45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Francori gorazarre mossoei irainka ari diren manifestari espainiarzaleetako batek

Honako bideoa zabaldu du Catalunya Radiok: independentziaren kontrako Bartzelonako manifestari batek Francori gorazarre egin dio. Beste batzuek horrelakorik ez esateko nola esaten dioen ere entzun daiteke

 

 

Espainiarzaleen eta Mossoen arteko liskarrak Bartzelonako Sant Jaume plazan

Espainiaren batasunaren aldeko manifestazioaren ostean espainiar banderak zeramatzaten hainbat lagun elkartu dira Bartzelonako Sant Jaume plazan, Generalitatearen egoitzaren aurrean, eta eraso egin diete han zeuden Mossoei. Nació Digital agerkariak gertakariak erakusten dituen hainbat bideo zabaldu ditu:

 

Hainbat lagunek Espainiaren batasunzaleen erasoak jasan dituzte egunean zehar Bartzelonan

Kataluniaren independentziaren aurkako manifestaziora joandako zenbait pertsonak egindako erasoak izan dira Bartzelonan. Manifestazioan bertan jo egin dute kazetari bat. Horrez gain, taxi bati edari baten ontzia jaurti eta kristala hautsi diote Gràcia auzoan, gidaria arinki zaurituz. FGC trenbide konpainiako langile bati ere eraso egin diote, besteak beste CCOO sindikatuak zabaldu duenez:

Jordi Borràs argazkilari eta ARGIAko kolaboratzaileak twitterren zabaldu duenez, gutxienez zortzi lagunek jasan dituzte erasoak manifestazioaren testinguruan.

 

Puigdemonten argazkiak komisarietatik kentzeko agindua jaso dute Mossoek

Eskuadra Mossoek e-mail bidez jaso dute Carles Puigdemont presidentearen eta Generalitateko gainerako karguen argazkiak polizia-etxeetatik kentzeko agindua, 155. artikuluaren aplikazioaz geroztik polizia katalanaren agintea hartu duen Espainiako Barne Ministeriotik.

Espainiako Polizia Nazionalak ere bat egin du independentziaren aurkako manifestazioarekin

Polizia Nazionala Espainiaren batasunaren alde Bartzelonan egindako manifestazioren alde agertu da twitter bidezko mezu honekin:

 

'El Nacional'-eko kazetari bai eraso diote independentziaren aldeko manifestazioan

Espainiaren batasunaren aldeko manifestaziora joandako pertsona batek eraso egin dio El Nacional agerkarirako mobilizazioaren berri ematen ari zen kazetari bati. Hedabideak berak azaldu duenez, prentsarako gunean gertatu da erasoa. Inguruan zebiltzan manifestariak zenbait kazetariren aurka oihuka ari zirela, El Nacional-eko langilea haiek grabatzen hasi eta batek ostikoa eman dio Manifestarietako batzuek aldendu dute erasotzailea leku horretatik. Hemen ikus daiteke erasoaren unea:

 

Ehunka mila lagun Bartzelonan, Kataluniaren independentziaren aurka

Kataluniako Errepublika aldarrikatu eta 48 ordu baino gutxiagora, berriro ere manifestazio handia egin dute independentziaren aurkariek Bartzelonako kaleetan, Societat Civil Catalana (SCC) taldeak deiturik. Urriaren 8ko mobilizazioan bezala, Kataluniako PP eta Ciudadanoseko liderrak izan dira bertan, eta lehen aldiz Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak ere parte hartu du “Espainiaren batasunaren alde” egindako manifestazio batean.

300.000 pertsona bildu dira mobilizazioan, Bartzelonako Guardia Hiritarrak emandako datuen arabera. Deitzaileen esanetan, berriz, milioi batetik gora lagunek parte hartu dute. Tots som Catalunya (Denok gara Katalunia) goiburua erabili dute, eta argi utzi nahi izan dute manifestazioaren helburua ez zela 155. artikuluaren aplikazioaren alde egitea.

Amaieran manifestu bat irakurri du José Domingo SCCko presidenteordeak. JxSí eta CUPi leporatu die “euren gutxiengo soziala” inposatu nahi izatea, eta abenduaren 21erako Mariano Rajoyk deitutako hauteskundeak “normaltasuna berrezartzeko” aukeratzat jo ditu. Hain zuzen ere, “Votarem!” leloa izan da manifestariek oihukatuenetako bat, hauteskunde deialdi horri begira.

Carles Puigdemont presidentea espetxeratzearen aldeko oihuak ere izan dira manifestazioan, hala nola Espainiaren batasunaren aldekoak eta TV3ri manipulatzea egotzi diotenak. Mossoen aurkako goiburuak entzun dira halaber, baita manifestazioa zaintzen ari ziren polizien aurkako oihuak.

Albert Rivera Ciudadanoseko burua ere joan da manifestaziora. Abenduaren 21ean masiboki bozkatzeko deia egin du, Puigdemont “kanporatzeko”. PPko Xavier Garcia Albiolek, berriz, adierazi du ez presidenteak ezta Oriol Junquerasek ere ez dutela dekretu bakarra sinatuko Generalitatearen izenean: “Ordu batzuk, edo pare bat egun behar badute euren bulegoetatik gauzak ateratzeko, arazorik ez”.   

 

Eskoziako presidente ohi Alex Salmond Kataluniarekin elkartasunez Londresen egin duten elkarretaratzean izan da

Londreseko Picadilly Circus plazan Kataluniako Errepublikaren aldeko elkarretaratzea egin dute larunbatean. Han bildutakoen harridurarako, Eskoziako presidente ohi –egun Westminsterren diputatu– Alex Salmond agertu da bertara. Pankartako kideak agurtu ostean "Visca Catalunya!" oihukatu du. 2014an Eskoziako independetzia erreferendumaren sustatzaile nagusi izan zen Salmond.

 

155. artikuluaren jatorri arriskutsua

Ramón Cotarelo (Madrid 1943) politologo, idazle eta Zientzia Politikoetako UNEDeko katedradunak azalpen hau eman du Espainiako Gobernuak indarrean jarri duen 155. artikuluaz: "155. artikuluak ez du ezer ahalbidetzen, ez duelako zehazten ezer, eta ahalbidetzen du dena. Eta dena hori azkeneraino iritsi daiteke, eta zehatz azalduko dut: Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua hitzez hitzeko itzulpen bat da, egun indarrean den Alemaniako Konstituzioaren 37. artikuluaren hitzez hitzeko itzulpena da. Eta aldi berean, egun indarrean den Alemaniako Konstituzioaren 37. artikulu horrek erreproduzitzen du literalki Weimarko 1919ko Konstituzioaren 48. artikulua. Artikulu hori besapean zuela iritsi zen Hitler boterera. Hitler boterera iritsi zen 48. artikuluari helduta, zeina den 37. artikulua, zeina den 155. artikulua. Uste dut Espainiako Gobernuak ez dakiela hau. Eta inola ere ez dut uste Hitlerren kontuak birproduzitzeko asmoa duenik, baina agian bai Francorenak. Zergatik geldituko da 55 kargugabetzetan?  Zergatik ez du kargugabetzen Katalunia osoa? Funtsean gauza bera litzateke, oinarri eta zilegitasun bera luke hala egiteak: batere ez". Bideoan entzungai, gazteleraz:

EAJk Kataluniako Errepublika aitortuko duela adierazi du Egibarrek

“Kataluniako legezko erakundeen erabakiak” EAJk beti errespetatu dituela eta etorkizuneko edozein erabaki norabide horretan joango dela adierazi du Joseba Egibar EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Radio Euskadin galdetu diotenean ea Legebiltzarrak Kataluniako Errepublika aitortuko duen. Mariano Rajoyren Gobernuari egotzi dio “Kataluniako botereen eta erakundeen eskumenen legez kanpoko usurpazioa egitea” eta gaineratu du kezkatuta ikusten dutela nola ari zaizkion “elkarrizketari ate guztiak ixten”. “Txinparta bat nahikoa da inork nahi ez dituen jarrera zehatzak ikusteko”. Indarra ez erabiltzeko eskatu dio Espainiako Estatuari.

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztuko du Legebiltzarrean, erakundeak Katalunia Estatu independentea dela aitortu dezan. Aitortza hori babestea “zaila” ikusten du Jon Hernandez legebiltzarkideak (Elkarrekin Podemos), ez duela “legez kanpo dagoena” aitortuko adierazi du Eneko Anduezak (PSE-EE), eta EAEko Legebiltzarrak Kataluniaren independentzia aitortzeko deklarazioan bertan delitua ikusten du Anton Danboreneak (PP).

 

Puigdemont: "Gure burua defendatzeko modu onena 155ari oposizio demokratikoa da"

Ostiralean independentzia aldarrikatu ondoren lehen agerraldi ofiziala egin du Carles Puigdemontek. Kataluniako Parlamentuak bakarrik kargugabetu dezakeela baieztatu ostean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzearen aurrean izan beharreko jarreraz hitz egin du. Presidenteak eskatu du ez dadila biolentziarik egon eta errespeta daitezela kataluniar unionisten manifestazioak eta sinboloak. "Eduki dezagun pazientzia, pertseberantzia eta perspektiba", esan du Puigdemontek, jarrera zibiko eta demokratikoak babestearekin batera. "Herrialde libre bat eraikitzeko lanean jarraituko dugu", baieztatu du eta gaineratu Espainiako herriekin "errespetuan" oinarritutako loturak nahi dituztela.     

Brindisak Euskal Herriko zenbait herritan, Kataluniako Errepublikari ongietorria egiteko

Iruñea:

Zarautz:

Zumaia:

 

Catalunya Radio-ko egoitzari eraso egin diote ehunka unionista espainiarrek

300 bat lagunek, Espainiako bandera eskuan eta Espainiako batasunaren aldeko oihu artean, Catalunya Radio hedabide publikoak Bartzelonako egoitza inguratu dute eta hainbat kristal hautsi dituzte ostiral gauean.

Beteve kateko auto bati ere kristalak hautsi dizkiote. 

 

Rajoyk parlamentua desegin du eta hauteskundeak iragarri ditu abenduaren 21erako

Beste hainbat neurri ere hartu dituztela adierazi du:

Generalitateko presidentea, presidenteordea eta kontseilari guztiak kargurik gabe utziko dituzte. Bulegorik gabe geratuko dira. Atzerrian dituzten delegazioak kenduko dizkiete, Bruselakoa izan ezik. Polizia burua ere kargugabetuko dute.

Rajoyk adierazi du kontua ez dela autogobernua etetea, baizik eta "normaltasunera itzultzea". Diskurtsoaren amaieran, PSOEri eta Ciudadanosi eskertu die egunotako jarrera eta Espainiako Gobernuari emandako babesa.

Manifestari unionistek liskarrak eragin dituzte Catalunya Radion

Espainiaren batasunaren aldeko hainbat manifestarik liskarrak eragin dituzte Catalunya Radioko egoitzan, sare sozialetatik zabaldu denez. Leihoak hautsi dituzte, besteak beste. Irratiko langileak kanpora atera ezinik omen daude.

 

20:15ean hitz egingo du Mariano Rajoyk Moncloatik

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak agerraldia iragari du 20:15erako, Katalunian 155. artikuluaren aplikazioaz jardun duen Ministro Kontseiluaren ostean.

NBE: "Kataluniakoa Espainiaren barne arazoa da"

Espainiaren barne aferatzat jo du NBEk Kataluniaren independentzia aldarrikapena, "eta espainiar Konstituzioaren markoan konpontzera" deitu du, António Guterres idazkari nagusiaren ahotik. 

 

Eskoziako Gobernua: "Kataluniako jendeek haien etorkizuna marrazteko aukera izan behar dute"

Eskoziako Atzerri Gaietarako Sailak adierazpen hau egin du Kataluniako aferaz:

"Guk ulertzen dugu eta errespetatzen dugu Kataluniako Gobernuaren posizioa. Espainiak independentziaren aurka egoteko eskubidea dauka eta Kataluniako jendeek haien etorkizuna marrazteko aukera izan behar dute. Gaurko independentzia aldarrikapena arbuiatu diren hainbat elkarrizketa eskaeren ondoren etorri da.

Orain, inoiz baino gehiago, euren buruak Espainiaren laguntzat eta aliatutzat dituztenen lehentasunak elkarrizketa prozesua bultzatzea izan behar du, eta horrela, demokrazia eta araua errespetatuko dituen bidea aurkitu behar da. Araua zuzen inposatzeak ezin du konponbidea izan eta edonongo demokratak horren ardura izan beharko luke.

Europako Batasunak elkarrizketa babesteko ardura politiko eta morala du, egoera modu baketsuan eta demokratikoki nola konpondu identifikatu behar du".

155a indarrean da: Generaliteko kideak kargugabetzeko baimena eman dio Espainiako Gobernuak bere buruari

Ofizialki indarrean da Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren arabera Ministro Kontseiluak onartutako neurri sorta. Hartara, Generalitateko kide guztiak kargugabetu eta haien funtzioak Madrilek bereganatzea aurreikusten da, hala nola Kataluniako Parlamentuaren jarduna kontrolatu eta haren erabaki guztiak Espainiako Gobernuak izendatutako organismoren baten zaintzapean ezartzea.

Azkenik, neurrien kanpo geratu da hedabide publiko katalanen kontrola estatuak bereganatzea, PSOEk eskatu bezala. Egun osoan puntu horri buruz sozialistekin negoziatzen aritu ostean, TV3 eta CCMAko beste medioak parlamentu katalanaren kontrolpean esku uztea onartu du PPk.   

Espainiako Gobernuak ez du oraindik esan noiz eta nola du aurreikusita neurriok aplikatzea, "lehenbailehen" hasi nahi duela iradoki badu ere. Zentzu horretan, Kataluniako herritarrei honako mezua igorri die Carles Puigdemont presidenteak: "Gure herriaren bideari eustea egokituko zaigu datozen orduetan". Modu baketsuan eta duintasunez Parlamentuak egindako independentzia aldarrikapena defendatzeko deia egin du Puigdemontek.

155aren aplikazioa baimentzen duen Senatuaren akordioa argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak

Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak(BOE) oraintxe zabaldu du, ez ohiko argitalpen baten bidez, Senatuak arratsaldean onartutako erabakia, zeinaren arabera Espainiako Gobernuari baimena ematen zaion Ministro Kontseiluak urriaren 21ean adostuako neurri sorta indarrean jartzeko. Hemen irakur daiteke osorik: 

 

Auzitegi Konstituzionalak ez du etengo independentzia aldarrikapena

Auzitegi Konstituzionalak PSCren babes-errekurtsoa tramiterako onartu du. Aldiz, independentzia aldarrikapena bertan behera ez uztea erabaki du eta Fiskaltzari hiru egun eman dizkio gai horretaz adierazpena egiteko.

Kataluniaren independentzia aldarrikapena, KAP komikilariaren arabera

Honako biñetarekin irudikatu du KAP marrazkilari katalanak Errepublikaren aldarrikapena.

 

Valls: "Ezin da onartu separatista katalanen indar kolpea"

Frantziako lehen ministro Manuel Vallsen hitzak dira: "Ezin da onartu separatista katalanen indar kolpea. Europagatik, Espainiagatik, Kataluniagatik, Espainiako Gobernuarekin gaude".

 

Errepublika aldarrikapena ilegitimotzat du Pablo Iglesiasek, baina Madrilen errepresio neurriak errefusatu ditu

"Egun tristetzat" jo du gaurkoa Pablo Igesiasek, haren ustez PPren estrategia indartzen baitu Kataluniaren independentzia aldarrikapenak: "Ustelkeriaz eta katalanen eta espainiar gehienen arazoez ez hitz egiteko baliatzen dute". Errepresio neurrien aurka azaldu da Podemoseko burua.

Iglesiasen berbetan, urriaren 1eko erreferendumaren emaitzek ez diote zilegitasunik ematen independentzia aldarrikapenari –"independentziazaleek botoen %48 baino gutxiago jaso zuten"–; bere alderdiak "katalanen %80k eta gero eta esainuar gehiagok defendatzen dutena defendatzen jarraituko duela gaineratu du, hau da, "legearen barruko erreferendum adostu bat, berme guztiak dituena".

 

AEBek, NATOk eta Alemaniak babesa eman diete Espainiako Gobernuari

Adierazpen instituzionalak honela dio: "Katalunia Espainiaren zati da eta Ameriketako Estatu Batuek Espainiako Gobernuaren neurri konstituzionalak babesten dituzte, Espainia sendo eta bateratua mantentzeko". NATOk adierazi du independentzia aldarrikapena etxe barruko kontua dela eta Espainian konpondu behar dela. Antzeko adierazpenak egin ditu Alemaniako Gobernuak.

Ibarretxe lehendakari ohiak Kataluniako Errepublika ezagutu du eta harekiko begirunea adierazi

Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi Juan Jose Ibarretxek Kataluniako Errepublika ezagutzen duela adierazi du txio batean, atseginez eta begirunez.

Belgikako lehen ministroa: "Krisi politikoak elkarrizketaren bidez baino ezin dira konpondu"

Charles Michel Belgikako lehen ministroak "ordenu nazionala eta nazioartekoa errespetatutako dituen konponbide baketsua" eskatu du.
 

Finlandiako Legebiltzarrera eramango du errepublika berriaren onarpen proposemana hango diputatu batek

Finlandiako Zentroa alderdiko Karna Mikkok iragarri du herrialde horretako legebiltzarrean proposatuko duela Finlandiak ofizialki onartzea Kataluniako Errepublika. Proposamena datorren astean bideratuko du. Mikkok Errepublika berria zoriondu du, El Nacional-ek jakinarazi duenez.

Tuski erantzun dio Puigdemontek: "Dakizun bezala, katalanek beti argudioen indarra lehenesten dute"

Donald Tusk, Europako Kontseiluko presidenteak, Kataluniako independentziaren aurka indarra ez erabiltzeko eskatu dio Espainiari eta Puigdemontek ondokoa erantzun dio Tuski:

EH Bilduk proposatuko dio Eusko Legebiltzarrari onar dezala Kataluniako Errepublika

Twiterren jarritako txio batean erakutsi du proposamena EH Bilduk:

Legebiltzarra Kataluniako Errepublika independentearen aitortza egiten lehena izan dadin, hona hemen gure proposamena.

Bideoa: Sabadellgo udaletxetik Espainiako bandera kendu duten unea

 

 

Rajoyk bi ministro kontseilu iragarri ditu: 17:00etan eta 18:00etan

17:00etako kontseilua arrunta izango da eta 18:00etakoa berezia.

 

Bideoa: "Kaixo Kataluniako Errepublika"

 ANCk bideo baten bitartez ongietorria eman dio Kataluniako independentziari.

 

Donald Tusk, Europako Kontseiluko presidenteak indarra ez erabiltzeko eskatu dio Espainiari

Donald Tusk, Europako Kontseiluko presidenteak Kataluniako independentziaren aurka indarra ez erabiltzeko eskatu dio Espainiari.

 

Kataluniako erakunde legitimoen erabakientzat errespetua eskatu du EAJk

Eusko Alderdi Jeltzaileak jakinarazi du Kataluniako instituzioek hartutako erabakiekiko errespetua. Independentzia aldarrikatu ostean adierazi du Twitter bidez. Garai hauetan demokrazia eta ardura beharrezkoak izango direla azpimarratu dute.

 

Fiskaltzak kereila sartuko du astelehenean Kataluniako Parlamentuko mahaiaren eta Generalitatearen kontra, "matxinada" leporatuta

Espainiako fiskaltzak iragarri du datorren astelehenean kereila abiaraziko duela Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren eta Generalitat osoaren aurka, matxinadagatik. Aurretik iragarrita zuten neurri hori hartuko zutela Carles Puigdemonten aurka.

Matxinada delitua egin dadin, teorian, indarkeria erabili behar da, baina fiskaltzako iturriek adierazita zuten lehendik ere badagoela arauaren interpretazio zabalagoa egiterik. Zigorra 30 urtera bitarteko kartzela aldia izan daiteke. 

Senatuak onartu du 155. artikulua aplikatzea

214 boto aldeko izan ditu, 47 aurka eta bat zuriz.

Bideoa: 'Els Segadors' ehunka alkate eta parlamentariren ahotan Parlamentuko eskaileretan

Kataluniako Errepublikari ongietorria eman diote ehunka alkate ea parlamentari independentistak gainezka zeuden Parlamentuko eskaileretan.

 

IBEXa erori da, Kataluniako Errepublika aldarrikatu denean

Kataluniako Errepublika onartzearekin bat IBEXak behea jo du eta dagoeneko 147,4 puntu galdu ditu, %1,42.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude