarete Otxandion bertan eta euskal Herri osoko euskaltegietan euskaldundu nahian. Txalo zaparrada zuentzat".
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.