45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Maddalen Iriarte: "Euskal Herrian de facto ezagutu dugu 155a jada"

155. artikuluaren aurka larunbatean Bilbon deitutako manifestazioaren atarian, Maddalen Iriartek ARGIAri esan dio artikuluaren aplikazioa gobernu antidemokratiko baten politiken azken ukitua izan dela: "Esango nuke Euskal Herrian de facto ezagutu dugula 155a jada. Besteak beste, Gasteiz eta Iruñeko legebiltzarretan onartutako legeak, Madrilen gustukoak ez direnak, Konstituzio Auzitegiaren bitartez bertan behera utzita".

Hemen irakur dezakezue elkarrizketa osoa. 

 

Fiskaltzak Bruselan dauden Puigdemont eta lau kontseilariak atxilotzeko euroagindua eskatu du

Miguel Angel Carballo Espainiako Estatuko fiskalaren aburuz "nabarmena eta publikoa da deklaratzera deituak izan direla (...) eta Puigdemontek publikoki esan duela ez dela agertuko". Idatzia auzitegira bidali du fiskalak eta Belgikako autoriateek katalanen ordezkariak atxilotzeko euroagindua eskatu du.

Puigdemonten eta Bruselan dauden kontseilarien abokatuek deklarazioa bideokonferentzia bidez egitea eskatu dute.

Kataluniako Gobernuko zazpi kontseilariak baldintzarik gabe espetxeratzea eskatu du Fiskaltzak

Gaur goizean deklaratu dute Kataluniako Gobernuko zenbait kontseilarik Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horiez gain Santi Vila kontseilari ohiak ere deklaratu du Carmen Lamela epailearen aurrean. Fiskaltzak kontseilari guztiak espetxeratzeko eskatu du inolako baldintzarik gabe. Santi Vila ordea fidantzapean espetxeratzeko eskatu du.

Azaroaren 9ra atzeratu dute Forcadell eta gainontzeko mahaiko kideen deklarazioa

Abokatuek hala eskatuta deklarazioa atzeratzea erabaki du Auzitegi Gorenak. Deklarazioa prestatzeko denbora gutxi izan dutela eta, kexu agertu dira abokatuak. Beraz azaroaren 9an iltzuli beharko dira Espainiako Auzitegi Gorenera mahaiko kideak deklaratzera. Ordura arte poliziaren zaintza jartzeko agindu du epaileak, ez dutela ihes egingo ziurtatzeko.

Auzitegi Nazionalak ordea ez dio jaramonik egin abokatuen eskaerari eta Kataluniako Gobernuko kideak deklaratzen ari dira dagoeneko.

Puigdemont eta Bruselan diren lau kontseilariak atxilotzeko nazioarteko agindua eskatuko du Fiskaltzak

Catalunya Radiok aurreratu duenez, Puigdemont president-a, Comín, Serret, Puig eta Ponsatílau kontseilariak atxilotzeko nazioarteko agindua eskatuko du Espainiako Fiskaltzak. Bostak ez dira Madrilera joan Auzitegi Nazionalera deklaratzera, Bruselan daude une hauetan.

ANCk mobilizatzera deitu ditu herritarrak

Eguerdiko 12etan Bartzelonako Sant Jaume plazara eta lantokien parean kontzentratzera deitu ditu herritarrak Askatasuna lemapean. "Katalunian herritarrok aukeratzen ditugun pertsonek gobernatzen dute" dio Kataluniako Biltzar Nazionalak.

Arratsalderako ere mobilizazioak deitu ditu Kataluniako Parlamentuaren parean eta hainbat udaletxeren aurrean arratsaldeko 7etan. ANCek "ozen" adierazi nahi du Generalitateko Gobernua Carles Puigdemont presidentearen gobernua dela.

 

Pugidemont eta Bruselara joandako lau kontseilari ez dira aurkeztu deklaratzera

Puigdemont eta lau kontseilarik (Clara Ponsatí, Meritxell Serret, Meritxell Borràs eta Toni Comín) Bruselatik deklaratzea eskatu dute eta beraz pentsatzekoa da gaur ez direla Madrilera deklaratzera joango. Zenbait hedabidek aurreratu dute Puigdemont eta lau kontseilariak ez badira deklaratzera joaten epaileak atxilotzeko agindua emango duela. Bart arratsaldean El Confidencialek aurreratu zuen, epaileak gaur deklaratuko duten guztiak espetxeratzeko eskatuko duela, Santi Vila izan ezik. Epailearen ustez ihes egiteko arriskua baitago. Santi Vilak independentzia aldarrikapena egin baino egun bat lehenago aurkeztu zuen dimisioa, aldarrikapenarekin ez zegoelako ados. Abenduaren 21eko hauteskundeetarako bere burua aurkeztu du PDeCATeko hautagai izateko.

 

Goizean deklaratzera deituta daude Kataluniako Gobernuko eta Parlamentuko mahaiko kideak

Gaur deklaratuko dute Kataluniako Gobernuko eta parlamentuko mahaiko kideek Espainiako Auzitegi Nazionalean batzuek eta Auzitegi Gorenean besteek. Kataluniako Gobernua kargugabetu egin zuen Espainiako Gobernuak eta beraz forudun izaera galdu zuten gobernuko kideek, horregatik deklaratuko dute Auzitegi Nazionalean, goizeko bederatzietan daude zitatuta. Aldiz Parlamentuko mahaiko kideek forudun izaera mantentzen dute eta Auzitegi Gorenean deklaratuko dute 9:30ean hasita. Diru publikoaren erabilera okerra, matxinada eta sedizioa leporatzen dizkie fiskal nagusiak.

"Ideia guztiak dira zilegi, haien garapena legearen barruan egitea da eskatzen dena", dio Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak

Prentsaurrekoa eskaini du Enric Millo, Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak, besteak beste Ministro Kontseiluak abenduaren 21eko hauteskundeez hartutako erabakien berri emateko. Madrilgo gobernuaren erabaki bat Bartzelonatik jakinaraztea justifikatu du 155aren aplikazioaren ondorioz sortutako egoera dela eta.

155. artikulua ezartzeaz geroztik Generalitatea normaltasunez funtzionatzen ari dela esan du Millok, eta ondoren azaldu egin du Ministro Kontseiluak hauteskundeak egiteko ohiko neurriak hartu dituela. Halaber, jakinarazi du Kataluniako hiru organismo publiko ezabatzea erabaki dutela ministroek, minutu batzuk lehenago amaitutako bileran: hain zuzen ere, Trantsizio Legearen arabera Errepublika egituratzeko funtzioa zuten organismoak.

Kazetarien galderei erantzunez, nabarmendu du Carles Puigdemont presidenteak –presidente ohi, bere hitzetan– onartu izana hauteskunde "legezko eta demokratikoak" egingo direla abenduaren 21ean. "Esan gabe doa Espainiako Gobernuak hauteskundeen emaitzak onartuko dituela, beti egin duen bezala" gaineratu du, eguerdian Puigdemontek esandakoaz galdetu diotenean.

Agerraldia amaitu du esanez "ideia guztiak mahai gainean egongo dira eta hortik aterako da ordena konstituzionalera itzultzea bermatuko duen parlamentu demokratikoa". "Ideia guztiak dira zilegi, haien garapena legearen araberakoa izatea da eskatzen den gauza bakarra", borobildu du.

 

Aste honetan deklaratzera deitu du Puigdemont Espainiako Auzitegi Nazionalak

Matxinada egotzita, ostegun eta ostiral artean Madrilen deklaratzera deitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Karles Puigdemont Generalitateko presidentea.

Inputatu gisa deklarazioa hartzeko deitu diote. Carmen Lamela epaileak dio Puigdemontek armada propioa eraiki nahi zuela eta Mossoak mehatxu zirela. 6.207.450 euroko fidantza ere jarri dio, eta hiru eguneko epea eman aurkezteko.

Alderdi independentistek gehiengoari eutsiko liokete, bost puntuko aldearekin, CEOren inkestaren arabera

Independentziaren alderko alderdiek bost puntuko aldea aterako liekete unionistei abenduaren 21an, Centre d'Estudis d'Opinióren arabera. Junts pel Sík eta CUPek Parlamentuan gehiengo osoari eutsiko liokete, 2015eko emaitza bertsuekin.

Estatu independente baten aldekoak %48,7an kokatzen dira eta ezezkoak %43,6an, bost puntuko aldea dago bien artean.

Centre D'Estudis d'Opinió-ren azken barometroaren emaitzak dira. %8k ez daukate erabakita. Sondeoa tentsio politiko handiko unean egin da, independentzia aldarrikapenaren eta 155. artikuluaren aplikazioa direla eta.

 

PSEko Lezoko zinegotziak Puigdemont kartzelan ikusi nahi du

Jose Ángel Sánchez udal ordezkari sozialistak txio bat idatzi du, Kataluniako presidenteari “zulora” joatea opatuz. EAJren esku dagoen Lezoko udal gobernu batzordeko kide da.

Irakurri albiste osoa hemen.

Ostegun eta ostiralerako deitu dituzte deklaratzera Forcadell eta Parlamentuko Mahaiko beste bost kideak

Espainiako Epaitegi Gorenak ostegun eta ostiralerako deitu ditu Kataluniako Parlamentuko Mahaiko sei kide, matxinada, sedizioa eta diru publikoaren erabilera okerra egotzita. Pablo Llarena magistratuak oroitarazi die abokatuarekin joan behar dutela.

Ostegunean 9:30ean hasiko da saioa eta ikertu gisa doazela gogorarazi die. Carles Puigdemont Bruselan prentsaurrekoa ematen ari zen une berean jakinarazi dute albistea.

Puigdemont ez da Espainiako Estatura itzuliko segurtasun bermea izan arte; "abenduaren 21eko emaitza errespetatuko duzue?", galdetu dio Espainiari

Hasi aurretik prentsaurrekoa katalanez, gaztelaniaz eta frantsesez egingo duela adierazi du Carle Puigdemontek. Ingelesez ere mintzatu da aretoa bete duten kazetarien galderei erantzuteko.

"Generalitatean bildu ginen independentzia aldarrikatu ostean, eta Espainiako Gobernuak Kataluniako herriaren, funtzionarioen eta Gobernuaren aurka biolentzia erabiliko zuela ikusi genuen, datuak eskuetan. Orotara 500 urteko kartzela zigorra Gobernuaren aurka, atxiloketak egitea hurrengo pausoa zela bagenekien, fiskaltzaren eskaria hor dago. Horregatik, beti esan izan dugun bezala, biolentzia ekiditea jarri genuen lehentasun, eta segurtasuna bermatzea erabaki genuen. Elkarrizketa eskatzen jarraitu genuen, baina ezinezkoa zela ikusi genuen. Aldarrikapenaren aurreko egunean hura bertan behera uztea proposatu genuen, Espainiak 155. artikulua ez bazuen aplikatzen, elkarrizketari atea ireki nahian, baina hala ere ez.

Ezin dugu Kataluniako Errepublika eraiki biolentziarekin. Espainiako Estatuak hori egin nahi badu, bere erabakia izan dadila, baina guk uko egiten diogu horri. Kataluniako Gobernuak esan zuen funtzionarioak ez zituela arriskuan jarriko, eta hori da egin duguna. Errepublika eraikitzea mantsotuko badu horrek, uste dugu ez dela prezio handiegia.

Gogoratuko dugu Maza fiskala gaitzetsia izan zela, gure aurkako kereilak ez du oinarri juridiko sendorik, ideia eta pertsona batzuk jazarri nahi ditu, ez ekintzak. Kereila oso gogorra da, eta guk ez diogu men egingo, dugun arduragatik. Lau erabaki hartu ditugu:

1- Presidente zilegi gisa, Bruselara etorri gara Europako bihotz instituzionalean salatzera jazarpen politikoa.

2- Junts Pel Síren buruzagitzak Katalunian jarraitzen du ekintza politikoan lanean. Ez dugu sekula abandonatu gobernua. Ez diogu justiziari ihes egingo.

3-  155. artikuluari aurre egingo diogu, sindikatu eta karguei babes osoa adierazten diegu, esan nahi diegu borrokatzen jarraitzeko PP, Ciudadanos eta PSOEk egin nahi duten Kataluniako instituzioen eraisketa. Urriaren 1ean eskolak defenditu genituen bezala, instituzioak defendatuko ditugu orain.

4- Ez diegu beldurrik hauteskundeei. Erronka hartzen dugu eta nazioarteko komunitatearen aurrean egingo dugu. Hori bai, abenduaren 21eko emaitzak errespetatuko ditugu, edozein dela ere emaitza. Espainiako Gobernuari galdera argia egin nahi diogu: errespetatuko dituzue abenduaren 21eko emaitzak, edozein direla ere?

Kataluniako herriari eskatzen diogu indarrez eusteko. Errepresioa besterik erabiltzen ez dakien gorbernu bat daukagu aurrean. Guk pazifismoa dugu arma gisa, irabazi egingo diegu. Gogoan izan nahi ditut kontseilari guztiak. Denok ditugu presente gure jendea hemen Bruselan gaudela, beraz, babesa eskatzen dugu.

Azkenik, lan egingo dugu, PP, PSOE eta Ciudadanosek Kataluniako instituzioak ez ditzaten desmontatu. Abenduaren 21elo hauteskundeetan parte hartzea logika honetan ere sartzen da. Demokraziaren esparruan konfrontatu garenean, beti irabazi diegu. Hautesontziak dauden lekuan beti irabazi diegu".

Ez dela Belgikara etorri hemengo politika nahastera, esan du Puigdemontek kazetarien lehen galderari erantzunez.

Espainiak Kataluniako poliziaren kontrola hartu duen unean, Gobernuko kontseilariei segurtasun neurriak erabat kendu dizkiela salatu du, eta bere bizkartzainak ere nabarmen gutxitu direla.

Ez dela asiloa eskatzera joan esan du, eta Europar Batasuneko herritar gisa mugimendu askatasuna daukatela, "egunero milaka pertsona atzera eta aurrera ibiltzen diren bezala". Hala ere, garbi utzi du ez dela Espainiako Estatura itzuliko bertako sistema judizialaren esku jartzera, "behar bezalako bermeak" izan arte.

BIDEOA: Puigdemontek Bruselan egindako agerraldia osorik
Puigdemont eta bost kontseilari

Nazioarteko Prentsaren Zentroan sartzen ari da Puigdemont ondorengo kontseilariekin: Toni Comín, Meritxell Serret, Dolors Bassa, Meritxell Borràs eta Joaquim Forn.

Ikusmin izugarria Puigdemonten prentsaurrekoa dela eta

Aretoa txiki geratu zaie, barnean dauden kazetariei.

Epaitegi Gorenak onartu egin du matxinada egotzita Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren aurkako kereila

Espainiako Epaitegi Gorenak onartu egin du astearte goizean, aurreko egunean fiskaltzak jarritako kereila Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide soberanisten aurka. Matxinada, sedizioa eta diru publikoaren erabilera okerra egotziz 30 urteko kartzela eskatzen diete guztira sei pertsonari: Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadell, joan den uztail arte Mahaiko kide izan den eta egun Junts pel Síko talde parlamentarioko presidente den Lluis Maria Corominas, eta Mahaiko kide eta alderdi bereko kide Anna Simó, Lluis Guinó eta Ramona Barrufet; baita Catalunya Sí que es Pot-eko Josep Nuet.

Puigdemonten lehen irudiak Bruselan

European Free Alliance taldearen egoitzako atean zain zituen kazetarien galderei erantzun die, esanez, 12:30etako prentsaurrekoan emango duela informazio guztia.

Guardia Zibila Esquadra Mossoen hainbat komisaldegitara joan da Urriaren 1eko grabazioen bila

Esquadra Mossoen arabera, ondorengo herrietako komisaldegietan agertu da Guardia Zibila: Complex Egara (Sabadeleen, Mossoen egoitza nagusia), Girona, Manresa, Sant Feliu de Llobregat, Granollers eta Tortosa. Aran informazio osoagoa.

Nazioarteko prentsan oihartzun zabala izan du Puigdemont Bruselara joan izanak

Generalitateko presidenteak eta hainbat kontseilari Bruselara joan izanak nazioarteko hedabideak sorpresan harrapatu ditu eta presentzia handia eman diote beren espazioetan.

New York Timesek azaldu du Kataluniako liderra Belgikan agertu dela Espainiak epaitu nahi duelako.

Europako politikari jarraipena egiten dion Politico.eu gunean nabarmendu dute Kataluniako krisiak Belgika kolpatu duela, politika lokala desestabilizatuz.

Times britainiarrak nabarmentzen du EBk baztertu egiten dituela rebelioa egozten zaien lider kataluniarrak.

Eta Belgikan, Le Soir egunkariak azala ireki du azalduz herrialde hartako gobernuan sortu den gatazka, Carles Puigdemonten presentziagatik.

Ab21ean independentismoak "garaipen ukaezina" lor dezan egingo du lan ANCk

Espainiako Gobernuak abenduaren 21erako inposatutako hauteskundeen harira, alderdi eta eragile zibilak deitu ditu azaroaren 3a baino lehen aurrera eraman beharreko estrategiaz eztabaida dezaten.

ANCko Idazkaritza Nazionalak bart bileran ondorioztatu du hauteskundeetan parte hartzearen helburu bakarrak hau behar duela: "Errepublika berretsiko lukeen garaipen ukaezina lortzea, Trantsizio Juridikorako legea eta prozesu konstituziogilea indarrean jartzea eta Kataluniako herriaren ordezkari legitimoak berrezartzea".

Hala ere, ANCk dio abenduaren 21eko hauteskundeak "ezin dira erabat demokratikotzat jo", Espainiako Gobernuak "ilegitimoki" deitu dituelako eta "bozka hertsatzen duten Espainiako segurtasun indarren presentzia handiagatik".

Jordi Sànchez eta Jordi Cuixarten berehalako askatasuna eskatu du, baita 155. artikulua gaitzetsi eta Errepublika eraikitzeko kalean lanean ariko direla ziurtatu ere.

"Gatazkaren bidez Espainiako Estatua mahai batean eserarazi behar dugu"

Pau Llonch (Sabadell, 1982) musikaria eta ekintzaile politikoa da. At Versaris rap taldeko, PAH plataformako, Crida per Sabadelleko eta CUPeko kidea da. Elkarrizketa egin diogu zurrunbiloaren erdian dagoela, eta analisi zorrotza estimatu diogu. Titular batzuk.

"Kataluniako autodeterminazio prozesuaren hegemonia pixkana posizio errepublikazaleetara biratzen joan da, eskubideen konkistara".

"Azken aldian CUPek instituzio mailan duen papera minimizatu dute eta prozesuak dinamika elitista izan du, 'despatxista' nolabait esateko".

"Maila politikoan, auto-suntsitzen joan da Kataluniako eskuina. Eskuin ekonomikoak ez du sekula babestu proiektu independentista".

"Espainia eta Kataluniako ezker ez-independentistek ez dute eztabaidatu gaiaz azken 40 urteetan. Nazionalismo espainiar naturalizatua ezkutatzen dute".

"Prozesu Katalanarekiko paperik kaltegarriena jokatu du EAJk azken hilabeteetan".

"Ez nago ziur Kataluniako Gobernuak konfiantzarik duen herri mugimenduetan, ea konturatzen den zer nolako indarra izatera hel daitekeen".

"Trantsizio legeak jasotzen duen prozesu konstituziogilea edukiz betetzea izango da ezker independentistaren erronka handiena".

"Europar Batasuna zer den norbaitek argi badu, hori Kataluniako ezker independentista da. Beste ezker batzuei zer pentsatu eman behar lieke"

"Kataluniako Gobernuak aurrera tinko egiten badu, Errepublikaren legaltasuna eraikiz, instituzionalizazio bikoitza eta gatazka egoera ekarriko du".

Generalitatearen webgune nagusia, itxita

Gaur goizetik zerbitzuz kanpo daude, Moncloaren aginduz, govern.cat eta president.cat webguneak, nahiz eta Generalitatearen web orri administratibo batzuk indarrean dauden. Twitter kontua ere badabil, baina bertan ageri diren loturetako askotara sarbiderik gabe.

 

Mayor Oreja: "Katalunian hauteskundeetara deitzea arriskutsua da"

Abenduaren 21erako hauteskundeetara deitu izana erabaki arriskutsutzat jo du PPrekin Espainiako Barne ministro izandako Jaime Mayor Orejak. "Mugimendu independentistak irabaziz gero, legez kanpoko erreferenduma izan zena legezko bilakatuko delako", esan du Donostian jaiotako politikariak.

12:30ean hitz egingo du Puigdemontek Bruselatik; Generalitatea erbestean arituko da hainbat iturriren esanetan

Catalunya Radio eta Vilaweben bitartez zabaldu da Carles Puigdemont eta berarekin batera Bruselara joan diren Generalitateko gainerako goi-karguek 12:30ean emango dutela prentsaurrekoa Belgikako hiriburutik. Hainbat iturrik segurutzat ematen dute erbestean arituko dela Errepublikako Generalitatea –modu sinbolikoan beraz– datozen asteetan, independentismoak abenduaren 21erako Mariano Rajoyk deitutako hauteskundeak prestatzen dituen bitartean.

155. artikuluaren aurka manifestaziora deitu dute gehiengo sindikalak, EH Bilduk eta Gure Esku Dagok

 

Bilbon manifestaziora deitu dute larunbaterako Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aurka. 17:00etan aterako da La Casillatik. EH Bildu, ELA, LAB, Gure Esku Dago, Steilas, Etxalde, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk deitu dute.

Pepe Beunza (En Peu de Pau): "Espainiarentzat ere ona da Kataluniaren independentzia"

Kataluniako independentziaren aldeko borroka denak indarkeriarik gabekoak izan daitezen sustatzen du En Peu de Pau koordinadora sortu berriak. Bertako kide Pepe Beunzarekin aztertu dugu aktualitatea eta borrokaren urteetako esperientzia, borrokaren poza kutsatu digun elkarrizketa patsadatsuan. Estitxu Eizagirrek egindako elkarrizketa.

PDeCAT ere abenduaren 21eko hauteskundeetan egongo da

ERCk egin bezala, PDeCATek ere adierazi du abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkeztuko dela. Aurrekoetan bi alderdiek Junts pel Sí plataforman elkarrekin joan ziren. Urriaren 1eko erreferenduma sustatu duten hiruretatik, CUP falta da jakinarazteko aurkeztuko denez.

 

Bruselan dira Carles Puigdemont eta Generalitateko beste kide batzuk; haien agerraldia espero da astearterako

Fiskaltzak euren aurkako kereila aurkeztu duen egun berean, Bruselara joan dira Carles Puigdemont eta Generalitateko beste zenbait kide. Asteartean agerraldia egingo du bertatik.

Igandean, Puigdemonti asilo politikoa eskaintzearen alde agertu zen Belgikako Migraziorako Estatu idazkaria, Theo Francken. Haatik, halako eskaintzarik dagoenik ukatu lehen ministro belgikarrak, Charles Michelek.

Bidaiaren antolatzailea, El Periódico-egunkariareren esanetan, Amadeu Altafaj izan da, hau da, Generalitateak Europar Batasunaren aurrean oraintsu arte izan duen ordezkaria. Moncloatik iritsitako kargugabetze agindua onartu duela jakinarazi du Altafajek gaur bertan.

Puigdemont Bruselara joan izanagatik "kezkarik ez dutela" adierazi dute Espainiako Barne Ministerioko iturriek, presidentea Generalitateko jauregira gaur ez joatea baita interesatzen zaiena.

ERC abenduaren 21eko hauteskundeetan izango da
Sergi Sabrià ERCko bozeramailea (Jordi Bataller / ANC).

"Hauteskunde ilegitimoak jarri dizkigute aurrean. Tranpa bat. Hala ere, boto kutxek ez digute beldurrik ematen" adierazi du ERCko Sergi Sabriàk astelehenean. Orain arte Junts pel Sí koalizioan Kataluniako gobernuko kide izan den alderdiak, horrenbestez, 155. artikuluaren aplikazioaren ondorioz Espainiako Gobernuak deitu dituen hauteskunde autonomikoetan parte hartuko du. Hauteskundeak "errepublika finkatzeko aukera bat gehiago" izateko nahia adierazi du alderdiak.

Espainiako Estatuko fiskaltza Kataluniako Gobernuaren eta parlamentuko mahaiaren kontra kereilatuko da

Matxinada, sedizioa eta diru publikoaren bidegabeko erabileragatik kereilak jarri ditu Espainiako Estatuko fiskaltzak Kataluniako Gobernuko kideen kontra. Gainera, Kataluniako parlamentuko mahaiko kideen kontra ere joko du José Manuel Mazak. Gobernuko kideen aurkako kereila Espainiako Auzitegi Nazionalean jarri du fiskaltzak, ulertuta kide horiek forudun izateari utzi diotela. Parlamentuko mahaiaren kontrako kereila berriz, Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean jarri da.

Pablo Iglesiasek esan du Antikapitalistak "politikoki Podemosetik kanpo" daudela

Igande arratsaldean ohar bat publikatu zuen Podemos barruko Antikapitalisten korronteak. Ohar horretan zioten "Kataluniako Errepublika berria" onartzen zutela. Berehala Teresa Rodriguez eta korronte horretako zenbait kideek beste ohar bat kaleratu zuten Kataluniako Errepublika onartzearen aurka. Gaur goizean Pablo Iglesiasek esan du Antikapitalistak "politikoki Podemosetik kanpo" daudela eta orain alderdiko organoek erabaki beharko dutela nola kudeatu egoera hau.

Kataluniako Parlamentuko astearteko bilera bertan behera, legebiltzarra "desegin" delako

La Vanguardia-k argitaratu duenez, Carme Forcadellek desegintzat eman du Kataluniako parlamentua. Asteartean parlamentuko mahaia bilera egitekoa zen, baina deialdia bertan behera geratu da, ganbera "desegin" delako. Forcadellek parlamentuko presidente izaten jarraituko luke hauteskunde autonomikoak egin arte eta bilerak deitzeko eskumena dauka, baina ez parlamentuko mahai arruntarenak, haren ordezko Diputazio Iraunkorrarenak baizik.

Ada Colau hauteskundetara aurkeztearen alde agertu da

Igande gauean, La Sexta telebista kateko "El Objetivo" saioan egin zioten elkarrizketan adierazi zuen, abenduaren 21eko hauteskundeak bere gustokoak ez diren arren parte hartzearen alde dagoela. Bere ustez, Xavier Domenech izango da En Comu Podemen hautagaia.

Espainiako Gobernuaren mehatxupean lanera joan dira Kataluniako goi kargu ugari

Kataluniako Errepublika deklaratu osteko lehenengo lan eguna da. Goizean goizetik zalantza ugari zeuden Espainiako Gobernuak kargugabetu dituen Kataluniako Gobernuko kide eta goi kargudunek hartuko zuten jarreraren inguruan. Hala ere, normaltasunez hasi dira euren lanpostuetara iristen Espainiako Gobernuak kargugabetutako pertsona ugari, Azpiegitura eta Mugikortasun idazkaria Ricard Font, Hezkuntza Politikako idazkaria, Pere Aragones Ekonomia Idazkaria eta Josep Rull Lurralde Kontseilaria besteak beste.

Espainiako Gobernuak Mossoak bidali ditu goi kargudunei ohartaraztera lanean jarraitzen badute usurpazio delitu bat egingo dutela. Espainiako Gobernuak jakinarazi du zenbait ordu utziko dizkietela kargugabetuei euren gauzak jaso ditzaten bulegoetatik. 

Konfrontazio indartsurik gabe jai dago

" Urriaren 1ean umiliatua sentitu zen Espainia gozatzen ari da egunotan 155.eko makil-dantzari ekin ondoren, independentismoa aldarrikapenetarako eta kaleak betetzeko gai ikusten duelako baina ez Estatu bat edukiz betetzen jarraitzeko gai. Harrokeria eta plazerrez beteriko burla keinu sakonez, pistolarekin burura apuntatuz, lerro gorria pasatzeko ausardiarik ez duela esaten dio espainiar agintariak armagabetutako katalan agintariari. Ostiraleko herri pozaren ondoren, asteburuko lasaitasunak irudi hori utzi zuen barrikadaren alde bateko zein bestekoen begi-ninietan. Edo, hainbat irudiren artean, hori ere bai".

Jarraitu irakurtzen Xabier Letonaren analisia

Espainiako Podemos Kataluniako Podem-en gainetik agintzen hasi da

Podem-eko egungo zuzendaritzaren hainbat erabakiren aurka agertu da Podemos, besteak beste  abenduaren 21erako Espainiako Gobernuak Katalunian deitutako hauteskunde autonomikoetara ez joateko ireki zuen aukeraren aurka. Podemeko zuzendaritzaren esanetan, ikusita urriaren 1ean zer gertatu zen,  ez luke zentzurik abenduaren 21ean hauteskundeetara joatea, baldin eta ez balitz 155.aren aurkako fronte batean. Halaber, Podemosek egotzi dio Podemeko diputatu Albano-Dante Fachini  Errepublikaren Aldarrikapenerako egunean Podemosek ez zekiela Podemeko diputatuek zer egin behar zuten, eta horrek oso egoera deserosoa sortu ziela. Ondorioz, Podemosek erabaki du galdetzea Podemeko partaideei ea 21eko hauteskundeetara En Comúkoekin joan nahi duten hauteskundeetara.

Podemoseko sektore antikapitalistak dagoeneko onartu du Kataluniako Errepublika eta honek hainbat kalapita sortu du. Teresa Rodriguez eta Jose María Gonzalez Cadizeko alkateak lehenbiziz adierazi dute ez daudela ados antikapitalisten erabaki batekin. Irtenbide bakarra erreferendum adostua dela diote eta, 155. artikuluaren aurka eta independentziaren aldebakarreko aldarrikapenaren aurka daudela.

Albano-Dante Fachin, Podemeko diputatua Kataluniako Legebiltzarrean.

 

Astelehena, lehenengo lan eguna Kataluniako Errepublikako erakundeetan; zer gertatuko da?

Dentsitate politiko handiko asteburuaren ostean, astelehenean ikusiko da nola jokatuko duten Kataluniako Errepublika aldarrikatu berriaren gobernuak eta funtzionarioek Espainiako Estuaren erasoei aurre egiteko. Zer egingo du Madrilek 155. artikulua indarrean jartzeko praktikan, eta zelan erantzungo dute Generalitateak, Parlament-ak eta langile publikoek?

Ikus artikulu osoa lotura honetan.

Pablo Casado (PP): "155a zenbaitentzako abisua da, bai Katalunian bai beste erkidego batzuetan"

Mehatxu doinuz aritu da Pablo Casado PPko komunikazio arduraduna –Puigdemonten geroa eta Companysen fusilatzearen arteko lotura egin zuen bera– El Mundo egunkariari emandako elkarrizketaren zenbait pasartetan. Bertan dioenez, 155 artikuluaren aplikazioa ohartarazpena da Espainiako Estatuaren barruan independentzia nahi luketen nazioentzat. 

Desobedientzia baketsua arbuiatu du Casadok: "ANCk eta Òmniumek matxinada baketsua aipatzen dute, baina matxinada sekula ez da baketsua. Autoritatearen aurrean erresistitzea indarkeria mota bat da, legearen aurkakoa den heinean".

Euskal Herriaren paralelismoa ere egin du: "Zer gertatu zen Euskadin Batasuna legez kanpo utzi zenean? Sekulako liskarrak  iragarri ziguten, eta aldiz, gertatu zena izan zen kutxazainak eta autobus-geltokiak erretzeari utzi zitzaiola. Bizikidetza berrezarri zen, legalitatearen barruan. Katalunian ere, Cuixart eta Sánchez (sic) jaunak atxilotu zituztenean, protesta gau osoa irautekoa zen, eta azkenean ordu eta erdi iraun zuen ".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude