45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Lamela epaileak ustelkeria erabili zuen argudiotzat Kataluniako gobernuko kideen estradizioa lortu nahian

Lamela epaileak euro-agindua igortzean Puigdemont eta lau kontseilariei ustelkeria delitua egin izana egotzi zien,Eldiario.es agerkariak jakinarazi duenez. Madrilgo epaileak Belgika konbentzitu nahi zuen estradizioa berehalakoa izan zedin. Europar Batasuneko estatuen artean estradizioa berehalakoa izan ohi da, akusatuak, estatuek adostuta dituzten 30 delituetakoren bat egin badu. Delitu zerrenda horretan, ordea, ez daude matxinada eta sedizioa gisako delituak. Horregatik, nahiz eta Madrilen kartzelaratu dituzten kontseilariak argudio horiek erabilita espetxeratu dituen Lamelak, euro-agindua eskatzeko ustelkeria egotzi die Puigdemont eta lau kontseilariei. 

 

Gonzalez Pons PPko eurodiputatuak "ezjakin" deitu dio Belgikako oposizioko buruari

Elio Di Rupo Belgikako Alderdi Sozialistako lehendakariak eta herrialdeko oposizio buruak kritikatu egin du Espainiako Gobernua Katalunian izaten ari den jarrera. Besteak beste, Kataluniaren independentziaren aurka egin du eta Puigdemontek gehiegikeriaz jokatu duela azpimarratu, baina Rajoy-k ere frankisten autoritarismoarekin jardun duela. Esteban González Pons PPko eurodiputatu eta Europako Alderdi Popularreko lehendakariordeak irainez erantzun dio kritika politikoari.

200 alkate Bruselara doaz Kataluniako egoera azaltzera

Albistea Kataluniako irrati publikoan aurreratu dute Miquel Buch Kataluniako Udalerrien Elkarteko (ACM) lehendakariak eta Neus Lloveras Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko  (AMI) lehendakariak. Hegazkinez doaz 200 alkate Bruselaraino, Generalitatearen zati bat herbesteraturik dagoen hiritik Europara zabaltzeko beren herrialdeak bizi duen egoeraren berri.

"Lehendakari, hauteskundeetara deituko dut"

Egun erabakigarria izan zen urriaren 26a Kataluniako prozesu subiranistarentzat. Carles  Puigdemonti “traidore” deitzetik txalo egitera pasa ziren herritar ugari. Baina zer pasa zen ostegun hartan? Hemen bertsio bat.

Albano Dante Fachinek Podemeko idazkari gisa dimititu du

Nacio Digitaleko albisteak kontatzen duenez,  Catalunya Sí que Es pot (CSQEP)eko parlamentariak Podemeko Kataluniako idazkari nagusi izateari uztea erabaki du eta Podem eta Podemosen militatzeari ere utzi dio "koherentziagatik". Prentsaurrekoan eman ditu azalpen hauek, eta azaldu duenez, bere erabakia hartu du Pablo Iglesiasek Madrildik oinarriei kontsulta deitu zienean, abenduaren 21eko hauteskundeetara Catalunya en Comúrekin koalizioan joan erabakitzeko. Igandean azalduko omen du Dante Fachinek ea abenduko hauteskundeetara beste zerrendaren batean joango den.

Ehunka lagun bildu ziren igandean Iruñeko Udal plazan Kataluniarekin elkartasunez

Euri zaparrada handiarekin gainean, Iruñeko Udal plazan elkarretaratze jendetsua egin zen igande eguerdian Kataluniarekiko elkartasunez eta 155. artikuluaren aurka. Gure Esku Dago, euskal gehiengo sindikala, EH Bildu, Geroa Bai eta Ahal Duguk deitu zuten, besteak beste ekitaldia. PPren,  Ciudadanosen eta PSOEren autoritarismoa salatu zen, besteak beste, eta hamar preso politiko kanatalanen askatasuna eskatu. Nafarroak 155. artikulua ezartzeko izan diren mehatxuak ere salatu ziren ekitaldian.

Amaieran L' Estaca abestu zen:

Puigdemont eta lau kontseilariak libre utzi ditu haien atxilotze agindua aztertu duen Belgikako epaileak

Carles Puigdemont eta bere lau kontseilariak –Clara Ponsati, Toni Comin, Lluis Puig eta Meritxell Serret– libre utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalaren atxilotze agindua aztertu duen Belgikako instrukzio epaileak. Igande goizean, 9:17 minutuan aurkeztu ziren bostak komisaldegira beren abokatuekin eta poliziak atxilotu egin zituen. Epaileak gaia aztertzeko, hori da lehenbiziko baldintza, poliziak atxilotzea. Igande arratsaldean deklarazioa hartu zien epaileak banan bana eta libre utzi zituen bostak, bi neurri jarrita: bizi daitezela Belgikako leku ezagun batean eta eskatzen zaienean epaitegira agertzea. Pasaportea ere kendu egin die epaileak. Orain, balizko helegiteak tartean, Belgikako justiziak bi hilabeteko epea du auzia aztertu eta Espainiaren eskaerari erantzuteko. Hilaren 17an erabakiko du Belgikako justiziak estradizio eskaerarekin zer egin.

Argazkia: Atlántico Diario

 

Dozenaka mila pertsona Bilbon 155.aren aurka

Madrilek Kataluniako autonomia desegitearen aurka eta orain arteko hamar preso politikoak askatzearen alde bildu dira hamarnaka mila pertsona –45.000 inguru, Gara egunkariak halakoetan egin ohi duen zenbaketaren arabera– Bilbon. La Casillan hasi da manifestazioa, eta Udaletxe aurrean amaitu, "155.aren aurka. Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea" lelopean.

Irakurri albiste osoa hemen.

 

Azaroaren 8rako greba orokorra deitu dute

Datorren asteazkenerako greba orokorra deitu du Intersindical-CSC sindikatu independentistak. Idazkari orokor Carles Sastrek jakinarazi duenez, "arrazoiak erabat lan mundukoak" dira, eta CCOO eta UGT gisako beste sindikatu batzuk deialdiarekin bat egitea bilatzen dute, baita bestako antolakunde eta elkarteek ere, urriaren 3ko greba orokorraren arrakasta emulatu nahian.

"Testuinguru politikoa ez da gure ardura", adierazi dute, kazetariek galdetu diotenean ea datak errepresioari erantzun bat emateko moduan zeuden aukeratuak. "Greba orokorra deitzen dugu motibo laboralengatik, bakoitzak egin dezala bere kontzientziak eskatzen diona", adierazi du, azpimarratuz greba politikoak debekatuta daudela Espainian, eta orain gutxi, Espainiako epaitegiek Intersindical-CSC sindikatuaren greba orokor bat gerarazi zutela, elementu politikoak eta errepresioaren aurkakoak zeudelako.

AMI eta ACMk erakundeen defentsarako koordinazio mahaia bultzatuko dute

Udalerrien Elkarte Kataluniarrak (ACM) eta Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteak (AMI) erakundeen defentsarako koordinazio mahaia bultzatuko dutela jakinarazi dute. Atxiloketen ostean, ostiralean, bi erakundeek hartu dute erabakia. Datorren asteartean Bruselara joango direla jakinarazi dute, deituta dauden mobilizazioei babesa ematera.

Sànchez eta Cuixart aske uzteari uko egin dio Espainiako Auzitegi Nazionalak

Tribunalak ANC eta Òmniumeko presidenteak kartzelan mantentzea erabaki du, defentsaren errekurtsoei jaramonik egin gabe. Bost epaileetako batek atxiloketaren aurkako boto partikularra eman du. Orain 18 egun espetxeatu zituzten, Carmen Lamelaren erabakiz.

Santi Vila aske bermea ordaindu ostean: "Egoera izugarri honi amaiera eman behar diogu"

Kontseilari ohiak 50.000 euroko bermea ordaindu du eta baldintzapean aske geratu da. Vilak adierazi du askatasunik gabeko "muturreko" egoera bizi arren, kontseilariak lasai daudela. Kontseilari ohiak deitoratu du bere kideek ez dutela kartzela ekiditerik izan. Informazio gehiago Nació Digitalen.

Fiskaltzak ez du onartu CUP legez kanpo uzteko lehen salaketa

Espainiako Estatuko Fiskal Nagusiak ez du tramitera onartu CUP legez kanpo uzteko norbanako batek jarri duen salaketa, El Nacionalek informatu duenez.

Horrez gain, VOX alderdiko bozeramaile Santigo Abascalek Twitter bidez jakinarazi du prest daukatela PDeCat, ERC eta CUP legez kanpo uzteko eskaera.

Errepideak eta trenbideak moztu dituzte hainbat lekutan atxiloketa politikoen aurka

Katalunian hainbat errepide eta trenbide moztu dituzte atxiloketen aurka, CDRek modu koordinatuan antolatuta.

 

Txalo artean hartu dute Carme Forcadell Parlamentuko langileek

Horrela hartu dute Carme Forcadell Kataluniako Parlamentura heldu denean, bertako langileek.

Forcadellek babesa eskertu du.

CUP legez kanporatzeko lehen salaketa jaso du Espainiako Estatuko Fiskal Nagusiak

CUP alderdi politiko ezkertiarra legez kanpo uzteko norbanako baten salaketa jaso du Espainiako Estatuko Fiskal Nagusiak, Voxpopuli hedabideak argitaratu duenez. "Ekintza biolento nabarmenak" burutzea egozten diote.

Salaketaren arabera, "CUPek legez kanpoko ekintzak, konstituzioaren aurkakoak eta Zuzenbide Estatuarekin aurrez aurre talka egiten dutenak egin ditu, Carta Magnari ez dagokizkion jarrerak agerian utziz".

Norbanako batek aurkeztutako salaketa honek dio, CUPek urriaren 1eko erreferenduma bultza eta babestu zuela, baita "kontzentrazio istilutsuak –tumultuosa gaztelaniaz–, espazio publikoaren okupazioak eta Estatuko Segurtasun Indarren aurkako mezuak". Idatziak dio irailaren 20an ondatu zituzten Guardia Zibilen bi auto "CUPeko agintariek mugitutako deialdien ondorio" izan zirela.

Mobilizatzeko egin zituzten hainbat dei aipatzen ditu salaketak, legez kanpo uzteko arrazoi gisa, adibidez, hau:

Ministerio Fiskalari egindako eskaeran, salatariak eskatzen du "CUP legez kanpo uzteko eta disolbatzeko", prozedurak iraun bitartean "CUPen ekinbidea behin behinean bertan behera uzteko sententzia atera bitartean". Suspentsio honekin, koalizio independentistak ezingo zukeen Kataluniako Parlamenturako Espainiako Gobernuak abenduaren 21ean inpostau dituen hauteskundeetan parte hartu.

Yanis Varoufakisek Kataluniako atxiloketak salatu ditu

Politikari greziarrak txio bat idatzi du ondorengoarekin:

"Modu baketsuan agenda politiko bat jarraitzen ari diren politikariak atxilotzeko balio duen Konstituzioa ezin da demokratikoa izan"

21 hedabidek editorial bateratua atera dute: "Kataluniako gobernu legitimoarekin"

Kataluniako gobernu legitimoarekin izenburuko editorial bateratua kaleratu dute ondorengo hedabideek gaur: Directe!cat, Nació Digital, Vilaweb, El Temps, Racó Català, El Vallenc, Nova Conca, Esguard, L'Opció, Sàpiens, Descobrir, El Món, Tot Sant Cugat, Tot Cerdanyola, Tot Rubí,  El Món Terrassa, El Punt Avui, El Nacional, Ara.cat, El Gerió eta Mirall aldizkariak.

Atzoko atxiloketak salatzeaz gain, Bruselan dagoen Puigdemonten aurkako nazioarteko atxilotze agindua, Parlamentuko mahaiaren aurkako epaiketa eta ehunka kargu publikoren aurkako salaketak bertan behera uzteko eskatu dute. "Gertaera hauek gure historiako garai dramatikoetara garamtzate", diote.

Honela amaitzen da artikulua:

"Beharrezkoa da nazioarteko erakundeak kontura daitezela Katalunia nazioa dela, ez dela asmakuntza bat eta bere demokrazia eskaera legitimoak Espainiako estatuarekin duen gatazka konpontzeko atendituak izan behar dute. Kataluniako nazioa ez dute isilaraziko errepresio neurriekin. Beharrezkoa da eskubide demokratiko eta nazionalak errespetatzea zibismo eta tolerantzia testuinguru honetan".

Datorren asterako greba orokorra iragarriko dute gaur

Gaur 12:30ean datorren asterako greba orokorra deituko dute, Ciemenen egoitzan egingo duten prentsaurrekoan.

Hau da kazetariei bidali dieten oharra.

 

BIDEOA | Puigdemontek Belgikatik bidalitako mezua osorik

Hiru minutu eta erdi inguruko mezua grabatu du Carles Puigdemontek, hona hemen osorik (TV3tik jasoa Youtube bidez):

 

 

Puigdemont: "Kataluniako Gobernu legitimoa espetxeratzea A-21aren aurkako kolpea da"

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak gogor kritikatu bere gobernuko zortzi kide espetxeratu izana eta Espainiako Estatuari aurpegiratu dio abenduaren 21eko hauteskundeetarako "errepresio giroa" sortzea, Belgikatik bidalitako mezuan.

Puigdemonten esanetan, Oriol Junquera presidenteordea eta beste zazpi gobernukide espetxera igortzea –"lehenik bere herriak bozkaz, eta ondoren Parlamentuak emandako agindua betetzeagatik"– oso ekintza larria da, eta "demokraziaren oinarrizko printzipioak urratzen ditu". Bere gobernuaren zilegitasuna behin baino gehiagotan azpimarratu du, grabatutako diskurtsoan, eta Espainiakoari leporatu dio elkarrizketaren ateak itxi eta polizia-bortizkeriaren eta espetxeratzeen bidea hautatu izana.

Carmen Lamelaren erabakia abenduaren 21eko hauteskundeek aurkako kolpetzat jo du –epailea aipatu gabe–, eta salatu du hauteskunde horiek "normaltasunik gabe egingo direla", errepresio giroan, Madrilen erruz. "Espetxeratutakoen askatasuna exijitzen dut, eta errepresioa bukatzea; bere hauteskunde programa betetzeagatik gobernu bat kartzelara igortzea zuzenbide estatutik kanpo jartzea da", kritikatu du.

Nazioarteari mezua bidali dio halaber: "Hau ez da dagoeneko Espainiaren arazo hutsa, garaia da Europak hel diezaion". Munduan milioika pertsona ari dira harriduraz ikusten Espainiaren jokabidea gaineratu du.

Amaitzeko, bi mezu bidali nahi izan ditu Puigdemontek."Existitzen ez den delitu batengatik" gaur espetxeratutakoen senideentzat bata, eta Kataluniako herriarentzat bestea: "Errepresio luzea eta bortitza dugu aurretik; aurre egin behar diogu, katalan herriak gauzak egiten dituen eran: indarkeriarik gabe, pertsona eta iritzi guztiekiko begirunez".

"Ziega barruan dagoen Kataluniako gobernu legitimoa infinituki duinagoa da bere espetxeratzaile inozoak baino. Visca Catalunya!", esanez amaitu du mezua.

 

 

Puigdemont: "155eko klan amorratuak espetxean nahi gaitu. Askatasuna!, dio katalanen oihu lasaiak"

Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko lehendakariak adierazpen instituzionala egingo du Bruselatik, Nació Digitalek jakitera eman duenez. Lehendakariak hala dio bere txioetan:

"155eko klan amorratuak espetxean nahi gaitu. Askatasuna!, dio katalanen oihu lasaiak"

"Kataluniako  Gobernu legitimoa bere ideiengatik eta Legebiltzarrak agindutakoari leial izateagatik espetxeratu dute"

GALERIA: Kataluniako herrietan arratsaldean egindako elkarretaratze jendetsuen irudiak

Vic-eko plaza nagusian une hunkigarria, jendea eskuak jasota:

Sabadellen Els Segadors abestu du jendetzak:

Girona:

Mataró:

Vila, Alt Penedès:

Igualada:

Bartzelona, Sant Jaume plaza:

Vic:

Granollers:

 LLeida:

Tarragona:

La Selva eskualdea:

Manresa:

Badalonan "LLibertat" eta "Libertad" oihuak:

 

Oriol Junquerasek utzitako mezua: "Bide historikoari ekin diogu, irabaz dezagun askatasuna"

Oriol Junqueras Generalitateko Gobernuko lehendakariak mezu hauek utzi ditu:

"Egin ezazu egunero zure eskuetan dena, A21ean ongiak gaizkia gailendu dezan. Zutik, irmotasunez eta irabazi arte".
 

 

 

"Umiltasunez, tinkotasunez eta ausardiaz, bide historikoari ekin diogu! Irabaz dezagun askatasuna!".

 

Espainiak azken orduan aldatu du sailburu presoen sakabanaketa

Euskal presoen senideek ondo ezagutzen duten bat-bateko aldaketen estiloan, Espainiako Barne ministeritzak azken orduan jakinazari du Kataluniako ministro presoak ez dituela sakabanatuko lehen esandako espetxeetatik: gizon guztiak Estremerakoan eta bi emakumeak Alcala-Mecokoan sartu ditu. Oraingoz...

Gaur ez da izango 'Polònia' programarik, espetxeratzeen protesta gisa

TV3 telebista publiko katalanaren umorezko programa erreferentziazkoa den Polònia ez da gaur azalduko pantailetan. Saioaren arduradunek Twitterren gaur adierazi dute gaur ez dutela barre egiteko gogorik.

 

Turull kontseilari presoaren mezua: "Itxaropena daukat Kataluniako herriagan"

Jordi Turull i Negre Generalitateko lehendakaritzako sailburuak Twitterrez deia zabaldu die bere senideei eta herrikideei, eskatuz jarrai dezatela Kataluniaren duintasuna eta demokrazia bake bidez defenditzen.

 

Kataluniako zortzi ministro Madrilgo bost espetxetan sakabanatuta

Aranjuezko espetxera bidali dute Carles Mundó (espetxe horretara eramango dute Santi Vila ere, baldin eta ez badu lehenago sartzen 50.000 euroko fidantza). Estremerakoan daude preso Oriol Junqueras eta Joaquim Forn. Josep Rull eraman dute Navalcarnerora, Jordi Turull eta Raül Romeva Valdemorora eta bi emakumeak, Meritxell Borràs eta Dolors Bassa, Alcalá Mecora.

Iberretxe lehendakaia: "Lotsa, tristura... Estatu 'txikia eta mendekaria'

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak hainbat txio jaurti ditu atxiloketen balorazioa eginez. Hemen horietako bat:

EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Ahal Duguk larritzak jo dute kontseilarien espetxeratzea

EAJ, EH Bilduk eta Elkarrekin Ahal Duguk larritzat jo dute Generalitateko zortzi kontseilarien espetxeratzea. Eusko Legebiltzarrean eman dute euren balorazioa hiru alderdiek arratsalde honetan. EH Bilduk eskatu du osoko bilkura etetea, horrela taldeek aurkako jarrera bat adostu ahal izateko. Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko lehendakariak ere larritzat jo du espetxeratzea, baina aipatu du taldeetako bozeramaileak bildu zitezkeela aretotik aterata jarrera adostu hori bilatzeko. EH Bilduk ez du egoki ikusi saioa ez etetea eta bere  parlamentariak osoko bilkura utzi dute. EAJk eta Ahal Duguk bat egin dute Tejeriaren jarrerarekin.

Puigdemont lehendakariak deklarazio instituzional bat eginen du gaur arratsaldean

Bruselatik hedabideen bidez Kataluniako herritarrei mintzatuko zaie Carles Puigdemont, Nacio Digitalek aurreratu duenez, bere gobernuko ministroak espetxean sartu izana baloratzeko.

DOKUMENTUA | Lamela epailearen autoa espetxeratzea aginduz

Carmen Lamea Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 19 orrialdeko autoan agindu du Kataluniako Gobernuko zortzi kontseilari espetxeratzeko agindua: irakurri hemen.

AZKEN ORDUKOA: Puigdemont presidentea eta Bruselan dauden lau kontseilariak atxilotzeko agindu du Lamelak

Vilaweb atariak zabaldu duenez, Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak onartu egin du Espainiako Estatuko fiskaltzak egindako eskaria eta euroagindu baten bidez Carles Puigdemont Kataluniako presidentea eta Clara Posantí, Meritxell Serret, Toni Comín eta Lluis Puig kontserilariak atxilotzeko autoa kaleratu du.

Euroagindua, Madrilen deklaratzera joan diren zortzi kontseilarien espetxeratzea agindu eta denbora gutxira kaleratu du auzitegiko epaileak.

 

Ada Colau: "Egun beltza da Kataluniarentzat"
Pablo Iglesias: "Lotsa ematen dit nire herrian oposizioko jendea espetxeratzeak"
Manifestazioa jendetsua azaroaren 12an Bartzelonan

Crida per la Democrácia plataformak manifestazioa deitu du azaroaren 12an, igandearekin, Bartzelonan, Carmen Lamela epaileak espetxera bidali dituen kontseilari eta erakunde independentisteko preso politikoak aske uztea eskatzeko.

 

ERREAKZIOAK: Kataluniako Gobernua kartzelaratzeko aginduaren aurrean elkarretaratzeak

ANC erakunde independentistak elkarretaratzeak deitu ditu Auzitegi Nazionalaren erabakia jakin bezain laster. Kataluniako herritarrei dei egin die arratsaldeko 19:00etan eskualdeetako udalerri guztietako udaletxe aurrean elkartzera, baita Kataluniako Parlamentaren aurrean ere.

CUP erakunde politikoak ere kalera irteteko deia egin die herritarrei, kontseilarien askatasuna eskatzeko:

AZKEN ORDUKOA: Junqueras eta beste zazpi kontseilari baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du epaileak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak Kataluniako Gobernuko zortzi kontseilari espetxeratzeko agindu du, Madrilen deklaratu ostean: Oriol Junqueras Kataluniako presidente-ordeaz gain, Jordi Turull, Raul Romeva, Josep Rull, Dolors Bassa, Meritxel Borrás, Joaquim Forn eta Carles Mundó bidali ditu epaile espainiarrak kartzelara baldintzarik gabe.

Santi Vila kontseilari ohiarentzat, ordea, 50.000 euroko fidantza eskatu du. Santi Vila izan da fiskaltzaren eta epailearen galderei erantzun dien bakarra. Fidantza hori ordiandu arte espetxean egongo da.

Lamelak Kataluniako Gobernua ia osorik espetxeratzeko arrazoitzat eman du ihes egiteko, frogak deuseztatzeko eta delitua berriz egiteko arriskua dagoela.

 

Ortuzar: "Deitzaileetako batzuk ahal duten guztia egiten ari dira manifestazioan egon ez gaitezen"

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJ ez dela joango larunbatean 155. artikuluaren aurka eta erabakitzeko eskubidearen alde Bilbon egingo den manifestaziora. Onda Vascari emandako ellarrizketak, Ortuzarrek adierazi du deitzaileetako batzuk ahal beste egiten ari direla EAJ manifestazioan egon ez dadin, "eta ez naiz Bilduz ari".

Gure Esku Dagok Kataluniarekin elkartasunez deitutako aurreko manifestazio bietan EAJk ere parte hartu du.

"Gure jarrera oso argia da", azpimarratu du Ortuzarrek, "155aren aurka gaudela irmoki esan dugu esan behar genuen lekuan, Senatuan, baita eremu instituzional guztietan ere. Berdin egingo dugu Eusko Legebiltzarrean, batzar nagusietan eta udaletan planteatzen denean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude