45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Andoni Ortuzar: "Hauteskundeak deitzea ez litzateke errenditzea izango"

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak esan du, Kataluniako presidenteak hauteskundeak deitu beharko lituzkeela horrela 155. artikuluaren aplikazioa indargabetzea ekarriko balu. Hala ere gaineratu du Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikapena onartzen badu, EAJk errespetatu egingo duela, "Euskadiren egonkortasuna arriskuan jarri gabe".

Pablo Casado Alderdi Popularreko komunikazio arduradunak, berriz, esan du hauteskundeak deituta ere ez dutela 155. artikuluaren aplikazioa indargabetuko.

Kataluniako espetxe batera eraman ditzatela eskatuko dute Sánchez eta Cuixartek

Jordi Cuixart eta Jordi Sànchez, Òmnium Cultural eta ANC elkarteetako presidenteak, Madrilgo Soto del Realetik Kataluniako espetxe batera mugi ditzatela eskatuko dute haien abokatuek. Cuixarten abokatu Marina Roigen ustez, baina, "zaila izango da eskaria aintzat hartzea".

Abokatu bien esanetan, Cuixart eta Sànchez jakitun dira beren espetxealdiak luze jo dezakeela. Bestalde, Sànchez kexatu egin da berari buruz argitaratutako zenbait albiste direla eta. Zehazki, Jordi Pina haren abokatuak gezurtatu egin du El Mundo espainiarrak kaleratutako artikulu bat, zeinaren arabera beste presoek Sànchezi oihu egin dioten, ANCko presidentea modulu aldaketa eskatzera behartzeraino.

Espainiako Gobernua, "indarra erabiltzeko prest" Katalunian

"Independentistek 155. artikuluari obeditu ezean Katalunian ordena berriro ezartze aldera" indarrez jokatzeko prest dago Espainiako Gobernua, haren bozeramale Iñigo Méndez de Vigok The Times egunkari britainiarri adierazi dionez. Gainera, "ordena publikoari mehatxu egiten dioten" mobilizazioek aurrera jarraituz gero Moncloak Mossoei aginduko die erreprimitzeko.

Méndez de Vigoren esanetan, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea ez da Kataluniaren autonomia etetea, "berrezartzea baizik". Kataluniako poliziako gaur egungo buruak euren karguetatik kendu eta Espainiako Barne Ministerioaren kontrolpeko beste batzuez ordezkatuko dituztela ere baieztatu du.  

TV3 eta Catalunya Radioko langileek asanbladan erabaki dute Espainiako ordezkariei autoritaterik ez onartzea

Astelehen arratsaldean Kataluniako bi hedabide publikoetako langileek asanbladak egin zituzten, 155. artikuluaren ondorioez eztabaidatzeko. Espainiak Kataluniako hedabide publikoen kontrola hartuko zuela esan zuen larunbatean, 155. artikulua baliatuta.

TV3eko asanbladan 300 bat langile elkartu ziren. Asanbladan zehar telebistako zuzendariak hartu zuen parte besteak beste. Erabakia argia izan zen, "ez dugu aitortuko haien [Espainiako Gobernuak ezarritako ordezkarien] autoritatea". Langileek Kataluniako Parlamentuaren eta instituzioen aginduak onartuko dituzte soilik. Baita Catalunya Radioko langileek ere, El Nacional agerkariak jakinarazi duenez.

RTVEko Informazio Kontseiluak ere Espainiako Gobernuaren erabakiaren aurka jo du. Ohar batean jakinarazi du, “hedabide publikoek herritarren zerbitzura egon behar dutela eta ez gobernuen zerbitzura”.

 

Martin Anglada: Erregeak berak deitu zuen Volkswagen enpresara Kataluniatik alde egin zezan eskatzeko

Martin Anglada Kataluniako Gobernuaren ordezkaria da Frantzia eta Suitzan 2014. urtetik. C News katean egin dioten elkarrizketan adierazi du, Espainiako Erregeak berak deitu zuela Volkswagen enpresara Kataluniatik alde egin zezan eskatzeko. Horrez gain gaineratu du, Kataluniak independentzia deklaratu eta berehala hauteskunde konstituziogileak deituko dituela.

Manuel Vallsen txioari erantzunez, bere arreba Giovanna Valls

Frantziako lehen ministro ohi Manuel Vallsi aurka egin dio publikoki bere arrebak Twitter bidez. Lehenak Rajoyri babesa adierazi zion esanez "Estatuaren erantzun demokratikoa" babestu behar zutela, eta bigarrenak, erantzun zion ez estatua ez 155. artikulua ez direla dmeokratikoa. "Noiz ikusi da eskubideak bertan behera uztea bezain gauza basatirik?", galdetu dio.

 

Ostegunean eztabaidatuko dute Kataluniako Legebiltzarrean 155. artikuluaren ondorioez

Goizean bildu da Kataluniako Parlamentuko bozeramaileen batzordea. Bertan Junts Pel Si eta CUP osoko bilkura ostegunean egitearen alde agertu dira. Saio horretan 155. artikulua ezartzearen ondorioez eztabaidatuko dute.

 

Cuixarten defentsak epailearen akusazioa gezurtatzen duten bideoak eman dizkio epaileari

Òmnium Cultural elkarteko lehendakariaren (Jordi Cuixart) defentsak zenbait bideo aurkeztu dizkio epaileari, irailaren 20an egindako kontzentrazioan bi Jordiek izan zuten jarrera azaltzen dutenak. Hau da, une oro mobilizazio baketsuaren aldeko jarrera adierazi zutela eta gauerdian kontzentrazioa bertan behera uzteko eskatu zutela besteak beste. Irudi hauek bideo batean bildu ditu Òmnium Cultural elkarteak.  

 

Espainiako Poliziaren biolentzia agerian uzten duten 144 bideoren bilduma

Erreferendum egunean Espainiako Poliziak herritarren aurka erabilitako biolentzia dokumentatzen duten bideoak bildu dituzte webgune batean: https://spanishpolice.github.io/

EITBko langileek Kataluniako komunikabide publikoei babesa adierazi diete

Kontzentrazioak egin zituzten igandean Kataluniako hedabide publikoen alde, “etor daitezkeen egun ilunen aurrean”. Espainiako Gobernuak PP, Ciudadanos eta PSOE alderdien babesarekin Kataluniako hedabide publikoen kontrola hartzea erabaki ostean egin zuten protesta. EITBko LABek deitu zuen kontzentrazioa eta langile ugari batu ziren deialdira.

"Euskadin Kataluniako egoerara heltzeko osagai guztiak daude"

Espainiako Osasun ministro ohi eta EAEko PPko presidente Alfonso Alonsok igandean esan du bere ustez "Euskadin osagai guztiak" daudela "Kataluniako egoera berera heltzeko". Bere alderdiaren lana osagai horiek ez daitezela nahasi ekiditea dela esan du.

Alonsok adierazpen hauek igandean egin ditu Donostian, "Espainiara demokrazia heldu zela" 40 urte bete direla ospatzeko eta "ETAk bere porrota onartu zuela" sei urte bete direnean. Ondorengoa esan zuen hitzez hitz:

"Euskadin nazionalismo bat dago boterean (EAJ), indar erradikalak oraindik posizio biolentoak justifikatzen ari dira (Bildu), Podemoseko populistak hirugarren indarra dira, eta Gure Esku Dago plataforma Euskal Asanblea Nazional baten enbrioia da. Osagai hauek nahasten badira egoera berera eramango gaituzte, eta beraz, Katalunia sufritzen ari den desafio eta arrisku berera".

Kataluniako Legebiltzarra ostiralean bilduko da Espainiako Gobernuaren erabakiari erantzuteko

Astelehenean bilduko da Kataluniako Legebiltzarreko Bozeramaileen batzordea, Vilawebek dioenez, Junts Pel Síko iturriak aipatuta. Bertan, Legebiltzarreko osoko bilkura deituko dute datorren ostiralerako, hilaren 27rako. Egun berean bilduko da Espainiako Senatua, Espainiako Gobernuak eskatutako 155. artikulua abiarazteko.

Carles Puigdemont: "Gehiengoaren nahiaren aurka, Kataluniako herritarren borondatea euren gain hartu dute"

Larunbatean, 21:00etan, Carles Puidemont Kataluniako Gobernuko lehendakariak agerraldi publikoa egin du Espainiako Gobernuaren erabakiei erantzunez. Hemen aipatu dituenen laburpena:

"Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gure autogobernua desegiteko erabakia hartu du".

"Hautetsontzietan erabakitako hura bulegoetan desegin dute, PSOE eta Cidadanosen eskutuik."

"Gehiengoaren nahiaren aurka, Kataluniako herritarren borondatearen ordezkaritzat hartu dute euren burua".

"Generalitatea ez zen sortu 78aren magalean, inongo gobernu buruk ezin ditu gure instituzioak desegin; demokrazia eta herritarren indarrarekin irabazitakoak".

"Espainiako Gobernuak nahi duen umiliazioa bateraezina da jarrera demokratikoarekin. Kataluniako herritarrei gobernu molde bat inposatzea Kataluniako Legebiltzarrean gehiengorik izan gabe, hori zuzenbide estatuaren aurka egitea da"..

"Estatutuaren aurkako sinadurak bildu eta 78ko itun konstituzionala desegin duten horiek dira gobernatu nahi gaituztenak"

"Gure autogobernua desegin eta kontrolatzeko borondateari buruzko osoko bilkura egitea eskatuko diot legebiltzarrari".

"Honek abusuen atea irekitzen du alde guztietan, eta ez bakarrik Katalunian. Sekulako atzerapausoa da hau".

Eta Europari ere zuzendu nahi izan dio mezu bat. "Nazio baten etorkizuna demokratikoki erabakitzea ez da krimena. Egiten dugun hau egiten dugu Europa demokratikoan sinesten dugulako".

“Visca Catalunya”

 

Bartzelona: 450.000 mila pertsona jordien askatasunaren alde eta Kataluniako burujabetzaren defentsan

Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera 450.000 pertsona bildu dira larunbat arratsaldean Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten askatasunaren alde, hurrenez hurren ANC eta Omniumeko lehendakariak. Joan den astelehenean sartu zituen preso Espainiako Carmen Lamela epaileak, sedizio delitua leporatuta. Manifestazioa, alabaina, ez da bakarrik izan bi ekintzaile presoen askatasunaren aldekoa, larunbat eguerdian ezagutu baita Espainiako Gobernuak 155. artikulua indarrean jartzeko moldea eta,  horren ondorioz, Kataluniako burujabetzaren aldeko mobilizazio erraldoia ere izan da.

Carles Puigdemont, Carme Forcadell eta Kataluniako instituzioetako buru nagusiak izan dira bertan, adieraziz ez dutela onartzen Espainiako Gobernuak Kataluniako herriaren aurka egindako estatu kolpea, eta Kataluniako herriaren borondatea defendatuko dutela.

Espainiako Gobernuak Kataluniako Gobernua desegingo du eta bere gain hartuko ditu haren funtzio guztiak

Espainiako Gobernuak bertan behera utzi du Kataluniako Gobernua eta bere funtzio guztiak bere gain hartu ditu, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko lehendakariak larunbat eguerdian jakinarazi duenez.

Espaniako Konstituzioaren 155. artikulua nola bideratuko duten erabaki du Espainiako Gobernuak:

. Kataluniako Gobernua bertan behera utziko dute.

. Espainiako Gobernuak hartuko ditu bere gain Kataluniako Gobernuaren funtzio guztiak.

. Kataluniako Legebiltzarra ez da desegingo, baina, ezin izango du inbestidura debaterik egin, ez Espainiako Konstituzionaren aurkako ekimenik bideratu ezta ere Gobernuko lehenakarigairik proposatu. Carme Forcadellek jarraitu ahal izango du parlamentuko lehendakari gisa, baina ezingo izango du 155. artikuluaren aurkako neurririk hartu, eta ez du izango gobernu ordezkatzailearen gaineko kontrol funtziorik. Kontrol funtzio hau Espainiako Senatuak egingo du bi hlabetez behin.

Espainiako Gobernuak erabaki duenez, sei hilabetean hauteskunde autonomikoak egingo dira Katalunian.

 

Espainiako Fiskaltzak prest du Puigdemonten aurkako errebelio salaketa
José Manuel Maza Espainiako Fiskal nagusia.

Kataluniaren independentzia aldarrikatzen bada, Espainiako Fiskaltzak Auzitegi Goreneko sala penalean salaketa sartuko luke, eta salaketa hau dagoeneko idatzita dauka. Hala dio Vanguardiak argitaratutako albisteak. Errebelio delituak, gogorren aplikatuta, 30 urteko kartzela zigorra ekar lezake. Errebelio delituak indarkeriaren erabilera eskatzen du, baina Vanguardiak argitaratu duenez, Fiskaltzak honen alde egin du "indarkeria terminoa zentzu zabalean interpretatu behar delako". José Manuel Maza Fiskal nagusiak salaketa sartzea erabakitzen badu, atxiloketa eskaera ere egingo du.

PSC ez dator bat PSOEren ildoarekin; 155. artikulua aplikatzearen aurka dira sozialista katalanak

PSC aldendu egin da estatu mailan bere alderdiak hartutako bidetik. Alicia Romero Kataluniako legebiltzarkide eta PSCko eledunaren berbetan, "Kataluniarako eta Espainiarako irtenbideak ez dira ez 155a, ezta Aldebakarreko Independentzia Adierazpena ere". Bi gobernuen arteko elkarrizketaren alde daudela esan du Romerok, eta PSOEri ohartarazi dio Rajoyrekin egiten dituen akordioek ez dutela ziurtatuta PSCren babesik. "Ez diegu txeke zuria emango".

Hainbat hedabidetako arduradunak galdekatu ditu Guardia Zibilak urriaren 1a dela eta

Kataluniako irrati-telebista publikoko (CCMA) eta El Punt Avui eta directe!cat medioetako zuzendariek Guardia Zibilaren aurrean izan dira, lekuko gisa, urriaren 1eko erreferendumari begira Kataluniako erakundeek egindako kanpaina dela eta. Directe!cat-eko Joan Puigek uko egin dio deklaratzeari.

 

Guardia Zibila Telekomunikazio Zentrotik joan da, Mossoen e-mailak bilatzen aritu eta gero

Arratsaldeko hirurak aldera joan dira Guardia Zibilak Kataluniako Generalitatearen Telekomunikazio eta Informazioaren Teknologien Zentrotik, goizeko ahmarretan hasi den miaketa amaitutzat emanda. Urriaren 1ean Eskuadra Mossoen komandante batek ustez bertara igorritako e-mailen ibili dira, Nació Digital agerkariak dioenez. Erreferendumaren egunean Mossoek izandako jokabideaz Lleidako 4. Epaitegiak irekitako ikerketaren testuinguruan egin dute miaketa.

Zentroko langileek elkarretaratzea egin dute lantokiaren kanpoko aldean, Guardia Zibilaren operazioagatik protestan.

Telekomunikazio eta Informazioaren Teknologien Zentroaren kanpoko aldea, Guardia Zibila barruan zela.

 

Aurrerapena: TV3ko albistegien burua elkarrizketatu dugu ARGIAn

TV3ko albistegien buru David Bassarekin elkarrizketa egin dugu ARGIAn. Aurrerapen moduan, galdera bat.

Zer espero duzue Espainiako Estatuak egitea? Posible ikusten duzue Polizia manu militari erredakzioan sartzea?

Orain une arraro batean gaude, zer gertatuko zain. Baina bai, irailaren 20an Generalitateko karguak atxilotu zituztenetik aurrera, erredakzioak intentsitate handiz barneratu du Guardia Zibila TV3ren egoitzan sartzeko aukera, telebista publiko gisa, estatu egitura bat garelako. Sinbolikoa da. Gure aurkako kanpaina orkestratu bat ikusten dugu, eta agerikoa da jo-puntu bat garela. Larritasunez bizi izan dugu egoera, baina ezin dugu beti presio horrekin lan egin. Badakigu estatuak nahi duena egingo duela, baina guk ez diogu aitzakia objektiborik emango. Gure lana ongi egiten jarraitu behar dugu.

Datorren ARGIAren zenbakian elkarrizketa osoa.

PP-PSOE akordioa: hauteskundeak urtarrilean eta Mossoen eta TV3en kontrola bereganatzea

Kataluniako independentzia prozesua galarazteko, PPk eta PSOEk izan dituzten bileren ostean, akordioa lortu dutela adierazi du sozialisten talde negoziatzaileko kide Carme Calvok. Kultura ministroa ohiak TVEn esan duenez, ondorengoak dira akordioaren gako nagusiak: urtarrilean hauteskunde autonomikoak antolatzea Katalunian eta Eskuadra Mossoen eta Generalitataren menpeko hedabide publiko guztien kontrola bereganatzea Espainiako Estatuak.

Generalitataren telekomunikazioen egoitza nagusira joan da Guardia Zibila

Kataluniako Gobernuak L´Hospitaleten duen Telekomunikazio eta Informazioaren Teknologien Zentroan sartu da Guardia Zibila, urriaren 1eko erreferendumari buruzko informazio bila. Guardia Zibilak berak baliogabetuta utzi zuen zentroa, erreferendumaren aurretik, bozketa eta boto zenbaketa telematikoa eragozteko.

IRUDIAK: Herritarrak bost banku nagusietatik dirua ateratzen Katalunian

Goizeko zortzietatik bederatziak bitartean, bankutik dirua ateratzeko deia egin zuen bart Crida Per la Democraciak. Deiari erantzunez herritar ugari ari dira dirua ateratzen bost banku nagusietatik.  

Ekintza zuzena: herritarrek bankutik dirua ateratzeari ekin diote Jordien askatasuna eskatzeko

La Crida per la Democràcia plataformak herritarrak deitu ditu urriaren 20 goizean bost banku nagusietatik dirua ateratzera. Gainera, CaixaBank eta Sabadell bankuetako bezeroak animatzen ditu adieraztera beren desadostasuna, banku horiek egoitza soziala lekuz aldatu izanaren aurrean. Ateratako dirua erabili dezaketela GKEei ekarpena egiteko, asteko erosketa egiteko, edo beren buruari oparitzeko iradoki die.

Ekintza zuzen honen bidez plataformak presioa egin nahi du Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart ANC eta Òmnium Culturaleko lehendakariak askatzeko. Bideo hau zabaldu du ekintza zuzenen indarra nabarmentzeko:

#LaForçaDeLaGent traolarekin ari dira herritarrak beren ekintzaren berri ematen. 155 zenbakiarekin jokoa egiten dute askok, Gobernuak indarrean sartzea iragarri duen artikuluari erreferentzia eginez:

Guardia Zibila Lleidako Mossoen komisarian urriaren 1eko grabazio bila

Urriaren 19ko goizean sartu da Guardia Zibila, Lleidako 4. Instrukzio Epaitegiaren aginduz. elnacional.cat-en bideo honetan ikus daiteke unea:

Epaileak eskatu du Mossoen mendebaldeko komunikazio zentralitaren urriaren 1eko grabazioak eskura ditzala. Lleidako 4. Instrukzio Epaitegiak hainbat ikerketa ditu zabalik urriaren 1etik: ofizioz irekitako ikerketak omen dira, Konstituzio Auzitegiko Mercedes Amas epaileak agindutako neurriak desobeditu izanagatik. Amasek agindutako neurriak izan ziren "eraikin publikoak urriaren 1era arte erreferenduma antolatzeko erabiltzea eragoztea" eta "erreferendumarekin lotutako material dena errekisatzea, baita ordenagailuak ere".

Iturria: elnacional.cat

Urriaren 1ean Guardia Zibila eraso izana salatuta hiru herritar daude atxilotuta

Erreferendumaren egunean Sant Esteve Sesrovires herrian (Baix Llobregat eskualdean) gertatutako liskarren ondorioz atxilotuak dira hirurak. Azkena, urriaren 19ko arratsaldean atxilotu zuten 22 urteko gizonezkoa, deklaratzera deituta zegoen eta Sant Andreu de la Barca-ko Guardia Zibilaren komandantzira joan zenean preso hartu zuten.

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak txio bidez jakinarazi zuen:

Azken atxilotu horri leporatzen diote autoritate agente baten aurka atentatzea, erresistentzia, desobedientzia eta mehatxuak egin izana.

Iturria: CCMA

Europan gero eta gehiago hitz egiten da Kataluniaz

Espainiako Gobernuak 155. artikulua indarrean jarriko duela iragarri ondoren, nazioarteko foroetan gero eta gehiago hitz egiten da Kataluniaz. Vladimir Putin Errusiako mandatariak esan du "Europak lehenago pentsatu behar zuela gauza hauetan", Kosovoren independentzia babestu zuenean, herrialde txikien independentzia bultzatzen ari zelako eta ez du hori egokitzat jotzen. Espainiaren barne arazotzat jo du, baina Europak bi neurgailu dituela ere salatu du, Kosovok egin ditzakeelako erreferendumak eta Krimeak eta Kataluniak ez.

Luxenburgoko lehen ministro Xavier Bettel-ek eskatu dio EBri ez dezala gutxietsi Espainiak Kataluniaren autonomia bertan behera utzi izana. Silvio Berlusconik ere parte hartu du Kataluniako aferean eta esan du elkarrizketaren bidez bideratu behar dela, berak ez zukeela Guardia Zibila bidaliko erreferenduma zapuztera. Angela Merkel eta Emmanuel Macron hurrenez hurren Alemania eta Frantziako mandatari gorenek sostengua adierazi diote Madrili.

Espainiak, bestalde, oso haserre erantzun dio Belgikari, bertako lehen ministroak La Soir egunkarian esan zuelako Kataluniako gatazka elkarrizketa eta negoziazioz bideratu behar zela.

Nazioarteko prentsan oihartzuna izan du Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatzeko hartutako erabakiak

Espainiako Gobernuak Kataluniako autonomia bertan behera uzteko hartutako erabakia ekarri dute edizio digitaleko azalera nazioarteko hedabide ugarik. Hemen horietako batzuk bildu ditugu:

 

 

“En Peu de Pau” aurkeztu dute, ekintza baketsuen aldeko ekimena

ANC, Omnium, UNESCO etxea, su-hiltzaileen kolektiboa eta Universitats per la Republicak osatzen dute besteak beste koordinazio gunea. En Peu de Pau ekimenak lau helburu ditu:

1. Koordinazio eremu bat osatzea eragileen artean. Erantzun baketsu eta biolentziarik gabekoen erabileraren inguruko diskurtso komun bat osatzeko.

2. Koordinazio operatibo bat sortzea eragileen artean hobeto antolatu al izateko erantzunak baketsuak izan daitezen.

3. Ekintza baketsuen inguruko formazioa eskaintzea guztiei eta horretarako baliabideak ahalbidetzea.

4. Komunikazio bideak prestatzea, ekimen hauen inguruko informazioa zabaltzeko.

 

Espainiako Gobernuak 155. artikulua aktibatuko duela jakinarazi du

Espainiako Ministroen Kontseilua larunbat honetan elkartuko da Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko. Duela minutu gutxi erantzun dio Puigdemontek gutun bidez Mariano Rajoy Espainiako Presidenteari. Gutunean ohartarazi du Madrilek elkarrizketa oztopatzen jarraitzen badu Kataluniako Parlamentuak indepdenentzia formalki aplikatuko duela.

 

Madrilek elkarrizketa oztopatzen jarraitzen badu Parlamentuak independentzia aldarrikatuko duela ohartarazi du Puigdemontek

Puigdemontek orri bateko gutun baten bidez erantzun dio Mariano Rajoy Espainiako Presidenteari. Gutunean Rajoyri ohartarazi dio, elkarrizketa oztopatzen jarraitzen badu, Kataluniako Parlamentuak indepedentzia aldarrikatu beharko duela.

 

Kazetari bati eraso egin zioten kontzentrazio unionista batean bart gauen Bartzelonan

Bart gauean 600 bat unionistek kontzentrazioa egin zuten Bartzelonako Diagonalean, prozesu independentistaren aurka. “Puigdemont kartzelara” eta “Yo soy español” izan ziren gehien errepikatutako oihuak Nació Digitalek jaso duenez.

RAC1 irratiko Anna Vallhonesta kazetariak bere Twitter kontura igotako bi bideotan erakutsi zuen, nola kontzentratuta zeudenetako batzuek eraso zioten. Kontzentrazioak iraun bitartean, bertatik pasatzen ziren autoei “Viva España!” edo antzekoak esatera behartzen zituzten bertatik pasa al izateko. Kazetariak hori grabatu zuen eta orduan eraso egin zioten Espainiako banderarekin joz.

Gaur 22:00etan deituko dituzte bihar goizerako ekintza baketsuak ANC eta Omniumek

ANC eta Òmnium Culturalek gaur gaueko 22:00etan bihar goizeko 8:00etarako ekintza baketsuak iragarriko dituzte. Herritarrei eskatu diete adi egoteko komunikazio kanal ofizialetara, ekimenean parte hartu ahal izateko.

Amnistia Internazionalak Sanchez eta Cuixart askatzeko eskatu du

Amnistia Internazionalak eskatu du ANCko eta Òmnium Cultural elkarteko presidenteen espetxeratzeak bertan behera uzteko. Komunikatu baten bidez, GKEak Espainiako autoritateei eskatu die Sànchez eta Cuixarten aurkako sedizio karguak erretiratzeko, "gehiegizkoak" gisa ulertuta.

Marta Rovirak (ERC) baztertu du hauteskunde autonomikoen aukera 155a saihesteko

Goizean filtratu da hedabideetara Espainiako Gobernua prest legokeela 155. artikulua bertan behera uzteko Katalunian hauteskunde autonomikoak deitzen baldin badira. Informazio hori zabaltzearekin batera, La Vanguardia egunkari kontserbadore katalanak argitaratu du ERCk nahiago lukeela hauteskundeak egitea autonomia etetea ekarriko lukeen Moncloaren neurria baino. Alabaina, ERCko Marta Rovirak ukatu egin du hori egia denik.

Roviraren esanetan, hauteskundeetan herria galtzen aterako litzateke eta gainera alderdiek badaukate "agindu demokratikoa": urriaren 1eko erreferenduma.

34 milioi euro baino gehiago gastatu ditu Espainiako Gobernuak Kataluniako polizia-operazioan

La Directa hedabide kataluniarrak argitaratu duenez, Espainiako Gobernuak independentismoaren kontra antolatu duen polizia-agenteen hedatzeak 34 milioi euroko kostua du. 5.300 polizia mugitu ditu Moncloak eta urriaren 28ra arte gutxienez Katalunian izango dira. "Koperniko operazioa" bataiatu du Espainiako Barne Ministerioak eta hasierako aurrekontua –31.776.643 euro– gainditzea ekarri du poliziaren egonaldia luzatzeko erabakiak. Une honetan 34.606.600 euroraino iritsi da operazioaren gastu publikoa.

"Koperniko operazioa" datutan (egilea: Pau Fabregat / La Directa).

 

Rajoyk 155. artikulua alde batera utz dezake Puigdemontek hauteskundeak deituko balitu

Espainiako Gobernua prest legoke Kataluniaren autonomia etetea ekarriko lukeen erabakia alde batera uzteko, Puigdemontek hauteskundeak deituko balitu. Espainiako Gobernuaren inguruko iturriak aipatu ditu Nació Digital-ek albistea eman duenean.

Raül Romevak Bruselan salatu du Espainia "ilegalki" 155 artikulua aplikatzen ari dela jada

Raül Romeva Generalitateko kanpo harremanetako kontseilaria Bruselan dago Kataluniako egoeraren berri ematen. "Norbaitek elkarrizketa posible egiten lagundu badezake, prest gaude", azaldu du eta gogoratu du, beharbada EBren zerrendan ez dagoen arren, aferak garrantzia daukala. "Hau benetan existitzen den errealitatea da eta ez da desagertuko batzuei gustatzen ez zaielako".

Kontseilariaren iritziz, Espainiako Estatua dagoeneko Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzen ari da "ilegalki". Oro har, gertatzen ari dena ikusita, EBko estatu baten arazo pribatua izatetik esfera publikoagora pasa dela ere esan du Romevak.

"Elkarrizketa, errespetua eta kirola" tifoa Bartzelonaren futbol zelaian

Bartzelona futbol taldeak Txapeldunen Ligako partida jokatuko du gaur Olympiacos greziarraren aurka. Klubak jakinarazi duenez, 45x46 metroko 'tifoa' zabalduko dute harmailetan, "Elkarrizketa, errespetua eta kirola" leloarekin. Halaber, ANC-ko presidentea eta Òmmiun Cultural elkarteko idazkaria gonbidatu ditu Nou Camp zelaiko palkora.

Cuixart eta Sanchezen aldeko manifestazio jendetsuak Katalunia osoan

200.000 jendez goiti kalkulatu ditu Bartzelonako udaltzaingoak hiriburuko manifestazioan eta beste milaka gehiago elkartu dira Katalunia osoko hiri eta herrietan. Bartzelonakoan hitza hartu dute, preso hartutako Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen ordez eta haien alde, ANCko Agustí Alcoberro eta Omniumeko Marcel Maurik. Hurrengo mobilizazio handirako deia heldu den larunbaterako zabaldu dute.

 
 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude